{"id":26167,"date":"2012-03-08T19:44:47","date_gmt":"2012-03-08T17:44:47","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskara-eaen\/"},"modified":"2012-03-08T19:44:47","modified_gmt":"2012-03-08T17:44:47","slug":"euskara-eaen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskara-eaen\/","title":{"rendered":"Euskara EAEn"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<h2>Biztanleen herenek euskaraz dakite EAEn, baina %80k erdara darabilte<\/h2>\n<p><strong>G. Goikoetxea &#8211; J. Olano<\/strong><\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/www.berria.info\">Berria<\/a><\/p>\n<p><em>Euskara. V. Inkesta Soziolinguistikoa<\/em><\/p>\n<p>Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, hamar urtean 2,6 puntu igo da euskaraz dakitenen kopurua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan<\/p>\n<p> Elebidunen erdiek baino gehiagok etxean ez dute euskaraz hitz egiteko ohiturarik<\/p>\n<p>Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ehun biztanletik 32 elebidunak dira, eta beste 17 euskara ulertzeko gai dira. Gainontzeko 51ek ez dakite euskaraz; erdaldun elebakarrak dira. Bost urtean bi puntu igo da elebidunen kopurua, %30,1etik %32ra, baina, hamar urtean, 2,6 baino ez du gora egin euskara dakitenen ehunekoak.<\/p>\n<p> Bosgarren Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aurkeztu zizkion atzo Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aholku Batzordeari, Donostian. Soilik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako emaitzak ezagutarazi zituen; 1991tik, lehen inkesta egin zutenetik, aurreneko aldia da zazpi herrialdeetako datuak banandu dituela. Jaurlaritzak azaldu du \u00abeuskararen lurralde guztietan\u00bb egin dutela inkesta, baina hori egiteko orduan \u00abbeste prozedura batzuk\u00bb jarraitu dituela argudiatu du. Bi hilabete barru jakinaraziko ditu Nafarroako, Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako emaitzak. Trebi\u00f1u (Araba), berriz, ez dute aipatu. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik eta Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazio zuzendari Ivan Igartuak ezagutarazi dituzte inkestaren xehetasunak. <\/p>\n<p> <strong>1. Ezagutza<\/strong><\/p>\n<p> Datu bat nabarmendu du Auzmendik: duela hogei urte baino 181.000 elebidun gehiago daude EAEn (600.050 euskaldun); beraz, euskaraz hitz egiteko gai direnen kopuruak 11 puntu egin du gora hogei urte igaro ondoren. 1991etik 2001era zortzi puntu igo ziren elebidunak; eta ordutik, hiru. Elebidunen kopurua bost urtean bi puntu handitzea espero zutela adierazi du Urgellek, eta hogei urtean \u00abaurrerapauso handia\u00bb eman dela erantsi du. Erdaldun elebakarren eta elebidun hartzaileen \u2014euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko gai ez direnak\u2014 ehunekoa apurka behera egiten ari dela ere ziurtatu du Auzmendik. Erdaldunak %50,8 dira; orain dela sei urte, %51,5; eta duela hogei urte, %59,2. <\/p>\n<p> Herrialdeen artean tarteak daude hizkuntzaren ezagutzari dagokionez. Gipuzkoarren erdiak dira elebidunak (%49,9), eta hirutik bat, erdaldun elebakarra (%33,7). Bizkaian, lau herritarretik bat da euskalduna (%25,4), eta erdiek baino gehiagok ez dute euskara ulertzen (%56,8). Araban, bi heren gaztelaniaz soilik moldatzen dira (%66,4), eta %16,8k dakite euskaraz. Lurralde horretan bi puntu eta erdi igo da euskararen ezagutza bost urtean, eta beste horrenbeste Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, puntu bat baino gutxiago.<\/p>\n<p> Lau gune bereizi dituzte inkestan. Herritarren %20k baino gutxiagok dakite euskaraz lehenengoan; %20 eta %50 artean, bigarrenean; %50 eta %80 artean, hirugarrenean; eta %80tik gora, laugarrenean. Euskararen erabilerak gora egin du aurreneko hiru guneetan, baina ez, ordea, laugarrenean. \u00abHirigune erdaldunagoetatik gune euskaldunetara bizitzera joan direnen hizkuntza ezaugarriak\u00bb daude horren atzean, Auzmendiren esanetan.<\/p>\n<p> <strong>2. Erabilera<\/strong><\/p>\n<p> Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, <\/p>\n<p> azken hogei urteetan behera egin du euskara erdara bezainbeste edo gehiago erabiltzen duten 35 urtetik beherako elebidunen ehunekoak. Hain zuzen, 25 eta 34 urteko elebidunen artean %57,2k egiten zuten euskaraz 1991n; iaz, aldiz, %50,2k. 16 eta 24 urtekoen erabilerak hiru puntu pasatxo egin du behera hogei urtean. Jaurlaritzak \u00aberraztasunarekin eta harreman sarearekin\u00bb lotu du atzeraldia, elebidunen erdiak bizi baitira erdara nagusi den guneetan: \u00abHorrek asko mugatzen du euskaraz jarduteko aukera\u00bb. 65 urtetik gorako elebidunak daude beste muturrean; hamarretik zortzi mintzatzen dira euskaraz (%82,7).<\/p>\n<p> 16 urtetik gorako biztanle elebidun guztiei erreparatuz gero, ordea, emaitza bestelakoa da. Nahiz eta gazteen erabileraren bilakaera okerra izan, oro har hartuta, euskaraz egiten dutenen kopurua puntu eta erdi igo da bost urtean. Izan ere, herritar gehiago dira 35 urtetik gorakoak, eta horien artean handitu egin da euskararen erabilera. Hamarretik bik egiten dute euskaraz erdaraz bezainbeste edo gehiago. Besteak beste, horrek adierazten du elebidunen %37,5ek ez dutela euskara inoiz edo ia inoiz erabiltzen.<\/p>\n<p> Eremu formalean egin du gora, batez ere, euskararen erabilerak. Udalekiko harremanetan, euskara darabilte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren laurdenek (%24,7); beste horrenbeste egiten du bostetik batek osasun zerbitzuetan. Etxeko erabilerak, aldiz, apenas egin duen gora. Hogei urtean puntu eta erdi besterik ez da igo, eta %18 dira etxean euskara darabiltenak; beraz, elebidunen erdiek pasatxok ez dute etxean euskaraz egiteko ohiturarik.<\/p>\n<p> <strong>3. Transmisioa<\/strong><\/p>\n<p> Hizkuntza umeei transmititzeko orduan zerikusi zuzena du gurasoen hizkuntza ezagutzak. Egungo transmisioa aztertzeko, 2 eta 15 urte arteko haurren gurasoei erreparatu die Eusko Jaurlaritzak. Bi gurasoek euskaraz dakiten kasuetan, seme-alaben %97k euskara jaso dute etxean; gehienek euskara jaso dute soilik (%86), eta hamarretik batek erdara ere bai. Guraso bakarrak badaki euskaraz, %71,3 umeri transmititu diote hizkuntza; gehienetan, erdararekin batera. Hortaz, guraso elebidunen bat duten haurren ia herenek ez dute euskara jaso etxean. Hala ere, Jaurlaritzak zehaztu du ume horiek elebidunak direla, eskolan euskalduntzen direlakoan. <\/p>\n<p> Euskarari buruzko jarrerak ere ikertu dituzte. 16 urtetik gorakoen %12 euskara sustatzearen aurka daude. Jarrera horrek apenas izan duen aldaketarik hogei urtean: %14 ziren aurkakoak 1991n.<\/p>\n<p><strong>Hiriburuetako datuak<\/strong><\/p>\n<p>GasteizBilboDonostiaElebidunak15,516,333,5Elebidun hartzaileak18,717,614,4Erdaldunak65,866,252,1<\/p>\n<p><strong>Hiriburuetan, Donostian dago euskaldun ehuneko handiena<\/strong><\/p>\n<p>Euskara Donostian, Bilbon eta Gasteizen zein egoeratan dagoen aztertu dute V. Inkesta Soziolinguistikoan. Herrialdeen artean, Gipuzkoan ikusi dute proportzioan euskaldun gehien, eta berdin gertatu da Donostian ere: hiru herritarretik bat pasatxo da euskalduna. Nolanahi ere, euskaraz ulertzen ez dutenak gehiago dira Gipuzkoako hiriburuan ere: %52,1. Herrialdean ere erdiak baino gehiago dira erdaldunak. Hitz egin ez baina ulertzen dutenak %14,4 dira.<\/p>\n<p> Erdaldunak gehiago dira Donostian, eta gainerako hiriburuetan are handiagoa da haien kopurua. Bilbo eta Gasteiz pareko daude, baina egoera desberdina den Araban eta Bizkaian. Euskaraz hitz egiteko gai direnen artean, Bilboko datuen eta Bizkaikoen artean badago diferentzia: herrialdean, %25,4 dira euskal hiztunak, eta hiriburuan, %17,6. Gasteizen gutxiago dira (%15,5), Arabako datutik hurbilago (%16,8). Hitz egiteko gai izan ez baina euskara ulertzen dutenak gehiago dira Gasteizen: %18,7 \u2014Bilbon %17,6 dira\u2014. Eta euskara ulertu ere egiten ez dutenak Bilbon dira gehiago: %66,2. Gasteizen %65,8 dira. Herrialdeka, aldiz, Araban gehiago dira Bizkaian baino.<\/p>\n<\/p>\n<h3>Analisia<\/h3>\n<p><em>Euskararen &#8216;ez-herria&#8217;<\/em><\/p>\n<p><strong>I\u00f1aki Petxarroman<\/strong><\/p>\n<p>Euskararen V. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Datuetan sartu aurretik, kontu batek ematen du atentzioa: lehen aldiz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak Euskal Herriko gainerako lurraldeetakoetatik bereizita eman dituzte. Beraz, Euskal Herriko inkesta soziolinguistikorik ez dago oraingoz. Ez dago jakiterik euskararen lurralde osoan egoera hobetu edo okertu den, euskaldunen kopurua handitu edo gutxitu den&#8230; Euskararen herriaren argazkirik ez dago. Euskararen <em>ez-herria<\/em> jarri dute berriz ere begien aurrean.<\/p>\n<p> Eta hiru administrazio eta bi estatutan banatuta dagoen herriaren kasuan, egoera horren azpian erabaki politiko bat dagoela susma daiteke. Ez dute jakinarazi ea eremuren batek erabaki duen ez duela nahastu nahi besteekin edo hirurek hitzartutako erabakia izan den. Baina jakina da ondorioa: euskararen arloan ere, arlo linguistiko eta kultural hutsean ere, herri honen izatea eta agertzea mingarri zaie agintariei. Ez dute euskararen herriaren argazki osorik ikusi nahi. Argazki puskatua aurkeztu dute, ikusten ez dena ez dela existitzen sinetsita, beharbada. <\/p>\n<p> Hizkuntza eta politika ez direla nahasi behar sarritan aipatzen duten horiek azaldu beharko lukete ea zer arrazoi linguistiko eta kultural dauden erabaki horren azpian, kosta egiten baita politikatik haragoko ziorik igartzea. <\/p>\n<p> Bestalde, inkestaren mami hutsari erreparatuta, kezkarako arrazoi ugari daude. Hala, datu batean azal daiteke ez aurrera ez atzera dabilen hizkuntza baten ataka estua: 10 urtean bi puntu eta erdi bakarrik igo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskaldunen kopurua. %29,4 ziren euskaldunak 2001ean eta %32 dira gaur egun. Alegia, geldirik gaude. Ezagutzak ez du aurrera egiten. Erabilerak atzera ere egin du. Orain arte indarrean egon den hizkuntza politikak ez dakar normalizaziorik. Kale itsu batean gaude, eta herritarren borondate hutsean oinarritutako ereduak ageri-agerian azaldu ditu bere mugak. <\/p>\n<p> Etorkizuna izango badute, euskarak eta euskaldunen komunitateak benetako bultzada behar dute, benetako lege babesa. Eta, horretarako, erakundeek berebiziko ardura daukate. Arriskuan den hizkuntza gutxitu baten geroa bermatzeko, orain arteko baino askoz ere politika ausartagoak eta zorrotzagoak behar dira. Orain arteko bidea mugaraino iritsi da, eta alternatibak eskatzen ditu. Abiadura motelean doan trena, geratu ez ezik, atzera egiten hasteko zorian dagoelako.<\/p>\n<p><strong><\/p>\n<p><\/strong><\/p>\n<p><strong>Lankidetzarako itun bat egin dute PPk eta Euskaltzaindiak<\/strong><\/p>\n<p>Akordio bat sinatu dute PPren Euskal Ikasketetarako Fundazioak eta Euskaltzaindiak, lankidetzan aritzeko. Besteak beste, ikerketa lanak partekatuko dituzte, artxiboetara sartzeko modua eman elkarri, argitalpenak elkarrekin egin eta ikastaroak antolatu. Hitzarmena atzo izenpetu zuten bi aldeetako ordezkariek.<\/p>\n<p> <strong><br \/><\/strong><\/p>\n<p><strong>Gipuzkoako Diputazioak esan du atzerapausoak izan direla<\/strong><\/p>\n<p>Hedabideen aurrean aurkeztu ondorenean, Euskararen Aholku Batzordean eman zuten atzo V. Inkesta Soziolinguistikoaren berri. Erakundeetako eta euskalgintzan ari diren elkarte zenbaitetako ordezkariak daude han, besteren artean. Gipuzkoako Diputazioak ohar bat atera zuen bileraren ostean, han egindako adierazpenen berri emateko. Zigor Etxeburua Euskara zuzendariak Jaurlaritzaren aurka egin zuen, euskara normalizatzearen aurkako neurriak hartzen ari delakoan. \u00abAtzerapauso nabarmenak egiten ari dira\u00bb, adierazi zuen. Osakidetzako lan eskaintza, kontsumitzaileen dekretua eta helduen euskalduntzea jarri zituen adibidetzat. Jarrera hori aldatzeko eskatu zion PSEren gobernuari.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h1>El 32% de la poblaci\u00f3n de la CAV es euskaldun<\/h1>\n<p><a title=\"Izaro News\" href=\"http:\/\/www.izaronews.info\">Izaro News<\/a><\/p>\n<p>El 32 por ciento de la poblaci\u00f3n vasca es euskaldun, dos puntos m\u00e1s que en 2006, el 17,2 por ciento es biling\u00fce pasivo, es decir que entiende pero no habla euskara, y el 50,8 por ciento es erdaldun, seg\u00fan los datos de\u00a0 la V Encuesta Socioling\u00fc\u00edstica elaborada por el Gobierno vasco.<\/p>\n<p>El n\u00famero de personas biling\u00fces en la  Comunidad Aut\u00f3noma Vasca es de\u00a0 600.050, 181.000 m\u00e1s que hace 20 a\u00f1os.<\/p>\n<p>Pr\u00f3ximamente se completar\u00e1 esta encuesta, que se elabora cada cinco a\u00f1os desde 1991, con los datos de Navarra e Iparralde.<\/p>\n<p>La V Encuesta Socioling\u00fc\u00edstica refleja, adem\u00e1s, que el 20 por ciento de la poblaci\u00f3n de la CAV es mayor de 65 a\u00f1os y solo un 14 por ciento es menor de 15. Los inmigrantes suponen el 6,6 por ciento de la poblaci\u00f3n total.<\/p>\n<p>El estudio revela, asimismo, que el porcentaje de biling\u00fces m\u00e1s elevado (60%) se sit\u00faa entre los j\u00f3venes de entre 16 y 24 a\u00f1os lo es, \u201cm\u00e1s del doble del porcentaje de 1991\u2033.<\/p>\n<p>De cada diez personas biling\u00fces, m\u00e1s de seis son vascoparlantes nativos, mientras que entre los m\u00e1s j\u00f3venes aumenta el n\u00famero de vascoparlantes nuevos. De hecho, m\u00e1s de la mitad de los j\u00f3venes de entre 16 y 24 a\u00f1os han aprendido euskara fuera de casa.<\/p>\n<p>Un tercio de biling\u00fces se maneja mejor en euskara que en castellano, pero ese porcentaje es solo una quinta parte entre los j\u00f3venes.<\/p>\n<p>En cuanto al \u00e1mbito de aprendizaje el 37 por ciento de los biling\u00fces ha aprendido el euskara fuera de casa y entre los menores de 35 a\u00f1os en torno un 53 por ciento. En los \u00e1mbitos formales el empleo del euskara de los biling\u00fces es del 73 por ciento en el caso de servicios municipales y del 59 por ciento en los de sanidad.<\/p>\n<p>Respecto a las actitudes de los encuestados con respecto al euskara, el 62 por ciento de los encuestados est\u00e1 a favor de su fomento, siete puntos m\u00e1s que en 1991. La actitud contraria pr\u00e1cticamente se mantiene situ\u00e1ndose en un 12 por ciento, dos puntos menos que en 1991.<\/p>\n<p>Por territorios se hace patente la diferente situaci\u00f3n que el euskara arrastra desde hace siglo y\u00a0 mientras en Gipuzkoa casi la mitad de la poblaci\u00f3n es biling\u00fce, en Bizkaia lo es un 25,4 por ciento de la poblaci\u00f3n y en \u00c1lava un 16,8 por ciento.<\/p>\n<p>Por capitales, Donostia presenta el mayor n\u00famero de personas biling\u00fces, con un 33,5 por ciento lo que representa un tercio del total de su poblaci\u00f3n. En Bilbao hay un 16,3 por ciento de biling\u00fces y, en Vitoria, un 15,5 por ciento de la poblaci\u00f3n es biling\u00fce.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Biztanleen herenek euskaraz dakite EAEn, baina %80k erdara darabilte G. Goikoetxea &#8211; J. Olano Berria Euskara. V. Inkesta Soziolinguistikoa Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, hamar urtean 2,6 puntu igo da euskaraz dakitenen kopurua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Elebidunen erdiek baino gehiagok etxean ez dute euskaraz hitz egiteko ohiturarik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ehun biztanletik 32 elebidunak dira, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-26167","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskara EAEn - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Biztanleen herenek euskaraz dakite EAEn, baina k erdara darabilte\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/euskara-eaen\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskara EAEn - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Biztanleen herenek euskaraz dakite EAEn, baina k erdara darabilte\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/euskara-eaen\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2012-03-08T17:44:47+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Hemeroteca\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"9 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskara-eaen\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskara-eaen\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Euskara EAEn\",\"datePublished\":\"2012-03-08T17:44:47+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskara-eaen\\\/\"},\"wordCount\":1777,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskara-eaen\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskara-eaen\\\/\",\"name\":\"Euskara EAEn - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2012-03-08T17:44:47+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Biztanleen herenek euskaraz dakite EAEn, baina k erdara darabilte\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskara-eaen\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskara-eaen\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/euskara-eaen\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Euskara EAEn\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskara EAEn - Nabarralde","description":"Biztanleen herenek euskaraz dakite EAEn, baina k erdara darabilte","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskara-eaen\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Euskara EAEn - Nabarralde","og_description":"Biztanleen herenek euskaraz dakite EAEn, baina k erdara darabilte","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskara-eaen\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2012-03-08T17:44:47+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Hemeroteca","Tiempo de lectura":"9 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskara-eaen\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskara-eaen\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Euskara EAEn","datePublished":"2012-03-08T17:44:47+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskara-eaen\/"},"wordCount":1777,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskara-eaen\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskara-eaen\/","name":"Euskara EAEn - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2012-03-08T17:44:47+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Biztanleen herenek euskaraz dakite EAEn, baina k erdara darabilte","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskara-eaen\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/euskara-eaen\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskara-eaen\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Euskara EAEn"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26167","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26167"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26167\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26167"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26167"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26167"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}