{"id":25696,"date":"2011-12-15T08:30:04","date_gmt":"2011-12-15T06:30:04","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\/"},"modified":"2011-12-15T08:30:04","modified_gmt":"2011-12-15T06:30:04","slug":"nafarroako-euskararen-legea-25-urte","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\/","title":{"rendered":"Nafarroako Euskararen Legea. 25 urte"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<h2>Mende laurdeneko zatiketa<\/h2>\n<p>25 urte beteko dira gaur Nafarroako Parlamentuak Euskararen Legea onartu eta lurraldea hiru eremutan banatu zuenetik<\/p>\n<p>Euskalgintzako eragileek \u00abmugitzera\u00bb deitu dute gizartea, legea aldarazteko<\/p>\n<p>Nafarroako Parlamentuak 1980an, Foru Hobekuntza izanen zenaren oinarriak sinatu zituenean, 33 bozekin \u2014garai hartako alderdi sozialistarenak barne\u2014, euskara Nafarroa osoan ofiziala izateko ebazpena onartu zuen, eta proposamena Madrilen defendatzeko ordezkaritza izendatu. Orduko parlamentuak, ordea, ordezkaritza horretatik kanpo utzi zituen indar abertzaleak. Hamar bilera izan ziren Madrilen, baina horien akta bakarra dago. Madrildik bueltan, euskara \u00aberemu euskaldunean\u00bb baino ez zen ofiziala. Hala jaso zuen 1982ko Nafarroako Foru Hobekuntzak, espainiar estatu osoan erreferendumera deitu gabeko estatutu bakarrak. Eta irizpide horretan oinarrituz egituratu zen Nafarroako Euskararen Legea, 1986ko abenduaren 15ean. Parlamentuak sei urte lehenago ebatzi zuenetik urrundu, eta hiru eremutan banatu zuen Nafarroa, eta eremu euskaldunerako bakarrik gorde hizkuntzaren ofizialtasuna. Gaur beteko dira ordutik 25 urte.<\/p>\n<p>Patxi Zabaletaren arabera, Madrilen gertatu zena \u00abtranpa\u00bb izan zen. Garai hartan Iru\u00f1eko Udaleko HBko zinegotzi zenak, gainera, argi dauka zeintzuk izan ziren horren erantzuleak: \u00abNafarroari tranpa edo kalte hori egin ziotenak bertakoak izan ziren, eta ez Madrilgoak. Eremuaren kontzeptua ez zuen Madrilek ezarri, hemengoek baino\u00bb. Nafarroa euskarari zegokionez eremuetan banatzea izan zen, hain zuzen ere, eztabaida handiena piztu zuen erabakia.<\/p>\n<p>Horren ondorioz, eta eremu euskaldunean bakarrik ez Nafarroa osorako ofizialtasuna eskatzen zutelako, legeari ezezkoa eman zioten 1986an EAko hiru parlamentariek (HBko seiek ez zuten ordurako instituzioetan parte hartzen). Kontrako argudioengatik, eremu mistorik onartzen ez zuelako, bozketan abstenitu egin zen UPN. Eremu euskalduna eta erdalduna banatzea baino ez zuen onartzen alderdi horrek.<\/p>\n<p>Mikel Bujanda Euskalerria irratiko zuzendariaren ustez, eskuindarrren jarrera hark erakusten ditu aurrera egiteko ziren zailtasunak: \u00abGauzak zer diren, eremu mistoa ezartzea lorpena zen ia\u00bb.<\/p>\n<p>Hala ere, batzuen eta besteen kontrako jarrerekin ere, aurrera egin zuen legeak, PSN \u2014Gabriel Urralburu orduko Nafarroako Gobernuko presidentea\u2014 eta orduko eskuineko beste hainbat talderi esker.<\/p>\n<p>Zatiketaren ondorioak<\/p>\n<p>IKAko arduradun Sagrario Alemanek dioenez, euskalgintzan lanean zebilen jendeak \u00aboso gaizki bizi\u00bb izan zuen legearen onarpena, ez zelako \u00abez eskubide pertsonaletan ez lurralde eskubideetan\u00bb oinarritzen. \u00abSentimendu bortitz bat\u00bb du gogoan Zabaletak, eremuetan banatzeko lege ereduak \u00abez baitzuen antzekorik ez Europan eta ez beste inon ere\u00bb. Zonifikazioak, ordea, beste inon antzekorik ez izanagatik, aurrera egin zuen.<\/p>\n<p>Beste erabaki batzuen artean, eremu erdaldunean euskaraz ezin ikasi ahal izatea ekarri zuen horrek, gerora horrek sortu dituen arazoekin. Iru\u00f1ea eremu mistoan geratzeak ere ekarri zuen ika-mika, administrazioaren egoitza gehienak han daudelako eta ez delako bermatzen euskarazko harremanik. Zatiketa, Pello Mari\u00f1elarena Nafarroako Ikastolen elkarteko lehendakariaren ustez, \u00abhizkuntzarentzako, demokraziarako eta herritarren eskubideentzako gaitza izan da\u00bb.<\/p>\n<p>2000. urtean, eremu banaketan beste urrats bat eman nahi eta Euskaren Foru Dekretu berria onartu zuen Miguel Sanzek gidatutako gobernuak. Besteak beste, eremu mistoan elebitasuna ezabatu eta administrazioko lanpostuetarako euskararen eskaera mugatu nahi izan zituen UPNk neurri horren bitartez. Eremu mistoa eta erdaldunak bat egiteko asmoa ikusi zuten askok Sanzen jokaeran. Hau da, 1986an UPNk lortu ez zuen hura \u2014Nafarroan bi eremu baino ez ezartzea\u2014 lortzeko ahalegina.<\/p>\n<p>Neurri horrek haserrea piztu zuen jendartean. Euskalgintzan ziharduten eragile ugari biltzen zituen Oinarriak plataformak 48.000 sinaduratik gora aurkeztu zituen Nafarroako Parlamentuan, euskara lurralde osoan ofizialtzat hartuko lukeen lege berria eskatuz. 2001eko urtarrilean 27.000 pertsona inguruk parte hartu zuten plataformaren manifestazioan. Euskararen Legearen aurka inoiz izan den mobilizaziorik handiena izan zen ordukoa.<\/p>\n<p>UPNren erabaki hori adibide gisa hartuta salatu du Alemanek Euskararen Legeak urtez urte izandako aplikazioa: \u00abMurritza zena aplikazioan are murritzago ulertu dute agintean egon direnek\u00bb. Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia, bat dator iritzi horrekin: \u00abLege murritzaren irakurketa murritzago bat baliatu dute agintariek\u00bb.<\/p>\n<p>Ezer gutxi aldatu den legea<\/p>\n<p>1986an onartu zenetik, behin baino ez da aldatu izan legea. 2010ko otsailean izan zen, eta ordura arte eremu ez euskaldunean zeuden lau udalerriri \u2014Aranguren, Galar, Belaskoain eta Noain\u2014 eremu mistoan sartzeko aukera eskaini zien parlamentuak, PSNren, IUren eta NaBairen aldeko bozekin, eta CDNren abstentzioarekin. Azken hori gobernutik bota zuen UPNk gainera, erabakiaren kontra ez bozkatzeagatik. Aukera duten udalerrietatik Noain izan da honezkero eremu mistoan sartu ez den bakarra, UPNk gehiengo osoa baitu Iru\u00f1erriko udalerri honetan.<\/p>\n<p>Hil honetan bertan Nafarroako Parlamentuak legearen aldaketa proposamen berria eztabaidatuko du. Ezkerra koalizioak aurkeztu du, eta egungo eremu ez euskaldunari eremu mistoaren ezaugarriak ematean datza. Hau da, bi eremuak bakarra bilakatzea. Koalizioko parlamentari den Txema Mauleonen ustez, egun indarrean dagoen legea \u00abez da inondik inora nahikoa\u00bb eta hartara dator aurkeztutako mozioa: \u00abUrrunago joatea gustatuko litzaiguke, baina proposamen hau adostasun maila handia lortzeko modukoa dela uste dugu\u00bb.<\/p>\n<p>Bilduk eta NaBaik mozioaren alde bozkatuko balute ere, PSNren babesa beharrezkoa litzake aldaketak aurrera egiteko. Edonola ere, Roman Felones PSNko parlamentariak aurreratu du bere alderdia ez dela proposamenaren aldekoa, ez duelako onartzen \u00aberemu ez euskaldunaren desagerpena\u00bb. Legeak 25 urtetan izandako bilakaera \u00aberabat positiboa\u00bb dela uste du Felonesek. \u00abEremu banaketa egin izan ez balitz, legerik ez\u00bb legokeela ere uste du PSNko parlamentariak, baina ez dizkie ateak ixten balizko aldaketei: \u00abBeti ere txostenek diotenaren arabera, pixkanaka eta era mailakatuan\u00bb.<\/p>\n<p>Gizartea, aldaketaren motor<\/p>\n<p>Parlamentuak aldaketarik onartuko ote duen jakiteko goiz den arren, orain arte egindako aldaketa txikiak \u00abongi etorriak dira\u00bb Paul Bilbao Kontseiluko eledunaren ustez, baina \u00abegiturazko aldaketak\u00bb behar direla uste du. Izan ere, Euskararen legea \u00abherritarren arteko diskriminazio eragin\u00bb duela uste du, \u00abnafarrei eskubideak bizi diren herrien arabera aitortzen\u00bb zaizkien heinean. Iritzi bertsuak dituzte euskalgintzan diharduten eragile gehienek. Mari\u00f1elarenak, kasu, zonifikazioak eremu ez euskalduneko ikastolak \u00abalegaltasun egoeran\u00bb utzi dituela salatzen du.<\/p>\n<p>Gaurko egunean ezer gutxi ospatzeko dagoela diote euskalgintzako eragileek. Baina, era batean ala bestean, deia luzatu nahi diote Nafarroako gizarteari, legea aldarazi dezan. Alemanek, esate baterako, jendartea \u00ablasaitu\u00bb dela uste du, baita \u00abetsipenak\u00bb eragin diola ere. Baina itxaropentsu agertu da herritarren aukerekiko, \u00abgizartea aldatzen dugun heinean aldatuko baita administrazioa ere\u00bb.<\/p>\n<p>Izan ere, Zabaletak dioen moduan, \u00abgizarteak bultzatu du euskara aurrera Nafarroan\u00bb. Bujandak ere argi dauka: \u00abAgintariak ez du legea aldatuko, guk sortu behar dugu aldaketa\u00bb. Bilbaok, azkenik, \u00abeuskaraz biziko den masa sozial indartsua\u00bb aktibatu behar dela uste du, \u00abizan bagarela erakusteko\u00bb. Eta hori \u00abharrotasunez\u00bb egitera deitzen du.<\/p>\n<p> <\/p>\n<p>Aldaketaren ondorioz eremu mistoan sartutako herriak.<\/p>\n<p>Azken legealdian egindako lege aldaketaren ondorioz, hiru herri gehiago sartu dira eremu mistoan: Aranguren, Belaskoain eta Galar. Noainek ere aukera du, baina udalak (UPN) ez du horretarako eskaririk egin.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p> Bilduk lege \u00abbaztertzailea\u00bb gainditzeko eskatuko du <\/p>\n<p>Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea jasoko duen lege bat egiteko eskatuko dio Bilduk Nafarroako Gobernuari. Euskararen Legearen urteurrenean, Bilduk eskari hori bideratzeko mozio bat aurkeztuko du Nafarroako Parlamentuan. Bilduko legebiltzarkide Maiorga Ramirezek eta Aitziber Sarasolak azaldu dutenez, euskal hiztunen eskubideak herrialde osoan bermatuko dituen lege bat beharrezkoa da, indarrean dagoen araua \u00abbaztertzailea\u00bb dela uste baitute: \u00abNafarroaren zonifikazioak nafarrok banatzen gaitu, soilik batzuei ziurtatzen baitizkie hizkuntza eskubideak\u00bb. Gainera, administrazioa euskalduntzeko egitasmorik ez izatea leporatu dio Ramirezek exekutiboari.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Legea salatzeko, protestak eginen ditu EHEk 20 herritan<\/p>\n<p>Euskararen Legearen \u00abiruzurra\u00bb salatzeko eta \u00abhizkuntz politika burujabea\u00bb aldarrikatzeko elkarretaratzeak eginen ditu Euskal Herrian Euskaraz taldeak Nafarroako 20 udalerritan; tartean, Altsasun, Tafallan, Tuteran eta Iru\u00f1ean. Azken hori 19:00etan izanen da, Nafarroako Parlamentuaren parean.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>ESANA. MIGUEL SANZ. Nafarroako presidente ohia (UPN)<\/p>\n<p>\u00abAldatzekotan, gaztelania hiztunen eskubideak hobeto bermatzeko aldatu beharko litzateke\u00bb<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Analisia<\/p>\n<p>&#8216;Apartheid&#8217;-aren hesi gainetik<\/p>\n<p>I\u00f1aki Petxarroman<\/p>\n<p>Euskararen Legeak, euskara normalizatzeko baino gehiago normalizazioa oztopatzeko eta euskaldunen eskubideak zangopilatzeko erabili dutenak, mende laurden bat bete du gaur. Ospatzekorik ez du, beraz, euskalgintzak.<\/p>\n<p>Zonifikazioaren gezi pozoituaren bidez hizkuntz eskubideak desitxuratu eta nafar batzuen eta besteen arteko ezberdintasun mingarriak eragiteko balio izan du, besteak beste, legeak. Izan ere, Tuteran, Vianan edo Tafallan bizi diren euskaldunak bigarren mailako herritar arrotzak dira oraindik ere, legez, administrazioaren aurrean eta gizartearen alor publikoan. Zaila da imajinatzea antzeko egoerarik munduko beste herrialderen batean. Bertako hizkuntza gutxitua hesi gaindiezinen artean gatibu hartuta, eta herritarrak lege ezberdinen azpian kateatuta. Hegoafrikan azalaren koloreagatik eta Saudi Arabian generoagatik hartu izan ditu legeak ezberdin herritarrak. Nafarroan, aldiz, jaiotako eremuaren arabera.<\/p>\n<p>Ospatzeko ez, baina gaurko urteurrenak atzera begiratzeko eta kontu batzuk ateratzeko modua ematen du, datuei begiratuta, esate baterako. Izan ere, zonifikazioak lortu ditu helburu batzuk. Adibidez, euskararen ezagutzaren hazkundea galgatu egin du milaka herritar euskaraz ikasteko eskubiderik gabe utzita. 2006an 1991n baino 16.000 elebidun gehiago zeuden Nafarroan; alegia, %9,5etik %11ra igaro zen elebidunen kopurua. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak aztertuz gero, nabarmena da aldea: 140.000 elebidun gehiago zeuden denbora tarte berean, eta %24tik %30era igaro zen elebidunen multzoa.<\/p>\n<p>25 urteotan, gobernuaren ahalegin guztien aurka, gizarteak eta euskalgintzak lortu dute ia Nafarroa osoan euskalduntzea posible izatea; Beran, Atarrabian eta Vianan euskaraz ikastea; Iru\u00f1errian, Sakanan eta Baztanen euskarazko hedabideekin \u2014agintari tematien jomuga den Euskalerria irratiarekin, esaterako\u2014 informatzea.<\/p>\n<p>Herritarren jarrerari dagokionez, gehienak euskararen aurkakoak izatetik \u20141991ko inkestan %51 hala ziren\u2014 aldekoak izatera igaro dira. Euskara sustatu eta normalizatzeko nafarrek duten borondate horrek aldatuko du, berandu gabe bada hobe, Euskararen Legea. Bitartean, apartheid-aren hesi gainetik salto egiten jarraitu beharko da, Noainen, Lodosan eta Ma\u00f1erun&#8230;<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Kontseiluak legeari buruzko dokumental bat egin du<\/p>\n<p>Euskararen Legearen 25. urteurrenaren harira dokumental bat egin du Kontseiluak. Atzo aurkeztu zuten egindako lana, zeinean, besteak beste, Nafarroako euskalgintzako hainbat ordezkariren hitzak ageri diren. Berriz ere, legea eta zonifikazioa aldatzeko beharra nabarmendu du euskalgintzak.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Onartu dute euskararen ezagutza aitortzeko dekretua<\/p>\n<p>EAEko Funtzio Publikoaren Kontseiluak onartu du euskarazko ezagutza aitortzeko dekretua. LABek kritikatu du prozesua, eta bere abstentzioa azaldu du. Parte hartze eskaseko prozedura aipatu du. Bestalde, edukiak dekretuaren helburua ezinezko egiten duela uste du. Helburuarekin bat egiten duela esan du.<\/p>\n<p> * Berria<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mende laurdeneko zatiketa 25 urte beteko dira gaur Nafarroako Parlamentuak Euskararen Legea onartu eta lurraldea hiru eremutan banatu zuenetik Euskalgintzako eragileek \u00abmugitzera\u00bb deitu dute gizartea, legea aldarazteko Nafarroako Parlamentuak 1980an, Foru Hobekuntza izanen zenaren oinarriak sinatu zituenean, 33 bozekin \u2014garai hartako alderdi sozialistarenak barne\u2014, euskara Nafarroa osoan ofiziala izateko ebazpena onartu zuen, eta proposamena Madrilen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-25696","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Nafarroako Euskararen Legea. 25 urte - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Nafarroako Euskararen Legea. 25 urte - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Mende laurdeneko zatiketa 25 urte beteko dira gaur Nafarroako Parlamentuak Euskararen Legea onartu eta lurraldea hiru eremutan banatu zuenetik Euskalgintzako eragileek \u00abmugitzera\u00bb deitu dute gizartea, legea aldarazteko Nafarroako Parlamentuak 1980an, Foru Hobekuntza izanen zenaren oinarriak sinatu zituenean, 33 bozekin \u2014garai hartako alderdi sozialistarenak barne\u2014, euskara Nafarroa osoan ofiziala izateko ebazpena onartu zuen, eta proposamena Madrilen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-12-15T06:30:04+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Ander Perez \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Nafarroako Euskararen Legea. 25 urte\",\"datePublished\":\"2011-12-15T06:30:04+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\\\/\"},\"wordCount\":1504,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\\\/\",\"name\":\"Nafarroako Euskararen Legea. 25 urte - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-12-15T06:30:04+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Nafarroako Euskararen Legea. 25 urte\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Nafarroako Euskararen Legea. 25 urte - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Nafarroako Euskararen Legea. 25 urte - Nabarralde","og_description":"Mende laurdeneko zatiketa 25 urte beteko dira gaur Nafarroako Parlamentuak Euskararen Legea onartu eta lurraldea hiru eremutan banatu zuenetik Euskalgintzako eragileek \u00abmugitzera\u00bb deitu dute gizartea, legea aldarazteko Nafarroako Parlamentuak 1980an, Foru Hobekuntza izanen zenaren oinarriak sinatu zituenean, 33 bozekin \u2014garai hartako alderdi sozialistarenak barne\u2014, euskara Nafarroa osoan ofiziala izateko ebazpena onartu zuen, eta proposamena Madrilen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2011-12-15T06:30:04+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Ander Perez ","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Nafarroako Euskararen Legea. 25 urte","datePublished":"2011-12-15T06:30:04+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\/"},"wordCount":1504,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\/","name":"Nafarroako Euskararen Legea. 25 urte - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2011-12-15T06:30:04+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroako-euskararen-legea-25-urte\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Nafarroako Euskararen Legea. 25 urte"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25696","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25696"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25696\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25696"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25696"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25696"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}