{"id":25469,"date":"2011-10-27T15:39:09","date_gmt":"2011-10-27T13:39:09","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/errelatu-historikoaren-borroka\/"},"modified":"2011-10-27T15:39:09","modified_gmt":"2011-10-27T13:39:09","slug":"errelatu-historikoaren-borroka","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/errelatu-historikoaren-borroka\/","title":{"rendered":"Errelatu historikoaren borroka"},"content":{"rendered":"<p>  <!--more-->  <br \/>Orain, ETAren borroka armatua amaitu denean, Espainiaren zeregin       nagusia historiaren errelatu zuzena egitea izango da, zalantzarik       gabe; bereziki, Euskal Herriarekin liskartzen duen gatazka       politikoa lehen lerrora igaroko denez, argudio politiko gutxi       dutelako euskal aldarrikapenari aurre egiteko. Errelatu honek       irabazleak eta galtzaileak nahi ditu, onak eta gaiztoak.<\/p>\n<p> Agenda eta kategoriak inposatzeko ahalegin adostu honen adibide       bat aurki genezake Donostiako Bake Konferentziaren ostean Antonio       Basagoiti popularrak Jonathan Powelli bidalitako protestako       gutunean: buruzagi espainolaren ustez, Euskal Herria eta Irlanda       ezin dira alderatu, han biktimak bi aldeetakoak izan zirelako       \u2014IRAk 2.056 biktima eragin zituen, eta talde paramilitarrek,       1.020\u2014 eta hemen ETAk 857 eragin dituelako eta Espainiaren       batasuna defendatzen duten indarrek 0 biktima eragin dituztelako,       hain zuzen.<\/p>\n<p> Ahantzi egiten ditu Basagoitik, noski, errepresioak eta talde       paramilitarrek, Estatuaren biolentzia organizatuak sorrarazi       dituzten 474 biktima zuzen; ahantzi egiten ditu, Brouard,       Muguruza, Zabaltza, Arregi, Lasa, Zabala\u2026; ahantzi egiten ditu       Batall\u00f3n Vasco-espa\u00f1ol, GAL\u2026 Noski, irabazle onak, <em>a priori<\/em>,       zero biktima behar dituelako izan, zero akats; idealismoaren lege       perbertsoaren arabera, on-ona denak zero gaiztakeria behar duelako       izan. Hori oso espainola da. Beti izan dira onenak, beti       betegintzarrekoak, beti urrezko aristokrazia bat.<\/p>\n<p> Espainiak zero biolentzia erabili zuen, esaterako, Trantsizioa       deitu denaren diseinuan: hegoaldeko euskaldunok geure kabuz onartu       dugu bitan banatu gaituen geografia politiko bat, bigarren mailako       hizkuntza eta nortasuna esleitu digun Konstituzio bat, ekonomian,       hezkuntzan, kirolean, ikurretan, nazioartean, esparru politiko eta       sindikaletan\u2026 subiranotasun adierazle bakar bat ere onartu ez       digun ordenamendu juridiko bat. Frankismoa bera ez zen izan       diktadura faxista kriminal bat, lasaitasun eta atseden aro bat       baizik, Mayor Orejak esan zuenez. Atzerago ere egin genezake,       sistematikotasun estu batez: Amerikaren konkista etnozida eta       odolzalea kulturizazio ahalegin eskergarria izan zen, arraza       espainolak asko dituenez; herri garatu-gabeekiko elkartasun       adierazle bat, besterik gabe; mairuak eta juduak halako orekatze       demografiko natural batek erbesteratu zituen \u2014sua eta ezpata       asmatu gabe zeuden\u2014; Nafarroan ez zen konkistarik egon 1200.etik       1512.era; baskongadoek lehenik eta nafarrek ondoren onartu egin       genuen Espainiaren boterea: historian sartzeko aukera paregabea       eskaini ziguten.<\/p>\n<p> Baina, orain, azken mende erdiaren irakurketak du lehentasuna:       torturatuak, jipoituak, irainduak, kognitiboki kolonizatuak alde       batera utzita, gutxienez 1.494 biktima eragin dituen sasoi horrek       irabazleak eta galtzaileak behar ditu izan.<\/p>\n<p> Horretarako, noski, gau eta egun, egunkarietan, telebistetan,       irratietan \u2014<em>El Correo Espa\u00f1ol<\/em> eta ETB jasanezintasuna ari       dira ukitzen\u2014, ETAk eragin zituen biktimak gogoraraziko dizkigute       modurik hunkigarrienean, mugarik gabe, pertsuasio biolentoena       erabiliz: suntsiketa erakutsi, odola erakutsi, kontzientzia txarra       eragin, historiaren arrazionalizazioa \u2014eta, beraz, katarsia\u2014       ekidin, konpultsiboki. Besteak beste, Meliton Manzanas       torturatzaile sadikoa edo Carrero Blanco almirantea heroi       bilakatuko dizkigute. Zero akats. Beste biktimei buruz, ezertxo       ere ez.<\/p>\n<p> Horrela erakutsiko digute Demokraziaren garaipena, Zuzenbide       Estatuaren garaipena, Estatuko indar armatuen garaipena. Eta       gainerakoak, galtzaile: ETA, lehen maila batean; baina baita ezker       abertzalea ere; eta EA; eta Alternatiba; eta Aralar; eta, oro har,       euskal nazionalismoa. Egun hauetan esan baitzaigu, ETA garaitu den       bezala, Bildu eta Amaiur ere garaitu behar direla. Ahal bada       propaganda erabiliz. Edo, paradoxak, alderdi politikoak debekatzen       dituen Alderdi Politikoen Legea aplikatuz. Edo kartzelak       disidentziaz betez, disidentzia horrek ETAren desagertzea ekarri       badu ere. Horrela indartu da beti errelatu bakarra Espainian.<\/p>\n<p> Gogoratuko dugunez, lehentxeago, diktadura frankista kriminalean       nagusitu zirenek irabazle izaten jarraitzen dute errelatu       horretan. Begira bestela zer-nolako legeak ebatzi diren Espainian       Oroimen Historikoari buruz: hutsaren hurrengoak, irabazlearen       memoria areago distirarazten dutenak. Kuraiarik ez dute.<\/p>\n<p> Nora goaz jende horrekin? Ez baitigute beste biderik uzten:       Amaiurrera, berriro ere. Areago urduri daitezen.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2011-10-27\/006\/003\/errelatu_historikoaren_borroka.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2011-10-27\/006\/003\/errelatu_historikoaren_borroka.htm<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-25469","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Errelatu historikoaren borroka - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Orain, ETAren borroka armatua amaitu denean, Espainiaren zeregin nagusia historiaren errelatu zuzena egitea izango da, zalantzarik gabe; bereziki, Euskal Herriarekin liskartzen duen gatazka politikoa lehen lerrora igaroko denez, argudio politiko gutxi dutelako euskal aldarrikapenari aurre egiteko. Errelatu honek irabazleak eta galtzaileak nahi ditu, onak eta gaiztoak\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/errelatu-historikoaren-borroka\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Errelatu historikoaren borroka - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Orain, ETAren borroka armatua amaitu denean, Espainiaren zeregin nagusia historiaren errelatu zuzena egitea izango da, zalantzarik gabe; bereziki, Euskal Herriarekin liskartzen duen gatazka politikoa lehen lerrora igaroko denez, argudio politiko gutxi dutelako euskal aldarrikapenari aurre egiteko. Errelatu honek irabazleak eta galtzaileak nahi ditu, onak eta gaiztoak\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/errelatu-historikoaren-borroka\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-10-27T13:39:09+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Ander Iturriotz Lauzirika\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/errelatu-historikoaren-borroka\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/errelatu-historikoaren-borroka\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Errelatu historikoaren borroka\",\"datePublished\":\"2011-10-27T13:39:09+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/errelatu-historikoaren-borroka\\\/\"},\"wordCount\":554,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/errelatu-historikoaren-borroka\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/errelatu-historikoaren-borroka\\\/\",\"name\":\"Errelatu historikoaren borroka - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-10-27T13:39:09+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Orain, ETAren borroka armatua amaitu denean, Espainiaren zeregin nagusia historiaren errelatu zuzena egitea izango da, zalantzarik gabe; bereziki, Euskal Herriarekin liskartzen duen gatazka politikoa lehen lerrora igaroko denez, argudio politiko gutxi dutelako euskal aldarrikapenari aurre egiteko. Errelatu honek irabazleak eta galtzaileak nahi ditu, onak eta gaiztoak\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/errelatu-historikoaren-borroka\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/errelatu-historikoaren-borroka\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/errelatu-historikoaren-borroka\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Errelatu historikoaren borroka\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Errelatu historikoaren borroka - Nabarralde","description":"Orain, ETAren borroka armatua amaitu denean, Espainiaren zeregin nagusia historiaren errelatu zuzena egitea izango da, zalantzarik gabe; bereziki, Euskal Herriarekin liskartzen duen gatazka politikoa lehen lerrora igaroko denez, argudio politiko gutxi dutelako euskal aldarrikapenari aurre egiteko. Errelatu honek irabazleak eta galtzaileak nahi ditu, onak eta gaiztoak","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/errelatu-historikoaren-borroka\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Errelatu historikoaren borroka - Nabarralde","og_description":"Orain, ETAren borroka armatua amaitu denean, Espainiaren zeregin nagusia historiaren errelatu zuzena egitea izango da, zalantzarik gabe; bereziki, Euskal Herriarekin liskartzen duen gatazka politikoa lehen lerrora igaroko denez, argudio politiko gutxi dutelako euskal aldarrikapenari aurre egiteko. Errelatu honek irabazleak eta galtzaileak nahi ditu, onak eta gaiztoak","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/errelatu-historikoaren-borroka\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2011-10-27T13:39:09+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Ander Iturriotz Lauzirika","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/errelatu-historikoaren-borroka\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/errelatu-historikoaren-borroka\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Errelatu historikoaren borroka","datePublished":"2011-10-27T13:39:09+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/errelatu-historikoaren-borroka\/"},"wordCount":554,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/errelatu-historikoaren-borroka\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/errelatu-historikoaren-borroka\/","name":"Errelatu historikoaren borroka - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2011-10-27T13:39:09+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Orain, ETAren borroka armatua amaitu denean, Espainiaren zeregin nagusia historiaren errelatu zuzena egitea izango da, zalantzarik gabe; bereziki, Euskal Herriarekin liskartzen duen gatazka politikoa lehen lerrora igaroko denez, argudio politiko gutxi dutelako euskal aldarrikapenari aurre egiteko. Errelatu honek irabazleak eta galtzaileak nahi ditu, onak eta gaiztoak","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/errelatu-historikoaren-borroka\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/errelatu-historikoaren-borroka\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/errelatu-historikoaren-borroka\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Errelatu historikoaren borroka"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25469","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25469"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25469\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25469"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25469"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25469"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}