{"id":25420,"date":"2011-10-19T08:23:55","date_gmt":"2011-10-19T06:23:55","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/memoria-egiteko-dagoelako\/"},"modified":"2011-10-19T08:23:55","modified_gmt":"2011-10-19T06:23:55","slug":"memoria-egiteko-dagoelako","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/","title":{"rendered":"Memoria egiteko dagoelako"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p><strong>Frankismoari buruzko liburu bat kaleratuko du aurki Euskal Memoria fundazioak. Orduko errepresioa jasan zutenen ekarpenek leku berezia dute bertan.<\/strong><\/p>\n<p><strong><img decoding=\"async\" style=\"margin-right: 15px; margin-bottom: 5px; float: left;\" alt=\"berria\" src=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20111019\/p024_f01.jpg\" \/><br \/><\/strong><\/p>\n<p>Euskal Herriko historia berreskuratzeko aurrera  daraman lanarekin jarraituz, Euskal Memoriak Frankismoari buruzko lan  mardula argitaratuko du aurki. Garaiko dokumentuak kontsultatzeko  instituzioek jarritako trabak eta agiri horietako asko desagertuta  daudela kontuan hartuta, herritarren ekarpenak ezinbestekoak izan  dituzte ikerketa egiteko. I\u00f1aki Ega\u00f1a historialariak eta Euskal  Memoriako presidenteak egin du liburua, eta Durangoko Azokan ikusiko du  argia. Aurrerapen gisa, libuaren hiru gai landu ditu BERRIAk.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h1>Salbuespeneko auzitegiak<\/h1>\n<p><strong>Katea ez da eten<\/strong><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"margin-bottom: 5px; margin-right: 15px; float: left;\" alt=\"berria2\" src=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20111019\/p025_f01.jpg\" \/>ETAko  fronte kulturaleko kide zen Abelin Linazisoro aktorea 60. hamarkadako  azken urteetan.  Erakundeko kideen artean multikopiagalu bat eskuratu  zuten, besteak beste, euskarazko olerkiak herritarren artean zabaltzeko.  Atxilotu zutenean, multikopiagailuarekin batera, Lauaxetaren olerki  batzuk atzeman zizkioten. Legez kanpoko erakunde bateko kide izatea eta,  atzemandako testuak direla-eta, <em>legez kanpoko propaganda<\/em> egitea  leporatu zioten. \u00abAkusazio horiekin nahikoa zen espetxe zigorra  ezartzeko. Gaur egun bezala, abertzaletasuna zuten jo puntuan\u00bb, adierazi  dio BERRIAri Linazisorok.<\/p>\n<p>Atxilotuta egon zen hamahiru egunetan  jasandako torturak gogoan ditu. \u00ab60 orduz torturatu ninduten, eta sei  egun pasa behar izan nituen zauriak sendatzen, epailearen aurretik pasa  arte. Etxeko eskaileretatik erori ote nintzen galdetu zidan epaileak\u00bb.  Orduko torturek utzitako arrasto psikologikoa \u00abbetirako\u00bb iraun duela  dio.<\/p>\n<p>Linazisorok azaldu duenez, haren aurkako sententzia,  poliziaren aurrean egindako deklarazioetan oinarrituta egin zuten  soilik, \u00abgaur egun bezala\u00bb. \u00abEz zuten frogarik behar. Torturapean  polizia aurrean eginiko deklarazioetan oinarritu ziren ETAko kide  nintzela leporatzeko, eta hori gaineratu zioten legez kanpoko  propagandarena. Baina Lauaxetaren poesiak argitaratuak zeuden, ez zen  ezer klandestinoa. Zerbait behar zuten eta hori erabili zuten. Horri  gehitu zioten <em>nocturnidad y alevosia<\/em> (gaukotasuna eta azpikeria) delitua, gauez atxilotu gintuztelako eta multikopiagailua etxola batean ezkutatuta genuelako\u00bb.<\/p>\n<p>Ordena  Publikorako Epaitegian (TOP) epaitu zuten Linazisoro, \u00abgaur egungo  Auzitegi Nazionalean\u00bb. Epaitegi horrek iraun zuen urteetan ehunka euskal  herritar pasa ziren handik, gisa guztietako akusazioen pean.<\/p>\n<p>Epaitegi  horrek egin zituen  sententzien bilduma bat kaleratu zuen iaz Atotxako  Abokatuen fundazioak. Bertan azaltzen denez, TOPak zigortu zuen lehen  herritarra Timoteo Buendia madrildarra izan zen, 1963ko urriaren 2an.  Ardo batzuk edanda zegoela, <em>Kaka Francori! <\/em>oihukatu zuen taberna bateko telebistan diktadorea agertu zenean.<\/p>\n<p>Ega\u00f1ak  azaldu duenez, \u00abdisidentzia politikoari aurre egiteko salbuespen  epaitegia\u00bb zen TOPa, baina zigorrak ezartzeko orduan, askotariko  argudioak erabili zituzten.<\/p>\n<p>Epaiketak Madrilgo Probintzia  Auzitegian egiten zituzten, eta prozesuak Brigada Politiko-Sozialak,  Francoren polizia politikoak, abiatutako atestatuen bidez hasten ziren.  TOPen epaitutako delituen %81,4 <em>barne segurtasunaren aurkakoak<\/em> ziren. Hamabi urtean, 53.000 herritar inguru pasa ziren handik, gehienak  euskal herritarrak, eta %63ri sei hilabete eta sei urte arteko espetxe  zigorrak jarri zizkieten. <\/p>\n<p>Juan Jose del Aguila epailearen  arabera, zigorren %60 epaitegiaren azken hiru urteetan plazaratu  zituzten. Urte beltzena 1973an izan zen. Bizkaia izan zen auzipetu  gehien izan zuen herrialdea. Epaitegia desegin zen urtean, auzipetu  gehienak gipuzkoarrak izan ziren.<\/p>\n<p>1976an desagertu zen TOPa, eta  1977ko urtarrilaren 4an sortu zuten Auzitegi Nazionala, lege dekretu  bidez. Auzitegia modu horretan sortu izana, eta TOParen helburu eta  funtzioak antzekoak izatea, eztabaida sortu zuen orduan, egundaino iraun  duen eztabaida.<\/p>\n<p>Izen aldaketak, gainera, ez zuen ia eraginik  izan TOPeko epaileen ibilbide profesionalean. Euskal Memoriaren  lanean  jasotzen denez, epaitegiko presidente izandako Enrique Amat Auzitegi  Goreneko epaile izendatu zuten TOPa desegin zutenean; eta beste  presidente ohi batek, Jose De Hijas Palaciosek, Auzitegi Goreneko  magistratu zela hartu zuen erretiroa, 1986an. Beste kasu esanguratsu bat  Jose Francisco Mateu Canoves epailearena da, Abelin Linazisoro epaitu  zuen epailea. Dibisio Urdineko kide izan zen TOPeko presidente izan  aurretik, epaitegi horretan egon zen bere historia osoan zehar, eta  1978. urteko azaroan ETAk hil zuen. Haren seme Ignacio Mateu, guardia  zibila, ere ETAk hil zuen, 1986ko uztailean, Aretxabaletan.<\/p>\n<h1>Kolaborazionismoa<\/h1>\n<p><strong>Askotariko interesak<\/strong><\/p>\n<p>Frankismoa  ikertzerako orduan, gutxitan aipatu izan da  euskal herritar asko eta  asko babestu zutela militarren estatu kolpea, diktadorearekin eskutik  elkarlanean aritu zirela, edota sistema hartaz baliatu dirutza egin  zutela: enpresariak, elizgizonak, intelektualak&#8230; Horietako asko <em>oharkabean<\/em> pasa dira Euskal Herriko kale izendegietara.<\/p>\n<p>Frankismoaren  lehe urteetan, militarrak eta elizgizonak ziren errejimenaren zutabe  nagusiak, eta horien artean ez ziren falta euskal jatorria zutenak. Luis  Orgaz Yoldi gasteiztarra Francoren armadako buruetako bat izan zen,  diktaduraren hasierako urteetan. Jose Lopez de Haro, zeina bere burua  Bizkaiko Jauntxoen oinordekotzat zuen, Arabako Guardia Zibilaren buru  izendatu zuten 1952. urtean. <\/p>\n<p>Antonio Iba\u00f1ez Freire arabarraren  kasua izan daiteke aipagarriena. Dibisio Urdinean Hitlerren armadarekin  Sobiet Batasunaren aurka aritu ostean, Bizkaiko gobernadore zibil  izendatu zuten. 1979. urtean, Espainiako Gobernuko Barne ministro  izendatu zuen Alfonso Suarezek, diktaduratik demokraziarako trantsizioa  gidatu zuen presidenteak.<\/p>\n<p>Francoren alde jardun zuten militarrek  eta, bereziki, karlistek ardura postu garrantzitsuak bete zituzten  diktaduraren lehen urteetan. Besteak beste, Rodeznoko kontea, Antonio  Maria Oriol Urkijok eta Antonio Iturmendik Justizia Ministerioan kargu  garrantzitsuak eskuratu zituzten.<\/p>\n<p>Elizgizonen artean, berriz,  Euskal Herrian banaketa nabaria eman zen estatu kolpea emandako  militarren aldekoen eta errepublikaren aldekoen artean. Euskal Memoriak  nabarmendu duenez, guztira hamasei euskal apaiz fusilatu zituen  Francoren ejertzitoak.<\/p>\n<p>Espainiako Elizaren zuzendaritza  karguetara iritsi zirenak ere nabarmendu ziren. Iurretako Javier  Lauzirika eta Barakaldoko Marcelino Olaetxea dira izen ezagunenak.  Ega\u00f1ak azaldu duenez, Hitlerren \u00abmiresleak\u00bb ziren biak, eta hainbat  elizkizunetako imajinetan agur faxista egiten azaltzen dira.  Ikerlariaren arabera, haien jarrerak eragin nabaria izan zuen euskal  herritarren eta elizaren artean eman zen hausturan, bereziki 60.  hamarkadan. \u00abEstatistikek diote Europako herri elizkoienetako bat  izatetik Estatuan sinesle gutxien zituen herria izatera pasa zela  Francoren heriotzaren ondotik\u00bb, dio Ega\u00f1ak.<\/p>\n<p>Baina militar eta  elizgizonez gain, intelektualek ere paper garrantzitsua jokatu zuten  diktadura legitimatzeko ahaleginean. Kasu ezagunenak dira Zegamako Juan  Telleria musikagilearena eta Elgoibarko Pedro Muguruza arkitektoarena.  Lehena, <em>Cara al sol<\/em> Falangeren ereserkiaren sortzailea izan zen, eta Dibisio Urdinaren ereserkia ere hark musikatu zuen. <\/p>\n<p>Muguruzak,  berriz, Bilboko zabalguneko eta Donostiako Urgull mendiko Jesusen  Bihotzak egin zituen, eta garaiko arkitektura lanik ezagunean \u2014 Erorien  Harana\u2014 parte hartu zuen. Gerra zibilean hildako errepublikazale  ugarirekin batera Francisco Francoren gorpuzkinak gordetzen dituen  tenplu horretako gurutze erraldoia Julio Beobide zumaiarrak diseinatu  zuen.<\/p>\n<p>Propaganda zen errejimenaren beste zutabeetako bat, eta hor  ere azaltzen dira euskal herritar ugari. Esteban Calle Iturrino, Manuel  Aznar Zubikarai eta Joaquin Arraras gerra zibileko historialari <em>ofizialtzat <\/em>jo  zituen errejimenak. Falangeren sortzaileetako bat iazndako Rafael  Sanchez Mazas bilbotarra idazle ezaguna  izan zen frankismoaren lehen  urteetan. Fermin Izurdizaga apaiz iruindarra, Falangeko propaganda  ordezkaria izan zen, eta <em>Arriba Espa\u00f1a<\/em> egunkariko lehen zuzendaria.<\/p>\n<p>Kazetarien  artean, izen ugari azaltzen dira. Jose Artetxe idazle eta zutabegilea  nabarmentzen da Euskal Memoriaren lanean. Errepublika garaian EAJren  GBBko kide izan zen, baina gerran Francoren aldekoekin lehiatu zen.<\/p>\n<p>Beste  kazetari garrantzitsu bat Irungo Valeriano Hernandez Usobiaga da.  Donostiako, Bilboko eta Madrilgo hainbat egunkari kudeatu zituen, eta  Mugimenduko prentsaren arduradun nagusienetako bat izan zen.<\/p>\n<p>Enpresa  gizonen zerrenda luzea da: Jose Maria Oriol, Javier Ibarra, Delclaux  anaiak, Alfonso Txurruka, Julio Artetxe eta Patricio Etxeberria, besteak  beste.<\/p>\n<p>Baziren ere frankismoaz baliatuta ere, sistemari iruzur  egiten saiatu zirenak. 1959. urtean Ogasunak eginiko ikerketa batean,  hainbat enpresarik Suitzako bankuetan kontu sekretuak zituztela azaldu  zen. Horien artean Euskal Herriko familia ezagun batzuk agertzen ziren:  Artiach, Txabarri, Unzeta, Orbea eta Berazadi; eta baita bi banku ere:  Banco Bilbao eta Banco Guipuzcoano. Zigor gogorrak jaso zituzten.<\/p>\n<p>Francoren  errejimenarekin ez ezik, nazismoarekin kolaboratu zuten euskal herritar  ugari izan zen Bidasoaren bi aldeetan. Hego Euskal Herrian, Meliton  Manzanas irundarra nabarmentzen da. Bigarren Mundu Gerran Gestapoarekin  kolaboratu zuen eta, ondoren, Gipuzkoako Brigada Politiko-Sozialaren  buru izan zen urte askoan. Atxilotuak torturatzeagatik egin zen ezaguna,  eta 1968ko abuztuan hil zuen ETAk,  Irungo bere etxeko eskaileretan.  2001. urtean Jose Maria Aznarren gobernuak ohorezko domina eman zion.<\/p>\n<h1>&#8216;Galindez auzia&#8217;<\/h1>\n<p><strong>Gorpua identifikatu zuten<\/strong><\/p>\n<p>Liburua  prestatzen ari zela, I\u00f1aki Ega\u00f1a historialariak bidaia egin zuen  Amerikako Estatu Batuetara. Aireportuan, sei orduz izan zuten  erretenituta, eta poliziek gai baten inguruan galdekatu zuten soilik:  Jesus Galindezen desagerpenari buruz.<\/p>\n<p>Orriak eta orriak idatzi  dira Eusko Jaurlaritzak New Yorken zuen ordezkariaren desagerpenaren  inguruan. Bigarren Mundu Gerran eta gerra hotzaren hasieran Washingtongo  gobernuarentzat lan egin zuen Galindezek. 1953an, Eisenhower  presidenteak Francoren errejimena onartu zuenean, baina, euskaldunen eta  estatubatuarren harremanak hoztu egin ziren, eta ordura arte lagun  izandakoak jarraitzen eta zorrotz ikertzen hasi ziren. <\/p>\n<p>1956ko  martxoko gau batean desagertu zen Galindez. Ordutik ez da haren gorpua  agertu, edo bai. Ega\u00f1ak azaltzen duenez, 1962an Dominikar Errepublikan  batzorde bat sortu zuten Trujillo diktadorearen garaian hildako  pertsonen gorpuak berreskuratzeko eta identifikatzeko. Galindezen  gorpuzkinak izan zitezkeenak aurkeztu zituzten. Hala berretsi zuten  Galindezen lagunek, eta auzi medikuak eginiko ikerketa batek ontzat jo  zuen hipotesia. Epailearen bulegoan gorde zituzten gorpuzkinak, baina  gobernuak ikerketa eten eta AEBen esku utzi zuen auzia. Gaurdaino. <\/p>\n<p> <a name=\"despiezea1\"> <\/a> <\/p>\n<div>\n<section>\n<p><strong>Memoria berreskuratzeko herri proiektua<\/strong><\/p>\n<p>2009an sortu zuten Euskal Memoria fundazioa. \u00abOroimen  kolektiboa berreskuratzea\u00bb da fundazioaren helburua, eta horretarako  herritarren ekarpena ezinbestekotzat jotzen dute. Fundazioaren webgunean  (<em>http:\/\/www.euskalmemoria.com<\/em>) herritarrek euren ekarpenak egin  ditzakete, posta bidez, argazkiak, agiriak edota euren esperientziak  bidaliz. Aurrera begira, baliabide guztiak webgunean jarri nahi dituzte,  dokumentazio gune gisa. Fundazioaren babesle izateko aukera ere badago  webgunearen bidez. Fundazioaren helburua da 6.000 babesle lortzea,  fundazioak jarritako helburuak bideragarriak izan daitezen. Iaz azken 50  urteetako errepresioaren datuak argitara eman zituen <em>Gernikako seme -alabak<\/em> liburuan. Urtean liburu bat eta bi aldizkari jasotzen dituzte laguntzaileek, 65 euroren truke.<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2011-10-19\/024\/001\/memoria_egiteko_dagoelako.htm\"><br \/><\/a><\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2011-10-19\/024\/001\/memoria_egiteko_dagoelako.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2011-10-19\/024\/001\/memoria_egiteko_dagoelako.htm<\/a><\/p>\n<\/section>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Frankismoari buruzko liburu bat kaleratuko du aurki Euskal Memoria fundazioak. Orduko errepresioa jasan zutenen ekarpenek leku berezia dute bertan. Euskal Herriko historia berreskuratzeko aurrera daraman lanarekin jarraituz, Euskal Memoriak Frankismoari buruzko lan mardula argitaratuko du aurki. Garaiko dokumentuak kontsultatzeko instituzioek jarritako trabak eta agiri horietako asko desagertuta daudela kontuan hartuta, herritarren ekarpenak ezinbestekoak izan dituzte [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-25420","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Memoria egiteko dagoelako - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Frankismoari buruzko liburu bat kaleratuko du aurki Euskal Memoria fundazioak. Orduko errepresioa jasan zutenen ekarpenek leku berezia dute bertan.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Memoria egiteko dagoelako - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Frankismoari buruzko liburu bat kaleratuko du aurki Euskal Memoria fundazioak. Orduko errepresioa jasan zutenen ekarpenek leku berezia dute bertan.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-10-19T06:23:55+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20111019\/p024_f01.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Jokin Sagarzazu\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/memoria-egiteko-dagoelako\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/memoria-egiteko-dagoelako\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Memoria egiteko dagoelako\",\"datePublished\":\"2011-10-19T06:23:55+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/memoria-egiteko-dagoelako\\\/\"},\"wordCount\":1455,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/memoria-egiteko-dagoelako\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20111019\\\/p024_f01.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/memoria-egiteko-dagoelako\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/memoria-egiteko-dagoelako\\\/\",\"name\":\"Memoria egiteko dagoelako - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/memoria-egiteko-dagoelako\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/memoria-egiteko-dagoelako\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20111019\\\/p024_f01.jpg\",\"datePublished\":\"2011-10-19T06:23:55+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Frankismoari buruzko liburu bat kaleratuko du aurki Euskal Memoria fundazioak. Orduko errepresioa jasan zutenen ekarpenek leku berezia dute bertan.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/memoria-egiteko-dagoelako\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/memoria-egiteko-dagoelako\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/memoria-egiteko-dagoelako\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20111019\\\/p024_f01.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20111019\\\/p024_f01.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/memoria-egiteko-dagoelako\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Memoria egiteko dagoelako\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Memoria egiteko dagoelako - Nabarralde","description":"Frankismoari buruzko liburu bat kaleratuko du aurki Euskal Memoria fundazioak. Orduko errepresioa jasan zutenen ekarpenek leku berezia dute bertan.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Memoria egiteko dagoelako - Nabarralde","og_description":"Frankismoari buruzko liburu bat kaleratuko du aurki Euskal Memoria fundazioak. Orduko errepresioa jasan zutenen ekarpenek leku berezia dute bertan.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2011-10-19T06:23:55+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20111019\/p024_f01.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Jokin Sagarzazu","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Memoria egiteko dagoelako","datePublished":"2011-10-19T06:23:55+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/"},"wordCount":1455,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20111019\/p024_f01.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/","name":"Memoria egiteko dagoelako - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20111019\/p024_f01.jpg","datePublished":"2011-10-19T06:23:55+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Frankismoari buruzko liburu bat kaleratuko du aurki Euskal Memoria fundazioak. Orduko errepresioa jasan zutenen ekarpenek leku berezia dute bertan.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/#primaryimage","url":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20111019\/p024_f01.jpg","contentUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20111019\/p024_f01.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/memoria-egiteko-dagoelako\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Memoria egiteko dagoelako"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25420","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25420"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25420\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25420"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25420"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25420"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}