{"id":25263,"date":"2011-09-22T16:50:47","date_gmt":"2011-09-22T14:50:47","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/olaren-zori-txarra\/"},"modified":"2011-09-22T16:50:47","modified_gmt":"2011-09-22T14:50:47","slug":"olaren-zori-txarra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/","title":{"rendered":"Olaren zori txarra"},"content":{"rendered":"<p>  <!--more-->  <br \/><strong>Malli Txapar orbaizetarrak &#8216;Historia de la Real F\u00e1brica de Municiones de Orbaizeta&#8217; liburua plazaratu du Pamielarekin<\/strong><\/p>\n<p>Olaren historia eta Jabier Beorlegi arkitektoak egindako planoak bildu ditu<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" title=\"Langileak, Orbaizetako olan lanean. \/ 'HISTORIA DE LA REAL FABRICA DE MUNICIONES DE ORBAIZETA'\" style=\"margin-right: 15px; margin-bottom: 5px; float: left;\" alt=\"berria\" src=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110921\/p046_f01.jpg\" \/>Nafarroako Aezkoako haranean dagoen Orbaizetako olaren horma eta gela  hondatuek mendeetako historia biltzen dute. Ehunka lagunek egindako  lanaren lekuko isilak dira, baita zenbait gerraren zeharkako  protagonista ere. Lantegia 1784tik 1882ra izan zen martxan, eta lanean  aritu zen mende eskaseko bizitza bildu du Malli Txaparrek  <em>Historia de la Real F\u00e1brica de Municiones de Orbaizeta<\/em> (Orbaizetako Munizio Errege Olaren Historia) liburuan. Olaren historia  eta jarduera kontatzeaz gain, azpiegiturak izan zuen egitura eta  eraikinen planoak ere bildu ditu lanean. Horretarako, Jabier Beorlegi  arkitektoaren laguntza izan du egileak.<\/p>\n<p>289 ilustrazio sartu ditu  egileak liburuan, helburuetako bat olaren dibulgazio argitalpena izatea  delako. \u00abPlano, irudi, egoera-orri eta ilustrazio ugari sartu ditut,  olak zer garrantzi izan zuen hobeki uler dezan irakurleak\u00bb, azpimarratu  du Txaparrek. Liburua hiru zatitan banatuta dago. Lehen zatian,  eraikuntzaren historia jaso du egileak; XV. mendera arte egin du atzera  egileak. Garai hartan bazen burdinola hidrauliko bat Orbaizetan, eta  haren ondotik eraiki zuten armen ola. Bigarren zatian, industria  eraikinaren bilakaera arkitektonikoa bildu du. Hirugarrenean, berriz,  garaian garaiko gerrek olan, Aezkoan zein inguruko haranetan izan zuten  eragin kaltegarria kontatzen du.<\/p>\n<p>Aezkoako mendietan daude Euskal  Herriko baso nagusietakoak. Haran horretan daude Mendilatz eta  Tristuibartea natura erreserbak eta Iratiko oihana. Beraz, Orbaizetan  armen ola ezartzea ez zen kasualitatea izan. Inguruko basoetan egur  ugari zegoen, eta burdin meategiak eta ura ere ez ziren falta.  Horregatik toki ezin hobea izan zen ola eraikitzeko. Armak egiteko ola  1784an eraiki zuten, XV. mendean martxan egon zen meategi baten toki  berean. Mehaka baten erdian kokatua, meategiak Lejarza ibaiaren  ur-lasterrarekin funtzionatzen zuen. XVIII. mendearen bukaeran,  Espainiako koroak ola eraikitzea erabaki zuenean, ordura arte inguruan  zegoen armen lantegi bakarra Eugikoa zen. Eugikoa XVI. mendean eraiki  zuten, baina, lehengaia urritzen joan zenez, Espainiako koroak lantegi  berria Aezkoako haranean Orbaizeta herritik gertu eraikitzea erabaki  zuen. <\/p>\n<p>Lehen urratsa Aezkoako Batzarrak herriko mendien ustiapen  eskubidea uztea izan zen. Koroak, gezurretan aritu ondoren, lortu zuen  eskubidea. Aetzek lana eta onurak eskuratuko zituztela hitzeman zien  Espainiako koroak, baina, liburuan argi uzten den moduan, gero hori ez  zen gertatu. \u00abAezkoari eta Nafarroako herriari egindako lapurreta bat  izan zen. Herri lurren usurpatze garbia izan zen\u00bb, gogoratu du  Txaparrek. 1784. urtean koroak Larraungo burdinola eta Aezkoako mendiak  bereganatu zituen. Burdinolako agintarien eta aetzen arteko harremana ez  zen ona izan, eta tirabira asko izan zituzten ola kasik mende bat  geroago itxi zuten arte, 1882a arte. Ola eraiki eta sei urtera,  Espainiak okupatutako lurrak itzultzeko eskatu zuen lehenengoz Aezkoako  Batzar Nagusiak, baina alferrik. Aezkoak XIX. mende bukaera arte ez  zituen berreskuratu bere herri lurrak. Olak lan egiteari utzi zion arte,  alegia.<\/p>\n<p><strong>Arkitektura lana<\/strong><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"margin-bottom: 5px; margin-right: 15px; float: left;\" title=\"Orbaizetako olaren arrastoak. \/ 'HISTORIA DE LA REAL FABRICA DE MUNICIONES DE ORBAIZETA\" alt=\"Orbaizeta\" src=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110921\/p046_f02.jpg\" \/>Liburuan lantegiaren  bilakaera arkitektonikoa ere ageri da. XVIII. mende bukaeratik hondatuta  gelditu zen arte. Jabier Beorlegi arkitektoak olaren planoak berregin  ditu eta lantegia nolakoa zen irudikatu du. \u00abAurrerantzean bisitariak  olak izan zituen zati guztiak irudika ditzake. Orain, garbitu berriak  dira olaren aztarnak, eta argiago ikusten dira zatiak\u00bb. Industria  konplexuak izan zituen aireko komunikazioak ere azaltzen dira liburuan.  Olaren goialdean herria, eliza, agintarien jauregia eta langileen  etxebizitzak zeuden. Beheko partean, berriz, lantegia bera.  \u00abIkaztegietatik plazara edo lantegiko beste geletara zeuden egurrezko  gaineko pasabideek olaren sailak elkarrekin lotzeko balio zuten\u00bb, azaldu  du. Adibidez, meategietako burdin minerala labeetako ahoetara eramateko  edota menditik ekartzen zen egur-ikatza pasabide jaso hauen bidez  garraiatzen zen. <\/p>\n<p>Olaren arkitekturak zenbait mailatan lan egiten  zela adierazten du. Lantegia diseinatu zutenek oso ongi baliatu zuten  orografia zaila, eta komunikazio ezin hobea lortu zuten ikaztegi eta  biltokien eta labeen ahoen artean. Beorlegiren irudiko, \u00abilustrazio  garaiko entziklopedien kopia bat da Orbaizetako ola\u00bb. Arkitektoaren  ustez, horrek egiten du ezberdin ola: \u00abEugin lanerako sistema gremioen  araberakoa zen eta ola sakabanatua zegoen. Orbaizetan, berriz, pabiloiak  elkarrekin zeuden\u00bb. Horrenbestez, lehenengo aldiz industria antolaketa  moderno bat antzeman daiteke Orbaizetako olan.<\/p>\n<p><strong>Garai bateko gerren erakargarri<\/strong><\/p>\n<p>Orbaizetako  ola kasik mende bat egon zen martxan, eta garai hartako gerrek oso  eragin zuzena izan zuten lantegiaren eguneroko jardueran. Gerretan ola  erre egin zuten armadek, eta beste hainbestetan berregin zuen koroak.  Lehen aldiz frantziarrek erre zuten, Konbentzio Gerran. Ondoren,  Espainiako Independentzia Gerran erre zuen Napoleonen armadak, eta  hirugarren aldiz karlistek I. Karlistaldian. Guda horiek larriak izan  ziren lantegiko beharginentzat. \u00abOso urte zailak izan ziren olan aritu  zirenentzat. Hainbeste gerra nozitzeak eragin zuzena izan zuen lantegiko  martxan\u00bb, gogoratu du egileak. Lantegian aritu zirenengan ez ezik,  Aezkoa haraneko bederatzi herrietako bizilagunengan eta Zaraitzu eta  Nafarroa Behereko Uharte-Garazi ibarretan ere eragina izan zuen.<\/p>\n<p>Azkenik,  lantegiaren gainbehera etorri zen, eta III. Karlistaldian erabat  hondatu zuten karlistek. \u00abKarlistek eraman zuten lantegian gelditzen zen  gutxia, eta artxiboak erre egin zituzten. Lantegiak beste hamar urte  jarraitu zuen arren, ola behin betiko gelditu zen\u00bb, dio Txaparrek.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<div>\n<section>\n<p>Malli Txapar. &#8216;Historia de la Real F\u00e1brica de Municiones de Orbaizeta&#8217; liburuaren egilea<\/p>\n<h3>\u00abEuropan, borboien industria arkitekturaren eredu bakarra da ola\u00bb<\/h3>\n<p><strong>I. Arrizurieta<\/strong><\/p>\n<p><em>Malli Txaparrek (Orbaizeta, 1963) afizioa du historia,  eta ola leheneratzeko lanetan aritu izan da. Hiru urte eman ditu  liburua osatzen, eta lau artxibotan ibili da arakatzen: Nafarroako  Agiritegi Nagusia, Madrilgo eta Simancasko (Espainia) Artxibo Militarra  eta Madrilgo Zerbitzu Militarra.  Txaparrek uste du Europan ez dagoela  Orbaizetako  olaren arkitekturaren pareko aztarnarik.<\/em><\/p>\n<p><strong>Esaten duzu argitaratu gabeko informazio asko aurkitu duzula lana prestatzean. Ze informazio lortu duzu?<\/strong><\/p>\n<p>Hiru  gerra handik eragina izan zuten olaren martxan: Konbentzioko Gerrak eta  Independentzia Gerrak eta I. Karlistaldiak. Indarrez sartu ziren  Aezkoan, eta aetzek zer sufritu zuten ohartzea zaila da. Hondamendi,  harrapaketa eta konfiskazioak nonahi gertatu ziren eta jendeak izugarri  sufritu zuen. Armada asko pasa ziren gure lurretatik, eta erabat  suntsitu zuten. Horretaz ohartu beharko genuke. Bestalde, badira beste  datu batzuk ere, ezezagunak eta ez hain deigarriak, baina bai  interesgarriak: nola funtzionatzen zuen errege olak, zeinen ongi lan  egiten zuten garai hartako langileek edota tekniko adituek. <\/p>\n<p><strong>Nola eragin zieten eraso horiek bertako langile eta herritarrei?<\/strong><\/p>\n<p>Garai  hartan, egun baino jende gehiago bizi zen Aezkoan. Egun ez da mila  biztanlekoa ere ibarreko bederatzi herrietako biztanle kopurua, baina  garai hartan bi mila ere baziren. Zeharkako kalteak handiak izan ziren;  batez ere, Konbentzio Gerran. Guda horretan exodo handia egon zen; jende  askok alde egin behar izan zuen Nafarroan hegoalderago dauden  herrietara. Armada errepublikanoaren inbasioa izan eta gero lagun  bakarra gelditu zen etxe bakoitzean; gizonezkoa zen eta adin handiena  zuena. Larrainetik eta Donibane Garazitik sartu ziren bi batailoik  suntsitu egin zuten ola, baina haraino iritsi aurretik bidean harrapatu  zuten guztia ere bai: Orbaizeta erre egin zuten, eta haraneko beste  herriak ere bai: Iriberri, Otsagabia&#8230; Elizak, etxeak, dena erretzen  zuten eta zubiak eraisten zituzten. Sinestezina dirudien arren, duela  200 urte gertatu zen. <\/p>\n<p><strong>Zenbat jendek lan egin zuen?<\/strong><\/p>\n<p>Eraikuntza  garaian, 300 langile izan zituen. Behin martxan jarri zenean,  lantegietan 50-55 langile aritu ziren lanean, eta logistikan, ikatza,  burdin minerala eta bukatutako burdina garraiatzen, beste 150 inguru.  Militarren kuartela ere bazegoen, eta zainketa lanak egiten zituzten  20-25 lagunek.<\/p>\n<p><strong>Gaur egun nola dago lantegia?<\/strong><\/p>\n<p>Olen  jabetza Aezkoako Batzar Nagusiarena da. Leheneratze  proiektu batean ari  dira, baina ez dute dirurik. Duela urtebete-edo erabat garbitu ziren;  erortzeko zorian zeuden aztarnak egonkortu eta olaren zatiak  seinaleztatu zituzten. Dena dela, lantegiaren leheneratzeak haratago  joan behar du. Ahal den guztia leheneratu behar da, eta horretan  administrazioek gehiago esku hartzea nahi nuke. Eugiko eta Orbaizetako  olen beste eredurik ez dago Nafarroan, eta Iberiako Penintsulan nahiz  Europan, borboien industria arkitekturaren lekuko bakarrak dira. Bi  harribitxiok leheneratu behar dituzte administrazioek.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2011-09-21\/046\/001\/olaren_zori_txarra.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2011-09-21\/046\/001\/olaren_zori_txarra.htm<\/a><\/p>\n<\/section>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-25263","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Olaren zori txarra - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Malli Txapar orbaizetarrak &#039;Historia de la Real F\u00e1brica de Municiones de Orbaizeta&#039; liburua plazaratu du Pamielarekin\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Olaren zori txarra - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Malli Txapar orbaizetarrak &#039;Historia de la Real F\u00e1brica de Municiones de Orbaizeta&#039; liburua plazaratu du Pamielarekin\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-09-22T14:50:47+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110921\/p046_f01.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Irene Arrizurieta\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/olaren-zori-txarra\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/olaren-zori-txarra\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Olaren zori txarra\",\"datePublished\":\"2011-09-22T14:50:47+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/olaren-zori-txarra\\\/\"},\"wordCount\":1208,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/olaren-zori-txarra\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110921\\\/p046_f01.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/olaren-zori-txarra\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/olaren-zori-txarra\\\/\",\"name\":\"Olaren zori txarra - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/olaren-zori-txarra\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/olaren-zori-txarra\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110921\\\/p046_f01.jpg\",\"datePublished\":\"2011-09-22T14:50:47+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Malli Txapar orbaizetarrak 'Historia de la Real F\u00e1brica de Municiones de Orbaizeta' liburua plazaratu du Pamielarekin\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/olaren-zori-txarra\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/olaren-zori-txarra\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/olaren-zori-txarra\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110921\\\/p046_f01.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110921\\\/p046_f01.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/olaren-zori-txarra\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Olaren zori txarra\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Olaren zori txarra - Nabarralde","description":"Malli Txapar orbaizetarrak 'Historia de la Real F\u00e1brica de Municiones de Orbaizeta' liburua plazaratu du Pamielarekin","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Olaren zori txarra - Nabarralde","og_description":"Malli Txapar orbaizetarrak 'Historia de la Real F\u00e1brica de Municiones de Orbaizeta' liburua plazaratu du Pamielarekin","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2011-09-22T14:50:47+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110921\/p046_f01.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Irene Arrizurieta","Tiempo de lectura":"6 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Olaren zori txarra","datePublished":"2011-09-22T14:50:47+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/"},"wordCount":1208,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110921\/p046_f01.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/","name":"Olaren zori txarra - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110921\/p046_f01.jpg","datePublished":"2011-09-22T14:50:47+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Malli Txapar orbaizetarrak 'Historia de la Real F\u00e1brica de Municiones de Orbaizeta' liburua plazaratu du Pamielarekin","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/#primaryimage","url":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110921\/p046_f01.jpg","contentUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110921\/p046_f01.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/olaren-zori-txarra\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Olaren zori txarra"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25263","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25263"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25263\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25263"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25263"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25263"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}