{"id":25245,"date":"2011-09-19T10:40:18","date_gmt":"2011-09-19T08:40:18","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/"},"modified":"2011-09-19T10:40:18","modified_gmt":"2011-09-19T08:40:18","slug":"elkarrizketa-inaki-egana-historialaria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/","title":{"rendered":"Elkarrizketa: I\u00f1aki Ega\u00f1a. Historialaria"},"content":{"rendered":"<p>\u00a0<\/p>\n<p>  <!--more-->  <\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h3>\u00abFusilatuen artean gehienak jeltzaleak izan ziren Donostian\u00bb<\/h3>\n<p>Oroimen historikoa berreskuratu. Ez du lan samurra I\u00f1aki Ega\u00f1a historialariak. 36ko gerrak zauri latzak utzi zituen betiko Euskal Herrian, sendatu gabeak asko eta asko. Senitartekoekin zer gertatu zen jakiteak zerbait arin dezake urte askotako pena.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"margin-bottom: 5px; margin-right: 15px; float: left;\" title=\"I\u00f1aki Ega\u00f1a\" alt=\"I\u00f1aki\" src=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110918\/p047_f01.jpg\" \/>Frankismo garaian Donostian beste euskal hirietan baino errepresio  handiagoa egon zela dio I\u00f1aki Ega\u00f1a historialariak (Donostia, 1958).  Artxibategi anitz arakatu ditu, baita biktimen senitartekoekin hitz egin  ere. Datu esanguratsuak azaleratu ditu, zerrenda beltzak osatu.  Sentipen \u00abgazi-gozoa\u00bb utzi dio ikerketa sakon horrek, historia puska bat  izan zen bezala kontatzea lortu duen arren, biktimen aitortza \u00aboso  berandu\u00bb iritsi delako, \u00abberanduegi\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Non dago falangistek  Donostian egindako sarraskiaren neurria ulertzeko oinarria? Zergatik  ekin zioten halako indarrez errepresioari?<\/strong><\/p>\n<p>Sarraskia mugatze  aldera, datu batzuk kontuan hartu behar dira: Hirian 85.000 biztanle  zeuden garai hartan, eta 34.000 geratu ziren frankistak Donostiara sartu  zirenean. Biztanleen %1 fusilatu zuten, 400 bat pertsona. Horietako  dozenaka batzuk Donostiatik kanpo fusilatu zituzten; azkena  Extremadurako [Espainia] hilerri batean azaldu zaigu. Soldaduska egiten  ari zela harrapatu zuten, eta akabatu. Konparaziorako, Iru\u00f1ean 300 bat  fusilatu zituzten, eta hiriak 42.000 biztanle zituen. Baina aintzat  hartu behar da Donostian 34.000 baino ez zirela geratu frankisten zain.<\/p>\n<p><strong>Baina zergatik Donostian horrenbesteko zapaltzea?<\/strong><\/p>\n<p>Donostia  frankisten hiriburua izan zen, ez ofiziala, baina bai praktikan, Bilbo,  Madril, Valentzia eta Bartzelona errepublikanoen esku zeudelako.  Frankistek Donostia hartu eta handik hilabete gutxira 105.000 biztanle  zenbatu ziren. Beraz, matxinoetako asko etorri ziren Donostiara  bizitzera garbiketa ideologikoaren ondoren. Eroso sentitu behar zuten  uda hirian pasatzen zuten aberatsek, erregimen berriaren aldekoek;  Franco bera Aieteko jauregira joaten zen, eta zenbat eta garbiketa  handiagoa egin, hobe izango zen haientzat. Donostiak Francoren aldeko  hiria behar zuen, eta hortik dator gaur egun Donostiak oraindik duen  kutsu hori. Aurretik ez baitzen horrelakoa. Errepublikanoek erraz  irabazi zituzten 36ko hauteskundeak; Egia, Amara Zaharra, Parte Zaharra\u2026  langileen auzoak ziren. Frankistak sartu aurretik auzoetako biztanleen  %85ek alde egin zuten; izugarria da datua.<\/p>\n<p><strong>Zer-nolako pertsonak fusilatzen zituzten?<\/strong><\/p>\n<p>Denetarik  zegoen, baina Donostian bada beste hiriburuetan gertatzen ez den  aldagai bat: fusilatu gehienak jeltzaleak ziren. Jeltzaleak urriaren  hasieran sartu ziren gerran, eta, beraz, Donostiako borroketan ez zuten  parte hartu alderdi gisa; banaka batzuek bai akaso, Irunen eta Beasainen  adibidez. Are gehiago, elizak eta hainbat dendak zaintzen ere aritu  ziren borrokak hasi zirenean. Irujo, Monzon eta beste gidari batzuk  garaiz joan ziren, baina jeltzale arruntak Donostian geratu ziren  errugabe zirelakoan. Ez zioten neurria hartu egoerari, eta fusilatu  gehienak jeltzaleak izan ziren, ez bakarrik Donostian, baita Hernanin,  Irunen eta Oiartzunen ere. Horrez gain, frankisten sarrera oso bortitza  izan zen Donostian, han ez zutelako erresistentzia handirik espero.  Bilbon bai, baina Donostian? Uste zuten baino ahalegin handiagoa egin  behar izan zuten Gipuzkoa mendean hartzeko, bi hilabete eta erdiz, eta  egoera horrek errebantxa ekarri zuen, mendekua.<\/p>\n<p><strong>Jende askok ez du Donostia inolako genozidiorekin lotzen. Ezjakintasuna?<\/strong><\/p>\n<p><em>Genozidio<\/em> hitzaren inguruan eztabaida badago, Genozidioaren Biktimen Elkartearen  barruan ere hala egon zen, eta azkenean baietz erabaki zen, egon zela,  eta nik uste dut hori zentzuduna dela datuei begira.<\/p>\n<p><strong>Agirien  bidez azaleratu duzu historia puska bat, baina baita testigantza zuzenen  bidez ere. Hitzaren bidez josten al da historia?<\/strong><\/p>\n<p>Bai,  agirietan milaka izen azaltzen dira, baina Donostian fusilatutakoen  atzean biografia osoak daude, bizitzak, eta hurrengo erronka bizitza  horiek ezagutaraztea litzateke, ez agian denak, baina bai batzuenak;  izenen atzean sakontzea litzateke kontua. <\/p>\n<p><strong>Seme-alabak, neba-arrebak\u2026 zein izan dituzu iturri oparoena?<\/strong><\/p>\n<p>Alabak,  zalantzarik gabe. Bitxia izango da, baina beraiek dira gertatutakoa  hobekien gorde dutenak. Emakumeek transmititzen dute gure historia modu  onenean. Zergatik? Agian pisu handia izan dutelako etxean, gauak luzeak  pasa dituztelako\u2026 batek daki, beraiek esan beharko lukete. Oso oroimen  gordina, latza, gogorra da, ez dakit nola azaldu, baina hori dena gorde  egin dute. Jende horrek bere burua babesturik ikusten du oroimenaren  aldeko ekitaldietan, urte gehiegitan erabat abandonaturik egon baita.  Deigarria da zein mailatan sufritu duten maite zituztenen desagertzeak.  Hilobi bat balute, ba hildako bat lukete etxean, hori baino ez, baina  hilobirik gabe\u2026<\/p>\n<p><strong>Shoahrekin lotutako liburu eta filmetan  bizilagunek bizilagunak salatzen zituztela ikus daiteke. Juduekin jazo  zen antzera, Euskal Herrian ere izan al ziren halako kasuak?<\/strong><\/p>\n<p>Bai,  bai, egon ziren. Donostian Pedro Mola Urtazunen kasua paradigmatikoa  izan daiteke. Eskolazaina izan zen Errepublika garaian, hori besterik ez  zuen delitu. Sindikalista izan arren, Donostian gelditu zen frankistak  sartu zirenean. Handik zortzi hilabetera salatu zuen bizilagun batek.  Prozedura osoa aurkitu dugu paperetan. Hainbat hilabetez lanean jardun  zuen eskola batean eta garaje batean, jadanik frankistak hiriaren jabe  zirela. Epaiketan haren alde egin zuten Mola Urtazunek izandako nagusiek  eta auzoko tabernariek, eta hala eta guztiz ere, aurrera joan zen  salaketa, harik eta hil zuten arte. Mendekua izan zen seguruenera. Cesar  Balmaseda falangista zegoen Batzar Militarrean, eta Donostian  falangistek zuzendu zuten errepresioa, errepublikanoek hainbat  falangista fusilatu baitzituzten aurretik, horien artean Donostiako  falangisten buru Aizpurua.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2011-09-18\/047\/001\/fusilatuen_artean_gehienak_jeltzaleak_izan_ziren_donostian.htm\">http:\/\/paperekoa.berria.info\/plaza\/2011-09-18\/047\/001\/fusilatuen_artean_gehienak_jeltzaleak_izan_ziren_donostian.htm<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-25245","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Elkarrizketa: I\u00f1aki Ega\u00f1a. Historialaria - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Oroimen historikoa berreskuratu. Ez du lan samurra I\u00f1aki Ega\u00f1a historialariak. 36ko gerrak zauri latzak utzi zituen betiko Euskal Herrian, sendatu gabeak asko eta asko.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Elkarrizketa: I\u00f1aki Ega\u00f1a. Historialaria - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Oroimen historikoa berreskuratu. Ez du lan samurra I\u00f1aki Ega\u00f1a historialariak. 36ko gerrak zauri latzak utzi zituen betiko Euskal Herrian, sendatu gabeak asko eta asko.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-09-19T08:40:18+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110918\/p047_f01.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"X. Martin\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Elkarrizketa: I\u00f1aki Ega\u00f1a. Historialaria\",\"datePublished\":\"2011-09-19T08:40:18+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\\\/\"},\"wordCount\":785,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110918\\\/p047_f01.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\\\/\",\"name\":\"Elkarrizketa: I\u00f1aki Ega\u00f1a. Historialaria - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110918\\\/p047_f01.jpg\",\"datePublished\":\"2011-09-19T08:40:18+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Oroimen historikoa berreskuratu. Ez du lan samurra I\u00f1aki Ega\u00f1a historialariak. 36ko gerrak zauri latzak utzi zituen betiko Euskal Herrian, sendatu gabeak asko eta asko.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110918\\\/p047_f01.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110918\\\/p047_f01.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Elkarrizketa: I\u00f1aki Ega\u00f1a. Historialaria\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Elkarrizketa: I\u00f1aki Ega\u00f1a. Historialaria - Nabarralde","description":"Oroimen historikoa berreskuratu. Ez du lan samurra I\u00f1aki Ega\u00f1a historialariak. 36ko gerrak zauri latzak utzi zituen betiko Euskal Herrian, sendatu gabeak asko eta asko.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Elkarrizketa: I\u00f1aki Ega\u00f1a. Historialaria - Nabarralde","og_description":"Oroimen historikoa berreskuratu. Ez du lan samurra I\u00f1aki Ega\u00f1a historialariak. 36ko gerrak zauri latzak utzi zituen betiko Euskal Herrian, sendatu gabeak asko eta asko.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2011-09-19T08:40:18+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110918\/p047_f01.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"X. Martin","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Elkarrizketa: I\u00f1aki Ega\u00f1a. Historialaria","datePublished":"2011-09-19T08:40:18+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/"},"wordCount":785,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110918\/p047_f01.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/","name":"Elkarrizketa: I\u00f1aki Ega\u00f1a. Historialaria - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110918\/p047_f01.jpg","datePublished":"2011-09-19T08:40:18+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Oroimen historikoa berreskuratu. Ez du lan samurra I\u00f1aki Ega\u00f1a historialariak. 36ko gerrak zauri latzak utzi zituen betiko Euskal Herrian, sendatu gabeak asko eta asko.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/#primaryimage","url":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110918\/p047_f01.jpg","contentUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110918\/p047_f01.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-inaki-egana-historialaria\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Elkarrizketa: I\u00f1aki Ega\u00f1a. Historialaria"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25245","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25245"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25245\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25245"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25245"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25245"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}