{"id":25092,"date":"2011-08-22T07:41:33","date_gmt":"2011-08-22T05:41:33","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/azkar-bai-baina-nora\/"},"modified":"2011-08-22T07:41:33","modified_gmt":"2011-08-22T05:41:33","slug":"azkar-bai-baina-nora","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/azkar-bai-baina-nora\/","title":{"rendered":"Azkar bai, baina nora?"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p><strong>AHTaren lanak. Eragin ekonomikoa<\/strong><\/p>\n<p>Abiadura handiko trenaren alde egindako apustua ekonomiaren ikuspegitik okerra dela diote zenbait ekonomia adituk. Proiektu batzuk ezingo direla bukatu uste dute.<\/p>\n<p>Ekonomia aditu batzuek ohartarazi dute AHTaren alde egindako apustuak \u00abhondamendi ekonomikoa\u00bb dakarrela. Germa Bel i Queralt ekonomialari eta politikari ohi katalana horietako bat da. \u00abAHTa inbertsio politikoa da, ikuspegi ekonomikotik inolako zentzurik gabea\u00bb. Bel i Queralt Espainiako Garraio eta Lan Publikoetako Ministerioaren aholkulari izan zen 1990eko hamarkadan eta Espainiako diputatu 2000ko hamarkadan, PSC-PSOE alderdiarekin. \u00abAbiadura handiko trenak populazio handiko hirietan bakarrik du zentzua, Parisen eta Japoniako hirietan esaterako\u00bb, esan dio adituak <em>Avui<\/em> egunkariari. Bere ikuspegia zabal aztertu du, besteak beste, <em>Espa\u00f1a, capital Paris<\/em> liburuan.<\/p>\n<p> Roberto Bermejo EHUko Ekonomiako irakaslea bat dator: AHT linea batek errentagarritasun ekonomikoa lortzen du lehenengo urtean hamar milioi bidaiari erakartzen baditu. Madril eta Bartzelona artean \u2014Espainiako Estatuan bidaiari gehien dituen zatian\u2014 5,8 milioi bidaiari ibili ziren lehenengo urtean. Hego Euskal Herrian, Sustapen Ministerioak egindako proiekzioen arabera, bost milioi bidaiari mugituko dira linea berrietan.<\/p>\n<p> Frantzian bidaiari\/kilometro ratioa 41,5ekoa da. Espainian, berriz, 2,8koa. Madrilek barne produktu gordinaren (BPG) %2a bideratzen du azpiegitura handietarako. Europako Batasunak, berriz, %1 batez beste. Konparazio baterako, Alemanian %0,6 eskaintzen diote atal horri, nahiz eta BPGa Espainiarena halako hiru izan. Dagoeneko, AHTrako 1.800 kilometro daude zabalik Espainian eta Herrialde Katalanetan, eta 2.200 kilometro eraikitzen ari dira, bi haietan ez ezik, Galizian eta Hego Euskal Herrian ere. Munduan Txina bakarrik dago kopuru horien gainetik: 10.000 kilometro ari dira eraikitzen han.<\/p>\n<p> Mateu Turro Europako Inbertsio Bankuko proiektuen zuzendari ohiaren iritziz, Madril-Bartzelona kenduta Espainiako Estatuan ez dago beste proiektu bideragarririk ekonomiaren ikuspegitik. \u00abProiektuak berriro planteatu beharko lirateke\u00bb.<\/p>\n<p> Bermejoren irudiko, gakoa da Espainiako Gobernuak ez duela errentagarritasun inguruko azterketarik egiten inbertsioak martxan jartzeko. \u00abTren lasterraren aldeko apustua hondamendi bat da Espainiarentzat. Urtero lau milioi euroko dirulaguntza eman behar izaten dio gobernuak Renferi, eta Europako Batasunak lepotik helduko dio egunen batean\u00bb. Hain zuzen ere, Europako Batzordeak legez kanpokotzat jo ditu gobernuak Renferen AHT proiektuei azken bost urteotan emandako dirulaguntzak: 4.764 milioi euro, hain zuzen ere.<\/p>\n<p> Kaliforniako estatu federalak (AEB) uko egin dio San Francisco eta Los Angeles arteko AHTaren proiektu bati, ezin delako frogatu errentagarria izango dela. Bi hiri horien artean hemeretzi milioi lagun bizi dira, Euskal Herrian baino sei aldiz gehiago.<\/p>\n<p> Gurean egiten ari diren tren linea guztien aurrekontua 10.000 milioi eurotik gorakoa da. Horri gehitu beharko litzaioke obraren ondoko mantentzea \u201428.000 eta 33.000 euro artean urteko eta kilometro bakoitzeko, nazioarteko trenbideen erakunde UICen arabera\u2014. Alegia, Euskal Herriko sare osoa egiten bada, urtero hamabi bat milioi euro kostatuko da hari eustea. Gainera, kontuan hartu behar da argindar sarea zaintzeak ere gastuak ekarriko dituela eta tunel barruko mantentze lanak askoz ere garestiagoak direla.<\/p>\n<p> Portugalgo Gobernuak, adibidez, berriki jakinarazi du bertan behera utzi duela Lisboa eta Madril arteko AHTa, ekonomikoki ezin diolako eutsi. Bada, proiektu hori 9.000 milioi eurokoa da.<\/p>\n<p> Bermejok argi adierazi zuen bere iritzia, maiatzean Iru\u00f1ean emandako hitzaldi batean: \u00abAzpiegitura asko ez dira amaituko, Espainian krisia asko okertuko baita hurrengo urteotan. Nire hipotesia da linea asko ohiko trenbide bihurtu beharko dituztela, hori ere kostu handikoa izango bada ere\u00bb. Bermejoren ustez, geroa AHTaren aurka doa. \u00abIritsiko da politikariek arrazionaltasunez jokatuko duten eguna. Herritarrei oinarrizko zerbitzuak kentzen ari zaizkion herrialde batek luxuzko trenetan dirua xahutzen jarraitzea sinestezina da\u00bb.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h5><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/www.berria.info\">Berria<\/a>-k argitaratua<\/h5>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>AHTaren lanak. Eragin ekonomikoa Abiadura handiko trenaren alde egindako apustua ekonomiaren ikuspegitik okerra dela diote zenbait ekonomia adituk. Proiektu batzuk ezingo direla bukatu uste dute. Ekonomia aditu batzuek ohartarazi dute AHTaren alde egindako apustuak \u00abhondamendi ekonomikoa\u00bb dakarrela. Germa Bel i Queralt ekonomialari eta politikari ohi katalana horietako bat da. \u00abAHTa inbertsio politikoa da, ikuspegi ekonomikotik [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-25092","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Azkar bai, baina nora? - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Abiadura handiko trenaren alde egindako apustua ekonomiaren ikuspegitik okerra dela diote zenbait ekonomia adituk. Proiektu batzuk ezingo direla bukatu uste dute.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/azkar-bai-baina-nora\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Azkar bai, baina nora? - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Abiadura handiko trenaren alde egindako apustua ekonomiaren ikuspegitik okerra dela diote zenbait ekonomia adituk. Proiektu batzuk ezingo direla bukatu uste dute.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/azkar-bai-baina-nora\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-08-22T05:41:33+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"I\u00f1aki Petxarroman\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/azkar-bai-baina-nora\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/azkar-bai-baina-nora\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Azkar bai, baina nora?\",\"datePublished\":\"2011-08-22T05:41:33+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/azkar-bai-baina-nora\\\/\"},\"wordCount\":531,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/azkar-bai-baina-nora\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/azkar-bai-baina-nora\\\/\",\"name\":\"Azkar bai, baina nora? - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-08-22T05:41:33+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Abiadura handiko trenaren alde egindako apustua ekonomiaren ikuspegitik okerra dela diote zenbait ekonomia adituk. Proiektu batzuk ezingo direla bukatu uste dute.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/azkar-bai-baina-nora\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/azkar-bai-baina-nora\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/azkar-bai-baina-nora\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Azkar bai, baina nora?\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Azkar bai, baina nora? - Nabarralde","description":"Abiadura handiko trenaren alde egindako apustua ekonomiaren ikuspegitik okerra dela diote zenbait ekonomia adituk. Proiektu batzuk ezingo direla bukatu uste dute.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/azkar-bai-baina-nora\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Azkar bai, baina nora? - Nabarralde","og_description":"Abiadura handiko trenaren alde egindako apustua ekonomiaren ikuspegitik okerra dela diote zenbait ekonomia adituk. Proiektu batzuk ezingo direla bukatu uste dute.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/azkar-bai-baina-nora\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2011-08-22T05:41:33+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"I\u00f1aki Petxarroman","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/azkar-bai-baina-nora\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/azkar-bai-baina-nora\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Azkar bai, baina nora?","datePublished":"2011-08-22T05:41:33+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/azkar-bai-baina-nora\/"},"wordCount":531,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/azkar-bai-baina-nora\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/azkar-bai-baina-nora\/","name":"Azkar bai, baina nora? - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2011-08-22T05:41:33+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Abiadura handiko trenaren alde egindako apustua ekonomiaren ikuspegitik okerra dela diote zenbait ekonomia adituk. Proiektu batzuk ezingo direla bukatu uste dute.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/azkar-bai-baina-nora\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/azkar-bai-baina-nora\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/azkar-bai-baina-nora\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Azkar bai, baina nora?"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25092","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25092"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25092\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25092"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25092"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25092"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}