{"id":25000,"date":"2011-07-27T04:41:50","date_gmt":"2011-07-27T02:41:50","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\/"},"modified":"2011-07-27T04:41:50","modified_gmt":"2011-07-27T02:41:50","slug":"erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\/","title":{"rendered":"Erreakzio atzerakoiak Euskal Herriaren kontra"},"content":{"rendered":"<p> Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren desira aitorgabeen kontra, beste aro bat hasi da Euskal Herriko historian. Aro honetan, alderdi horiek aurrerantzean ezin izango dute ETA erabili gizartearen zati bat isilarazteko eta hauteskundeak boterea eskuratzearren manipulatzeko. Errealitatearen pisuak indargabetu egingo ditu demokraziaren kontra egiten duten legeak, hala nola Terrorismoaren Kontrako Legea eta Alderdien Legea, eta, halaber, Poliziaren torturek eta presoak sakabanatzeko politikak \u2014zergatik ez ote dago euskal preso politikorik Katalunian?\u2014 galdu egingo dute euskarri darabilten zuribidea. Amaitua da indarkeria, eta aurrerantzean inork ezin erabiliko du interes politikoak erdiesteko asmoz. Ez ETAren kontra, ez ETAren alde. Min ematen du atzera begiratu eta ikusteak zer-nolako atsekabea eragin duen eskubide batzuk galdegiteak, baina beti da hala. Begiratu besterik ez dago gizateriaren historiari. Dena hasten da baldin eta herri batek bere burua beste bat baino gehiagotzat jotzen badu eta, anexioaren bidez, ahalegintzen bada haren historia, haren kultura eta, azken batean, haren nortasuna suntsitzen. Arrazoi horrexegatik diote behin eta berriro PSOEk eta PPk, aspertzeraino, ez dela existitzen euskal herririk, eta bakarrik herri espainola dagoela. Izan ere, euskal herririk ez bada, ez da euskal autodeterminaziorik ere. <\/p>\n<p>Horrez gain, eskandalagarria baino eskandalagarriagoa da GAL talde terroristaren gurasoak eroso-eroso egotea beren etxean, eta, are, haietako batzuk \u2014esaterako, X jauna deritzona\u2014 \u00abgoizeko albistegietan\u00bb lotsagabe-lotsagabe ibiltzea ministro jakin batzuei zer egin behar duten esanez, noiz eta Arnaldo Otegi indarkeria amaitzen ahalegintzeagatik auzipeturik dagoen honetan. Baina hala da. Hamalau urteko kartzela zigorra eskatzen dute Otegirentzat eta beste zazpi pertsonarentzat, bakar-bakarrik ETArekin harremanetan jartzeagatik, hark indarkeria armatua baztertu eta lehia politiko, baketsu eta demokratiko batekin ordeztu dezan. Baina Espainiak, klase politiko eta judizial ezinago prestigioz gabetua baitu, kriminaltzat jo du hori. Bakearen beldur delako edo.<\/p>\n<p> Biziaren ikuskera totalitario horren erakusgarri dira, besteak beste, Donostia 2016ko Europako Kultur hiriburu hautatu izanak erreakzio suminduak sortzea. Merezi du haietako batzuk hona aldatzea, zentzugabekerien museo baterako modukoak baitira. Mariano Raxoi: \u00abNik Bilduren aldetik edozer espero dut. Erakunde baten [ETA] zerbitzura dago, eta mundu guztiak ezagutzen ditu haren helburuak eta jokatzeko moduak\u00bb. Alfonso Alonso, PPko Arabako presidentea: \u00abErakusleiho bat izango da, ETA-Batasuna nazioartean heda daitezen\u00bb. Juan Alberto Belloch, Zaragozako alkatea: \u00abHutsegite larri bat da, eta ondorio kaltegarriak ekarriko ditu hurrengo urteetan\u00bb; \u00abtalde politiko jakin baten propagandarako tresna bihurtuko dira egintzarik gehienak\u00bb; \u00abDonostian gehiengo demokratiko espainola balego, ados nengoke\u00bb.<\/p>\n<p> Manfred Gaulhofer hautatze batzordeko presidentearen hitzek, ordea, besterik zioten: \u00abDonostia hiriak epaimahaikideak bereganatzea lortu du, konpromiso argi bat duelako bere indarkeria historia dramatikoa gainditzeko\u00bb. Berriro ere, bada, agerian geratu da distantzia izugarri batek bereizten dituela Europako erakundeak eta Espainiakoak, demokraziari dagokionez. Mundu guztiak bakeranzko bidean aurrerabidetzat jo duen egintza bat gaitzetsi egin du Espainiak. Baina, egiaz, Donostia zen hautagairik onena, epaimahaikideek berek adierazia dutenez, eta horretan pisu handia izan du nazioartean ospe handikoak izatea Donostiako Zinemaldia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Donostiako Orfeoia, Txillida Leku museoa, Viktoria Eugenia antzokia \u20141912an eraikia\u2014 eta Kursaal jauregia \u2014Rafael Moneok diseinatua\u2014.<\/p>\n<p> Behin honetara iritsiz gero, eta alde batera utzirik Bildu eta ETA lotzeko ahalegin higuingarriak, badirudi Bellochen eta hark bezala pentsatzen dutenen arazoa dela \u00abpropaganda politikotzat\u00bb daukatela berenarekin bat ez datorren beste edozein pentsamendu. PPk edo PSOEk gobernatutako Donostiak ez luke propaganda politikorik egingo, antza denez, hiri horren ikuspegi espainol, espainolizatu eta espainolizatzaile bat ematea ez delako politika. Euskal izaerako edozer da politika, espainol izaerakoa ez. Ez dago urrutira joan beharrik: ez zen politika izan, esaterako, Alderdi Sozialistaren gobernuak egindako operazioa, Katalunia nazioartean heda ez zedin, Bartzelona hautatu zutelarik 1992ko Olinpiar Jokoen gertaleku. Jokoetarako, mundu guztiak badakienez, hiriak hautatzen dituzte, ez herrialdeak. Baina nabarmena zen Bartzelona Kataluniako hiriburua dela, eta horrek nazioartean hedapen handia zekarkien haren herrialdeari eta hizkuntzari. Horregatik, urte berean Sevillan Expo erakustaldia antolatuta eta Madril Europako Kultur Hiriburu izateko hautatuta, produktu bateratu bat sortu zuten, \u00abEspainia 92\u00bb izenekoa. Eta operazio hura, noski, ez zen propaganda politikoa.<\/p>\n<p> Hortaz, bada, bereziki larriak dira Bellochen adierazpenak \u2014 \u00abDonostian gehiengo demokratiko espainola balego, ados nengoke\u00bb\u2014, izaera atzerakoi baten ispilu direlako, Donostiako gehiengo demokratiko euskalduna kriminalizatzen dutenez. Gehiengo espainol bat, hori demokratikoa izango litzateke. Gehiengo euskaldun bat, ez. Zorionez, hautapenak ez du atzerakorik, eta inpugnazioak ez du aurrera egingo, nahiz eta nazionalismo espainoleko hainbat sektorek Belloch buru dutela burutan atera nahi duten, eta Donostiak, indar ezin nabarmenago euskaldun batek gobernatua izaki, benetan den-denean hedaraziko du Euskal Herriaren berri: Europako nazio gisa.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h6><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/www.berria.info\">Berria<\/a>-k argitaratua<\/h6>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren desira aitorgabeen kontra, beste aro bat hasi da Euskal Herriko historian. Aro honetan, alderdi horiek aurrerantzean ezin izango dute ETA erabili gizartearen zati bat isilarazteko eta hauteskundeak boterea eskuratzearren manipulatzeko. Errealitatearen pisuak indargabetu egingo ditu demokraziaren kontra egiten duten legeak, hala nola Terrorismoaren Kontrako Legea eta Alderdien Legea, eta, halaber, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-25000","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Erreakzio atzerakoiak Euskal Herriaren kontra - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren desira aitorgabeen kontra, beste aro bat hasi da Euskal Herriko historian.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Erreakzio atzerakoiak Euskal Herriaren kontra - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren desira aitorgabeen kontra, beste aro bat hasi da Euskal Herriko historian.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-07-27T02:41:50+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Victor Alexandre\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Erreakzio atzerakoiak Euskal Herriaren kontra\",\"datePublished\":\"2011-07-27T02:41:50+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\\\/\"},\"wordCount\":698,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\\\/\",\"name\":\"Erreakzio atzerakoiak Euskal Herriaren kontra - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-07-27T02:41:50+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren desira aitorgabeen kontra, beste aro bat hasi da Euskal Herriko historian.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Erreakzio atzerakoiak Euskal Herriaren kontra\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Erreakzio atzerakoiak Euskal Herriaren kontra - Nabarralde","description":"Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren desira aitorgabeen kontra, beste aro bat hasi da Euskal Herriko historian.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Erreakzio atzerakoiak Euskal Herriaren kontra - Nabarralde","og_description":"Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren desira aitorgabeen kontra, beste aro bat hasi da Euskal Herriko historian.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2011-07-27T02:41:50+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Victor Alexandre","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Erreakzio atzerakoiak Euskal Herriaren kontra","datePublished":"2011-07-27T02:41:50+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\/"},"wordCount":698,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\/","name":"Erreakzio atzerakoiak Euskal Herriaren kontra - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2011-07-27T02:41:50+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren desira aitorgabeen kontra, beste aro bat hasi da Euskal Herriko historian.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/erreakzio-atzerakoiak-euskal-herriaren-kontra\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Erreakzio atzerakoiak Euskal Herriaren kontra"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25000","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25000"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25000\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25000"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25000"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25000"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}