{"id":24845,"date":"2011-06-20T07:48:09","date_gmt":"2011-06-20T05:48:09","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/"},"modified":"2011-06-20T07:48:09","modified_gmt":"2011-06-20T05:48:09","slug":"baskoien-gotorlekuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/baskoien-gotorlekuak\/","title":{"rendered":"Baskoien gotorlekuak"},"content":{"rendered":"<p>\u00a0<\/p>\n<p>  <!--more-->  <\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h2>Ezarian. Gazteluen aurreko gazteluak<\/h2>\n<p>\u00abJatorria\u00bb ikertzea falta zela eta, Pirinioetan baskoiek eraikitako gotorlekuen aztarnak ikertu ditu I\u00f1aki Sagredo historialariak liburu batean. Txikiak dira gotorleku horietaz gelditzen diren arrastoak.<\/p>\n<p>Nafarroako Erresumaren defentsa sistemei buruzko hainbat ikerketa egin  ditu I\u00f1aki Sagredo historialariak. Baina hutsune bat ikusten zuen  aztertutako historia zati haietan. \u00abJatorria falta zen\u00bb. Baskoien  bizimoduari buruzko historia. Gazteluen aurreko gazteluena. Pirinioetara  jo du, horregatik, baskoien defentsa sistemak ikertzera. V. eta VI.  mendeetatik hasi eta X. mendeetara bitarteko gotorlekuen aztarnen bila.  \u00abIa dokumentaziorik gabeko garai ilunetara\u00bb. Ia dena omen zegoen  egiteko, eta aurkitutako ia dena omen da berria, ondorioz. \u00abHutsune bat  dago Nafarroako Historian. I\u00f1igo Gartzes erregearen garaitik aurrera  doaz ikerketarik gehienak, baina ia ez da ordutik atzerako ikerketarik  egin\u00bb. Zulo hori betetzen hasteko asmoz argitaratu du Pamiela  argitaletxearekin <em>Vascones. Poblamiento defensivo en el Pirineo<\/em> liburua (Baskoiak. Defentsarako herri guneak Pirnioetan).<\/p>\n<p>Txikiak  dira gotorleku haietaz gelditzen diren arrastoak: inoiz harresi  izandako baten harri solteak, eskailera forma emateraino landutako  haitzak, zirkulu formako soilguneak dituzten mendi muinoak, garai baten  giza presentzia izan zela erakusten duten arrastoak&#8230; Handia da,  berriz, egiteko gelditzen den lana, Sagredoren hitzetan. Arkeologia  ikerketak egiteko premiaz mintzo da horregatik maiz liburuan. Gutxi  dira, gainera, gotorleku zahar haietaz mintzo diren dokumentuak.  \u00abUlertezina da XXI. mendean oraindik ere Pirinioaei buruzko ikerketa  sakonik ez egin izana\u00bb.<\/p>\n<p>Dokumentazioaren faltan, toponimia izan du bidea argitzeko tresna, ezinbestean. <em>Gaztelu<\/em>, <em>murua<\/em>, <em>iru<\/em> eta gisako hitzekin lotutako toponimoen bila aritu da. Gune  estrategikoei so. Aezkoa, Erronkari eta Zaraitzun aurkitu ditu gisa  horretako leku gehienak. Inguru horiek baitira, hain zuzen ere,  komunikaziorik zailena eta orografiarik latzenekoak. Zuberoa inguruan  ere bada, ordea, mendi inguruko babesleku izandakoen arrastorik, eta  baita altuera gutxiago duten beste hamaika gunetan ere.<\/p>\n<p>Herrixkak  izan ziren aspaldi, baina denborarekin, biztanleek gune lauagoetara jo,  eta babes gisa mantendu zituzten gotorleku zaharrak. Behin baino  gehiagotan jo behar izan zuten haien babespera, gainera, asko izan  baitziren mendizerra hura pasabidetzat erabili zutenak. Barbaro  deiturikoen inbasioak V. mendean, bisigodo eta frankoak VII. eta VIII.  mendeetan, eta musulmanak ere ibili ziren inguru hartan XIII. eta X.  mendeetan. Arrisku mehatxupean babesera jotzen zuten baskoiek, eta  gerora ere maiz berrerabili dira gotorleku moduko haiek. Horregatik,  batzuetan, gaztelu berriak eraiki zituzten herritarrek eta agintariek  gotorleku zaharrak ziren lekuetan.<\/p>\n<p>Gutxi izan dira gisa honetako  guneetan egindako ikerketa arkeologikoak, Sagredok dioenez, eta gehiago  egin behar liratekeela zehaztu du. Hark egindako gutxietan, adibidez,  zeramikak eta erromatar txanponak ere aurkitu ditu. Ez da garrantzi  gutxikoa, gainera, aurkikuntza, historialariaren hitzetan. Funtsik gabe  uzten du egun indar handia duen desitxuraketa historiko bat. \u00abOkerra da  V. mende inguru hartaz orain arte egin den bi guneren arteko bereizketa.  Gune lauetan erromatarrak zeudela pentsatzen zen, gizarte  aurreratuagoa, eta mendi aldean zegoela, berriz, bertako mundu  arkaikoa\u00bb.<\/p>\n<p>Lausoagoak dira mugak, Sagredoren ustez. \u00abArgi eta  garbi dago bi kulturen artean harremanak izan zirela\u00bb. Hori da mila  metrotik gorako guneetan aurkitutako txanponek erakusten dutena. Baina  horiek ez dira bi kulturen arteko hartu-emanari buruzko datu bakarrak  ere. Baskoien arrastorik ere bada gune erromatarretan ere. \u00abHori da  erromatar guneetan aurkitutako baskoien jainkoei buruzko elementu  epigrafikoek erakusten dutena\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Oinarrizko egiturak<\/strong><\/p>\n<p>Oinarrizkoak  ziren Pirinioetako gotorleku haiek. Ingurura moldatzen ziren  gehienetan, eta, beraz, zaila omen da egitura orokor bat zutenik esatea.  Halere, Sagredoren hitzetan, oinarri zirkularrekoak izaten ziren  haietariko asko. Egurrez egindakoak izaten ziren gehienak, baina,  zenbaitetan, harrizko harresiak ere bazituzten. Aztarnarik gabekoak dira  gotorlekuetariko asko, horregatik. Harrizko zatirik zuten guneetan ere,  denborarekin, lurpean gelditu dira harresi zatiak edo beste  zerbaitetarako erabili dituzte herritarrek, bestela. Hala, lerrotan  ordenaturiko harri batzuk dira inoiz harresi izandako haiez gelditzen  direnak. Maiz, ezta hori ere. Horregatik, muinoetan dauden soilguneen  formek ematen dute gune horiek iraganean izan zuten erabileraren berri.<\/p>\n<p>Sagredok  dioenez, antzinako gotorleku haiek ez ziren defentsarako gune  puntualak, defentsa sistema baten zati baizik. Hori da, behintzat,  historialariak ondorioztatu duena, eta frogak ere aurkeztu ditu: \u00abGarai  batean bide gisa erabilitakoen ondoan daude guztiak. Eta elkar ikusteko  moduan antolatuta zeuden beste zenbait. Komunikazioan\u00bb.<\/p>\n<p>Bere  aurreko lanetan bezala, autogiro izeneko helikoptero txiki bat baliatu  du Sagredok liburuko argazkiak atera eta garai batean gotorleku izandako  guneak aurkitzeko. Ohi baino arrisku handiagoa izan omen du, ordea,  oraingoan lanak. \u00abOso haize txarrak izaten dira Pirinioetan, eta behin  baino gehiagotan izan dugu arazoren bat. Neguan egindakoak dira bidaia  guztiak, horregatik, badaezpada. Haizea bareagoa da, eta, gainera, udan  eta udaberrian zuhaitzen adar eta hostoek ezkutatu egiten dituzte  hainbat gune\u00bb.<\/p>\n<p>Zorroztasuna galdu gabe, dibulgazio liburu bat da  Sagredorena. Horregatik, irakurleak inoiz gotorleku izandako haien  aztarnak bisitatu ahal izateko behar dituen gomendio eta norabideak  aurkituko ditu liburuan. Hark zenbaitetan arriskupean aurkitutako hura  batere arriskurik gabe aurkitu ahal izateko.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p> <img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110619\/p038_f02.jpg\" width=\"370\" \/> <\/p>\n<p><strong>Latxaga.<\/strong> Bereziak dira Latxaga mendian  (Nafarroa) I\u00f1aki Sagredo historialariak aurkitu duen garai bateko  gotorlekuaren hondakinak. Gunea ez da bereziki ona halakoetarako,  altuegi ez dagoelako, baina lurrean dauden harriek marrazten duten  egiturak ezin du borda batena izan. \/ &#8211; \/ EZEZAGUNA<\/p>\n<p> <img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110619\/p039_f01.jpg\" width=\"370\" \/><\/p>\n<p><strong>Gaztelugainea. <\/strong>Soilgune bat eta harri  pilaketa bat orain, baina babesgune bat izan zen inoiz, Erronkaribarran  (Nafarroa) Gaztelugainea izeneko muinoan. Litekeena da gune horretan  herrixka bat egon izana, eta gerora babes gisa erabili izana.  \/ &#8211; \/  EZEZAGUNA<\/p>\n<p> <img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110619\/p039_f02.jpg\" width=\"370\" \/><\/p>\n<p><strong>Urkulu.<\/strong> Aezkoa haranean (Nafarroa) daude  Urkulu izeneko gotorlekuaren aztarnak, 1.420 metroko altueran, izen  bereko haitz multzoaren gainean. Bakana da. Ikerketa arkegologikoak egin  zituzten adituek bertan, 90eko hamarkadaren bueltan. \/ &#8211; \/ EZEZAGUNA<\/p>\n<p> <img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110619\/p039_f03.jpg\" width=\"370\" \/><\/p>\n<p><strong>Gazteluzar.<\/strong> Toponimoak ematen du Laza  mendiaren kaskoan izan zen eraikuntza motaren berri. Gazteluzar du izena  Erronkari eta Zaraitzu ibarren arteko mugan dagoen muinoak (Nafarroa).  Zirkuluerdi itxurako egiturak ikus daitezke. \/ &#8211; \/ EZEZAGUNA<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h5><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/www.berria.info\">Berria<\/a>-k argitaratua<\/h5>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-24845","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Baskoien gotorlekuak - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"\u00abJatorria\u00bb ikertzea falta zela eta, Pirinioetan baskoiek eraikitako gotorlekuen aztarnak ikertu ditu I\u00f1aki Sagredo historialariak liburu batean.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Baskoien gotorlekuak - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"\u00abJatorria\u00bb ikertzea falta zela eta, Pirinioetan baskoiek eraikitako gotorlekuen aztarnak ikertu ditu I\u00f1aki Sagredo historialariak liburu batean.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-06-20T05:48:09+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110619\/p038_f02.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"I\u00f1igo Astiz\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoien-gotorlekuak\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoien-gotorlekuak\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Baskoien gotorlekuak\",\"datePublished\":\"2011-06-20T05:48:09+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoien-gotorlekuak\\\/\"},\"wordCount\":881,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoien-gotorlekuak\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110619\\\/p038_f02.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoien-gotorlekuak\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoien-gotorlekuak\\\/\",\"name\":\"Baskoien gotorlekuak - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoien-gotorlekuak\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoien-gotorlekuak\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110619\\\/p038_f02.jpg\",\"datePublished\":\"2011-06-20T05:48:09+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"\u00abJatorria\u00bb ikertzea falta zela eta, Pirinioetan baskoiek eraikitako gotorlekuen aztarnak ikertu ditu I\u00f1aki Sagredo historialariak liburu batean.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoien-gotorlekuak\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoien-gotorlekuak\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoien-gotorlekuak\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110619\\\/p038_f02.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110619\\\/p038_f02.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/baskoien-gotorlekuak\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Baskoien gotorlekuak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Baskoien gotorlekuak - Nabarralde","description":"\u00abJatorria\u00bb ikertzea falta zela eta, Pirinioetan baskoiek eraikitako gotorlekuen aztarnak ikertu ditu I\u00f1aki Sagredo historialariak liburu batean.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Baskoien gotorlekuak - Nabarralde","og_description":"\u00abJatorria\u00bb ikertzea falta zela eta, Pirinioetan baskoiek eraikitako gotorlekuen aztarnak ikertu ditu I\u00f1aki Sagredo historialariak liburu batean.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2011-06-20T05:48:09+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110619\/p038_f02.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"I\u00f1igo Astiz","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Baskoien gotorlekuak","datePublished":"2011-06-20T05:48:09+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/"},"wordCount":881,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110619\/p038_f02.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/","name":"Baskoien gotorlekuak - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110619\/p038_f02.jpg","datePublished":"2011-06-20T05:48:09+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"\u00abJatorria\u00bb ikertzea falta zela eta, Pirinioetan baskoiek eraikitako gotorlekuen aztarnak ikertu ditu I\u00f1aki Sagredo historialariak liburu batean.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/#primaryimage","url":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110619\/p038_f02.jpg","contentUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110619\/p038_f02.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/baskoien-gotorlekuak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Baskoien gotorlekuak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24845","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24845"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24845\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24845"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24845"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24845"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}