{"id":24815,"date":"2011-06-15T07:09:49","date_gmt":"2011-06-15T05:09:49","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/"},"modified":"2011-06-15T07:09:49","modified_gmt":"2011-06-15T05:09:49","slug":"kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/","title":{"rendered":"Kanpoko portua ez den irtenbide bat eskatu du aditu talde batek"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p><strong>Gipuzkoako, EAEko eta Espainiako agintariekin bilerak egin dituzte, eta zalantzak adierazi dizkiete proiektuari buruz<\/strong><\/p>\n<p><em>Pasaiako portuko zuzendari bat eta jarduera arduradun ohi bat daude sustatzaileen artean<\/em><\/p>\n<p><img decoding=\"async\" style=\"margin-bottom: 5px; margin-right: 15px;\" title=\"Pasaiako kanpoko portuaren proiektuaren maketa\" alt=\"Pasaiako_kanpoko_portuaren_proiektuaren_maketa\" src=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110615\/p002_f01.jpg\" width=\"250\" \/> <\/p>\n<div>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/euskalherria\/2011-06-15\/002\/001\/kanpoko_portua_ez_den_irtenbide_bat_eskatu_du_aditu_talde_batek.htm#despiezea1\" title=\"Txostenaren hamasei sinatzaileak\">Txostenaren hamasei sinatzaileak<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/euskalherria\/2011-06-15\/002\/001\/kanpoko_portua_ez_den_irtenbide_bat_eskatu_du_aditu_talde_batek.htm#despiezea2\" title=\"Mendi martxa antolatu dute larunbaterako, Lezon\">Mendi martxa antolatu dute larunbaterako, Lezon<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/euskalherria\/2011-06-15\/002\/001\/kanpoko_portua_ez_den_irtenbide_bat_eskatu_du_aditu_talde_batek.htm#despiezea3\" title=\"Ingurumen tramitazioa martxan dago Madrilen\">Ingurumen tramitazioa martxan dago Madrilen<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/euskalherria\/2011-06-15\/002\/001\/kanpoko_portua_ez_den_irtenbide_bat_eskatu_du_aditu_talde_batek.htm#despiezea4\" title=\"@sarean\">@sarean<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<p>Egungo egoera ekonomiko eta sozialean Jaizkibelgo  itsas labarretan kanpoko portua egiteak kezka sortu die sektorea ondo  ezagutzen duten eta \u00abGipuzkoaren geroarekin arduratuta\u00bb dauden hamasei  adituri. Ekonomialariak, ingeniariak, ingurumen aholkulariak, portuko  kudeatzaileak, EHUko irakasleak, abokatuak, arkitektoak\u2026 Guztiak bat  datoz: Pasaiako badiaren biziberritzea ez da zertan lotu kanpoko  portuarekin. Hain zuzen ere, orain arte erakunde eta agintarien  lehentasunezkoa izan den proiektu horren aldeko politikak ez daude behar  bezala argudiatuta: \u00abErakunde batzuek ez dute gaia behar bezala landu,  eta ez dira sakon aztertu aukera guztiak. Azterketa hori egitea  behar-beharrezkoa da\u00bb. Azpimarratzekoa da sinatzaileen artean daudela  Pasaiako portuko zuzendari ohi bat (Francisco Miner) eta jardueren  arduradun ohi bat (Juan Gutierrez). <\/p>\n<p>Apirilean eta maiatzean Gipuzkoako, EAEko eta Espainiako erakundeetako arduradunekin hainbat bilera egin dituzte <em>lobby<\/em>-a  eratu duten hamasei lagunek. Denei eskari bera egin diete: \u00abZuhurtzia  eta gogoeta ardatz hartuta, jarrera maximalistak eta argudio ahulekoak  alde batera uzteko. Aldi berean, erdibideko alternatiben inguruko  eztabaida onar dezaten, badiako biziberritzearen helburua lortzeko  kanpoko portuak eragingo lukeen kalte larririk gabe\u00bb. Izan ere, badiako  lehengoratzea gipuzkoarren eta erakundeen ilusioa bil dezakeen egitasmoa  litzatekeela uste dute. <\/p>\n<p>Hauteskundeetako parentesiaren ostean,  eztabaida plazaratzeko asmoari ekin diote berriro. Atzo, Gipuzkoako  gizarteko ehun bat eragileren aurrean aurkeztu zuten landu duten  txostena, Donostian. Eztabaida gipuzkoar guztiengana eramateko asmoa  agertu dute, besteak beste, blog baten bidez. Ondokoak dira txostenean  azaldu dituzten puntu nagusiak: <\/p>\n<p><strong>1<\/strong><strong>.<\/strong><strong> Portua eta badiaren biziberritzea<\/strong><\/p>\n<p>Txostena  egin duten adituen arabera, agintariek behin eta berriz egiten duten  loturak \u2014alegia, Pasaiako badiaren biziberritzea lortzeko ezinbestez  Pasaiako kanpoko portua egin behar dela\u2014 \u00abez dirudi egiazkoa\u00bb.  Gogorarazi dute hainbat txosten eta ikerketa egin dituztela portuaren  etorkizunari buruz. Bada, egindako azterketa ia guztietan kanpoko portua  agertu da azken postuan bideragarritasun ekonomikoari dagokionez. <\/p>\n<p>Txosten  egileek ohartarazi dute agintariek kanpoko portuaren proiektua  finantzatu nahi dutela badia barruko hirigintza operazio batekin. Horren  legezkotasuna \u00abzalantzazkoa\u00bb delakoan daude. Ildo horretan, gogorarazi  dute Pasaiako portu agintaritzaren plan zuzendariak honela aurreikusi  duela finantzaketa: 150 milioi euro mailegu baten bidez, eta 750 milioi  barruko lurren salerosketaren bidez. Baina 2008an barruko lurrak  saltzeak 394 milioi emango lituzkeela aurreikusi zuten. Eta, gaur egungo  etxegintza merkatuaren estutasunaren ondorioz, kopuru horretara iristea  ere zaila litzatekeela uste dute.<\/p>\n<p>Gainera, 4.000 etxebizitza  gehiago egin nahi dituzte, eta 10.000 biztanle gehiago erakarri: \u00abHori  oso eztabaidagarria da hirigintza dentsitate altua duen ingurune  batean\u00bb. Gainera, portuarena lur urbanizagarritzat jotzea \u00abbaikorregia\u00bb  iruditzen zaie txostenaren egileei. \u00abHirigintza prozesuaren etorkizun  zalantzazkoak, are gehiago etxegintza sektorearen egoera ikusita, duda  handiak sortzen ditu finantzaketa hipotesien zorroztasunari buruz\u00bb.  Gainera, gogorarazi dute lurraldeko zatikako planak aholkatu duela  Pasaiako badia lehengoratzeari ekitean saihestu egin behar dela  sistematikoki lurrak erabiltzea etxebizitzak egiteko. <\/p>\n<p>Bi  operazioen arteko loturarik ezaz ohartarazi dute: \u00abKanpoko portua berez  justifikatu beharko litzateke. Baina justifikazioaren oinarriak ez luke  izan behar badiaren lehengoratzea, hura beste modu askotan egin  baitaiteke\u00bb. <\/p>\n<p><strong>2<\/strong><strong>.<\/strong><strong> Datuak ez datoz bat<\/strong><\/p>\n<p>Txostenaren  sinatzaileek nabarmendu dute proiektuaren sustatzaileak datu oso  ezberdinak ematen ari direla Pasaiako portuari buruz. Esate baterako,  bertan ari diren langileen inguruan portu agintaritzak azpiegitura plan  zuzentzailean adierazi zuen 4.500 direla. Diputazioak eskatuta IKEI  enpresak 2007an egindako ikerketaren arabera, berriz, 1.400 langile ari  dira portuan. Sindikatuek emandako datuarekin bat dator, gutxi  gorabehera, azken kopuru hori: 1.500. <\/p>\n<p>Portuaren jarduera  ekonomikoaren inguruan emandako kopuruak ere oso ezberdinak dira.  Portuko agintaritzaren arabera, Gipuzkoako BPG barne produktu gordinaren  %1,8 betetzen du Pasaiako azpiegiturak. Miguel Buenek, berriz, %5ean  kokatu zuen kopuru hori. Pasaiako portuaren eragin sozioekonomikoaren  azterketaren arabera, %0,72koa da azpiegiturak Gipuzkoako ekonomiari  egiten dion ekarpena.<\/p>\n<p>Egungo datuetan ez badatoz bat, kanpoko  portuak eragin dezakeen aldaketaz ere ezberdintasunak  daude. Portu  agintaritzak eta merkataritza ganberak eskatuta Norgestionek 2001ean  egindako txostenaren arabera, 715 lanpostu zuzen sortuko lituzke kanpoko  kaiak, eta 632 zeharkako. Portu agintaritzak 2007an emandako datuen  arabera, 3.000 lanpostu gehiago sortuko lituzke. Salgaien trafikoari  buruz ere zenbaki dantza handi samarra da. Portuaren plan  zuzentzailearen arabera, 2028rako 15 milioi tona salgai mugituko  lirateke Pasaian. Ingurumen iraunkortasunerako txostenaren arabera,  berriz, bederatzi milioi tona salgai mugituko lirateke 2030ean. 2010ean  lau milioi tonako trafikoa egon zen Pasaiako portuan. Kanpoko portuaren  eraikuntzaren txosten egileek azpimarratu dute ez dela serioa urtebeteko  epean ia erdira jaitsi izana portu berria egiteko behar den diru  kopurua \u20141.311 milioi eurotik 765 milioira\u2014. \u00abAitortzen ari dira  hasierako aurreikuspena puztuta zegoela\u00bb, adierazi dute. Gainera, hor ez  dituzte kontuan hartzen portura iristeko tunelen kostua (138 milioi)  eta badiako lur kutsatuetan egin beharko liratekeen garbiketa lanen  gastuak. \u00abKezkagarria da bizi dugun zalantza ugariko garai honetan,  zeinean aurreikuspen ekonomikoak zehatz egitea oso zaila den, proiektu  bat oinarritu nahi izatea horren datu eta kopuru ezberdinetan\u00bb. <\/p>\n<p><strong>3<\/strong><strong>.<\/strong><strong> Portua, gizarte murrizketetatik at<\/strong><\/p>\n<p>Agiria  sinatu duten hamasei lagunek ez dute ulertzen egungo egoera  ekonomikoan, gizarte laguntzak eta inbertsioak murrizten ari direnean,  zer dela-eta utzi nahi duten agintariek kanpoko portuaren eztabaida  testuinguru horretatik kanpo. <\/p>\n<p>Portu berriaren bideragarritasun  ekonomikoa zalantzan jartzeko, bi azterketa aipatu ditu txostenak: LKSk  2002an eta Madrilgo unibertsitate politeknikoak 2005ean egindakoak. Bi  azterketek agerian uzten dute portu azpiegitura berriaren oinarri  ekonomikorik eza. \u00abKontraste handia da portuan egin nahi duten gastu  itzela eta erakundeak egiten ari diren aurrekontu murrizketak, zeinaren  ondorioak herritarrak jasaten ari diren\u00bb. <\/p>\n<p>Aldi berean, txostenak  ohartarazi du azpiegiturak eraikitzeko Espainian ezarri duten joera  berriaren aurkakoa dela egitasmoa. Izan ere, portuak ez du betetzen  portuen legeak eskatzen duen gutxieneko errentagarritasunaren baldintza.  Hain zuzen ere, legeak eskatzen du portu azpiegitura berri baten  mozkinak inbertsioak baino %2,5 gehiago izatea. Portuaren plan  zuzentzailearen arabera, 2039rako aurreikusten du errentagarritasuna  %0,5 izatea azpiegiturak eskatzen duen inbertsioaren aldean. Aldi  berean, Europa osoan nagusitzen ari den joera baten aurkakoa da Pasaian  kanpoko portua egitea. Izan ere, portuak batzen ari dira han eta hemen.  Ildo horretan, 100 kilometro eskasean dauden Pasaiako eta Bilboko  portuek bat egitera jo beharko luketela uste dute txosten egileek,  indarra hartzen ari den joera horixe baita. Ideia hori aztertzeko eskatu  zion Espainiako Ingurumen Ministerioak portu agintaritzari garapen  iraunkortasunerako txostenean.<\/p>\n<p><strong>4<\/strong><strong>. <\/strong><strong>Kalte larria ingurumenean<\/strong><\/p>\n<p>Jaizkibelgo  itsaslabarretan kanpoko kaia egiteak eragingo lukeen kalte larriaz  ohartarazten duten txosten eta ikerketa ugariak ekarri dituzte gogora.  Alde batetik, ohartarazi dute kaia jarriko litzatekeen gunea Natura 2000  sareko komunitateko intereseko tokia (LIC) dela eta Jaurlaritza  bereziki kontserbatzeko gune moduan izendatzeko tramiteak egiten ari  dela. Azti-teknalia fundazioak eta Oceana zein biologoen elkargoak  egindako azterketek agerian uzten dute itsaslabarrek gordetzen duten  natur altxorra. Kanpoko kaia egiteak sei eragin kritiko izango dituela  onartu behar izan du Pasaiako portu agintaritzak berak, berriki egindako  ingurumen iraunkortasunerako txostenean. Jaurlaritzak ere ohartarazi du  kanpoko kaia egingo balitz Jaizkibelgo  LICak zentzua galduko lukeela.  Aldi berean, naturan egindako desmasia ez ezik, ingurumen kostua oso  handia litzateke: urtero 172 eta 535 milioi euro artekoa, EHUko Ekonomia  Aplikatuko Sailak Jaurlaritzaren aginduz egindako azterketaren arabera.  Hain zuzen ere, salatu dute kostu hori ez dutela kontuan hartzen  aurreikuspen eta azterketa ezberdinetan. <\/p>\n<p><strong>5<\/strong><strong>.<\/strong><strong>Parte hartzeko  atea, itxita<\/strong><\/p>\n<p>Txostena  egin dutenek gogor kritikatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak kanpoko  portuaren proiektuan parte hartzeko herritarrei atea itxi izana. Izan  ere, diputazioak azken urteotan zabaldu duen lan ildo  esanguratsuenetakotzat jo dute herritarren parte hartzearena. Besteak  beste, foru arau batek oinarria jarri du herritarren parte hartzea  bideratzeko. \u00abHau dena, ordea, modu deigarrian desagertu da kanpoko  portuari dagokion guztian, are gehiago, uko egin zaio behin eta birritan  herritarrek parte hartzeko aukerari\u00bb. Gipuzkoako Batzar Nagusiek,  preseski, uko egin  zioten 2009an kanpoko portuaren prozesuaren inguruko  parte hartze prozesu bat zabaltzeari, Pasaiako eta Lezoko udalekin eta  Eusko Jaurlaritzarekin batera. Markel Olano jarduneko ahaldun nagusiak  honela argudiatu du ukazio hori: \u00abProiektu definitu eta berdefinitua  da\u00bb. Hainbeste zalantza sortzen dituen proiektu batean, tramitazio  fasean egonda gainera, herritarrek parte hartzeari atea ixtea \u00aberabat  kontraesankorra\u00bb da. Hala, sustatzaileen asmoaren inguruko zalantza  handitzen duelakoan daude.<\/p>\n<p> <a name=\"despiezea1\"> <\/a> <\/p>\n<div>\n<section>\n<h3>Txostenaren hamasei sinatzaileak<\/h3>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>Aines Arizmendi: <\/strong>Itsas gaietako ingurumen aholkularia, Sourfrider fundazioko teknikaria.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>Pedro Maria Azkue: <\/strong>Bide, kanal eta portuetako ingeniaria, aholkulari teknikoa.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>Jose Javier Belza: <\/strong>Ekonomialaria eta Ingurumen aholkularia.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>Garbi\u00f1e Biurrun:<\/strong> Magistratua eta EHUko irakaslea.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>I\u00f1aki Bolibar: <\/strong>Arkitektoa.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>Christian Brase: <\/strong>Arkitekto hirigilea eta EHUko irakaslea.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>Francisco de Leon:<\/strong> Arkitekto eta hirigilea.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>Santiago Eraso:<\/strong> Artelekuko zuzendari ohia eta Donostia 2016ko Kultura zuzendaria.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>Juan Gutierrez:<\/strong> Bide, kanal eta portuetako ingeniaria eta Pasaiako portu jardueren arduradun ohia.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>Narciso Iglesias: <\/strong>Bide, kanal eta portuetako ingeniaria.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>Mikel Iriondo: <\/strong>Abokatu eta hirigilea.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>Antxon Lafont:<\/strong> Baionako Industria eta Merkatari Ganberako zuzendari ohia eta Euskadiko  Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzorde zuzendari ohia.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>Francisco Miner:<\/strong> Bide, kanal eta portuetako ingeniari doktorea eta Pasaiako portuko zuzendari ohia.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>Javier Olaberri: <\/strong>Abokatu eta ingeniaria.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>I\u00f1igo Segurola: <\/strong>Paisaialaria.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>Koldo Unzeta:<\/strong> EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna.<\/p>\n<\/section>\n<\/div>\n<p> <a name=\"despiezea2\"> <\/a> <\/p>\n<div>\n<section>\n<h3>Mendi martxa antolatu dute larunbaterako, Lezon<\/h3>\n<p>Lezo-Gaintxurizketa eremuan lurralde zatikako planak  aurreikusten duen plataforma logistikoaren proiektuaren aurka mendi  martxa egingo dute heldu den larunbatean. 10:00etan irtengo dira Lezoko  plazatik, eta proiektuak kaltetuko duen 180 hektareako nekazari eremua  ezagutuko dute bertatik bertara.<\/p>\n<\/section>\n<\/div>\n<p> <a name=\"despiezea3\"> <\/a> <\/p>\n<div>\n<section>\n<h3>Ingurumen tramitazioa martxan dago Madrilen<\/h3>\n<p>Hiru geltoki ditu portu baten ingurumen tramitazioak.  Lehen geltokia Ingurumen Azterketaren Erreferentziazko Agiria da, eta  Espainiako Ministerioak egin zuen, 2009an. Pasaiako portu agintaritzak  Ingurumen Iraunkortasunerako Txostena egin zuen iaz. Orain, Ingurumen  Memoriaren Txostena egiten ari da Madril.<\/p>\n<\/section>\n<\/div>\n<p> <a name=\"despiezea4\"> <\/a> <\/p>\n<div>\n<section>\n<h3>@sarean<\/h3>\n<p>Gizartean eztabaida sustatzeko Interneteko blog bat  jarri dute martxan atzo txostena aurkeztu zuten hamasei lagunek. Haien  helburua da eztabaida zabaltzea, gipuzkoar guztiek eman ahal izan  dezaten iritzia, proiektuak denen etorkizunean eragin dezakeelako.<\/p>\n<p><strong>\u2022<\/strong> <strong>www.foropuertopasaia.com<\/strong><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h5><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/www.berria.info\/\">Berria-k<\/a> argitaratua<\/h5>\n<\/section>\n<\/div><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gipuzkoako, EAEko eta Espainiako agintariekin bilerak egin dituzte, eta zalantzak adierazi dizkiete proiektuari buruz Pasaiako portuko zuzendari bat eta jarduera arduradun ohi bat daude sustatzaileen artean Txostenaren hamasei sinatzaileak Mendi martxa antolatu dute larunbaterako, Lezon Ingurumen tramitazioa martxan dago Madrilen @sarean Egungo egoera ekonomiko eta sozialean Jaizkibelgo itsas labarretan kanpoko portua egiteak kezka sortu die [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-24815","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Kanpoko portua ez den irtenbide bat eskatu du aditu talde batek - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Gipuzkoako, EAEko eta Espainiako agintariekin bilerak egin dituzte, eta zalantzak adierazi dizkiete proiektuari buruz\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Kanpoko portua ez den irtenbide bat eskatu du aditu talde batek - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gipuzkoako, EAEko eta Espainiako agintariekin bilerak egin dituzte, eta zalantzak adierazi dizkiete proiektuari buruz\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-06-15T05:09:49+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110615\/p002_f01.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"I\u00f1aki Petxarroman\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Kanpoko portua ez den irtenbide bat eskatu du aditu talde batek\",\"datePublished\":\"2011-06-15T05:09:49+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\\\/\"},\"wordCount\":1493,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110615\\\/p002_f01.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\\\/\",\"name\":\"Kanpoko portua ez den irtenbide bat eskatu du aditu talde batek - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110615\\\/p002_f01.jpg\",\"datePublished\":\"2011-06-15T05:09:49+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Gipuzkoako, EAEko eta Espainiako agintariekin bilerak egin dituzte, eta zalantzak adierazi dizkiete proiektuari buruz\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110615\\\/p002_f01.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/berria.info\\\/argazkiak_papera\\\/BERRIA\\\/d20110615\\\/p002_f01.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Kanpoko portua ez den irtenbide bat eskatu du aditu talde batek\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Kanpoko portua ez den irtenbide bat eskatu du aditu talde batek - Nabarralde","description":"Gipuzkoako, EAEko eta Espainiako agintariekin bilerak egin dituzte, eta zalantzak adierazi dizkiete proiektuari buruz","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Kanpoko portua ez den irtenbide bat eskatu du aditu talde batek - Nabarralde","og_description":"Gipuzkoako, EAEko eta Espainiako agintariekin bilerak egin dituzte, eta zalantzak adierazi dizkiete proiektuari buruz","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2011-06-15T05:09:49+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110615\/p002_f01.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"I\u00f1aki Petxarroman","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Kanpoko portua ez den irtenbide bat eskatu du aditu talde batek","datePublished":"2011-06-15T05:09:49+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/"},"wordCount":1493,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110615\/p002_f01.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/","name":"Kanpoko portua ez den irtenbide bat eskatu du aditu talde batek - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110615\/p002_f01.jpg","datePublished":"2011-06-15T05:09:49+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Gipuzkoako, EAEko eta Espainiako agintariekin bilerak egin dituzte, eta zalantzak adierazi dizkiete proiektuari buruz","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/#primaryimage","url":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110615\/p002_f01.jpg","contentUrl":"http:\/\/berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20110615\/p002_f01.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/kanpoko-portua-ez-den-irtenbide-bat-eskatu-du-aditu-talde-batek\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Kanpoko portua ez den irtenbide bat eskatu du aditu talde batek"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24815","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24815"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24815\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24815"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24815"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24815"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}