{"id":24677,"date":"2011-05-23T08:04:23","date_gmt":"2011-05-23T06:04:23","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/"},"modified":"2011-05-23T08:04:23","modified_gmt":"2011-05-23T06:04:23","slug":"bakardadearen-egarria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/bakardadearen-egarria\/","title":{"rendered":"Bakardadearen egarria"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p><a title=\"Ana Telletxea. Hitzak min bloga\" href=\"http:\/\/hitzakmin.blogspot.com\/\"><span><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" size-full wp-image-24506\" title=\"Hitzak min. &quot;Ebili n\u00fcz\u00fc kharriketan...&quot;\" alt=\"Hitzak_min\" src=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2011\/04\/Hitzak_min.jpg\" height=\"180\" width=\"240\" \/><\/span><\/a><\/p>\n<p> Sarrera iragartzen duen kartela zutik da oraino errepide bazterrean: Urbikain. Bidexkari segi eta berehala ikusten da herri-muinoa (abeltzaintza-nabe erraldoi pareak zertxobait inbadituta). Hara hurbildu eta mantsotzen dugu pausua, poliki, isil, tentuz; denbora eten izan balitz bezala sartzen gara eskenatoki triste hartan.<\/p>\n<p>Karrika osatzen dute oraindik ere erortzear dauden etxeek. Gora egin ahala, bizilagunen batek ongietorria emanen ote digun sentitzen dugu. Hotzikara. Errespetu sentsazioak aztoratzen gaitu. Leiho hautsiak, ate zartatuak, armiarma sarez jositako postontziak\u2026 zumezko ipurdia duen aulki zahar bat atarian nor eseriko esperoan. Hormatik eroritako harriek ez dute tokirik kausitzen bata bestearen gainean betiko lorako etzateko. Natura hasia da bere kasa moldatzen etxe barruak, atariak, zoru eta sabaiak\u2026<\/p>\n<p>Gai bukolikoa dirudi, azaletik, baina pisua da, garratza, tristea. Joandakoen hutsa; gelditutakoaren etorkizun eza.<\/p>\n<p>Etxalatzena, Apezarrarena, Usunena edo Iparagerria (Mateo izan baitzuen jabea eta herriko azken biztanleetako bat), Aldabea, Ferrandorena, Pedrozena, San Esteban eliza\u2026 (ikus J. Itulain Irurita). 1121ekoa da herri honen lehen testigantza idatzia dokumentuetan. Orain, baina, non daude jende haren bizitza-historiak?<\/p>\n<p>Beroiz, Mendinueta, Urbikain, Gergitiain, Izanoz\u2026 Izagaondoan gaude. Eta izen horiek abandonatutako herriak dira. Hustuketa azkarrenetakoa jasaten ari den ibarra da Nafarroan.<\/p>\n<p>Herriak hutsik gelditu izana, oro har, hamaika arrazoik sortua dateke; batzuetan herriko azken xaharrak hil ondotik agertu da betiko isiltasuna. Bestetan, hiri berriak eraikitzeko aitzakiaz aldarazi dituzte biztanleak metropolira, eta ingurumena hormigoiaren nagusigora kondenatu. Itzaltzen doazen bailarak eta herrixkak; eraiste bidean diren jauregiak, elizak\u2026 F. Hualdek aski fin bildutako informazioa da eskuragarri dugun apurra, eta interes gutxiko gaia den aldetik, sentimentala, zirraragarria, oroitarazlea da bakarrik, baina inolaz ere ardurazko arazoa.<\/p>\n<p>Aipatu ere egitea ez du merezi administrazioari bost zaiola herri hauen egoera, heriotza. Egiazki axola duena kulturaren hiriburu-aitortza eskuratzea da, erraldoi komertzialak ekartzea, errepide eta \u201chel-bide\u201d azkarrak areagotzea\u2026 eraiki, eraiki eta eraiki. Ekonomiaren loria garaietan adreiluaren erreinua nagusi zen, eta orain, garai txarra den honetan, makina bat etxe ezin salduz, eraikitakoak une hobeen zain, eta gainera, duela hamarkadak eskutik utziak diren hainbeste herrik, ahanztura garratzena dute zori bakarra.<\/p>\n<p>Bizitza moldeak aldatzen ari dira abiadaz. Aspaldi ez dela lurrarekin beste lotura bat zuen jendeak; beste paisaia batek inguratzen gintuen, gizakiak harreman estua eta naturala(goa) zuen baliabideak eskaintzen zizkion ingurumenarekin. Harreman haustura honek pobretzen gaitu. Lehen lurrarekin batera bizi, biziraun eta hezten ginen. Gaur, gero eta gehiago, lurra baliatu baino ez dugu egiten.<\/p>\n<p>Bestalde, herrixka txikiek, diren gisakoak direla, singulartasunari eusten diote; herriak ezberdinak dira: neurria, eraikin arkitektonikoak, ezaugarri orografikoak, ingurua\u2026 horrek denak ezaugarri propioa ematen dio bakoitzari eta berdintasunetik aldentzen. Hori faktore inportantea da gizakiarentzat, konturatzen ez garen arren. Denak hirira biltzen ari garen neurrian, galtzen dira tasun eder horiek. Erlauntz-blokeek, urruti ez dela, nekatuko eta soilduko gaituzte (oroit honetaz!).<\/p>\n<p>Bilketa honetan aipatu ditugun herri-izenak, azkenik, Iru\u00f1erriko jendearen abizenak dira. Herri horiek desagertzeak izenaren zati bat lausotzea dakar. Loturak urruntzen dira. Orain arte diasporako jendearen kontsulta zen; abizentzat zuten herri horietara nolabaiteko sustraien bila etortzen ziren, familia-historiaren patchwork-a osatu nahian. Laster ez ote gara bertakoak ere erro horien bila arituko gainera datorkigun berdintasun eta linealtasun joera hauek nagusituz gero?<\/p>\n<p>Hitz batez\u2026 garaian ur bikaina izanen zuen, akaso; orain, ordea, Urbikain egarriz hiltzen ari da. <\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h6>Nabarralde-k argitaratua<\/h6>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sarrera iragartzen duen kartela zutik da oraino errepide bazterrean: Urbikain. Bidexkari segi eta berehala ikusten da herri-muinoa (abeltzaintza-nabe erraldoi pareak zertxobait inbadituta). Hara hurbildu eta mantsotzen dugu pausua, poliki, isil, tentuz; denbora eten izan balitz bezala sartzen gara eskenatoki triste hartan. Karrika osatzen dute oraindik ere erortzear dauden etxeek. Gora egin ahala, bizilagunen batek ongietorria [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":24506,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-24677","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Bakardadearen egarria - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Bizitza moldeak aldatzen ari dira abiadaz. Aspaldi ez dela lurrarekin beste lotura bat zuen jendeak; gizakiak harreman estua eta naturala(goa) zuen baliabideak eskaintzen zizkion ingurumenarekin\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Bakardadearen egarria - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bizitza moldeak aldatzen ari dira abiadaz. Aspaldi ez dela lurrarekin beste lotura bat zuen jendeak; gizakiak harreman estua eta naturala(goa) zuen baliabideak eskaintzen zizkion ingurumenarekin\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-05-23T06:04:23+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2011\/04\/Hitzak_min.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"240\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"180\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Ana Telletxea\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bakardadearen-egarria\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bakardadearen-egarria\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Bakardadearen egarria\",\"datePublished\":\"2011-05-23T06:04:23+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bakardadearen-egarria\\\/\"},\"wordCount\":511,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bakardadearen-egarria\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2011\\\/04\\\/Hitzak_min.jpg\",\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bakardadearen-egarria\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bakardadearen-egarria\\\/\",\"name\":\"Bakardadearen egarria - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bakardadearen-egarria\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bakardadearen-egarria\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2011\\\/04\\\/Hitzak_min.jpg\",\"datePublished\":\"2011-05-23T06:04:23+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Bizitza moldeak aldatzen ari dira abiadaz. Aspaldi ez dela lurrarekin beste lotura bat zuen jendeak; gizakiak harreman estua eta naturala(goa) zuen baliabideak eskaintzen zizkion ingurumenarekin\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bakardadearen-egarria\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bakardadearen-egarria\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bakardadearen-egarria\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2011\\\/04\\\/Hitzak_min.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2011\\\/04\\\/Hitzak_min.jpg\",\"width\":240,\"height\":180,\"caption\":\"Hitzak min. &quot;Ebili n\u00fcz\u00fc kharriketan...&quot;\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/bakardadearen-egarria\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Bakardadearen egarria\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Bakardadearen egarria - Nabarralde","description":"Bizitza moldeak aldatzen ari dira abiadaz. Aspaldi ez dela lurrarekin beste lotura bat zuen jendeak; gizakiak harreman estua eta naturala(goa) zuen baliabideak eskaintzen zizkion ingurumenarekin","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Bakardadearen egarria - Nabarralde","og_description":"Bizitza moldeak aldatzen ari dira abiadaz. Aspaldi ez dela lurrarekin beste lotura bat zuen jendeak; gizakiak harreman estua eta naturala(goa) zuen baliabideak eskaintzen zizkion ingurumenarekin","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2011-05-23T06:04:23+00:00","og_image":[{"width":240,"height":180,"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2011\/04\/Hitzak_min.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Ana Telletxea","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Bakardadearen egarria","datePublished":"2011-05-23T06:04:23+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/"},"wordCount":511,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2011\/04\/Hitzak_min.jpg","articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/","name":"Bakardadearen egarria - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2011\/04\/Hitzak_min.jpg","datePublished":"2011-05-23T06:04:23+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Bizitza moldeak aldatzen ari dira abiadaz. Aspaldi ez dela lurrarekin beste lotura bat zuen jendeak; gizakiak harreman estua eta naturala(goa) zuen baliabideak eskaintzen zizkion ingurumenarekin","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/#primaryimage","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2011\/04\/Hitzak_min.jpg","contentUrl":"https:\/\/nabarralde.eus\/wp-content\/uploads\/2011\/04\/Hitzak_min.jpg","width":240,"height":180,"caption":"Hitzak min. &quot;Ebili n\u00fcz\u00fc kharriketan...&quot;"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/bakardadearen-egarria\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Bakardadearen egarria"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24677","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24677"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24677\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24506"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24677"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24677"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24677"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}