{"id":24611,"date":"2011-05-10T08:03:20","date_gmt":"2011-05-10T06:03:20","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\/"},"modified":"2011-05-10T08:03:20","modified_gmt":"2011-05-10T06:03:20","slug":"digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\/","title":{"rendered":"Digresioak: idaztea, eskribitzea, gizarte zientziak, poesia eta abar"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p>Sandinistek erabateko porrota ezagutu dute, beste zenbait arrazoiren artean paradisura (lehengo Sobietar Batasunera) \u00abfedearen bila\u00bb joaten zirelako<\/p>\n<p>Barkatuko didazu, irakurle, baina azken hilabeteotan zurrunbilo batean erabat murgilduta egon naizenez, digresio edo excursus modura, zilegi bekit ondokoa aipatzea.<\/p>\n<p>Margaret Atwood kanadar idazleak dioenez, \u00abIdazle izan nahi baldin baduzu, topa dezakezun liburutegirik handienera sartu behar duzu, eta idatzi diren liburuei hor so eginez egon. Orduan zeure buruari galdetu behar diozu, `Badaukat ezer gehitzeko?&#8217; Baietz esateko harrokeria edo umiltasuna badaukazu, ezagutuko duzu bokazioa duzula.\u00bb Aski ote?<\/p>\n<p>Graham Greem-ek honela laburbiltzen du idazlearen jarrera: \u00abThe important thing is to write about things that matter\u00bb, hots, gauza mamitsuez idaztea da garrantzitsua.<\/p>\n<p>Zeintzuk ote dira garrantzizko gauza horiek?<\/p>\n<p>Natur zientzietan ez dago eztabaida handirik, badagoelako metodo zientifikoa zientzia eta sasi-zientzia bereizteko, hots zientzia eta zaborra argi bereizteko. Baina gizarte zientzietan?<\/p>\n<p>Gazteago nintzela, 1960ko hamarkadan, ekonomiari buruz hamaika lan irakurri nituen, Marxen \u00abAlokairua, Prezio eta Irabazia\u00bb liburuxka ederrarekin hasita.<\/p>\n<p>1970eko hamarkadaren lehen urteetan, kapitalismo industriala zen nagusi, edo behintzat hala uste genuen. Gutxienez, Estatu espainolean kapitalismo industrial basatian bizi ginen. 1972an, \u00abAnaitasuna\u00bb aldizkarian ohiko kapitalismo industrialari buruz hasi nintzen zertxobait plazaratzen.<\/p>\n<p>Argi dagoenez, egungo kapitala, batez ere eta bereziki, finantzarioa da. Kapitalismo industriala, eta berari loturik zeuden Marxen plusbalioaren analisiak, balio-teoriari buruzko aspaldiko eztabaidak labur samarrak geratu dira. Izan ere, dena, edo ia dena zeharkatu du kapital finantzarioak. Bera da nagusi, bera da agintzen duena, bera da ikertu behar dena. Berari aurre egin behar zaio. Are gehiago, finantza-sistemak bereganatu egin du ekonomia erreala. Dena den, Marxek, beste era batera noski, zutik irauten du.<\/p>\n<p>Gizarte zientzien izenean, ia denetarik ikusi dugu, baita pairatu ere. Kasurako, 2002ko uztailean \u00abNew York Review of Books\u00bb delakoan S. Kinzer-ek artikulu interesgarri bat argitaratu zuen Nikaraguaz, \u00abCountry without Heroes\u00bb izenekoa. Bertan Nikaragua osoaren porrota agertzen du autoreak, hasi fronte sandinistarekin eta azken ilusio izpirik gabeko jendearekin bukatu. Tartean, odola, hilak, zaurituak, elbarrituak, gosea, miseria&#8230; zertarako eta, azken hauteskundeetan, Ortega jaunak enpresa erraldoien eta banku handien laguntza eskatzeko. Sandinistek erabateko porrota ezagutu dute, beste zenbait arrazoiren artean paradisura (lehengo Sobietar Batasunera) \u00abfedearen bila\u00bb joaten zirelako: \u00ab&#8230;hicimos peregrinajes a Mosc\u00fa como si fueramos musulmanes yendo a la Meca\u00bb dio sandinista ohi batek (ikus ere G. Belli-ren \u00abEl pa\u00eds bajo mi piel\u00bb izeneko liburu eder eta mamitsua). Erromes mota asko dago, oraindik ere, gure artean.<\/p>\n<p>Beste aldetik, ekonomia-zientzia ideologia hutsa bilakatu dute neoliberalek. Fede berria da nagusi hala unibertsitatetan nola komunikabideetan zein \u00abadituen\u00bb artean. Zaborra barreiatu egin dute.<\/p>\n<p>Idaztea eta eskribitzea (edo izkiribatzea) bereizi zituen gure Gabriel Arestik.<\/p>\n<p>Idatzi, bai, baina zertaz? Literaturaz? Poesiaz? Ongi. Eta bitartean, zer?<\/p>\n<p>Bitartean gauza askotxo gertatzen dira munduan, baita gure Euskal Herrian ere. Literatura, poesia, kultura, politika, konpromisoa, elkartasuna&#8230; eta euskal gazteria.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h5><a title=\"Gara\" href=\"http:\/\/www.gara.net\">Gara<\/a>-k argitaratua<\/h5>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sandinistek erabateko porrota ezagutu dute, beste zenbait arrazoiren artean paradisura (lehengo Sobietar Batasunera) \u00abfedearen bila\u00bb joaten zirelako Barkatuko didazu, irakurle, baina azken hilabeteotan zurrunbilo batean erabat murgilduta egon naizenez, digresio edo excursus modura, zilegi bekit ondokoa aipatzea. Margaret Atwood kanadar idazleak dioenez, \u00abIdazle izan nahi baldin baduzu, topa dezakezun liburutegirik handienera sartu behar duzu, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-24611","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Digresioak: idaztea, eskribitzea, gizarte zientziak, poesia eta abar - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"gauza askotxo gertatzen dira munduan, baita gure Euskal Herrian ere. Literatura, poesia, kultura, politika, konpromisoa, elkartasuna... eta euskal gazteria.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Digresioak: idaztea, eskribitzea, gizarte zientziak, poesia eta abar - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"gauza askotxo gertatzen dira munduan, baita gure Euskal Herrian ere. Literatura, poesia, kultura, politika, konpromisoa, elkartasuna... eta euskal gazteria.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-05-10T06:03:20+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Joseba Felix Tobar-Arbulu \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"2 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Digresioak: idaztea, eskribitzea, gizarte zientziak, poesia eta abar\",\"datePublished\":\"2011-05-10T06:03:20+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\\\/\"},\"wordCount\":453,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\\\/\",\"name\":\"Digresioak: idaztea, eskribitzea, gizarte zientziak, poesia eta abar - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-05-10T06:03:20+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"gauza askotxo gertatzen dira munduan, baita gure Euskal Herrian ere. Literatura, poesia, kultura, politika, konpromisoa, elkartasuna... eta euskal gazteria.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Digresioak: idaztea, eskribitzea, gizarte zientziak, poesia eta abar\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Digresioak: idaztea, eskribitzea, gizarte zientziak, poesia eta abar - Nabarralde","description":"gauza askotxo gertatzen dira munduan, baita gure Euskal Herrian ere. Literatura, poesia, kultura, politika, konpromisoa, elkartasuna... eta euskal gazteria.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Digresioak: idaztea, eskribitzea, gizarte zientziak, poesia eta abar - Nabarralde","og_description":"gauza askotxo gertatzen dira munduan, baita gure Euskal Herrian ere. Literatura, poesia, kultura, politika, konpromisoa, elkartasuna... eta euskal gazteria.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2011-05-10T06:03:20+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Joseba Felix Tobar-Arbulu ","Tiempo de lectura":"2 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Digresioak: idaztea, eskribitzea, gizarte zientziak, poesia eta abar","datePublished":"2011-05-10T06:03:20+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\/"},"wordCount":453,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\/","name":"Digresioak: idaztea, eskribitzea, gizarte zientziak, poesia eta abar - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2011-05-10T06:03:20+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"gauza askotxo gertatzen dira munduan, baita gure Euskal Herrian ere. Literatura, poesia, kultura, politika, konpromisoa, elkartasuna... eta euskal gazteria.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/digresioak-idaztea-eskribitzea-gizarte-zientziak-poesia-eta-abar\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Digresioak: idaztea, eskribitzea, gizarte zientziak, poesia eta abar"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24611","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24611"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24611\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24611"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24611"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24611"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}