{"id":24492,"date":"2011-04-27T07:27:05","date_gmt":"2011-04-27T05:27:05","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/pasaiako-portua\/"},"modified":"2011-04-27T07:27:05","modified_gmt":"2011-04-27T05:27:05","slug":"pasaiako-portua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/pasaiako-portua\/","title":{"rendered":"Pasaiako portua"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p><strong>I\u00f1aki Petxarroman<\/strong><\/p>\n<h3>Beste portu batera<\/h3>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/www.berria.info\">Berria<\/a><\/p>\n<p> Espainiako Ingurumen Ministerioak kargu hartu dio berriro ere Pasaiako  Portu Agintaritzari. Kanpoko portuak bueltarik gabeko kaltea eragingo  luke babestu beharreko naturgune batean. Ekonomikoki ere, ez du  heldulekurik proiektuak. Ministerioak Ingurumen Azterketaren  Erreferentziazko Agirian esandakoak berretsi ditu, baina zorroztasun  handiagoz. Eta beste portu batera abiatzeko ohartarazi dio portu  agintaritzari. Berandu baino lehen. Ministerioak dioena bat dator  Greenpeacek eta Jaizkibel Bizirik-ek diotenarekin. Baina Ingurumen  Ministerioa ez da erakunde ekologista bat, baizik eta azken erabakia  hartuko duen erakundea: kanpoko portua egin daitekeen edo ez erabakiko  duena.<\/p>\n<p>Horregatik, ulertzen zailak dira Gipuzkoako ahaldun  nagusiak eta portu agintaritzako lehendakariak atzo egindako  adierazpenak: ezer ez dela aldatu eta kanpoko portuaren proiektua inoiz  baino indartsuago dagoela. Ingurumen arrazoia benetan erabakigarria bada  \u2014hori zalantzan jar daiteke\u2014, hobe dute beste portu batera abiatzea.<\/p>\n<p><strong>Garikoitz Goikoetxea<\/strong><\/p>\n<h4>\u00abIngurumen trabak\u00bb gainditzea derrigorra dela dio Hernandok<\/h4>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/www.berria.info\/\">Berria<\/a><\/p>\n<p><strong>Pasaiako kanpoko kaiaren harira Espainiako Ingurumen Ministerioak egindako txostena aintzat hartuko dutela esan du presidenteak<\/strong><\/p>\n<p><em>Proiektuaren alde erakundeek sinatu zuten akordioa goraipatu du agintaritzako buruak<\/em><\/p>\n<p>Ingurumen baimen guztiak eskuratzea ezinbesteko dutela onartu du  Pasaiako Portu Agintaritzako presidente Lucio Hernandok. Horiek lortu  ezik ezingo dutela eraiki kanpoko portua. \u00abBistan da: hemen ez dago  iruzurrik, eta, ingurumen aldetikako oztopoak ez baditugu gainditzen,  ezingo da ezer ere egin\u00bb. Proiektuari jarritako alegazioak aintzat  hartuko dituztela iragarri du, eta horiek betez egingo dutela txosten  bat.<\/p>\n<p>Ez da gutxiagorako izan Espainiako Gobernuak agintaritzari  belarritik egin dion tiradizoa. Ingurumen Ministerioak alegazioak jarri  dizkio kanpoko portuaren proiektuari, eta auzitan jarri du. Ingurumenari  kalte \u00abezin itzulizkoak\u00bb egingo lizkioke, eta ekonomiaren aldetik  \u00abjasanezina\u00bb litzateke. Bi esaldirekin jarri du ezbaian proiektua  ministerioak. Eta haren hitzak badu balioa. Oraindik ez da horretarako  garaia heldu, baina, paper guztiak amaitzen dituztenean, Espainiako  Ingurumen Ministerioak izango du azken hitza: hark emango dio ameto  eraikuntzari, edo botako ditu atzera egitasmo guztiak.<\/p>\n<p>Alegazioan  adierazi dietena kontuan izango dutela esanda erantzun du portuaren  arduradunak. Karguan bi aste ere egiterako harrapatu du albistearen  zurrunbiloak. Txostenaren berri atzo eman zuen <em>El Pa\u00eds<\/em> kazetak,  baina, jakin, lehenagotik bazekien txostenaren berri Pasaiako Portu  Agintaritzak. Madrilek abenduan aurkeztu zituen alegazioak. Ez hark  bakarrik: Eusko Jaurlaritzak eta talde ekologistek ere ikusi dizkiote  eragozpenak Jaizkibel mendiaren magalean egin asmo duten proiektuari.<\/p>\n<p>Egunkari  berberak zabaldu du Jaurlaritzak ere egin duela egitasmoaren kontra.  Kanpoko portua inguru \u00abgiltzarri\u00bb batean dagoela azaldu du, eta,  eraikitzekotan, zuritu behar dela hori: osasunari edo segurtasunari  lotutako arrazoiak soilik onar daitezke.<\/p>\n<p>Alegazio guztiak hartu,  eta ingurumen eraginei buruzko beste txosten bat egin beharko du orain  Pasaiako Portu Agintaritzak. Hernandok jakinarazi du urte bukaerarako  amaituko dutela hori.<\/p>\n<p><strong>Erakundeen adostasunean<\/strong><\/p>\n<p>Puntu  deigarria badu Ingurumen Ministerioaren alegazioak. Alegazioan dio  proiektua ekonomikoki \u00abjasanezina\u00bb dela eta ingurumenari kalte \u00abezin  itzulizkoak\u00bb ekarriko lizkiokeela. Espainiako Gobernuak berak, ordea,  orain hiru aste, akordio bat sinatu zuen kanpoko kaia egiteko. \u00abEzin  itzulizko\u00bb protokoloa egin zuten, orduan esan zutenez. Argazkian ageri  ziren Espainiako Sustapen Ministerioa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako  Diputazioa eta Pasaiako Portu Agintaritza. <\/p>\n<p>Erakunde horien  arteko adostasuna hartu du ahotan Hernandok, proiektuaren alde egiteko.  Nabarmendu du elkarlanean jardutea erabaki zutela erakundeek, portu  berriaren mesedetan.<\/p>\n<p>Adierazpenen tonua aldatuta, atzo arratsean  ohar bat kaleratu zuen Pasaiako Portu Agintaritzak. Hernandori berari  egotzita hitzak, argitu zuen \u00abbeste alegazio bat soilik\u00bb dela  ministerioarena, eta oharra egin zuen: \u00abErabatekoa izan behar du  Pasaiaren biziberritzeak, edo bestela ez da izango\u00bb. Hala ere, berriro  goraipatu zuen erakundeen arteko ituna.<\/p>\n<p>Akordio horri heldu dio  baita ere Markel Olanok, Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Haren esanetan,  osasuntsu dago egitasmoa, \u00abinoiz baino indartsuago\u00bb. Hilabete hasieran  sinatutako ituna jarri du erakusgarri. \u00abErakundeek zedarritutako  estrategiak baditu indarra eta fidagarritasuna\u00bb. Alegazioak gorabehera,  proiektua bururaino eramango dutela ziur da Olano: \u00abBeharrezko ingurumen  eskari guztiak gaindituko ditu proiektuak. Kanpoko portua erabat da  bateragarria ingurumen baldintzak betetzearekin\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Geratzeko eskariak<\/strong><\/p>\n<p>Ingurumen  Ministerioaren txosten aurkakoak hauspo eman die kanpoko kaiaren aurka  daudenei. Alegazioak aurkeztuak ditu, adibidez, Greenpeacek. Txostenen  ondorioa argia da, Pilar Marcos eledunaren arabera: \u00abBistan geratu da  hirigintza espekulazioa dagoela oinarrian\u00bb. Agiriei heldu die Aralarrek  ere. Rebeka Uberak esan du txostenak erabat jarri duela auzitan portua:  \u00abAgeri diren hitzak nahiko argiak dira eraikuntza atzera bota dezaten\u00bb.<\/p>\n<p>Kontua  aukeratzea dela diote: \u00abIngurumenaren alde egin, edo portuaren alde\u00bb,  esan du Uberak. Hala uste du Greenpeacek ere: \u00abJaizkibel inguruko gune  babestua suntsitzeko saioa utzi behar dute\u00bb. LAB sindikatuak gaineratu  du \u00abbideragaitza\u00bb izan dela beti proiektua, eta hori berretsi duela  Espainiako Gobernuak. Areago, gastatu beharreko dirutzan jarri du begia  sindikatuak. 750 milioi eurokoa da aurrekontua. \u00abGure etorkizuna  hipotekatuko luke\u00bb. Hamaikabatek eskatu du betetzeko ingurumen  baldintzak, hartara portua eraiki ahal izateko.<\/p>\n<p>Aralarrek galdera  egingo dio Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariari. Babestutako  ingurua dela nabarmendu baitu ministerioak, alderdiak galdetuko dio ba  al duen asmorik neurriak hartzeko. Jaurlaritzaren eskumeneko dira  horrelako inguruak.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><strong>I\u00f1aki Petxarroman<\/strong><\/p>\n<h3>Ingurumen memoriaren zain<\/h3>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/www.berria.info\/\">Berria<\/a><\/p>\n<p><em>Iaz Pasaiako Portuak egin zuen Ingurumen Iraunkortasunerako Txostenaren  ostean, azken erabakia falta da: Ingurumen Memoriaren Txostena.<\/em><\/p>\n<p>Hiru geltoki nagusi ditu Pasaiako kanpoko portuaren proiektuak ingurumen  trabak gaindituko dituen edo ez jakiteko. Lehen geltokia Ingurumen  Azterketaren Erreferentziazko Agiria da, eta 2009ko urrian ezagutarazi  zuen Espainiako Ingurumen Ministerioak (MARM). <\/p>\n<p>Hartan, kanpoko  portua ez ezik beste aukerak ere kontuan hartzeko eskatu zion Ingurumen  Ministerioak Pasaiako Portu Agintaritzari, kanpoko portuaren proiektuak  \u00abingurumen eragin larria\u00bb lukeelako Jaizkibelgo itsaslabarrean.<\/p>\n<p>Ingurumen  Azterketaren Erreferentziazko Agiria eskuan hartuta, hurrengo urratsa  egitea portu agintaritzari zegokion. Hala, Ingurumen Iraunkortasunerako  Txostena egin zuen iaz. Txosten hartan, portu agintaritzak aitortu zuen  kanpoko kaia egiteak \u00aberagin kritiko eta bueltarik gabe\u00bb batzuk eragingo  lituzkeela Jaizkibelen, baina neurri zuzentzaileak hartuta eragin  orokorra \u00ablarria\u00bb litzatekeela. <\/p>\n<p>Hain zuzen ere, Ingurumen  Iraunkortasunerako Txostenari jarritako 1.012 alegazioetako bat da  MARMek egindakoa. Garrantzi handia du, ordea. Izan ere, ministerio horri  dagokio azken hitza ematea. Alegia, ingurumen arrazoia aztertuta  kanpoko portua egin ahal izango den edo ez erabakitzea.<\/p>\n<p>Ingurumen  Iraunkortasunerako Txostenari jarritako alegazioak aztertuta egingo  dute Ingurumen Ministerioak eta portu agintaritzak Ingurumen Memoriaren  Txostena. Hori da azken tramitea. Txosten horretan erabakiko du  Ingurumen Ministerioak portua egin daitekeen edo ez.<\/p>\n<h3><\/h3>\n<p><strong>I\u00f1aki Petxarroman<\/strong><\/p>\n<h3>Ingurumen Ministerioa: \u00abBueltarik gabeko kaltea dakar\u00bb<\/h3>\n<p><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/www.berria.info\/\">Berria<\/a><\/p>\n<p><em>Ekonomiaren ikuspegitik ere portu berria ez da bideragarria, Espainiako Ingurumen Ministerioaren arabera<\/em><\/p>\n<p>Pasaiako kanpoko portuak \u00abbueltarik gabeko kaltea\u00bb egingo luke Jaizkibel  eta Uliako naturgune babestuetan. Gainera, ekonomiaren ikuspegitik  proiektua ez da bideragarria.<\/p>\n<p>Espainiako Ingurumen Ministerioak  (MARM) Pasaiako Portu Agintaritzak egindako Ingurumen Iraunkortasunerako  Txostenari jarritako alegazioaren edukiek ez dute zalantzarako  zirrikiturik uzten.<\/p>\n<p>Joan den urteko abenduaren 17an Miguel Buen  portu agintaritzako lehendakari ohiak jakinarazi zuen 1.012 alegazio  jarri zizkiotela Ingurumen Iraunkortasunerako Txostenari. Ez zuen esan,  ordea, Ingurumen Ministerioak jarri zuela haietako bat, kontrakoa zela,  eta zorroztasun handikoa, gainera. Hala baloratu zituen Buenek jarritako  alegazioak: \u00abAurkako alegazioen zati handi bat aldez aurretik  zehaztutako jarrera politikoen ondorioz jarritakoak dira\u00bb. <\/p>\n<p>Atzo <em>El Pa\u00eds<\/em> egunkariak eman zuen Ingurumen Ministerioak jarritako alegazioaren  berri, eta  Lucio Hernando portuko lehendakari berriak baieztatu zuen.<\/p>\n<p>MARMek  gogorarazi du Jaizkibel eta Ulia Europako interes komunitarioko tokiak  (LIC) direla eta, beraz, babestu behar direla. Badia barruan portu  agintaritzak pentsatu duen hirigintza operazioari ere kritika gogorra  egin dio MARMek. \u00abLur horiek ezin dira ondasun gisa hartu eta hirigintza  prozesu batean erabili\u00bb. <\/p>\n<p>Horren haritik, kanpoko portua  alboratu eta bigarren alternatibaren aldeko hautua egiten du Ingurumen  Ministerioak. Aukera horren arabera, egungo portua mantenduko litzateke  eta Lezo-Gaintxurizketako plataforma logistikoa erantsiko litzaioke.  Horrekin batera, Herrerako lurrak lehengoratuko lirateke. \u00abAukera  horrekin itsaslabarrak berdin jarraituko luke, badiaren lehengoratzean  modu positiboan eragingo luke, eta aukera emango luke portuaren jarduera  garatzeak lekarkeen trafiko kopuruari eusteko\u00bb. Izan ere, Ingurumen  Ministerioaren arabera, portu agintaritzak aipatzen duen trafikoaren  hazkundeak ez du justifikatzen kanpoko portua egitea. Urtean bi milioi  tona salgai gehiago mugitzeko kanpoko portua egitea eta 765 milioi euro  xahutzea harriduraz hartu du MARMek.<\/p>\n<p>Portua egiteak ingurumenaren  balio nagusiei eragingo lieke, Ingurumen Ministerioaren alegazioaren  arabera: paisaia, itsas bioaniztasuna, itsas dinamika eta prozesuak,  itsas hondoko sedimentuak, landaredia eta fauna, besteak beste. Hala,  inguru hori bereziki hauskorrak diren itsasguneetan dagoela oroitarazi  du.<\/p>\n<p>MARMek ere aintzat hartu du portu berrian zentral termiko bat  hartzeko aukera: \u00abEzin dira egin portu erabilerarako ez diren  betelanak\u00bb.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h3>Madrid y Lakua marcan distancias respecto al puerto exterior de Pasaia<\/h3>\n<p><a title=\"Gara\" href=\"http:\/\/www.gara.net\">Gara<\/a><\/p>\n<p>Un informe realizado por el Ministerio de Medio Ambiente considera que el proyecto de puerto exterior de Pasaia es econ\u00f3micamente \u00abinsostenible\u00bb y causa da\u00f1os \u00abirreversibles\u00bb. El nuevo responsable de la Autoridad Portuaria, nombrado por Lakua, no lo considera \u00abun varapalo\u00bb, pero admite que el proyecto no se puede mantener en sus t\u00e9rminos actuales. La Diputaci\u00f3n, del PNV, persevera: para Markel Olano, la salud del plan \u00abes m\u00e1s fuerte que nunca\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>I\u00f1aki Petxarroman Beste portu batera Berria Espainiako Ingurumen Ministerioak kargu hartu dio berriro ere Pasaiako Portu Agintaritzari. Kanpoko portuak bueltarik gabeko kaltea eragingo luke babestu beharreko naturgune batean. Ekonomikoki ere, ez du heldulekurik proiektuak. Ministerioak Ingurumen Azterketaren Erreferentziazko Agirian esandakoak berretsi ditu, baina zorroztasun handiagoz. Eta beste portu batera abiatzeko ohartarazi dio portu agintaritzari. Berandu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-24492","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Pasaiako portua - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Pasaiako kanpoko kaiaren harira Espainiako Ingurumen Ministerioak egindako txostena aintzat hartuko dutela esan du presidenteak\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/pasaiako-portua\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Pasaiako portua - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Pasaiako kanpoko kaiaren harira Espainiako Ingurumen Ministerioak egindako txostena aintzat hartuko dutela esan du presidenteak\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/pasaiako-portua\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-04-27T05:27:05+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Hemeroteca\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/pasaiako-portua\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/pasaiako-portua\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Pasaiako portua\",\"datePublished\":\"2011-04-27T05:27:05+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/pasaiako-portua\\\/\"},\"wordCount\":1360,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/pasaiako-portua\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/pasaiako-portua\\\/\",\"name\":\"Pasaiako portua - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2011-04-27T05:27:05+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Pasaiako kanpoko kaiaren harira Espainiako Ingurumen Ministerioak egindako txostena aintzat hartuko dutela esan du presidenteak\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/pasaiako-portua\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/pasaiako-portua\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/pasaiako-portua\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Pasaiako portua\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Pasaiako portua - Nabarralde","description":"Pasaiako kanpoko kaiaren harira Espainiako Ingurumen Ministerioak egindako txostena aintzat hartuko dutela esan du presidenteak","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/pasaiako-portua\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Pasaiako portua - Nabarralde","og_description":"Pasaiako kanpoko kaiaren harira Espainiako Ingurumen Ministerioak egindako txostena aintzat hartuko dutela esan du presidenteak","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/pasaiako-portua\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2011-04-27T05:27:05+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Hemeroteca","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/pasaiako-portua\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/pasaiako-portua\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Pasaiako portua","datePublished":"2011-04-27T05:27:05+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/pasaiako-portua\/"},"wordCount":1360,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/pasaiako-portua\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/pasaiako-portua\/","name":"Pasaiako portua - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2011-04-27T05:27:05+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Pasaiako kanpoko kaiaren harira Espainiako Ingurumen Ministerioak egindako txostena aintzat hartuko dutela esan du presidenteak","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/pasaiako-portua\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/pasaiako-portua\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/pasaiako-portua\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Pasaiako portua"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24492","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24492"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24492\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24492"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24492"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24492"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}