{"id":23929,"date":"2011-01-24T06:29:23","date_gmt":"2011-01-24T04:29:23","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/"},"modified":"2011-01-24T06:29:23","modified_gmt":"2011-01-24T04:29:23","slug":"benito-lertxundi-herri-baten-doinua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/","title":{"rendered":"Benito Lertxundi, herri baten doinua"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<h3>\u00abMenperatu gintuztenez geroztik, ez dugu jakin ongi bideratzen gure kultura politikoa\u00bb<\/h3>\n<p><strong>Gustuko zituen rock abestiak euskaratuz hasi zen kantagintzan. Beste hainbat sortzailerekin batera parte hartu zuen loaldian zegoen euskal kulturaren berpizkundean, astindu moduko hartan. Orduz geroztik, bere ahotsa herri baten bizitzaren soinu-banda da. Protestatik epikara edo lirismora, gitarra hutsarekin edo orkestra sinfoniko osoak lagunduta, baina beti barrualdeko lurraren urrumaz edo itsasoko uluaren zirraraz. Bihozkadaren oihua bezala.<\/strong><\/p>\n<p><strong><img decoding=\"async\" style=\"margin-bottom: 5px; margin-right: 10px; float: left;\" alt=\"Benito Lertxundi\" src=\"http:\/\/www.gara.net\/Repository\/Imagenes\/Pub_3\/Issue_5509\/p011_250x188.jpg\" \/><\/strong><\/p>\n<p><strong>Noizbait esan duzu Donostiako Kursaal  zaharrean egin zen  bilerara joan zinela [1965. urtean] -handik sortu zen  gerora Ez Dok  Amairu- eta erabat surrealista iruditu zitzaizula, ez  zenuela ezer  ulertzen&#8230; Beraz, zerk eraman zintuen jarraitzera?<\/strong><\/p>\n<p>Garai hartan oriotar gazte bat nintzen ni, kantatzea gustatzen   zitzaion gazte bat. Orduan erlojugintzan aritzen nintzen, eta dendan   irrati bat neukan, eta munduan zehar egiten ziren kantuak entzuten   nituen. Orduan gitarra batekin nenbilen, lehen gauzak egiten, eta   euskaratu egiten nituen hitzak. Horrela nenbilela, nire burua aurkeztu   nuen garai hartan \u00abLa Voz de Espa\u00f1a\u00bb egunkariak urtero egiten zuen   artista gazteen kantu txapelketan. Jaialdia igandean izan zen, eta   asteartean bi orri oso-osorik agertu ziren egunkarian kantaldi horren   berri ematen. Nire harridurarako, nire izena agertu zen hor&#8230;<\/p>\n<p><strong>Gainera, \u00abmodernotzat\u00bb jotzen  zintuzten&#8230;<\/strong><\/p>\n<p>Nire gustuko bospasei kanturekin -Elvis Presleyrenak eta horrelakoak-   pot-pourri bat antolatu nuen euskaraz, eta horrek izan zuen arrakasta   handia aipatzen zuten egunkarian. Gainera -aipatzen zuten- sariketa   hartan lehen aldikoz euskaraz entzun zuten norbait kantari. Eta   bat-batean, telefono dei bat jaso nuen: Mikel Laboa zen. Nik ez nuen   ezagutzen. Garai hartan Medikuntza ikasketak egiten ari zen Bartzelonan.   Berak kontatu zidan bilera bat antolatu nahi zutela Donostian,  euskaraz  kantatzen zuen jendearekin, eta hitzordua eman zidan. Tokia,  lehengo  Kursaala zen, soto batean, hautsez betetako trasteria batean.<\/p>\n<p>Han ikusi nuen lehen aldikoz apaiz bat, bere ile zuriarekin eta bere   sotanarekin, txa-txa-txa euskaraz kantatzen -Nemesio Etxaniz zen-, eta   gero beste apaiz gazte bat protesta kantak egiten zituena -\u00abEliza   pobrea\u00bb eta horrelako gauzak-; ikusi nituen lehen aldikoz txalapartari   batzuk, Artze anaiak, beste batzuk poesia irakurtzen, eta pop musika   egiten zuen Txiki Aiestaran ere bai, bateria txiki batekin&#8230;   Esperimentuak ziren.<\/p>\n<p>Egia esan, nik ez nuen tutik ere ulertzen zer zen hori guztia. Lehen   bilera hartan, Bartzelonan zebiltzan ikasle horietako batek magnetofoia   martxan jarri zuen, eta kantari batzuk hasi ziren katalanez: Pi de la   Serra, Guillermina Mota, Raimon&#8230; Deskubrimendua izan zen hori. Jendea   hasi zen mintzatzen mugimendu horren ildotik, eta horrek guztiak  zeuzkan  erro politikoak&#8230; Nik, egia esan, egoera politikoaren  kontzientzia  handirik ez nuen garai hartan, eta gauza berri asko  entzuten nituen.  Badirudi zerbait sortu zitzaidala neure baitan.  Hurrengo bilerara  hurbildu nintzen; zerbaitek -agian senak- esaten  zidan jarraitu behar  nuela, eta pitinka-pitinka, bileratik bilerara,  hasi ginen bidea egiten.  Kontzientzia politikoa ere pixka bat orduantxe  hartu nuen; azkenean  erakargarria egin zitzaidan hori guztia.<\/p>\n<p><strong>Euskal kulturan zer-nolako garrantzia  izan zuen Ez Dok Amairu mugimenduak?<\/strong><\/p>\n<p>Garbi ikusi genuen, berehala, herri honetan ez zegoela ezer, eta   jendeak behar handia sentitzen zuela. Lehendabiziko agerraldia   izugarrizko eztanda izan zen, eta jendea hasi zen oso bero; egarri hori   bazegoen. Harritzekoa ere ez zen, tankera horretako mugimendurik ez ze-   goelako; musikan, bakarrik koruak, otxoteak eta horrelako gauzak   zeuden&#8230; Gainera, garai hartan, munduan zehar oso hedatuta zegoen   protesta kantaren giroa, eta horrekin berehala etorri zen hippy   mugimendua ere. Gu, lehendabiziko kantuetan, pixka bat hari horretatik   tiraka hasi ginen geure protesta kantak egiten&#8230; Orduan hasi ginen   konturatzen, hor, ikuspegi soziologikotik, zerbait interesgarria ari   zela gertatzen. Gero, urteetara, jendeak askotan esan du \u00abEz Dok Amairu   baino lehen\u00bb eta \u00abEz Dok Amairu-ren ondoren\u00bb&#8230; nolabait esateko aro   berri baten hasiera izan zela.<\/p>\n<p><strong>Euskal kulturaren berpizkundea izan  zela esan daiteke?<\/strong><\/p>\n<p>Horrela hartu izan da, behintzat. Gazte asko hasi ziren idazten,   dantzari taldeak ere hasi ziren handitzen, bilketak egiten, antzerkia   ere orduantxe hasi zen indartzen, kantariak ere -gu baino gazteagoak   zirenak- hasi ziren diskoak argitaratzen&#8230;    Orduan, egia da   sormenerako eta gauzak jorratzeko zaletasuna hor hasi zela, beharbada   garai edo aro berri baten hasiera moduan&#8230;<\/p>\n<p><strong>Hala ere, Ez Dok Amairuk harridura ere   sortu zuen inguru euskaltzaleetan. \u00abZeruko Argia\u00bb-n ia eskandalutzat   eman zuten bertakoa ez zen gitarra erabiltzea musika tresna bezala.<\/strong>..<\/p>\n<p>Bai, horrek adierazten du pixka bat garai hartan Euskal Herrian   zegoen mentalitatea. Artikulua euskaltzale eta abertzale batek egin   zuen, baina kasik kondenatu egiten gintuen gu, hain espainiarra zen   gitarra hori eskuetan hartu genuelako&#8230;<\/p>\n<p><strong>Eta, oro har, euskal kulturaren  ondorengo bilakaera ikusita, nora iritsi gara?<\/strong><\/p>\n<p>Duela gutxi horretaz hausnarketa bat egiten nuen, gaur egun ez ote   dagoen gure herria beste loaldi batean, batez ere politikagintzan; azken   batean, politikak harrapatu egiten gaituelako modu batean edo bestean,   zeren gure gizartearen ezaugarri izan daitekeen ekintza kultural  deitzen  dugun hori, ez baldin badu hornitzen edo inguratzen  politika-jarduera  egoki eta koherente batek, ahultzen doa, kolorea  galdu egin balu bezala.  Eta nik sumatzen dut gaur egun, ez ote dagoen  berriz ere lokartu samar.  Agian une ona litzateke beste Ez Dok Amairu  bat ateratzeko -ez garai  hartan eman zena- baina bere filosofia edo  esanahia berreditatuko lukeen  beste astindu bat. Nik uste dut beste  astindu bat behar duela gure  herriak.<\/p>\n<p><strong>Zer gertatzen da ba? Aldaketa baten   atarian gaude eta askotan aldaketa politiko eta sozialek eferbeszentzia   kulturala dakarte musikan, artean, antzerkigintzan&#8230; Momentuz, ez   dirudi ezer berririk ateratzear dagoenik&#8230;<\/strong><\/p>\n<p>Gu ez gaude mundutik aparte, eta azkenean munduko joera nagusiek   arrastaka eramaten gaituzte. Bitxikeria bezala gertatzen dira batzuetan,   halako toki batean, berriro berpizkunde bat sortzen da. Baina   normalean, munduarekin ezinbestean harremanean gaudenez, munduan   gertatzen denak eragina du guregan. Baina nik esango nuke, adibidez,   nire alorrean, musikan, duela 45 urte Ez Dok Amairu hasi zenekoa eta   oraingo egoera begiratzen baldin baditugu, ikaragarrizko aldea dagoela.<\/p>\n<p><strong>Gaur egun ez dago lehen aipatzen  zenuen behar hori?<\/strong><\/p>\n<p>Bai, gertatzen dena da, azken batean, ofizio kontua da. Hau da, orain   dela 45 urte gitarrista bakar bat ere ez zegoen, eta gaur egun   gitarrista gazte, ikasi eta on asko dago. Hori da ofizioa; gero beste   kontu bat da -eta hau mundu osoan gertatzen da- kantari ahots politak,   oso ongi kantatzen dutenak, musikari oso onak, horiek denak, asko   daudela; baina artistak, beharbada, ez daude hainbeste. Hori oso   diferentea da.<\/p>\n<p><strong>\u00abLoretxoa\u00bb eta \u00abZenbat gera\u00bb izan   ziren plazaratutako lehenengo abestiak. Euskal Herriaren eta orduan bizi   zen egoeraren alegoriak ziren nolabait. Garaiaren ikur bilakatu   ziren&#8230; Zer-nolako itzala du horrek zuregan?<\/strong><\/p>\n<p>Kantagintzan ari zarenean, beti kantuak egiten ari zaren heinean   sortzen dira kanta batzuk nabarmentzeko gehiago dutenak beste batzuk   baino, osagai gehiago dutenak&#8230; Egia esan, kantu batean hobeto asmatzen   dugu, beste kantu batzuetan baino. Azkenean, gizarteak bere burua   halakoekin identifikatzen duenean, ikur egiten ditu eta bere   erreferenteak ditu kantu horiekin. Eta kantu horiek jendearen bizitzan   lagun izaten dira ere bai, eta istorio pila bat sortzen dira, gero   bueltan etortzen zaizkizunak&#8230;<\/p>\n<p><strong>Hori atsegina izango da&#8230;<\/strong><\/p>\n<p>Bai. Niri askotan gertatzen zait -eta uste dut besteei ere bai-   borrokan ibiltzen naizela nire kantuekin; bihurriak dira. Orduan, osatu   nahian nabil, borrokan, eta pasatzen ditut orduak eta gauak&#8230; Loa   kentzen didate&#8230; Baina, halako batean, konturatzen zara ez duela beste   bueltarik, behintzat zure eskuetan, eta oso gustura ez baldin bazaude   ere, bidaltzen duzu disko batean, eta hegan egiten du. Eta kuriosoa da,   kantu horiek bizitza propioa dute; hasten dira txoko-moko jendearen   sentiberatasun hori ukitzen eta, horren ondorioz, istorioak sortzen   dira. Batzuek elkar ezagutzen dute kantu bat tarteko, beste batzuk   maitemindu egiten dira, beste batzuei ez dakit zein istorio gertatu   zaien&#8230; Gero, batzuetan, bai eskutitzez edo topo eginda, kontatu egiten   didate beren istorioa&#8230; Kantuen munduak misterio hori du, magia&#8230;  Eta  hori atsegina da, bistan da.<\/p>\n<p><strong>\u00abZenbat gera\u00bb abestian (hitza: Abel   Muniategi) egiten duzun galdera bera egingo dizut: \u00abGure asmoak,   esperantzak, herria, askatasuna, justizia, pakea, egia, maitasuna&#8230;   mitoak, hitz hutsak dira?\u00bb<\/strong><\/p>\n<p>Agian, batzuetan badira. Sentimendu primarioak astintzen dira,   estimulatzen dira, baina gero hor aipatzen diren hitz horiek gauzatu   egin behar dira. Horrek esan nahi du antolatu behar dituzula; nolabait   esateko, bideratu egin behar direla. Bestela, hitz hutsetan gelditzen   dira. Egoki bideratzen ez direnean -eta horrek adierazten duen   nolabaiteko frustrazio, eta ahuleziaren kontzientzia- urrundu bezala   egiten dira, eta azkenean, mitoak bihurtzen dira, hitz hutsak&#8230;<\/p>\n<p><strong>Eduki sozialetik eta epikatik estilo   liriko eta barnerakoirako eboluzioa nabaritzen dugu zure abestietan.   Nolakoa izan da bilakaera hori?<\/strong><\/p>\n<p>Askotan, lan honetan bilakaera ez da izaten proiektatzen duzulako   gogo bat edo beste, kasik berez joaten den gauza bat da. Ni konturatzen   naiz, adibidez, 45 urtean ikaragarri aldatu naizela kantari moduan,   baina ez dut proposatu, agian oharkabean gertatzen da. Lehen aipatu dut,   kantu bat egiten dudanean, segidan gustatzen zaidala zuzenean ematen   hastea. Mikili-makala baldin badago ere, azkenean konturatu naizelako,   arian-arian, publikoan ematen den bezala, ari dela osatzen, eta hiru bat   hilabeteren buruan, lehen eguneko grabaketa entzun eta hiru hilabetera   egindako beste grabaketan entzun, eta harrituta gelditzen naiz, kantua   zenbat aldatu den&#8230;<\/p>\n<p><strong>Eta publikoaren erantzunak laguntzen  dizu?<\/strong><\/p>\n<p>Bai. Publikoan ongi sartu den ala ez, bai, hori seguru. Oso harreman   sutila da, noski. Zenbait tokitan harreman hori oso berezia da,   esplikaezina&#8230; Kantagintzan aldatuz zoaz ia oharkabean, ari zarelako,   bizitzen ari zarelako&#8230; Horregatik badago esaera zahar bat esaten   duena: \u00abGarrantzitsua ez da helburua, bidea baizik\u00bb. Egia da hori.   Askotan ez dakigu nora goazen, eta jakitea ere ez da beharrezkoa;   beharbada, hortxe, espetxe batean bezala geldituko ginateke. Inportantea   da bidean zaudela, bidea egiten zaudela, eta beti da misteriotsua   bidearen aurrealdean, beste metro horretan zer dagoen&#8230;<\/p>\n<p><strong>Lehenengo diskoetan barrualdeko   erreferentziak daude (Nafarroa, Zuberoa&#8230;). Azken garaian, \u00abNere   ekialdean\u00bb eta \u00abItsas ulu zolia\u00bb diskoetan itsaso aldera itzuli zara.   Zerk eraman zaitu itsasaldeko begirada hori ematera?<\/strong><\/p>\n<p>Azkenean bulkadak dira. Garai batean Zuberoa, Nafarroa aldea&#8230; Beti   barnealdera begiratzen nuen. Behin baino gehiagotan galdetu didate: \u00abZu   itsasaldekoa izanik, nolatan ez da agertzen gehiago itsasoaren   presentzia zure kantuetan?\u00bb. Eta nik erantzuten nuen: \u00abAgian, ama   agertzen ez den bezala, eta beti ondoan daukat ama\u00bb. Askotan hurbil   daukazu, hortxe bertan, eta ez duzu behar ezer egiterik, ez duzu kantu   baten bidez zerbait esan beharrik&#8230; Misterioa urrun dauden gauzek   ematen dizute beti&#8230; Hurbilekoak ez du misteriorik, egunero urratzen   duzun gauza da&#8230;<\/p>\n<p>Duela urte gutxi gertatu zen Jon Maia etorri zela egun batez etxera,   eta bertsoak eskaini zizkidan. \u00abHau idazten nintzela konturatu nintzen   zeuk kantatzeko bertsoak zirela\u00bb, esan zidan. Itsasoari begirako bertso   batzuk ziren.<\/p>\n<p>Bertsoak irakurrita, kajoian sartu nituen; ez nituen ikusten nire   kantu bezala, egia esan. Baina egun batean, loak hartu ezinik, ohean   bueltaka eta bueltaka, eta doinua zebilkidan bueltaka, almoadaren   kontra, doinu bat&#8230; Kendu nahi nuen doinu hori eta ez zen posible.   Goizeko hiru eta erdietan jada desesperatuta nengoen, eta bat-batean   etorri zitzaidan: \u00abhor kajoian dauzkat bertsoak&#8230;\u00bb. Jaiki nintzen, joan   nintzen estudiora, hartu nituen bertsoak, doinu horrekin irakurri   nituen, eta \u00abya est\u00e1! Honendako da doinua\u00bb. Seguru asko, doinu horrek   esaten zidan mundu misteriotsu bat bazegoela hor. Ikaragarrizko   misterioa du horrek&#8230; Kantu asko jada eginda datozkigu, eta gu,   nolabait esateko, bitartekoak gara, horiei bidea emateko. Nire kantu   arrakastatsuenak dira, hain xuxen, lan gutxiena eman didatenak.<\/p>\n<p><strong>Zure abesti askok, beste euskal   abeslarienek bezala, malenkoniaren kutsua dute. Gure nortasunaren   ezaugarria dela esan genezake. Zergatik aire triste hori euskaldunon   abestietan?<\/strong><\/p>\n<p>Tonu minorrean edo egitura txikia deitzen dugun honetan, tristezia   ematen duen tonalitate horretan musika asko dago, eta niretzat musika   ikaragarrienak tonalitate horretan daude. Niri behintzat, ikaragarri   gustatzen zaizkit musika asko -besteak ere bai, noski, badira tonu   nagusian gustatzen zaizkidanak- baina ia beti da hortik, abiapuntu   bezala tristezia, nahiz eta gero tonu maiorrera pasatu, eta asmatzen da   halako dimentsio bat, barnekoiagoa, erlijiosoagoa&#8230; Ez dakit zer duen,   baina niri, behintzat, estetika hori asko gustatzen zait.<\/p>\n<p>Eta, kontuz, euskal kanta zaharretan ere nik esango nuke hein handi   batean dagoela, alde batetik lurrin poetikoagoa hartuko balu bezala, edo   seduzitzeko arma hobea balitz bezala&#8230; Hemen da tristezia sereno bat.<\/p>\n<p><strong>Zerbaitek eragindako malenkoniaren  sentimendua dirudi. Agian horrek esan nahi du euskaldunok zerbaiten  nostalgia dugula?<\/strong><\/p>\n<p>Ez dakit; interpretazio asko izango dira&#8230; Oso zaharrak gara, hori   bai; herri bezala, oso zaharrak gara. Beharbada zaharrenak gara planeta   honetan, edo zaharrenetakoak, seguru. Agian zahartzaro horrek edo   urrundik etorriak garen horrek ez dakit zein kostra eman digun, baina   igual gauzak begiratzen ditugu espantu gehiegi gabe, ospakizun festaren   beharrik gabe. Gauzak kontatzen ditugu xume-xume; ez da kasualitatea   bertsolariek ez dutela alarderik egiten, gauzak kontatzen dituzte   xume-xume, atenporalitate bat ematen diote horri guztiari&#8230; Ni aspaldi   konturatu nintzen gauzarik sakonenak direla gauzarik xumeenak. Edo,   alderantziz, gauzarik xumeenak dira sakonenak.<\/p>\n<p><strong>Zaharrak gara, xumeak, agian ausartak   eta langileak ere bai -diotenez-, mundura irten gara, beste batzuen   enpresa handietan ere parte hartu dugu&#8230; Alabaina, ofizialki ez gara   existitzen&#8230; Zer gertatzen zaigu?<\/strong><\/p>\n<p>Hori da gure zama. Oso herri zaharra gara, nortasun handikoa, oso   berezia, baina ez gara geure buruaren jabe&#8230; Izan gara, baina beti   inguratu gaituzte menperatzaile kultura jorratzen dutenek, inguratu   gaituzte handik eta hemendik. Beti eduki ditugu inguruan mundua bere   atzaparretan eduki nahi duen jende amorratu horietakoak. Horien   nolabaiteko ondorioa gara. Alde batetik batzuk, eta bestetik besteak,   harrapatuak gara. Hala ere, burugogor samarrak gara, izan ere, gure   historiari begiratu, eta horien guztien artean izanda ere, egun baldin   bagara, oraindik ere arnasa hartzen baldin badugu, adierazten du   burugogorrak ere bagarela&#8230;<\/p>\n<p><strong>Agian politikagintzan ez gara hain  trebe?<\/strong><\/p>\n<p>Ez, ez gara trebe, batez ere azkeneko mendeetan. Nafarroa galdu   genuenetik, jada ez dakigu zer den gure estatu baten egituran bizitzea.   Eta menperatu gintuztenez geroztik, ez dugu jakin ongi bideratzen gure   kultura politikoa, estrategia bat. Azken batean, gu indarren harremanen   ondorioa gara beti. Gu, kuantitatiboki txikiak izanik, beharbada   kualitatiboki izan gintezke bizkorrak, indartsuak, eta orduan gure   indarren harreman hori egongo litzateke orekatuago.<\/p>\n<p>Baina hori modu egokian antolatzea ez dugu lortzen. Azkeneko mende   hauetan, bihurtu gara pixka bat frakasoa ospatzen duen herri bat;   frakaso horri txalo jotzen diogu. Begiratu zenbat gauza gertatu diren   azken hamarkada hauetan, eta menperatu txiroaren -txiroa zentzu   horretan- nolabaiteko mentalitate bihurtzen da azkenean: \u00abSaiatu gara,   saiatu gara&#8230;\u00bb Eta orduan txalo jotzen dugu saiatu delako&#8230; Baina ez   dugu galdetzen egoki saiatu ote den; hau da, modu egokian izan den   saiakera edo kolaboratzen egon den. Orduan, frakasoa txalotzen duen   herri bat bihurtu gara, eta kolaboratzen diharduen herri bat. Gaur egun,   Euskal Herrian egiten den politikak erregimen menperatzailearekin   kolaboratu baino ez du egiten . Hori horrela da.<\/p>\n<p><strong>Eta uste duzu alderdi guztiek -agian  nahi gabe- kolaboratzen dutela?<\/strong><\/p>\n<p>Bai; azkenean politikan, borondate onez edo txarrez, emaitza izaten   da bertsua. Politika zerbaitetarako baldin bada, irabazteko da. Politika   galtzeko baldin bada, ez du merezi. Orduan, egitekotan, izan behar da   irabazteko.<\/p>\n<p>Eztabaidan, baten batek esaten dit: \u00abEz nago ados, nik sinisten dut\u00bb.   Beti Elizarekin topo egiten dugu&#8230; Ez gara konturatzen sineste  ariketa  beti ulermen eza dagoenean egiten dela; ulermenaren hutsunea  betetzera  dator beti sinesmena. Ulermena dagoenean, arrazionaltasuna  egokituta  dagoenean, sinesmenak ez du tokirik izaten, edo alderantziz.  Biak behin  ere ez dira elkarrekin bizi. Hemen, oraindik asko jotzen  dugu  sinismenera, besterik ezean.<\/p>\n<p><strong>Beharbada ez gara uste dugun bezain  kapazak ikuspegi          komun eta kolektiboetan lan egiteko?<\/strong><\/p>\n<p>Hori ondorioa da azken batean. Herriak azkenean, oro har, zentzua   galtzen duenean, askotan ahulezia ekartzen duen nolabaiteko zera bat da   hori, joera bat; azkenean egiten da zatikatu, fragmentatu, eta bere   estrategia, nolabaiteko ariketa, murrizten da alderdikeriara. Hemen   Euskal Herriko alderdiek badute estrategia, baina beren alderdiendako,   eta gero, gainerako alderdien arteko, nik esango nuke, finean, helburu   bertsua luketen alderdien arteko borroka areagotzeko, zatitzeko&#8230; Hori   psikologian sartzen da.<\/p>\n<p>Ahuleziak ekartzen du arerioa ondokoan ikustea, eta galtzen da oroa,   hau da, benetako arerioa&#8230; Hori egunetik egunera ikusten ari gara gure   herrietan; nahiago izaten dute itunak alderdi gobernatzaile batekin,  hau  da inperialismoarekin, ondokoarekin baino. Horrek esan nahi du:   zerbitzaria izan. Eta hori gertatzen zen garai batean hemengo   jaunkuntien kasuan, tratuak egiten zituztenean Gaztelako erregearekin   eta abar, fabore batzuen trukean, inbasioak egiteko&#8230;<\/p>\n<p><strong>Hala ere, baikorra al zara?<\/strong><\/p>\n<p>Herri oso zaharra gara, urrutitik gatoz, eta gainera, badirudi   egoskorrak garela, eta egoskortasun horri kasu honetan \u00abtasuna\u00bb deitzen   diot \u00abkeria\u00bb baino; ez baitut ikusten beste motorrik dagoenik horri   bultzatzen dionik; orduan, egoskortasun hori herri honek badauka. Herri   honek badu kapazitatea, espontaneoki, politikako mugimendu txatxu eta   nahiko ergel horien gainetik bat-batean eztanda egiteko eta antolatzeko,   badu kapazitatea, espontaneoki; hau da instintu primarioei bide  emanaz,  besterik gabe. Nik askotan pentsatzen dut, herri honek  badaukala  berezko izaera erresistente hori.<\/p>\n<p><strong>\u00abKantuz sortu naiz eta, kantuz nahi   bizi \/ Kantuz igortzen ditut, nik penak ihesi \/ Kantuz izan dudanian   zerbait irabazi \/ Kantuz gustura ditut guziak irazi \/ Kantuz ni   bezelakoak hiltzia du merezi&#8230;\u00bb 45 urte kantuz&#8230; Bizitzeko modu   ederra, ezta?<\/strong><\/p>\n<p>Nik beti esan dut mundu honetan sortzen den jende pribilegiatu   horietako bat naizela. Oso polita egiten zait. Kantagintzak eramaten   zaitu gizartera eta gizarte horretan halako giro, emozio mundu bat   sortzeko gai izatea, ospakizun bat izatea bi ordutan, giro hori izatea,   eta ondorioz, guztiongan sortzen den mundu afektiboa, pertsonala, eta   kontatzen dizkizuten gauzak&#8230; Egia esan, oso sari handia da.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h6><a title=\"Gara\" href=\"http:\/\/www.gara.net\">Gara<\/a>-k argitaratua<\/h6>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00abMenperatu gintuztenez geroztik, ez dugu jakin ongi bideratzen gure kultura politikoa\u00bb Gustuko zituen rock abestiak euskaratuz hasi zen kantagintzan. Beste hainbat sortzailerekin batera parte hartu zuen loaldian zegoen euskal kulturaren berpizkundean, astindu moduko hartan. Orduz geroztik, bere ahotsa herri baten bizitzaren soinu-banda da. Protestatik epikara edo lirismora, gitarra hutsarekin edo orkestra sinfoniko osoak lagunduta, baina [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-23929","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Benito Lertxundi, herri baten doinua - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"\u00abMenperatu gintuztenez geroztik, ez dugu jakin ongi bideratzen gure kultura politikoa\u00bb\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Benito Lertxundi, herri baten doinua - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"\u00abMenperatu gintuztenez geroztik, ez dugu jakin ongi bideratzen gure kultura politikoa\u00bb\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2011-01-24T04:29:23+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.gara.net\/Repository\/Imagenes\/Pub_3\/Issue_5509\/p011_250x188.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Fermin Munarriz\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"13 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Benito Lertxundi, herri baten doinua\",\"datePublished\":\"2011-01-24T04:29:23+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\\\/\"},\"wordCount\":2670,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.gara.net\\\/Repository\\\/Imagenes\\\/Pub_3\\\/Issue_5509\\\/p011_250x188.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\\\/\",\"name\":\"Benito Lertxundi, herri baten doinua - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.gara.net\\\/Repository\\\/Imagenes\\\/Pub_3\\\/Issue_5509\\\/p011_250x188.jpg\",\"datePublished\":\"2011-01-24T04:29:23+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"\u00abMenperatu gintuztenez geroztik, ez dugu jakin ongi bideratzen gure kultura politikoa\u00bb\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/www.gara.net\\\/Repository\\\/Imagenes\\\/Pub_3\\\/Issue_5509\\\/p011_250x188.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/www.gara.net\\\/Repository\\\/Imagenes\\\/Pub_3\\\/Issue_5509\\\/p011_250x188.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Benito Lertxundi, herri baten doinua\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Benito Lertxundi, herri baten doinua - Nabarralde","description":"\u00abMenperatu gintuztenez geroztik, ez dugu jakin ongi bideratzen gure kultura politikoa\u00bb","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Benito Lertxundi, herri baten doinua - Nabarralde","og_description":"\u00abMenperatu gintuztenez geroztik, ez dugu jakin ongi bideratzen gure kultura politikoa\u00bb","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2011-01-24T04:29:23+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.gara.net\/Repository\/Imagenes\/Pub_3\/Issue_5509\/p011_250x188.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Fermin Munarriz","Tiempo de lectura":"13 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Benito Lertxundi, herri baten doinua","datePublished":"2011-01-24T04:29:23+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/"},"wordCount":2670,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.gara.net\/Repository\/Imagenes\/Pub_3\/Issue_5509\/p011_250x188.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/","name":"Benito Lertxundi, herri baten doinua - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.gara.net\/Repository\/Imagenes\/Pub_3\/Issue_5509\/p011_250x188.jpg","datePublished":"2011-01-24T04:29:23+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"\u00abMenperatu gintuztenez geroztik, ez dugu jakin ongi bideratzen gure kultura politikoa\u00bb","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.gara.net\/Repository\/Imagenes\/Pub_3\/Issue_5509\/p011_250x188.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.gara.net\/Repository\/Imagenes\/Pub_3\/Issue_5509\/p011_250x188.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/benito-lertxundi-herri-baten-doinua\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Benito Lertxundi, herri baten doinua"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23929","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23929"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23929\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23929"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23929"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23929"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}