{"id":23487,"date":"2010-10-29T08:13:22","date_gmt":"2010-10-29T06:13:22","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\/"},"modified":"2010-10-29T08:13:22","modified_gmt":"2010-10-29T06:13:22","slug":"aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\/","title":{"rendered":"AEBak eta Europa: berdintasunak eta ezberdintasunak (I)"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<h3>Joseba Felix Tobar-Arbulu Ingeniaria<\/h3>\n<p><strong><span>Artikuluaren lehenengo atal honetan,  langabezia eskaera agregatuaren gabeziatik datorrela eta munduak eskaera  gehiago behar duela dioen premisatik abiatuta, Warren Mosler  ekonomialariak AEBetarako eta Europarako egin dituen proposamenak  aurkeztu eta aztertzen ditu Tobar-Arbuluk. Proposamen horien bidez  azaltzen ditu AEBen eta Europaren arteko ezberdintasunak.<\/span><\/strong><\/p>\n<div>\n<div>\n<p>Elkarrizketa mamitsu bat egin diote Warren Mosler-i  (<a title=\"Elkarrizketa\" href=\"http:\/\/moslereconomics.com\/2010\/09\/23\/what-policies-for-global-prosperity\/?utm_source=feedburner&amp;utm_medium=feed&amp;utm_campaign=Feed%3A+TheCenterOfTheUniverse+%28The+Center+of+the+Universe%29\">http:\/\/moslereconomics.com\/2010\/09\/23\/what-policies-for-global-prosperity\/?utm_source=feedburner&amp;utm_medium=feed&amp;utm_campaign=Feed%3A+TheCenterOfTheUniverse+%28The+Center+of+the+Universe%29<\/a>).  Bertan Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) eta Europar Batasuneko (EB)  egoera ekonomikoak aztertzen ditu. Hona hemen nola ulertu behar den  Diru-Teoria Modernoaren aplikazioa AEBetan eta EBn.<\/p>\n<p>Eskaera agregatuaren gabeziatik dator langabezia. Munduak eskaera  gehiago behar du. Hortaz, AEBetan, Mosler-en proposamenak hauexek dira:  (a) zergak murriztea, (b) Gobernu Federalak estatuei errenta banaketa  bat luzatzea; eta (c) lan egin nahi duen edozeini 8 dolar\/orduko  enplegua hornitzea, fondo federaletik.<\/p>\n<p>EBrako, aldiz, Europako Banku Zentraletik (EBZ) estatuetako gobernuei  diru-banaketa bat bideratzea, agian barne produktu gordinaren %20ra  irits daitekeena, per capita-ko oinarrian eginda.<\/p>\n<p>AEBetarako proposamenak lanean ari den jendeari errenta hobetuko dio;  beraz, sektore pribatuan salmenta gehiago egongo da. Hortaz, ez da  Gobernuari dagokion kontua. Orain politika murriztaileak daude, AEBetako  ahalmen produktiboa mugatzen dutenak. EBn antzeko politika  murriztaileak daude, eskaera agregatua murrizten dutenak.<\/p>\n<p>Sektore batek \u00abaurrezki netoa\u00bb izateko, beste sektore batek  defizitean egon behar du. Beraz, zergak murrizten dituenean edo gastua  handitzen duenean, eskaerak sorturiko zuloak betetzen ditu Gobernuak.<\/p>\n<p>EBrako proposamenak ez du jendearen gastua handitzen. Egiten duena  hauxe da: herrialdeek EBk markaturiko gastu-mugei kasu egiten dieten  heinean, esleipena jasotzen dute. Ez badute kasu egiten, ordainketa  jasotzeko arriskuan daude, eta kasu horretan, merkatuak zigortuko ditu  herrialde horiek.<\/p>\n<p>AEBetakoa bezalako Gobernu batek erabaki behar du  zein den gobernuaren tamaina aproposa, hasi sistema legalean, sistema  horren enplegatuak eta abar, eta bukatu sistema militarraren  tamainarekin. Gobernu-tamaina erabaki eta gero, sektore pribatuko izatea  nahi duen jarduera maila sostengatzeko behar diren zergen maila zuzena  erabakiko du. Zerga horiek gobernuaren tamaina baino txikiagoak izango  dira. Hortaz, nahiz eta gobernuak txikiagoa gura, zergak eduki behar  dira, zeintzuk are baxuagoak izango diren. Zergatik? Horixe delako bide  bakarra sektore pribatua bere aurrezki desiotan egokitzeko.<\/p>\n<p>EBn badago arazo bat: EBZk, estatutuz, debekatuta dauka EBko  herrialde-gobernuei finantzatzea. Beraz, zer esan nahi du lehen  aipaturiko diru-banaketa horrek? Nondik dator dirua? Nora doa?<\/p>\n<p>Proposamena gauzatzeko, EBko gobernuen aho bateko onarpena behar da.  EBko gobernuek kontuak dauzkate EBZn. Proposamenaren arabera, EBZk  kreditu balantze bat ezarriko du gobernu-kontuetan. Beraz,  gobernu-kontuetan balantzea handituko da. Banku nazional baten kontuetan  balantzea handitzeak ez du esan nahi gastu gehiago egongo denik (beste  alde batetik, gastuak sor dezake inflazioa, ez banku zentral baten  konputagailuan kreditu-balantze baten existentziak).<\/p>\n<p>Gero, balantze hori gastuetan, maileguz hartzean eta zor kudeaketan  erabiliko da. Demagun, Greziaren kasuan: behin kreditu-balantzea  erabilita, Greziak bere gastu normala segituko luke, baina bere zorra  gutxitua izango da (BPGren %20an lehen urtean). Proposamen horrek ez du  inongo eraginik ekonomia errealean, ezta gastu errealean ere. Eragina  hauxe da: ordaindu gabeko titulu greziar gutxiago egongo dira eta  Greziako zorra gutxiagotuko da eta gutxituz joango da.<\/p>\n<p>Banku zentralen jarduera ulertzen duena konturatuko  da proposamenak ez duela inongo eragina ekonomia errealeko inflazioan,  enpleguan eta errentan. Eragina gobernu nazionalen finantzaketa normala  erraztea da. Beste era batera esanda, EBk ezin ditu bermatu herrialde  guztiak, eta EBZk ezin ditu bermatu gobernu guztiak, zeren, hala egingo  balu, defizitik handiena gastatuko lukeenak irabaziko luke (hondoranzko  lasterketa bilakatuko litzateke). Beraz, nolabaiteko mekanismo bat egon  beharko da gobernu-defizitaren gastua kontrolatzeko, herrialde kide  guztientzako. Proposamenak kreditu-arriskua alboratzen du  herrialde-gobernuaren mailan, ondorioz, merkatuak ez ditu gehiago  mugatuko gobernuak maileguz hartzeko ahalmenean, gobernuak soilik EBZren  urteko banaketaren menpe daude, beraiek finantzatzeko askatasun horri  eusteko.<\/p>\n<p>EBZk, beraz, diziplina bat ezar dezake herrialde horien gainean.  Isunak ezarri barik, ordainketak ateratzeko erreminta hori edukiz, EB  egoera sendoago batean egongo da behar dituzten defizit-mugak  betearazteko, goian aipaturiko hondoranzko lasterka gertatu gabe.<\/p>\n<p>EBn gaur egungo defizit-muga BPGren %3 da. Eskaera kudeaketa  Egonkortasun eta Hazkunde Akordioan oinarritu behar da. Aurrerantzean,  aldiz, Europak erabaki behar du defizit-muga berria zein izango den (%3,  %4, %5, %6 edo dena delakoa). Erabaki politikoa da. Defizit-muga  baxuegia aukeratzen badute, langabezia gehiago egongo da. Altuegia  onartzen badute, inflazioa egongo da. Erabakia beti politikoa izango da.  Galdera da: nola betearazten da aukera politikoa? Orain isunen bitartez  betearazten ari dira. Baina horrek ez du funtzionatzen.<\/p>\n<p>Mosler-en proposamenaren arabera, hala AEBetan nola  EBn, defizit gastuaren eta zor-metaketaren nolabaiteko maila behar du.  AEBak hobeto daude EB baino; izan ere, AEBetako aurrekontu defizitek ez  daukate EBk dauzkan egonkortasun aferak eta aipaturiko kreditu kontuak.<\/p>\n<p>Beste aldetik, Alemania ez da Kalifornia, ezta Grezia Connecticut  ere. EBk bere herrialde kide guztiak maila berean ezarri ditu, estatu  gobernu gisa, baina AEBek daukan Gobernu federalik gabe, estatu  gobernuei laguntzeko. Horrek eskaera agregatua sostengatzeko zama EBko  herrialde kideetan ezartzen du. AEBen defizita maila federalean dago, ez  estatu bakoitzari dagokionean.<\/p>\n<p>Demagun analogia bat: baldin eta AEBek joan den urtean 1012 gehi 0,5 x  106 dolarreko defizita izan bazuen maila federalean, eta baldin eta  hori estatu desberdinen mailan gertatu izan balitz, AEBak egongo  lirateke EB dagoen egoera berdintsuan, AEBetako estatuak ordaintze  ezaren ertzean egonez. Baina AEBetako defizita maila federalean  dagoelako, ez estatu ezberdinen mailan, EB baino egoera sendoago batean  daude AEBak.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h3><a title=\"Gara\" href=\"http:\/\/www.gara.net\">Gara<\/a>-k argitaratua<\/h3>\n<\/p><\/div>\n<\/p><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joseba Felix Tobar-Arbulu Ingeniaria Artikuluaren lehenengo atal honetan, langabezia eskaera agregatuaren gabeziatik datorrela eta munduak eskaera gehiago behar duela dioen premisatik abiatuta, Warren Mosler ekonomialariak AEBetarako eta Europarako egin dituen proposamenak aurkeztu eta aztertzen ditu Tobar-Arbuluk. Proposamen horien bidez azaltzen ditu AEBen eta Europaren arteko ezberdintasunak. Elkarrizketa mamitsu bat egin diote Warren Mosler-i (http:\/\/moslereconomics.com\/2010\/09\/23\/what-policies-for-global-prosperity\/?utm_source=feedburner&amp;utm_medium=feed&amp;utm_campaign=Feed%3A+TheCenterOfTheUniverse+%28The+Center+of+the+Universe%29). Bertan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-23487","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>AEBak eta Europa: berdintasunak eta ezberdintasunak (I) - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Artikuluaren lehenengo atal honetan, langabezia eskaera agregatuaren gabeziatik datorrela eta munduak eskaera gehiago behar duela dioen premisatik abiatuta, Warren Mosler ekonomialariak AEBetarako eta Europarako egin dituen proposamenak aurkeztu eta aztertzen ditu Tobar-Arbuluk.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"AEBak eta Europa: berdintasunak eta ezberdintasunak (I) - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Artikuluaren lehenengo atal honetan, langabezia eskaera agregatuaren gabeziatik datorrela eta munduak eskaera gehiago behar duela dioen premisatik abiatuta, Warren Mosler ekonomialariak AEBetarako eta Europarako egin dituen proposamenak aurkeztu eta aztertzen ditu Tobar-Arbuluk.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-10-29T06:13:22+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gara\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"AEBak eta Europa: berdintasunak eta ezberdintasunak (I)\",\"datePublished\":\"2010-10-29T06:13:22+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\\\/\"},\"wordCount\":840,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\\\/\",\"name\":\"AEBak eta Europa: berdintasunak eta ezberdintasunak (I) - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2010-10-29T06:13:22+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Artikuluaren lehenengo atal honetan, langabezia eskaera agregatuaren gabeziatik datorrela eta munduak eskaera gehiago behar duela dioen premisatik abiatuta, Warren Mosler ekonomialariak AEBetarako eta Europarako egin dituen proposamenak aurkeztu eta aztertzen ditu Tobar-Arbuluk.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"AEBak eta Europa: berdintasunak eta ezberdintasunak (I)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"AEBak eta Europa: berdintasunak eta ezberdintasunak (I) - Nabarralde","description":"Artikuluaren lehenengo atal honetan, langabezia eskaera agregatuaren gabeziatik datorrela eta munduak eskaera gehiago behar duela dioen premisatik abiatuta, Warren Mosler ekonomialariak AEBetarako eta Europarako egin dituen proposamenak aurkeztu eta aztertzen ditu Tobar-Arbuluk.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"AEBak eta Europa: berdintasunak eta ezberdintasunak (I) - Nabarralde","og_description":"Artikuluaren lehenengo atal honetan, langabezia eskaera agregatuaren gabeziatik datorrela eta munduak eskaera gehiago behar duela dioen premisatik abiatuta, Warren Mosler ekonomialariak AEBetarako eta Europarako egin dituen proposamenak aurkeztu eta aztertzen ditu Tobar-Arbuluk.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2010-10-29T06:13:22+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Gara","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"AEBak eta Europa: berdintasunak eta ezberdintasunak (I)","datePublished":"2010-10-29T06:13:22+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\/"},"wordCount":840,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\/","name":"AEBak eta Europa: berdintasunak eta ezberdintasunak (I) - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2010-10-29T06:13:22+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Artikuluaren lehenengo atal honetan, langabezia eskaera agregatuaren gabeziatik datorrela eta munduak eskaera gehiago behar duela dioen premisatik abiatuta, Warren Mosler ekonomialariak AEBetarako eta Europarako egin dituen proposamenak aurkeztu eta aztertzen ditu Tobar-Arbuluk.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"AEBak eta Europa: berdintasunak eta ezberdintasunak (I)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23487","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23487"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23487\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23487"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23487"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23487"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}