{"id":23125,"date":"2010-08-13T08:13:15","date_gmt":"2010-08-13T06:13:15","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\/"},"modified":"2010-08-13T08:13:15","modified_gmt":"2010-08-13T06:13:15","slug":"la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\/","title":{"rendered":"&#8216;La Flamenca&#8217; edo flandriarrak Donostian"},"content":{"rendered":"<p>  <!--more-->  <\/p>\n<p>Urtero bezala, Donostiako gazteek Pirata taldeak antolatzen dituzte  Donostiak 2010eko agorrileko jai-astean kutsu jatorra eta herritarra har  dezan.  <\/p>\n<p>2010eko agorrilaren 9ko <em>Hitza<\/em> egunkarian Joan Markel Ormazabal musikariak artikulu batean idazten duenez, <em>La Flamenca<\/em> izena jarri behar omen diote aurten Trinitateko Plazan gazteek jarriko duten festa guneari. <\/p>\n<p>Eta nondik-edo atera ote da izen hori? Batzuentzat harrigarria  izan behar du zalantzarik gabe, zeren 1901eko Calleja Editorial-eko <em>Lengua Castellana<\/em>-ren hiztegia kontsultatuta, <em>flamenco<\/em> hitzaren esanahia  -beste esanahien artean- hauxe azaltzen da: \u00ab<em>Achulado,  gitanesco, se dice de cierto genero de canto y baile sumamente  descarado y obsceno muy usado entre gentes bajas y de malvivir o de  aficiones acanalladas<\/em>\u00bb.  <\/p>\n<p>Miguel Primo de Rivera diktadorearen dekretuz, 1920ko hamarkadan gaztelania zena \u00ab<em>lengua espa\u00f1ola<\/em>\u00bb bihurtu zuen halabeharrez; beraz, 1966 urteko Sopena Editorialeko <em>Lengua Espa\u00f1ola<\/em>-ren hiztegiak honela dio: \u00ab<em>Flamenco: dicese del andaluz que tiende a hacerse agitanado. Achulado<\/em>\u00bb. <\/p>\n<p>J.M. Ormazabalen artikuluak dio: \u00ab&#8230; Agirietan behin eta  berriro aipatzen da Puiuelo kaleko, oraingo Fermin Kalbeton, La Flamenca  ostatua salerosketen eta porturatutako pirata nahiz kortsarioen  topaleku gisa&#8230;\u00bb. Puiuelo kalea -oraindik donostiar peto-petoak horrela  deitzen dute- Donostiako kale izenik zaharrena da, XIII. mendean lehen  aldiz aipatua. <em>Pui<\/em> izen gaskoia da, eta mendixka esan nahi du. 1919. urtean, udalak izena aldatzea erabaki zuen, eta <em>Calle de Fermin Calbeton<\/em> izena ezarri zion. Kalbetonek ministro, diputatu, enbaxadore eta beste  hainbat kargu zituen. Pio Barojak, Donostiak eman duen idazle  entzutetsuenak \u00ab<em>politico mostrenco y vulgar<\/em>\u00bb gisa kalifikatu zuen Kalbeton. Barojaren iritzi hau <em>Bolet\u00edn de la Sociedad Vascongada de Amigos del Pais-<\/em>en 1955eko 112. zenbakia duen aletik hartua da esaldi hori. <\/p>\n<p>Bide batez, Piratek lana badute  <em>Puiuelo<\/em> izen jator  donostiarra berreskuratzen. Puiuelo kalean La Flamenca deituriko denda  eta ostatua omen zegoen. Ez dugu uste hango jabeak bere burua gutxizko  egitea bilatuko zuenik horrela deituta, bera Flandriakoa zelako edo  herri horretako mozkinak saltzen zituelako baizik.  <\/p>\n<p>Izan ere, Austriako enperadoreekin Gaztelako erresuma Europako  eremu zabalak menderatzen hasi zen. Flandria (Herbehereetako parte)  gogor borrokatu zen Gaztelako Erresumatik libratzeko. Eta Gaztelako  militar eta soldaduek krudelki aritu ziren haien kontra lur haiek  menderatzen jarraitu nahian. Horrelako krudelkeria eta krimenak egin  zituzten gaztelarrek edo espainolek, ezen lur haietan haur bat temati  jartzen bada ez duela jan edo lo egin nahi, \u00abAlbako Dukea azalduko\u00bb  zaiola esanez beldurtzen duten. Flandria bi mende luzez egon zen  Gaztelaren menpe, harik eta 1713an Utrechteko Tratatuan galdu zuen arte.  Honela, ziur aski <em>flamenco<\/em> hitza deitura peioratibo gisa  erabili izan dute Gaztelako hizkuntzan. Flandriarrak \u00abharroak\u00bb (eta  gauza are okerragoak) baitziren zapaltzen uzten ez zirelako&#8230; <\/p>\n<p>Dena den, XVI. eta XVII. mendeetan Gaztelako lehengaiak (artilea  eta beste) Flandria aldera euskal portuetatik joaten ziren, eta han  mozkin manufakturatuak (oihalak eta beste) berriz hona heltzen ziren. <\/p>\n<p>Serapio Mujikak bere 1916. urteko <em>Las Calles de San Sebastian<\/em> liburuan, Esterlines kalearen esanahiaz honela dio: \u00ab<em>Los  vascongados tenian en los siglos XIV y XV factorias en Flandes,  Inglaterra, Escocia, Alemania y Francia, manteniendo muy activas  relaciones mercantiles con los hanseaticos o esterlines que  monopolizaban entonces el trafico de los pa\u00edses del Norte, y como San  Sebastian era por su mayor antiguedad respecto de Bilbao, el centro de  contratacion mas importante de la costa cantabrica y la plaza mas  frecuentada por los teutonicos, tendrian a su vez alguna lonja y  hospederias en la Calle de Esterlines de la vieja Donostia, derivandose  su nombre de esta circunstancia<\/em>\u00bb. <\/p>\n<p>Esterlinesen, eta, noski, Puiuelon zituzten dendak eta ostatuak! <\/p>\n<p>Are gehiago, XVII. mendearen bukaeran pertsona flandriar bat eta  bi baino gehiago Gipuzkoako herrietan bizi zela badakigu. Horrek beste  ikerketa lan bat merezi du.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h3><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/www.berria.info\">Berria<\/a>-k argitaratua<\/h3>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-23125","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>&#039;La Flamenca&#039; edo flandriarrak Donostian - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"2010eko agorrilaren 9ko Hitza egunkarian Joan Markel Ormazabal musikariak artikulu batean idazten duenez, La Flamenca izena jarri behar omen diote aurten Trinitateko Plazan gazteek jarriko duten festa guneari.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"&#039;La Flamenca&#039; edo flandriarrak Donostian - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"2010eko agorrilaren 9ko Hitza egunkarian Joan Markel Ormazabal musikariak artikulu batean idazten duenez, La Flamenca izena jarri behar omen diote aurten Trinitateko Plazan gazteek jarriko duten festa guneari.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-08-13T06:13:15+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Josu Tellabide Azkolain\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"&#8216;La Flamenca&#8217; edo flandriarrak Donostian\",\"datePublished\":\"2010-08-13T06:13:15+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\\\/\"},\"wordCount\":576,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\\\/\",\"name\":\"'La Flamenca' edo flandriarrak Donostian - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2010-08-13T06:13:15+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"2010eko agorrilaren 9ko Hitza egunkarian Joan Markel Ormazabal musikariak artikulu batean idazten duenez, La Flamenca izena jarri behar omen diote aurten Trinitateko Plazan gazteek jarriko duten festa guneari.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"&#8216;La Flamenca&#8217; edo flandriarrak Donostian\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"'La Flamenca' edo flandriarrak Donostian - Nabarralde","description":"2010eko agorrilaren 9ko Hitza egunkarian Joan Markel Ormazabal musikariak artikulu batean idazten duenez, La Flamenca izena jarri behar omen diote aurten Trinitateko Plazan gazteek jarriko duten festa guneari.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"'La Flamenca' edo flandriarrak Donostian - Nabarralde","og_description":"2010eko agorrilaren 9ko Hitza egunkarian Joan Markel Ormazabal musikariak artikulu batean idazten duenez, La Flamenca izena jarri behar omen diote aurten Trinitateko Plazan gazteek jarriko duten festa guneari.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2010-08-13T06:13:15+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Josu Tellabide Azkolain","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"&#8216;La Flamenca&#8217; edo flandriarrak Donostian","datePublished":"2010-08-13T06:13:15+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\/"},"wordCount":576,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\/","name":"'La Flamenca' edo flandriarrak Donostian - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2010-08-13T06:13:15+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"2010eko agorrilaren 9ko Hitza egunkarian Joan Markel Ormazabal musikariak artikulu batean idazten duenez, La Flamenca izena jarri behar omen diote aurten Trinitateko Plazan gazteek jarriko duten festa guneari.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/la-flamenca-edo-flandriarrak-donostian\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"&#8216;La Flamenca&#8217; edo flandriarrak Donostian"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23125","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23125"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23125\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23125"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23125"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23125"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}