{"id":22997,"date":"2010-07-15T07:12:28","date_gmt":"2010-07-15T05:12:28","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/udalbiltzaren-alde\/"},"modified":"2010-07-15T07:12:28","modified_gmt":"2010-07-15T05:12:28","slug":"udalbiltzaren-alde","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/udalbiltzaren-alde\/","title":{"rendered":"UDALBILTZAren alde"},"content":{"rendered":"\n<p>Estatu espainolaren gaurko antolamendu politikoaren ezaugarrietako  bat arbitrariotasuna da. Antidemokratikoak diren beste asko aurki  ditzakegu, baina hori da Estatu horren jokabidea hobekien definitzen  duena prozesu erraldoiak abian jartzen dituenean, oinarri bakartzat  poliziaren txostenak hartuta, Francoren heriotzaren ondoren, Estatuko  botere-aparatu gehienetan gertatu zen bezala, inolako garbiketarik izan  ez zuen polizia horrenak, alegia.<\/p>\n<p>Ildo horri jarraiki itxi dira hedabideak, Egunkaria eta Egin  adibidez, eta zabaldu dira horiek justifikatzeko prozesuak. Gauza bera  gertatu zen 18\/98 prozesu tamalgarriarekin. Udalbiltza kasua ere bide  beretik doa.<\/p>\n<p>Lehen esan dugunez, polizia frankistak ez zuen inolako esku-hartze  edo garbiketarik ezagutu, baina teorian gizartea babesteko Estatuak  erabiltzen dituen gainerako tresnek ere ez zuten inolako berrikuntzarik  izan. Hortxe ditugu botere judiziala, armada, eliza katolikoa eta beste  hainbat.<\/p>\n<p>Frankismoaren oinordeko diren eta garbitu gabe dauden polizia baten  eta sistema judizial baten ajeek izugarrikeriak sortu dituzte, adibidez  lehen aipatutako prozesuak, eta beste asko, hala nola Kataluniako  Estatutuari buruz Auzitegi Konstituzionalak emandako azken epaia.<\/p>\n<p>Puntu honetan Espainiako erregimen politikoaren beste ezaugarri bat  dakusagu: bere unitarismo basatia, nazionalismo zaharmindu batean  oinarritua, bere Estatuaren legepeko nazioek errespetua eskatzeko  edozein adierazpenen aurrean sutan jartzen dena. Joera hori Kataluniako  Estatutuari buruzko epai horretan ikusi ahal izan dugu azken aldi  honetan, baina inplizituki dago euskal hedabideen edo erakundeen aurkako  ekintza horietan guztietan, euskal erakunde horiek naziotasuna  aldarrikatzen baitute, hain zuzen ere.<\/p>\n<p>Hori agerian gelditu da hizkuntza eta errealitate nazionala begirada  propioaz eta Estatu espainolarena ez denaz ikusten den hedabideetan. Eta  baita ere Udalbiltzaren aurkako prozesuan. Izan ere, Estatu espainoleko  sistemaren baitan \u2013lurralde-barrutiak, hautes-legeak eta alderdiak-  tokiko boterea diren udaletarako hautatutako pertsonen koordinazio  nazionala da Udalbiltza.<\/p>\n<p>Alabaina, Udalbiltzak arazo bat planteatzen zuen. Udalbiltzan euskal  alkate eta zinegotziak biltzen dira, hain zuzen ere hau aldarrikatzeko:  beren euskaltasuna, eta euskaltasun hori antolamendu politiko propio,  nazional eta Estatu espainolaren menpekoa ez den batean gauzatzeko  nahia. Gehiegizkoa espainolentzat. Eta betikoa egin zuten: \u201czeraren  ingurukoa\u201d, \u201czera sostengatzen duena\u201d edo \u201czeraren aginduetara egotea\u201d  izateaz akusatu. Bistakoa da hori guztia faltsua, bidegabea eta munduko  edozein instantzia demokratikoren aurrean defendaezina dela.<\/p>\n<p> Beren oinarrizko egiturak erreformatzea eskatzea gehiegizkoa da  haientzat, baina beren arbitrariotasun eta bidegabekeriaren aurrean  jartzea errazagoa izan daiteke. Hala ere, ohar gaitezen egoera benetan  demokratikoa Nafarroako geure Estatu propioaren jabe garenean izango  dugula, Europako gainerako estatuen parekoa dugunean. <\/p>\n<p>Gure helburua hori izanik, Udalbiltzari eta estatu espainolaren  egitura bidegabeek jazartutako edozein talderi edo pertsonari ematen  diogun sostengua ildo horretatik doa. Ez gara konformatuko Egunkariaren  kasuan bezalako absoluzio batekin. Ezin gara etxean gelditu absoluzioa  ematen duen epai baten ondoren. Espainolek eta frantsesek nahi dutenaren  menpe gauden bitartean, gure gizarteak ez ditu bere eskubide  oinarrizkoenak bermatuta edukiko, lehena eta funtsezkoena libreki  erabaki ahal izatea baita. Ezin izango gara lasai bizi hori lortu arte.<\/p>\n<p>* Idatzi hau honako hauek sinatzen dute: Tasio Agerre, Luis M\u00aa Mz  Garate, Angel Rekalde, Mikel Sorauren, Pello Esarte, Be\u00f1i Agirre, Mirari  Bereziartua, V\u00edctor Alexandre, Joxerra Bustillo, Antxon Soroa, Rafa  Stxez Muxika, Jon Escobosa, Toni Strubell i Trueta, Uxoa Larramendi,  Joseba Felix Tobar Arbulu, I\u00f1aki Ega\u00f1a, Jos\u00e9 Miguel Mz Urmeneta, Idoia  Arrieta, Fernando S\u00e1nchez Aranaz, Mikel Enparantza, Margarita Nieva, Humberto Astibia, Patxi Goikoetxea, Gorka Palazio, Enrike Lahidalga, Ganix Larratxe Arretxea, Elena Berazadi Larrea, Pascual Larunbe, Josu Sorauren.<\/p>\n<h3>Publicado por Nabarralde-k argitaratua<\/h3>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Estatu espainolaren gaurko antolamendu politikoaren ezaugarrietako bat arbitrariotasuna da. Antidemokratikoak diren beste asko aurki ditzakegu, baina hori da Estatu horren jokabidea hobekien definitzen duena prozesu erraldoiak abian jartzen dituenean, oinarri bakartzat poliziaren txostenak hartuta, Francoren heriotzaren ondoren, Estatuko botere-aparatu gehienetan gertatu zen bezala, inolako garbiketarik izan ez zuen polizia horrenak, alegia. Ildo horri jarraiki itxi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-22997","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>UDALBILTZAren alde - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/udalbiltzaren-alde\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"UDALBILTZAren alde - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Estatu espainolaren gaurko antolamendu politikoaren ezaugarrietako bat arbitrariotasuna da. Antidemokratikoak diren beste asko aurki ditzakegu, baina hori da Estatu horren jokabidea hobekien definitzen duena prozesu erraldoiak abian jartzen dituenean, oinarri bakartzat poliziaren txostenak hartuta, Francoren heriotzaren ondoren, Estatuko botere-aparatu gehienetan gertatu zen bezala, inolako garbiketarik izan ez zuen polizia horrenak, alegia. Ildo horri jarraiki itxi [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/udalbiltzaren-alde\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-07-15T05:12:28+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Tasio Agerre \" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/udalbiltzaren-alde\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/udalbiltzaren-alde\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"UDALBILTZAren alde\",\"datePublished\":\"2010-07-15T05:12:28+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/udalbiltzaren-alde\\\/\"},\"wordCount\":520,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/udalbiltzaren-alde\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/udalbiltzaren-alde\\\/\",\"name\":\"UDALBILTZAren alde - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2010-07-15T05:12:28+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/udalbiltzaren-alde\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/udalbiltzaren-alde\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/udalbiltzaren-alde\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"UDALBILTZAren alde\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"UDALBILTZAren alde - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/udalbiltzaren-alde\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"UDALBILTZAren alde - Nabarralde","og_description":"Estatu espainolaren gaurko antolamendu politikoaren ezaugarrietako bat arbitrariotasuna da. Antidemokratikoak diren beste asko aurki ditzakegu, baina hori da Estatu horren jokabidea hobekien definitzen duena prozesu erraldoiak abian jartzen dituenean, oinarri bakartzat poliziaren txostenak hartuta, Francoren heriotzaren ondoren, Estatuko botere-aparatu gehienetan gertatu zen bezala, inolako garbiketarik izan ez zuen polizia horrenak, alegia. Ildo horri jarraiki itxi [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/udalbiltzaren-alde\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2010-07-15T05:12:28+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Tasio Agerre ","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/udalbiltzaren-alde\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/udalbiltzaren-alde\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"UDALBILTZAren alde","datePublished":"2010-07-15T05:12:28+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/udalbiltzaren-alde\/"},"wordCount":520,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/udalbiltzaren-alde\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/udalbiltzaren-alde\/","name":"UDALBILTZAren alde - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2010-07-15T05:12:28+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/udalbiltzaren-alde\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/udalbiltzaren-alde\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/udalbiltzaren-alde\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"UDALBILTZAren alde"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22997","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22997"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22997\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22997"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22997"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22997"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}