{"id":22397,"date":"2010-03-24T10:42:35","date_gmt":"2010-03-24T08:42:35","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\/"},"modified":"2010-03-24T10:42:35","modified_gmt":"2010-03-24T08:42:35","slug":"hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\/","title":{"rendered":"Hizkuntza eta nazio-erreferentziak"},"content":{"rendered":"<p>\u00a0<\/p>\n<p>  <!--more-->  <br \/>Euskaraz bizitzea ezinbesteko baldintza da noski bizitzaren munduak  euskal erreferentzia izaera edukiko badu. Espainola izatea ezin dugu  ulertu espainieraz bizi gabe. Hizkuntzak gaurko munduan -estatuka eta  nazioka eratutako mundua- nazio-erreferentzien esparru jakin batzuen  barrutian txertatzen eta errotzen gaitu. Irunen jaio bazara eta  espainieraz bizi, badakizu zure bizitzaren erreferentzia-esparru  nazionalak -bizitza ekonomikoa, soziala, kulturala, informatikoa,  familiarra, lagunartekoa&#8230;- espainolak izango dituzula. Hendaian beste  horrenbeste, baina frantsesez.  <\/p>\n<p>Nolanahi ere, euskaraz bizitzea ez da aski euskal nazioaren  erreferentzia-esparruen barrutian bizitzeko. Arestian aipatu dugun  erreferentzia-dinamika hizkuntza hegemonikoen kasuetan bakarrik betetzen  da, ez hizkuntza minorizatuetan. Izan ere, hizkuntza minorizatuak ez  dauka nazio minorizatu bat besterik bere azpian erreferentzia-barruti  moduan. Aldiz, hizkuntza hegemonikoak nazio hegemonikoaren barrutietara  garamatza gure eguneroko bizimodua egiteko jardueran eta zentzuan.  Euskarak, zoritxarrez, ez dauka erreferentzia-kemenik euskal nazioaren  arabera gure nortasuna eraikitzeko eta egituratzeko.  <\/p>\n<p>Nazioaren erreferentzia-mugak ez ditu nazio politikoak bakarrik  -estatuak- ezartzen. Komeni da hori zehaztea. Irunen jaio eta  nazio-erreferentzia espainoletan bizi dena ez da bakarrik espainoltasun  politikoan eta juridikoan bizi, ez da herritar espainola soil-soilik,  nazio espainol linguistikoan eta kulturalean ere bizi da: alegia,  nazionalismo kultural espainolaren barrutian ainguraturik bizi da  halakoa. Beste horrenbeste egiten du hendaiarrak frantsesez. Irungo  espainolaren eta Hendaiako frantsesaren artean dagoen  identitate-diferentzia bikoitza da beraz: juridiko-politikoa, batetik,  eta etnolinguistikoa eta kulturala, bestetik.  <\/p>\n<p>Diferentzia horrek sortzen du, hain zuzen, bien artean dagoen  lubaki ikaragarria. Hendaiarrarentzat oso-oso urruti dago Irun, beste  erreferentzia-barruti bat da, beste nazio baten erreferentzia-munduan  bizi delako irundarra. Eta erreferentzia-distantzia alimaleko hori bera  sentitzen du irundarrak alderantziz. Bi nazio hegemoniko horien artean  dagoen identitate-distantzia sinestezina da. Partekatzen dutena axaleko  kontua da. Identitatearen sakoneko egituretan ez dute funtsezko deus  partekatzen bigarren mailako balio orokor batzuk izan ezik.  <\/p>\n<p>Hegoaldeko euskaldunak zergatik sentitzen dira Espainia eta  espainiar herritarrengandik hurbilago Iparraldeko euskaldunengandik  baino? Alderantziz formulatuta ere, antzera litzateke: Iparraldeko  euskaldunek Frantziarekin eta frantsesekin bizitza-erreferentzia gehiago  partekatzen dituzte Hegoaldeko euskaldunekin baino. Euskaldunen arteko  muga ez da jadanik \u00abibai koxkor bat\u00bb, itsaso bihurtu da, Ota\u00f1oren bertso  sonatua gogora ekarrita.  <\/p>\n<p> Euskara partekatzeak ez gaitu beraz \u00ab<em>oial\u00bb<\/em> bereko  haurride egiten Zizurkileko bertsolariak uste zuen moduan. Zergatik ote?  Erantzunak arestian esandakora garamatza: Irungo herritarraren  hizkuntza hegemoniko nazionalak Espainiaren barruti material eta  sinbolikoan sozializatzen eta eraikitzen du irundarraren nortasuna, eta  Hendaiakoari gauza bera gertatzen zaio frantsesez. Alabaina, euskarak ez  ditu, esan bezala, Iparraldeko eta Hegoaldeko euskaldunak  nazio-erreferentzia bereko oihalean josten. Euskara ez da  nazio-hizkuntza hegemonikoa, eta ez dauka eragin-indarrik euskaldunengan  nortasun-eragin hori gorpuzteko. Euskaldunak gutxienez bi baldintza  bete beharko lituzke horretarako: euskaltzale bezain abertzale izatea,  eta alderantziz. Espezie bakana euskal baratzean.  <\/p>\n<p>Hendaiako euskaltzale batekin hitz egin nuen lehengo batean gai  horiei buruz. Ota\u00f1oren bertso ezaguna hizpide hartuta (<em>Zazpi  aizparen gai dan oiala<\/em>), zera galdetzen genion geure buruari: ea  Ota\u00f1oren garaian ez ote ziren elkarren haurrideago sentitzen Bidasoaz bi  aldeetako euskaldunak. Orduko euskaldunak oraingoak baino askoz  euskaldunagoak ziren inondik ere nortasun-erreferentzia  etnolinguistikoari eta kulturalari dagokionez. Hala ere, orduan ez  zegoen euskal abertzalerik gaur dagoen neurrian eta zentzuan. Ez zegoen  nazio-kontzientziarik gaurko graduan. Baina orduko Euskal Herri etniko  hura gaurko Euskal herri nazional hau baino askoz ere errotuagoa zegoen  euskaldunen erreferentzia-munduan. Besterik badirudi ere, orduko  euskaldun aurre-nazionalista gaurko euskal nazionalista baino euskal  erreferentzia sendoagoetan ainguratuta bizi zen.  <\/p>\n<p>Orduko asimilazio-maila nazio politikoari bakarrik zegokion:  Iparraldeko euskaldunak frantsesa zela esango zuen gehienbat, eta  Hegoaldekoak espainola, baina hori ez da datu erabakigarria  herri-identitatearen auzian. Datu erabakigarria beste hau dela uste dut:  aurreratu bezala, asimilazioaren alienazio politikoa axaleko kontua da  erreferentzia etnolinguistikoak bizi-bizirik daudenean. Nazio  etnolinguistikoa eta kulturala bizirik baldin badaude, bada itxaropenik.  Finlandia lekuko. Gainerakoan, ia ezinezkoa da egoerari buelta ematea.  <\/p>\n<p>Esan bezala, nazionalitateari dagokionez, frantsesak eta  espainolak sentituko ziren hurrenez hurren euskaldun haiek, baina  sentipen horrek ez zeukan zerikusirik eguneroko bizimodu errealaren  erreferentzia eta bizipenekin. Ez zen funtsezko auzia. Funtsezko auzia  herri-bizitzaren erreferentzia-barruti erreala da. Zerk egiten gaitu  garena, besteak beste, nazio-identitatearen alor honetan? Bizimoduak.  Bizierak. Bizi gaituen nazio-barruti errealak. Zorioneko <em>identitatea<\/em> gure sozializazio material eta sinbolikoari darion izaera-kontu bat  besterik ez da. Identitatea hori besterik ez da, baina hori guztia da.  <\/p>\n<p>Hona, bada, paradoxa: euskara <em>etnikoa<\/em> euskara <em>abertzalea<\/em> baino eraginkorrago ageri zaigu euskaldunen herri-erreferentziak  partekatzeko zereginean. Hala ere, abertzaletasunak, hitzak hitz,  egitez, muzin egiten dio euskarazko nazio kulturala lehenesteari nazio  politikoarekiko harremanetan. Bien bitartean, euskal estatua gora eta  euskal estatua behera gabiltza. Gurea ez ote da patetiko samarra? <\/p>\n<h3><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/www.berria.info\">Berria<\/a>-k argitaratua<\/h3>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-22397","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Hizkuntza eta nazio-erreferentziak - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Hona, bada, paradoxa: euskara etnikoa euskara abertzalea baino eraginkorrago ageri zaigu euskaldunen herri-erreferentziak partekatzeko zereginean. Hala ere, abertzaletasunak, hitzak hitz, egitez, muzin egiten dio euskarazko nazio kulturala lehenesteari nazio politikoarekiko harremanetan.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Hizkuntza eta nazio-erreferentziak - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Hona, bada, paradoxa: euskara etnikoa euskara abertzalea baino eraginkorrago ageri zaigu euskaldunen herri-erreferentziak partekatzeko zereginean. Hala ere, abertzaletasunak, hitzak hitz, egitez, muzin egiten dio euskarazko nazio kulturala lehenesteari nazio politikoarekiko harremanetan.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-03-24T08:42:35+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Joxe Manuel Odriozola\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"3 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Hizkuntza eta nazio-erreferentziak\",\"datePublished\":\"2010-03-24T08:42:35+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\\\/\"},\"wordCount\":697,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\\\/\",\"name\":\"Hizkuntza eta nazio-erreferentziak - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2010-03-24T08:42:35+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Hona, bada, paradoxa: euskara etnikoa euskara abertzalea baino eraginkorrago ageri zaigu euskaldunen herri-erreferentziak partekatzeko zereginean. Hala ere, abertzaletasunak, hitzak hitz, egitez, muzin egiten dio euskarazko nazio kulturala lehenesteari nazio politikoarekiko harremanetan.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Hizkuntza eta nazio-erreferentziak\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Hizkuntza eta nazio-erreferentziak - Nabarralde","description":"Hona, bada, paradoxa: euskara etnikoa euskara abertzalea baino eraginkorrago ageri zaigu euskaldunen herri-erreferentziak partekatzeko zereginean. Hala ere, abertzaletasunak, hitzak hitz, egitez, muzin egiten dio euskarazko nazio kulturala lehenesteari nazio politikoarekiko harremanetan.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Hizkuntza eta nazio-erreferentziak - Nabarralde","og_description":"Hona, bada, paradoxa: euskara etnikoa euskara abertzalea baino eraginkorrago ageri zaigu euskaldunen herri-erreferentziak partekatzeko zereginean. Hala ere, abertzaletasunak, hitzak hitz, egitez, muzin egiten dio euskarazko nazio kulturala lehenesteari nazio politikoarekiko harremanetan.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2010-03-24T08:42:35+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Joxe Manuel Odriozola","Tiempo de lectura":"3 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Hizkuntza eta nazio-erreferentziak","datePublished":"2010-03-24T08:42:35+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\/"},"wordCount":697,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\/","name":"Hizkuntza eta nazio-erreferentziak - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2010-03-24T08:42:35+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Hona, bada, paradoxa: euskara etnikoa euskara abertzalea baino eraginkorrago ageri zaigu euskaldunen herri-erreferentziak partekatzeko zereginean. Hala ere, abertzaletasunak, hitzak hitz, egitez, muzin egiten dio euskarazko nazio kulturala lehenesteari nazio politikoarekiko harremanetan.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/hizkuntza-eta-nazio-erreferentziak\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Hizkuntza eta nazio-erreferentziak"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22397","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22397"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22397\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22397"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22397"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22397"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}