{"id":22085,"date":"2010-01-27T08:06:16","date_gmt":"2010-01-27T06:06:16","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/"},"modified":"2010-01-27T08:06:16","modified_gmt":"2010-01-27T06:06:16","slug":"nafarroa-eta-bere-historiaren-zama","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/","title":{"rendered":"Nafarroa eta bere historiaren zama"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p>2012an beteko dira 500 urte, Gaztelako gudarosteak Albako Dukearen    gidaritzapean Nafarroako Erresuma konkistatu zuenetik. Ondoren hogei urte    luzeko gerrate ankerra hasi zen eta erresuma puskaturik gelditzeaz gain    etorkizunerako bideragarritasun pol\u00edtiko guztia galdu zuen. Iparraldean    (Nafarroa Behera, Zuberoa eta Bearne) oraindik jarraitu zuen beste 86 urte,    Frantziarekin koroi beraren pean bat egin arte. Vaskoniako eta Iru\u00f1eako    erresuma izenarekin sortutako Europako estatua desagertu egin zen, baina    aurrekaria hor gelditu zen betiko.<\/p>\n<p>Gertakizun hauen inguruan, edo aitzaki hartuta,    agerikoak dira dagoeneko batzuen eta besteen artean gauzatzen ari diren    ekimenak. Itxura batean edo azaletik begiratuta historiari eta kondairari    buruzko eztabaidak dira. Sakon-sakonean ordea, eztabaidan jartzen dena izaera    edo nortasun kolektiboaren izatea da.<\/p>\n<p>Gauza jakina da iragana, eta beraz historia, ezin    dela aldatu.\u00a0 Baina ahaztu ezina da baita ere herri izatearen nortasun    agiriko osagarri nagusia denboran iraupena izatea dela. Euskal Herriak, beste    herri guztiek bezala, denboran zehar irauten du, une zehatz batean osatzen    duten herritarrak baino lehenago eta ondoren. Herri bat azkenean, Euskal    Herria guri dagokigunez, denboran zehar irauten duen gizarte bat da.<\/p>\n<p>Bestalde ordea, giza-eskubideak giza duintasunetik    sortzen dira eta beraz, ez dira jaraunsten edo heredatzen. Gaur-egungo    herritarrok ez gara giza-eskubideen jabe oinordeko gisan, baizik eta gizaki    izatearen duintasunagatik dagozkigunak dira. Arbasoei eta ondorekoei bezalaxe.    Gertatzen dena da, herria garen heinean, herria izan nahi dugun heinean    alegia, herri hori, Euskal Herria, Waskaria, Vasconia, Baskonia, Nafarroako    Erresuma edo errepublika lehengoekin eta gerokoekin egiten dugula.<\/p>\n<p>Baina nortasun kolektiboa -edo berdin dena,    herriaren izatea eta zehaztapena- historiaren eremuan eztabaidatzea    historizismoaren gaitzean erortzea da. Historizismoa da alde batetik, behin    eta berriro Nafarroako eskuinek egin ohi dutena eta horregatik, historiari    iraganeko eta bukatutako zantzua edo dasta atera nahi izaten diote, esate    baterako Reyno de Navarra -y grekoarekin-\u00a0 behin eta berriro erabiltzean.    Zentzu berean euskaldunon gaur egungo eskubideak arrazoi historikoetan    oinarritu nahi izatea historizismo antzuan erortzea litzateke.<\/p>\n<p>Izan ere, ez daukagu eskubide politikoak    aldarrikatzeko arrazoia, \u201ckendu zizkigutelako\u201d, baizik eta geure borondatez,    nahi dugulako. Sabino Aranaren lege zaharren aldarrikapena (aintzinako    errejimena edo foralismoa)\u00a0 ez da gaur egungo gizakion duintasun eta    giza-mailan sortzen den eta\u00a0 oinarritzen den eskakizuna. Zer dira    eskubide historikoak?\u00a0 Aurrekari bat besterik ez, baina aurrekaria den    guztia. Euskaldunok ez dugu independentziaren eskubidea bortxaz eta indarkeriz    kendu zigutelako, baizik eta gure borondatea hori baldin bada, horrela nahi    dugulako.<\/p>\n<p>Beste hitz batzuekin esatearren,    \u201ceskubide historikoen\u201d gaurkotze eta eguneratze demokratikoa eta modernoa bat    besterik ez daiteke izan, zera alegia, erabaki ahalmena eskubidetzat    aldarrikatzea. Eskubide historikoen esamoldea Espainiako Konstituzioan    txertatua agertzen bada ere, konstituzioa bera baino lehenagoko jatorria duela    aitortuz ezartzen da. Beraz, ez konstituziotik sortzea, baina bai    konstituzioak \u201cbabestu eta errespetatua\u201d. Nola gauzatu demokratikoki berez    ultrapertsonalak (taldekoak edo kolektiboak eta denboran zehar irauten dutenak    diren heinean) diren eskubide historikoak, unean uneko gizarte batek? Esan    bezala, soilik erabaki ahalmena garatuz.<\/p>\n<p>Navarrismoa deitutako mugimenduak    itxura batean sustraiak historizismoan itsasten ditu. Baina berez historizismo    hori baino oker maltzurragoa dauka bere senan, zera nortasun kolektiboaren    ukapena. Esan ohi dute abarrots handiz behin eta berriro Nafarroako foralistek    (Aizpun, Del Burgo, Sanz eta horrelakoek) foralismoaren izaera Nafarroak    estatuarekin \u201cpaktoak\u201d edo hitzarmenak egiteko ahalmenean datzala. Horregatik    deitzen diote \u201cpakzionatua\u201d 1841-VIII-16-ko legeari edo baita Nafarroako    sistemari berari ere. Baina paktoak hausteko -edo ez egiteko- ahalmenik gabe.    Okerragoa dena; erabaki eskubiderik gabeko paktismoa (kontraesan garbia)    defendatzen dute, zeren eta erabaki eskubidea edo ahalmena soilik Espainiako    herriari aitortzen baitiote, Konstituzioari men eginez.<\/p>\n<p>Laburbilduz, abertzalegoak herri    nortasunaren dema politikoa erabaki ahalmenaren defentsa demokratikoan kokatu    eta jokatu behar du, eskubide historikoen interpretapen gaurkotu eta    demokratiko bakarra hori baizik ez daitekeelako izan. Eta helburu horretan    abertzale guztiok ez-ezik, demokrata guztiak ere biltzen saiatu behar  dugu.<\/p>\n<p>Abertzaletasuna ordea, ez da    ideologia politikoa. Ideologia politikoa balio etiko eta sozialak mailakatzen    ditu eta ondorioz agerikoa da badaudela eskuineko edo ezkerreko abertzaleak    eta bakoitzak bere ikuspegia duela bizimoduaren garapeneko eguneroko    gora-beheretan.<\/p>\n<p>2012ko bosgarren mendeurrena    antolatzeko ekimenek agerian ipini dute behin berriro Nafarroak jasan behar    duen historiaren zamaren eragina. Vaskonia edo Euskal Herria izenek adierazten    duten nazio edukia eta Nafarroa adierazten duen estatu eredua bateratzeak    sortzen duen zama. Ez zaio historizismo bati beste historizismo batekin    erantzun behar. Espainiako katolikotasun ofizialari ez zitzaion bezala    erantzun behar \u201ceuskaldun fededun\u201d aurkako katolikotasunarekin. Erantzunak    politikoa eta demokratikoa izan beharko du eta gizartearen borondatea    irabazteko lehiaren foroan jokatuko eta erabakiko da.<\/p>\n<p>Izena bera da gehienetan    eztababidagune, ahaztuta Nafarroa hitza ez dela hain zaharra- \u201cNafar\u201d    gentilizioa edo pertsona izena IX. mendean \u00a0azaltzen da lehenik,    Karlaundi (Carolus Magnus), frankoen erregearen biografoa izandakoaren    Eginardoren lumatik. Ordurarte, Erromaren edo Bisigodoen eta aintzinako beste    herri guztiekiko harremanetan beste izen batzuk erabili ziren, eta batik bat    waskoien (hortik gaskoi) edo baskoien izena.<\/p>\n<p>Euskaraz gentiliziotik    ateratzen diren toponimoak edo lokatiboak ez dira asko. Hiru ezagunenak,    Nafarroa nafar-etik, Aezkoa aetz-etik \u00a0eta Gizpuzkoa giputz-etik. Nafar    gentilizioa bera \u201cnaua, nava edo nafa\u201d (:zelaia) hitzari dagokiona dirudi;    izen hori daukaten inguru eta alderdiak Nafarroan hainbat daudelarik.<\/p>\n<p>Nafarroa beraz, ez dirudi    \u201cnabarra\u201d denik. Baina margo askotakoa denik ezin uka. Bertan daude Iberia    (beste hitz euskaldun bat) guztian diren lekurik euritsuena (Artikutza) eta    idorrena (Bardea Txuria).<\/p>\n<p>Iru\u00f1eako eta baskoien    erresuma (IX. Mendean deitzen zioten bezala Cordobako historialari    musulmandarrek) ez zen sortu errekonkistaren ildotik, baizik eta bisigodoen    eta frankoen aurkako borroketatik eta horietan noiz edo noiz Banu-qasitarren    laguntza, adiskidetasuna eta ahaidetasuna izan genuen. Handia da historiaren    zama\u2026 batez ere besteen aurka jaurtiki nahi  denean.<\/p>\n<p><a title=\"http:\/\/www.gustav-koadernoak.com\" href=\"http:\/\/www.gustav-koadernoak.com\/2010\/01\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/\"><br \/><\/a><\/p>\n<p><a title=\"http:\/\/www.gustav-koadernoak.com\" href=\"http:\/\/www.gustav-koadernoak.com\/2010\/01\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/\">http:\/\/www.gustav-koadernoak.com\/2010\/01\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2012an beteko dira 500 urte, Gaztelako gudarosteak Albako Dukearen gidaritzapean Nafarroako Erresuma konkistatu zuenetik. Ondoren hogei urte luzeko gerrate ankerra hasi zen eta erresuma puskaturik gelditzeaz gain etorkizunerako bideragarritasun pol\u00edtiko guztia galdu zuen. Iparraldean (Nafarroa Behera, Zuberoa eta Bearne) oraindik jarraitu zuen beste 86 urte, Frantziarekin koroi beraren pean bat egin arte. Vaskoniako eta Iru\u00f1eako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-22085","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.7 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Nafarroa eta bere historiaren zama - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"2012an beteko dira 500 urte, Gaztelako gudarosteak Albako Dukearen gidaritzapean Nafarroako Erresuma konkistatu zuenetik.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Nafarroa eta bere historiaren zama - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"2012an beteko dira 500 urte, Gaztelako gudarosteak Albako Dukearen gidaritzapean Nafarroako Erresuma konkistatu zuenetik.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2010-01-27T06:06:16+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Patxi Zabaleta\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Nafarroa eta bere historiaren zama\",\"datePublished\":\"2010-01-27T06:06:16+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\\\/\"},\"wordCount\":867,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\\\/\",\"name\":\"Nafarroa eta bere historiaren zama - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2010-01-27T06:06:16+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"2012an beteko dira 500 urte, Gaztelako gudarosteak Albako Dukearen gidaritzapean Nafarroako Erresuma konkistatu zuenetik.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Nafarroa eta bere historiaren zama\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Nafarroa eta bere historiaren zama - Nabarralde","description":"2012an beteko dira 500 urte, Gaztelako gudarosteak Albako Dukearen gidaritzapean Nafarroako Erresuma konkistatu zuenetik.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Nafarroa eta bere historiaren zama - Nabarralde","og_description":"2012an beteko dira 500 urte, Gaztelako gudarosteak Albako Dukearen gidaritzapean Nafarroako Erresuma konkistatu zuenetik.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2010-01-27T06:06:16+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Patxi Zabaleta","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Nafarroa eta bere historiaren zama","datePublished":"2010-01-27T06:06:16+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/"},"wordCount":867,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/","name":"Nafarroa eta bere historiaren zama - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2010-01-27T06:06:16+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"2012an beteko dira 500 urte, Gaztelako gudarosteak Albako Dukearen gidaritzapean Nafarroako Erresuma konkistatu zuenetik.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/nafarroa-eta-bere-historiaren-zama\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Nafarroa eta bere historiaren zama"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22085","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=22085"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/22085\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=22085"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=22085"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=22085"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}