{"id":21762,"date":"2009-11-20T08:34:07","date_gmt":"2009-11-20T06:34:07","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\/"},"modified":"2009-11-20T08:34:07","modified_gmt":"2009-11-20T06:34:07","slug":"inaki-eganaren-liburua-frankismoaz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\/","title":{"rendered":"I\u00f1aki Ega\u00f1aren liburua frankismoaz"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p>6.018 zio ez ahazteko<\/p>\n<p>34 urte betetzen dira gaur Franco hil zela. Biktima ugari eragin zituen haren diktadurak Hego Euskal Herrian. I\u00f1aki Ega\u00f1a historialariak haren lehen biktimak ditu gogoan liburu berrian: 1936ko gerrakoak.<\/p>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/paperekoa.berria.info\/harian\/2009-11-20\/007\/006\/#despiezea1\" title=\"Liburu fitxa\">Liburu fitxa<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<p>Sei mila eta hemezortzi. Zenbaki hotz eta hutsa dirudi. Hemendik aurrera ez da horrela izango Hego Euskal Herrian. 1936ko gerran fusilatuak izan ziren euskal herritar identifikatuen kopurua da. Francoren lehen biktimak izan ziren; urteetan, ordea, ahaztuak izan dira. Estrainekoz haien zerrenda bildu du I\u00f1aki Ega\u00f1a historiagileak, atzo aurkeztu zuen <em>Los Crimenes de Franco en Euskal Herria 1936-1940<\/em> (Francoren krimenak Euskal Herrian 1936-1940) liburuan. \u00abEz nuke esango kopurua eta zerrenda behin betikoak direnik. Egia jakitea komeni ez zitzaienez, Gobernu Zibilek gordetzen zuten informazio asko galdu egin da. Dena den, datua nahikoa zehatza izan daiteke\u00bb, dio Ega\u00f1ak. Zerrendatik harago, hala ere, biktima horiek bizi izan zutena azaldu nahi izan du, eta interpretazioa eman. \u00abBanakako istorioetatik, historia orokorrera iristen saiatu naiz\u00bb. Liburua aurkezten lagundu zion Francisco Etxeberria auzitegi mediku eta Arantzadi Zientzia Elkarteko buruak. Haren ustez, Ega\u00f1arena ez da ohiko historia liburu bat. \u00abEga\u00f1ak memoria historikoaren gaia lantzen duenean, gertuago dago giza eskubideetatik historiatik baino. Berak liburuan dioen moduan, indusketetan aurkitzen diren gorpuzkinak sentimenduz jantzi ditu \u00bb. <\/p>\n<p> \u00abLiburua urte askotako lanaren emaitza da\u00bb, nabarmendu du ezer baino lehen Ega\u00f1ak. 1936tik bertatik hasi ziren erbestean eta kartzelan zeuden errepublikazaleak beren memoria helarazteko lanean. \u00ab1939an ELA sindikatuak egin zuen erbestean fusilatuen lehen zerrenda\u00bb, gogorarazi du Ega\u00f1ak. Ondoren, 47 urte itxaron behar izan ziren halako beste zerrenda bat ikusteko; Altaffayllak <em>Navarra, 1936. De la esperanza al terror liburua <\/em>liburua argitaratu zuen arte, hain zuzen. Ondoren iritsi zen Ega\u00f1ak berak zuzendutako 1936. <em>Gerra Zibila Euskal Herrian<\/em> lan entziklopedikoa. Hari horietatik tiraka, eta urteetako ikerketen ostean osatu du Ega\u00f1ak liburua. <\/p>\n<p> Kasu honetan liburua ez da gertaeren kronologia hutsa. Hasieran 1936ko gerrako aurrekariak eta testuinguru historikoa azaltzen du. Hortik aurrera gertaerek eta, batik bat biktimek, hartzen duten garrantzia. Lehen fusilatzeak Nafarroan gertatu ziren. \u00abAurreneko hilabeteetan kontrolik gabe egiten zituzten, eta zaila izan da horiei buruzko datuak lortzea. Gero, modu kontrolatuan egiten hasi ziren, eta horiei buruzko datuak militarren artxibategietan zeuden gordeta\u00bb. <\/p>\n<p> Biktima gehienak fusilatuta hil zituzten. Francok, halere, 1932tik indargabetua zegoen garrotearen teknika berreskuratu zuen. Izan ziren ibaietan eta erreketan itota agertu zirenak ere. Kasu horietan, ez da argitu ahal izan itota hil ziren, edo hil ostean bota zituzten uretara. <\/p>\n<p> Exekuzio horiek burutu eta babesen zituztenen artean, denetik zegoen: jauntxoen seme-alabak, falangistak, mertzenarioak, epaileak, apaizak&#8230; \u00abDenek izen eta abizenak zituzten, halere\u00bb, gogorarazi du Ega\u00f1ak. <\/p>\n<p> Biktima bakoitzak bere istorioa du. \u00abDena den, guztiek ezaugarri komun bat zuten: beren ideiengatik eta nortasunagatik borrokatzen zuten, eta horregatik jazarri eta hil zituzten. Hori da, nolabait, liburuaren haria\u00bb. Horien arten, udal agintariak aipatu ditu Ega\u00f1ak. \u00ab28 alkate hil zituzten urte haietan, eta zinegotzi mordoa\u00bb. Liburuan jasotzen denez, halaber, jazarpen gehien jasan zutenen artean zeuden medikuak. Nolabait, debekatu egiten zieten errepublikazaleak sendatzea. Emakumeak izan ziren 1936ko gerrako beste biktimetako batzuk. \u00abSexu abusuak egiten zizkieten, eta bortxatu egiten zituzten. Kasu batzuetan, gainera, ilea guztiz mozten zieten\u00bb. <\/p>\n<p> \u00abBestelako biktima batzuk\u00bb ere izan zirela azaldu du Ega\u00f1ak. Hala, horiei tartea eskaintzen die liburuan. Izan ere, errepublikazale asko erbesteratuak eta kartzelatua izan ziren. 70.000 erbesteratu eta 55.000 atxilotu izan ziren. \u00abGainera garai hartan Franco Hitlerren aliatua zen, eta batzuk Alemaniako kontzentrazio eremuetara eraman zituzten\u00bb. <\/p>\n<p> Garai hori erabat itxita ez dagoen arren, 1940 eta 1975 arteko epea ikertzen hastea da Ega\u00f1aren ustez etorkizuneko erronka. \u00ab Lan oso mardula dago egiteko\u00bb. Etxeberriaren ustez, ezinbestekoa da orain arteko bidea jarraitu eta istorio anonimoetatik historia orokorra osatzea.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h3>Liburu fitxa<\/h3>\n<p> <strong>Izenburua <\/strong>&#8216;Los cr\u00edmenes de Franco en Euskal Herria 1936-1940). <\/p>\n<p> <strong>Egilea. <\/strong>I\u00f1aki Ega\u00f1a (Donostia, 1958). <\/p>\n<p> <strong>Argitaletxea<\/strong> Txalaparta. <\/p>\n<p> <strong>Orrialdeak <\/strong>503. <\/p>\n<p> <strong>Prezioa<\/strong> 22 euro.<\/p>\n<h3><a title=\"Berria\" href=\"http:\/\/www.berria.info\">Berria<\/a>-k argitaratua<\/h3>\n<p>\u00a0<\/p>\n<h2><\/h2>\n<h2><\/h2>\n<h2>Euskal Herrian 36ko gerran frankismoak hildakoen zerrendan, 6.000tik gora izen<\/h2>\n<p>I\u00f1aki Ega\u00f1a historialariaren liburu batean bildu dituzten datuen arabera, 1936tik 1940ra bitartean frankismoaren errepresioak 6.000 hildako baino gehiago eragin zituen Euskal Herrian: 6.018 hain zuzen ere.<\/p>\n<p>Gaur 34 urte beteko dira Francisco Franco diktadore espainola gaixotasun batek eraginda ohean hil zenetik. Urte andana igaro den arren, frankismoaren errepresioak Euskal Herrian eragin zituen biktimen inguruko datu zehatzik ez dago oraindik.<\/p>\n<p>Ikerketak areagotu diren heinean, datuak ere handituz joan dira, eta horren erakusgarri, atzo ezagutarazi zuten bezala, 1936tik 1940ra bitartean fusilatutakoen zerrenda eginez, 6.018 izen bildu dituztela. I\u00f1aki Ega\u00f1a historialari donostiarrak idatzitako \u00abLos crimenes de Franco en Euskal Herria, 1936-1940\u00bb saiakeran jaso dituzte datuak. Frankismoak eragindako errepresaliatuei eskainitako lana da, eta Txalaparta argitaletxearen eskutik plazaratuko da liburua Durangoko Azokan.<\/p>\n<p>Auzitegi-mediku eta Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlaria den Paco Etxeberriarekin batera egin zuen atzo aurkezpena Ega\u00f1ak eta jaso dituzten datu berriak \u00abbehin betikoak\u00bb izatetik gertu daudela esan zuen.<\/p>\n<p>Fusilatuez gain, altxamendu frankista gertatu zenetik lehen lau urteetara izandako errepresioaren beste datu batzuk ere bildu dituzte. Ega\u00f1ak jakinarazi zuenez, Errepublikaren aldeko batailoietan borrokan aritu ziren 7.000 soldadu hil ziren gerra hasieran, 6.018 pertsona fusilatuak izan ziren eta 55.000 bat atxilotuak. Azken hauetatik, 1.700 bat pertsonak urte mordoa egin zuten kartzelaturik eta 70.000 bat pertsonak atzerrira ihes egin behar izan zuten.<\/p>\n<h3><a title=\"Gara\" href=\"http:\/\/www.gara.net\">Gara<\/a>-k argitaratua<\/h3>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>6.018 zio ez ahazteko 34 urte betetzen dira gaur Franco hil zela. Biktima ugari eragin zituen haren diktadurak Hego Euskal Herrian. I\u00f1aki Ega\u00f1a historialariak haren lehen biktimak ditu gogoan liburu berrian: 1936ko gerrakoak. Liburu fitxa Sei mila eta hemezortzi. Zenbaki hotz eta hutsa dirudi. Hemendik aurrera ez da horrela izango Hego Euskal Herrian. 1936ko gerran [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-21762","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>I\u00f1aki Ega\u00f1aren liburua frankismoaz - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Entrevista con i\u00f1aki Ega\u00f1a sobre su \u00faltimo libro Los cr\u00edmenes de Franco en Euskal Herria 1936-1940)\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"I\u00f1aki Ega\u00f1aren liburua frankismoaz - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Entrevista con i\u00f1aki Ega\u00f1a sobre su \u00faltimo libro Los cr\u00edmenes de Franco en Euskal Herria 1936-1940)\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2009-11-20T06:34:07+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Ainara Arratibel\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"I\u00f1aki Ega\u00f1aren liburua frankismoaz\",\"datePublished\":\"2009-11-20T06:34:07+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\\\/\"},\"wordCount\":827,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\\\/\",\"name\":\"I\u00f1aki Ega\u00f1aren liburua frankismoaz - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2009-11-20T06:34:07+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Entrevista con i\u00f1aki Ega\u00f1a sobre su \u00faltimo libro Los cr\u00edmenes de Franco en Euskal Herria 1936-1940)\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"I\u00f1aki Ega\u00f1aren liburua frankismoaz\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"I\u00f1aki Ega\u00f1aren liburua frankismoaz - Nabarralde","description":"Entrevista con i\u00f1aki Ega\u00f1a sobre su \u00faltimo libro Los cr\u00edmenes de Franco en Euskal Herria 1936-1940)","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"I\u00f1aki Ega\u00f1aren liburua frankismoaz - Nabarralde","og_description":"Entrevista con i\u00f1aki Ega\u00f1a sobre su \u00faltimo libro Los cr\u00edmenes de Franco en Euskal Herria 1936-1940)","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2009-11-20T06:34:07+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Ainara Arratibel","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"I\u00f1aki Ega\u00f1aren liburua frankismoaz","datePublished":"2009-11-20T06:34:07+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\/"},"wordCount":827,"commentCount":0,"articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\/","name":"I\u00f1aki Ega\u00f1aren liburua frankismoaz - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2009-11-20T06:34:07+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Entrevista con i\u00f1aki Ega\u00f1a sobre su \u00faltimo libro Los cr\u00edmenes de Franco en Euskal Herria 1936-1940)","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/inaki-eganaren-liburua-frankismoaz\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"I\u00f1aki Ega\u00f1aren liburua frankismoaz"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21762","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21762"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21762\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21762"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21762"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21762"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}