{"id":21477,"date":"2009-10-02T06:12:24","date_gmt":"2009-10-02T04:12:24","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/"},"modified":"2009-10-02T06:12:24","modified_gmt":"2009-10-02T04:12:24","slug":"elkarrizketa-joseba-ariznabarreta","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/","title":{"rendered":"Elkarrizketa: Joseba Ariznabarreta"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<h3><img decoding=\"async\" alt=\"ariznabarreta\" src=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/docs\/2200\/argazkiak\/\/joseba-ariznabarreta.jpg\" \/><\/h3>\n<h3>\u00abHerri honentzako demokrazia ezin da lortu soilik  elkarrizketaren bidez\u00bb<\/h3>\n<p>Galdakao, 1936. Irakasle izana. <a title=\"Pueblo y Poder liburuari buruzko triptiko bat ireki, leiho berri batean (PDF)\" href=\"http:\/\/www.osoa.net\/Articles\/Pueblo_y_poder_trip_eusk..pdf\" target=\"_blank\"><em>Pueblo y Poder<\/em><\/a> liburuaren egilea. Orreaga taldeko  kidea: \u201cHerria ahulduta dago, baina indar nahiko dauka bere askatasuna lortzeko,  indarra ondo erabiliz gero, noski. Horretarako klase politiko ona behar dugu eta  uneon ez dut klase hori ikusten\u201d.<\/p>\n<p>Joseba Ariznabarreta Orreaga taldeko kidea da: \u201cTalde izaerari ez zaio  garrantzia larregi eman behar, halere. Orreagakoak lagun minak ditut, Pueblo y  Poder liburua argitaratzen lagundu zidatenak. Herri politika ardura digun giza  taldea gara. Tamalez, gure ildo politikoa ezein euskal alderdik ez du inoiz  aintzat hartu, aitzitik, guztiz baztertu gaituzte\u201d, diosku.<\/p>\n<p>1970eko trantsizio garaiarekin oso da kritikoa: \u201cAlderdi politikoek  demokraziarako bidea itxi zioten herri honi. Politikaren zentzua galbidean ipini  zuten. Euskal Herrian jendeak ez du oraindik ulertu zein den politika,  politikariek beraiek ez dakitelako. Eta baldin badakite, borondate txarrez ari  dira\u201d.<\/p>\n<p><strong>Zer iritzi duzu Hegoaldeko politikagintzaz \u2013Espainiako  demokraziaren 30 urteetan\u2013, trantsiziotik gaur egunera?<\/strong><\/p>\n<p>Politikan garaipenek balio dute, eta euskal politikariek porrotak besterik ez  dituzte jaso. Hemen garatu den sistema politikoa ez da demokrazia izan. Nik nire  burua demokratatzat daukat, baina hemengoa totalitarismoa da, demokraziaz  mozorrotuta noski. Gaur egun, frankismoaren garaian bizi izan zen totalitarismoa  bizi dugu. Zergatik? Neurri batean, trantsizio demokratikoa deitutako garaian  demokrazia honen oinarri faltsuak onartu zirelako. Itxurazko demokrazia horri  mozorroa erortzen joan zaio 30 urteetan.<\/p>\n<p><strong>Herriaren gehiengoak parte hartu du sistema honetan edonola  ere.<\/strong><\/p>\n<p>Bai. \u201cAbertzaletasuna\u201dren bi joera nagusiak sistema-tranpa horretan erori  direlako: EAJrena eta ETArena. Finean osagarriak direnak. Orain, demokrazia  horretatik at utzi duten ezker abertzalea barruan egon da 30 urtez, baina, antza  denez, itzuli nahi du.<\/p>\n<p><strong>Bi joera abertzale nagusiak parekatzen dituzu antza.<\/strong><\/p>\n<p>Izan ere, bi joera hauek funtsean, politika botoen indar erlazioaren arabera  ulertu dute. Politikan ordea, gurea bezalako herri ukatu batek biolentzia  erabili behar du. Hau da, biolentziaren bitartez behartu behar du etsaia, egin  nahi ez duena egin dezan. Herri honentzako sistema demokratikoa ez dago  lortzerik soilik elkarrizketaren bitartez, EAJk zein ETAk \u2013beste modu batez\u2013  egin nahi izan duten bezala. Estatuarekiko lehia politikoan ezin da garaitu,  trantsiziotik irten zen baldintzetan atera ondoren.<\/p>\n<p><strong>Zuk biolentzia politikoa aztertu duzu, ez zatoz bat erabili  denarekin ordea.<\/strong><\/p>\n<p>Politikak, hitzaz beste, indar harreman fisikoa behar du. R. Aronen hitzetan,  unitate politikoek, erregimen konstituzional orok, biolentzia dute iturri eta  oinarri. Hartaz, politikari batek herriaren indarra \u2013trantsizioan agertu zena\u2013  erabiltzen jakin behar du irabazle atera daitekeen garaian. ETAk, esaterako,  herriaren \u2013herriko parte baten\u2013 indarra erabili du urteetan, aldez aurretik  galtzaile jakina zen arlo eta borroka batean.<\/p>\n<p><strong>Zertan datza zure ustez, euskal demokraziaren oinarria orduan?<\/strong><\/p>\n<p>Hasteko, alderdi politikoek herriaren demokraziaren oinarriak onartzen ez  dituen Estatuaren aurrean, botere exekutiboa izango lukeen Euskal Gobernua  aldarrikatu behar lukete. Ulertzeko: \u201cFusilatzeko gauza ez den erakundea ez da  gobernua. Eusko Jaurlaritza ez da gobernu bat\u201d. Trantsizioan hori lortzeko  aukera izan zen. Gobernu eragile hori exijitu ez zutenek herria traizionatu  zuten. EAJk berehala egin zuen, eta ETAk bi urte iragan ondoren, jendeari  hauteskundeetan parte-hartzera deitu zionean.<\/p>\n<p><strong>Indarkeria edo gatazka bortitza dena den, politikaren espresioa  da egun.<\/strong><\/p>\n<p>Baina ETAk erabiltzen duen indarkeria, indar ezgauza da. ETAk ez du  ahalmenik, armen bitartez, Espainiako Estatua makurrarazteko. ETAk burututako  negoziazioak ez dira negoziazio politikoak izan, Espainiari interesatu zaizkion  \u201cnegoziazioak\u201d baizik. Estatuaren aurka biolentziaren erabilpena ondo dago,  herriaren edo masaren biolentzia denean, baina ez indibiduala edo gutxi batzuen  biolentzia denean. Biolentzia erabiltzen baduzu, jakin behar duzu etsaiarengan  eragiten. ETAren biolentzia honek ez du eraginik politikan, galtzeko ez bada.  Politika ez baita galtzeko egin behar, irabazteko baizik. Politika herriaren  nahia gauzatzea bezala ulertuta behintzat.<\/p>\n<p><strong>Herri hau ia asimilatuta dago, beraz?<\/strong><\/p>\n<p>Egoera politikoa zeharo aldatu da trantsiziotik hona. Ezin da orduan bezala  jokatu, noski. Hemen eta mundu osoan indar harremanak aldatu dira. Trantsizioan  \u2013Hegoaldean\u2013 herri honen %80k onartzen zuen botere exekutiboa izango zuen  Gobernua izatea. Harrezkero, hori nahi ez duten alderdiak indartu dira, eta ez  dute nahi. Euskal Herria okupatuta dago joan deneko bost mendeetatik. 1936ko  gerra zibilaz geroztik ere kartzeletan milaka jende sartu eta atera da etengabe.  Herri honen etsai politikoek bakeaz hitz egiten dute, baina mendeetan zehar  familia guztiek \u2013izan\u2013 dute senide bat edo gehiago kartzelan edo hilik.  Estatuaren biolentzia hor dago, egunero sumatzen da. Halere, bakean gaudela  sinestarazi gaituzte. Sortu den egoera honetan herritarrek polizia bat ikusten  dute eta yoga egiten ari den pertsona bezala hartzen dute. Hainbesteraino dago  gure hautemate prozesua baldintzatuta.<\/p>\n<p><strong>Herria ahulduta ikusten duzu.<\/strong><\/p>\n<p>Bai. Eta norabiderik gabe: \u201cTerrorismoaren kontra ez da tortura erabili  behar\u201d esaten zaio orain jendeari. \u201cEderto, honek bai konprenitzen gaituela  diote hamaikatxo arima ederrek\u201d. Ez zaio ordea tortura terrorismoaren aurrekoa  denik esaten. Estatuak tortura erabili duela herri hau suntsitzeko. Bost  mendeetan herriaren aurkako biolentzia erabili du. Terrorismoa deiturikoa \u2013nik  dakidala \u201cnazioarteko\u201d zuzenbideak ez du oraindik terminoa zehatz definitu\u2013  antzinako eta gaurko torturatzaileen eta terroristen aurkako erantzun  desesperatu eta desbideratu bat besterik ez da. Estatuak behar duen erantzunezko  biolentzia da hori, neurri neurrikoa beretzat.<\/p>\n<p><strong>Mendez mende segituko dugu egoera honetan bizitzera  kondenatuak? Ahituz joango da herri hau? Nola atera daiteke herri hau ataka  politiko horretatik?<\/strong><\/p>\n<p>Ez dugu zertan politika honetan betiko kondenatuta bizi behar, baina egia da,  uneon egoera aldatzeko politika eraginkorrik ez dago. Euskal Herria existitzen  da halere, eguneroko hainbat zereginetan herria ageri da, politikari  profesionalen jardueran baino gehiago, hauek bere jardueraz herriaren izaera  ukatzen baitute sarritan. Paradoxikoki, askotan Euskal Herria bi estatu  zapaltzaileen politikarien esanetan gehiago azaltzen da, hemengoen esanetan  baino. Madrilgo politikarien eta kazetarien ahotan Euskal Herria arazo larria  dela ematen du. Horrek herrian oraindik indarra dagoela agertzen du.<\/p>\n<p><strong>Nola erabili indarra?<\/strong><\/p>\n<p>Une egokia iritsitakoan \u2013trantsizioko antzeko egoera sortu liteke  etorkizunean ere\u2013 insurrekzio moduko bat eman beharko da, baina ondo bideratuta.  Herria lagundu beharko da indarraren bidean, baina ondo eramana. Egoerak  erakutsiko du nola jokatu, zein graduko biolentzia erabili. Milaka eta mila  herritar mobilizatzen badira biolentzia mota bat erabiliko da. Estatuak  biolentzia erabili ohi du kasu horietan eta horrek erantzuna beharko du.  Absurdua da pentsatzea, politikan ari den inork \u2013areago totalitarismo politikoa  jasaten duen herrialde batean\u2013 bere askatasuna eta edozein helburu politiko  lortuko duela biolentziatik at. Munduko edozein herrialdean erabili \u2013izan\u2013 denak  ez du Euskal Herriarentzat balio?<\/p>\n<p><strong>Bateon batek pentsa dezake gizon honek aluzinatzen duela&#8230;<\/strong><\/p>\n<p>Konforme. Halere, nik kritika asko egiten diot nire buruari, aluzinatu berriz  batere ez. Esan daiteke egoera hori irudikatzea txundigarria dela, onartzen dut  hori norbaitek esatea. Nik diot, Euskal Herriaren alde eta kontra daudenak  bereizten dituen lerroa hori dela. Lerro horren azpitik kokatuz ezin da esan  Euskal Herriaren alde ezer egiten denik. Ezin badezakegu horrela pentsatu,  politikak porrot egin duela onartu behar da eta herria hilda dagoela. <em>Pueblo  y Poder<\/em> liburuan diodanez, herria hilik ez badago, saia gaitezen bere bizi  iraupena bermatzen duten baldintza gutxienekoak betetzen. Eta nire ustez Euskal  Herria ez dago hilik.<\/p>\n<p><strong>Konfrontazio demokratikoa delakoa ontzat jotzen al duzu?<\/strong><\/p>\n<p>Konfrontazioa bai, demokratikoa ere bai, baina demokratikoa izango da baldin  eta, behar izanez gero, geuk ere indarra erabiltzerik badugu. Indarra erabiliz  demokrazia defendatzen ari gara, baina elkarrizketaren bidez soilik ez,  ezinezkoa da. Elkarrizketan ari den parte batek \u2013demokratak omen direnak\u2013  indarra erabiltzea dauka eta beste parteak ez? Konfrontazio demokratikoa esaten  den horretan Espainia ez dago guri ezer emateko prest, hori frogatu da mila  bider. Politikak berriz ere konfrontaziora eramango gaitu. Zer motako  konfrontaziora, ordea?<\/p>\n<p><strong>Kataluniako Arenys de Munt-en herri galdeketa egin dute. Zer  deritzozu?<\/strong><\/p>\n<p>Hori denbora pasako kontua besterik ez da. Beldur naiz hemen ere horrela  hastea, eta indarrak behin eta berriro alferrik galtzea. Hemen klase politiko  batua behar dugu, herriko indar eragileak batzea inperialismoaren aurka. Guk  [Orreaga] orain arte hauteskundeetan abstentzioa aldarrikatu dugu. Indar  korrelazioak erabateko boikota posible egiten zuelako. Hauteskundeen aldekoek bi  gauza esan nahi digute: bat, herria ez zegoela eta ez dagoela boikota egiteko  prest. Bi, hauteskundeen bitartez aurrera pausoak ematen ari garela  askatasunaren bidean. Ez bata ez bestea ez dira egia, herriaren indarren  gutxiespena baizik. Baldintzak aldatuz gero beste era batera jokatuko genuke, ez  gara dogmatikoak. Edonola ere, beraiek hauteskundeek botere hori arriskuan  jartzen dutela uste izango balute, debekatuko lituzkete.<\/p>\n<p><strong>Azkenik, Orreagako kide zara eta euskaldunon nafar izaera  politikoaren aldekoa.<\/strong><\/p>\n<p>Politikoki egokia litzateke euskaldunok horrela izendatzea. Nik ez dut  dogmatzat hartzen halere, Ni Galdakaokoa naiz, ez dut horregatik bizkaitarra  naizela ukatzen. Ez dut uste historiak salbatuko gaituenik, gure indarrak  salbatuko gaitu. Estatuak bi eratara sortzen dira: goitik behera \u2013Frantziaren  kasua\u2013, edo behetik gora: Suitza, adibidez. Bigarren honetan nazio ezberdinak  desagertzeko arriskuan zeudenez, batu ziren. Euskal Herria horrela ikusten dut,  iraganean Erresuma izan zelako. Nafar Estatua osatu genuenez, ondo da esatea  nafar hiritarrak garela, zentzu federal edo konfederal batean. Euskal Estatuaren  zentzua Nafarroako historian aurkitzen da, ondo azalduta ideia hau erraz  sozializatu daiteke.<\/p>\n<h3>Publicado por Argia-k argitaratua<\/h3>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00abHerri honentzako demokrazia ezin da lortu soilik elkarrizketaren bidez\u00bb Galdakao, 1936. Irakasle izana. Pueblo y Poder liburuaren egilea. Orreaga taldeko kidea: \u201cHerria ahulduta dago, baina indar nahiko dauka bere askatasuna lortzeko, indarra ondo erabiliz gero, noski. Horretarako klase politiko ona behar dugu eta uneon ez dut klase hori ikusten\u201d. Joseba Ariznabarreta Orreaga taldeko kidea da: [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[79],"tags":[],"class_list":["post-21477","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-nabarmena"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Elkarrizketa: Joseba Ariznabarreta - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Entrevista con Joseba Ariznabarreta autor del libro Pueblo y Poder\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Elkarrizketa: Joseba Ariznabarreta - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Entrevista con Joseba Ariznabarreta autor del libro Pueblo y Poder\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2009-10-02T04:12:24+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/docs\/2200\/argazkiak\/\/joseba-ariznabarreta.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Mikel Asurmendi\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Elkarrizketa: Joseba Ariznabarreta\",\"datePublished\":\"2009-10-02T04:12:24+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\\\/\"},\"wordCount\":1391,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/argia-astekaria\\\/docs\\\/2200\\\/argazkiak\\\/\\\/joseba-ariznabarreta.jpg\",\"articleSection\":[\"Nabarmena\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\\\/\",\"name\":\"Elkarrizketa: Joseba Ariznabarreta - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/argia-astekaria\\\/docs\\\/2200\\\/argazkiak\\\/\\\/joseba-ariznabarreta.jpg\",\"datePublished\":\"2009-10-02T04:12:24+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Entrevista con Joseba Ariznabarreta autor del libro Pueblo y Poder\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/argia-astekaria\\\/docs\\\/2200\\\/argazkiak\\\/\\\/joseba-ariznabarreta.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/www.argia.com\\\/argia-astekaria\\\/docs\\\/2200\\\/argazkiak\\\/\\\/joseba-ariznabarreta.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Elkarrizketa: Joseba Ariznabarreta\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Elkarrizketa: Joseba Ariznabarreta - Nabarralde","description":"Entrevista con Joseba Ariznabarreta autor del libro Pueblo y Poder","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Elkarrizketa: Joseba Ariznabarreta - Nabarralde","og_description":"Entrevista con Joseba Ariznabarreta autor del libro Pueblo y Poder","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2009-10-02T04:12:24+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/docs\/2200\/argazkiak\/\/joseba-ariznabarreta.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Mikel Asurmendi","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Elkarrizketa: Joseba Ariznabarreta","datePublished":"2009-10-02T04:12:24+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/"},"wordCount":1391,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/docs\/2200\/argazkiak\/\/joseba-ariznabarreta.jpg","articleSection":["Nabarmena"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/","name":"Elkarrizketa: Joseba Ariznabarreta - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/docs\/2200\/argazkiak\/\/joseba-ariznabarreta.jpg","datePublished":"2009-10-02T04:12:24+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Entrevista con Joseba Ariznabarreta autor del libro Pueblo y Poder","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/docs\/2200\/argazkiak\/\/joseba-ariznabarreta.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.argia.com\/argia-astekaria\/docs\/2200\/argazkiak\/\/joseba-ariznabarreta.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/elkarrizketa-joseba-ariznabarreta\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Elkarrizketa: Joseba Ariznabarreta"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21477","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=21477"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/21477\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=21477"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=21477"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=21477"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}