{"id":20189,"date":"2009-08-25T11:21:20","date_gmt":"2009-08-25T09:21:20","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/"},"modified":"2009-08-25T11:21:20","modified_gmt":"2009-08-25T09:21:20","slug":"euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/","title":{"rendered":"Euskal Herriaren ekonomia globalizazioan"},"content":{"rendered":"<p> <\/p>\n<p>Lehen mundu gerlaz geroztik Britainia Handiko libra nagusi bazen ere, bigarren      mundu gerlaren ondoren, eta batez ere 1945ean Bretton Woods-eko eztabaida      eta gero, dolarra zen nagusi mundu mailan. Denbora hartan dolarra urreari      lotuta egon behar zen. Hau da, banku zentralek urre gordailuak izan behar      zituzten, dolarra (papera) nolabait babesteko. Hau da, dolarren (paperen)      kopurua mugatuta zegoen.<\/p>\n<p>Nixon presidenteak 1971n urrearekiko lotura eten zuen. Harrez geroztik dolarra      mundu mailako nagusi izanda, ez dago inolako mugarik paper horiek jaulkitzeko.      Geroxeago, ikusiko dugunez, paper horrekin batera beste paper mota bat erabiltzen      da, eta berau da orain nagusi banku zentraletan: AEBetako Altxor Publikoko      tituluak edo bonoak dira gaur egun nagusi mundu mailan.<\/p>\n<p>Kontua da kapitalismoa, ekonomia nahi bada, erabat aldatu dela. Egun finantza-inperialismoan      gaude murgilduta: hauxe da benetako globalizazioa, non erdigune argi bat baitago:      AEBetako Altxor Publikoa.<a name=\"ref1\"><\/a><\/p>\n<p>Egoera berri horretara iristeko bidea<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota1\">1<\/a> oso harrigarria izan bada ere, gaurko finantza-kapitalismoak ezagutu genuen      kapitalismoa<a name=\"ref2\"><\/a> industriala alboratu du, eta AEBak munduko      herririk zorduna izanik, munduko herrialdeetatik ordainketa-superabitak bereganatzen      ditu, bazka librea<a name=\"ref3\"><\/a> lortuz.<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota2\">2<\/a> Super inperialismo berri horretarako ibilgailua ez dira nazioarteko enpresa      pribatuak edo kapital finantzario pribatua, <strong>banku zentralak<\/strong> baizik.<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota3\">3<\/a><\/p>\n<p>Are gehiago,<a name=\"ref4\"><\/a> teoria zaharrek deus gutxi balio dute fenomeno      berri hau aztertzeko.<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota4\">4<\/a><\/p>\n<div><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0458zbk\/argazkiak\/gaia45802_01.jpg\" alt=\"Argazkia: Milena Mihaylova\" width=\"610\" height=\"403\" \/> <\/p>\n<p>Argazkia: Milena Mihaylova.<br \/> <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/minchki\/2456765249\/\" target=\"_blank\">http:\/\/www.flickr.com\/photos\/minchki\/2456765249\/<\/a><\/p>\n<\/p><\/div>\n<p>Beste aldetik Euskal Herria, bere osotasunean, euro gunean dago. Hortaz,      euroaren eginkizuna eta etorkizuna aztertu beharra dago. Egia da egun euroak      nonahi eskatzen eta erabiltzen direla. Baina Michael Hudson ekonomialari amerikarren      ustez, euroak ez du egin beharrezko urratsa alternatiba izateko, zeren bera      ez baita <a name=\"ref5\"><\/a>oraindik benetako <em>moneta politikoa<\/em>, dolarra      den modukoa. Are garrantzitsuagoa, Europan ez dago egiazko nahi politikoa      bide alternatiboa martxan jartzeko.<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota5\">5<\/a> Soilik AEBek nahia erakutsi dute nazioarteko egitura globalak sortzeko eta      beraiek birmoldatzeko nahierara, beren beharrizan finantzarioak betetzearren,      hiper-hartzekodun izatetik <strong>hiper-zordun<\/strong> izatera aldaketarekin      azaldu diren behar berrien heinean.<\/p>\n<p>Europar Batasunean euroa ez zen sortu euroa aldez aurretik eraturiko bateratze      ekonomiko eta fiskalaren oinarri sendo batetik, kasu, bateratze politiko federal      sendo baten bidez. Alderantzizkoa izan da bidea. Izan ere, munduko plangitzagile      finantzarioek beste aukera bat proposatu zuten, hainbat ekonomialariren baimen,      babes eta onarpenarekin. Eratutako Europar Batasuna (EB) modu <em>thatcherista<\/em> batez gauzatu zen, jadanik martxan zeuden estatuen era sasi konfederal baten      bidez eta arau monetaristak erabiliz. Izatez, europar gobernu sendo batek      euroa jaulkitzea ez zitzaien batere gustatu amerikar geo-estrategei.<\/p>\n<p>Europar politika ekonomikoa lehengo Maastricht Itunaren (eta oraingo Amsterdamgo      Akordioa) estutasun finantzarioak mugatzen du europar estatuen zorra eta sistema      fiskala kudeatzeko. Izan ere, europar estatuetako gobernuen ahalmena mugatuta      dago erabat. Horixe izan da monetaristen garaipena.<\/p>\n<p>Arriskuan dago Europaren independentzia finantzarioa, zeren, kreditu sistemak      gobernuarekiko zorrean oinarritzen diren moduan, diru sistema globala nazio      bakar baten zorrean baitatza, AEBetako gobernuaren zorrean. Munduko banku      zentralek beren erreserbak AEBetako Altxor Publikoko titulu gisa edukitzen      dituzte, hau da, AEBetako gobernuari luzaturiko maileguak. Horrek AEBei aukera      ematen die beren hiritarrei zergak jaisteko, atzerritarrei ondorioztatutako      defizitak finantzatzeko behartzen dien bitartean.<\/p>\n<p>Gaur egungo AEBetako Altxor Publikoko titulu estandarraren azpian, mundu      mailako kudeaketa global finantzarioa zentralizatuta dago gobernu nazional      baten esku, AEBetako gobernuaren esku, hain zuzen ere.<\/p>\n<div><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0458zbk\/argazkiak\/gaia45802_02.jpg\" alt=\"Argazkia: ganessas\" width=\"610\" height=\"458\" \/> <\/p>\n<p>Argazkia: ganessas.<br \/> <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/32746775@N00\/478102049\/\" target=\"_blank\">http:\/\/www.flickr.com\/photos\/32746775@N00\/478102049\/<\/a><\/p>\n<\/p><\/div>\n<p>Aipatu bezala, euroa gero eta gehiago erabiltzen da mundu mailan. Baina kontua      da ea zer egiten den EBko banku zentralari eskatzen zaizkion euro horiekin,      nola eta zertan erabiltzen diren. Euroa eskatua da nonahi. Euroa erabilia      da hainbat lekutan. Baina arazoa ez da hor bukatzen. Euro horien ibilbideari      jarraitu behar zaio, jakiteko zer gertatzen den, non bukatzen diren. (Kasurako,      petrolioaren prezioa moneta batean zein beste batean azaltzea ez da funtsezkoa.      Moneta horiek, elkarren artean, gora eta behera joango dira merkatu indarren      arabera, gehien batez espekulazioaren arabera).<\/p>\n<p>Non bukatzen dute euro horiek? Esan bezala, europar banku zentralak (munduko      beste banku zentral guztiek bezalaxe) bere erreserbak AEBetako Altxor Publikoko      titulu gisa edukitzen ditu.<\/p>\n<p>EBk patu hori alboratzeko beharrezkoa da haren banku zentralak (edo europar      estatuetako banku zentralek) erreserbak edukitzea: erreserbak AEBetako Altxor      Publikoko bonoak edo tituluak <strong>ez diren<\/strong> eta Nazioarteko Diru      Funtsaren <em>Special Drawing Rights<\/em> direlako titulu horietan inbertituak      ez diren medio batean.<\/p>\n<p>EBk AEBkoen ildoari jarrai diezaioke ordainketa balantzaren defizita inolako      mugarik gabe edukiz, zeinetan beste herrialde batzuek beren nazioarteko diru      erreserbak gordeko lituzketen.<\/p>\n<p>Kontua da, politika independente horren kontra, europar banku zentrala eratzeko      baldintza gogor bat egon dela, monetaristen baldintza sendoa, alegia, ordainketa      balantza defizita oso mugatua edukitzea (AEBek inondik inora betetzen ez duten      baldintza gogorra).<\/p>\n<p>Hudson-en hitzetan (e-mailetan), <em>\u201cGutako batzuek luzaro argudiatu      dugu ezen dolarrari alternatiba bat ematea ez dela izango beharrezkoa, eta      politikoki bideragarria harik eta Europak eta Asiak ibilgailu alternatibo      bat garatu arte, non ez dolarretan izendatutako aktiboak eduki baitaitezke.      Euroaren kasuan, Washington Akordioko administratzaileek horrelako alternatiba      blokeatu dute europar aurrekontu defizitei aurre eginez eta kredituaren Altxor      Publikoaren kreditu eraketa eragotziz amerikarren aldeko egoera hartuz. (&#8230;)      Diruaren eta kredituren kontzeptua [aldatu] arte ez diot ikusten inolako mehatxurik      dolarrari\u201d<\/em>.<\/p>\n<div><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0458zbk\/argazkiak\/gaia45802_03.jpg\" alt=\"Argazkia: micora\" width=\"610\" height=\"458\" \/> <\/p>\n<p>Argazkia: micora.<br \/> <a href=\"http:\/\/www.flickr.com\/photos\/micora\/438924497\/\" target=\"_blank\">http:\/\/www.flickr.com\/photos\/micora\/438924497\/<\/a><\/p>\n<\/p><\/div>\n<p>Are gehiago, <em>\u201cAEBetako ikuspuntua hauxe da, alegia, atzerritar      banku zentralei beren zorrak ez dizkietela inoiz pagatu nahi. Nire Global      Fracture liburua denbora hartan [1978an] egindako zenbait proposamenekin aritzen      da. AEBek ez daukate inolako nahirik atzerritar herrialdeei ahalbideratzea      beren dolarrekin ezer ez egitea. AEBei dagokienez, ibilbide librea lortzen      ari dira\u201d.<\/em><\/p>\n<p>AEBek nazioarteko finantza sistema goitik behera aldatu dute. EBk, benetako      independentzia lortzearren, dolarra alboratu behar du, eta bere finantza sistema      eraiki. Baina, jakina denez, EBko herrialdeetan banku zentralak dira nagusi,      ez Altxor Publikoak. Banku zentralek beren merkataritza bankuen eta finantza      sektoreen alde lan egiten dute, ez nazio interesen alde. Okerrago oraindik,      esan bezala, europar banku zentralak kide diren europar gobernuen defizitak      murriztu ditu erabat. Horrek esan nahi du EBk ez daukala nahikoa zorra euroa      atzerritar erreserben ibilgailu gisa erabiltzeko. AEBek, aldiz, aurrekontu      defizita eta ordainketa balantzako defizita, biak, jasaten dituzte, dolarra      nazioarteko de <em>facto<\/em>-ko diru bilakatuz. (Gainera dolarra militarki      sostengatutako dirua da, hots, politikoki sustengaturikoa. Argi: boterea da      kontua ekonomian).<\/p>\n<p>Hudson-ek dioenez (e-mailetan), \u201ceuroa ez da oraindik benetako diru      politikoa, dolarra den mailakoa\u201d. Eta horixe da haren etorkizunaren      gakoa. Izan ere, AEBetan Altxor Publikoa da nagusi, gobernatzen duena; EBn,      aldiz, banku zentrala da nagusi.<\/p>\n<p>Monetaristen mezuen aurka, EBk ordainketa balantzako defizita behar du beste      herrialdeek defizit horretan beren nazioarteko diru erreserbak gordetzearren.<\/p>\n<p>Euroaren etorkizuna? Benetako diru politiko bihurtzea. Bitartean jai, hots,      <a name=\"ref6\"><\/a>AEBak nagusi. Hudson-ek globalizaioaren aurka haustura      globala proposatzen du.<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota6\">6<\/a> <a name=\"ref7\"><\/a><a name=\"ref8\"><\/a><\/p>\n<p>Eta barrura begira, zer esan daiteke<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota7\">7<\/a> Euskal Herriko ekonomiaz?<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota8\">8<\/a><\/p>\n<p>Euskal Herria txikia da, natur baliabideak eskasak, petroliorik gabekoa,      ekonomia oso irekia beraz. Baina daukagun altxorra lan-indarra da. Lan-indarra      era zabalean hartuta, hasi langile, nekazari, arrantzaleekin eta bukatu enpresa      txikiko eta ertaineko enpresariekin. Horixe da gure altxorra. Hori da zaindu      behar duguna.<a name=\"ref9\"><\/a><\/p>\n<p>Hudsonek erakutsi dunez, finantza-kapitalismoak lan-indarra eta kapital industriala,      biak, ustiatzen ditu.<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota9\">9<\/a><\/p>\n<p>Beste aldetik, ekonomia nazionala ere erabat aldatu da, <a name=\"ref10\"><\/a>FIRE      sektorea da nagusi, eta sektore espekulatibo horrek dena baldintzatzen du.      (Gaingiroki bada ere, hona hemen aldaketa sakon hori ikertzeko zenbait zantzu)<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota10\">10<\/a>.<\/p>\n<p>Hortaz, Euskal Herriko <a name=\"ref11\"><\/a>bi sektore garrantzitsuak, hots,<a name=\"ref12\"><\/a> lan-indarra eta kapital industriala babestu beharra dago: horiek biak zaindu      eta babestu behar ditugu, <a name=\"ref13\"><\/a>segurantza soziala<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota11\">11<\/a> bermatuz, zerga progresiboak<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota12\">12<\/a> bultzatuz      eta ustiatzaileei<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota13\">13<\/a> trabak, eta zergak      jarriz. <a name=\"ref14\"><\/a>Benetako ekonomia industrialari kredituak luzatu      behar zaizkio. <a name=\"ref15\"><\/a>Kreditu-ekonomia<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota14\">14<\/a> da funtsa: inbertsio zuzena, eta, enpresari berrien eta langileriaren arteko      itun estrategikoa bilatuz. Horien arteko akordio edo itun estrategiko<a href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#nota15\">15<\/a> bat proposatu behar da.<\/p>\n<p><a name=\"nota1\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref1\">1<\/a>Ikusi Berria.info, <a href=\"http:\/\/www.berria.info\/paperekoa\/iritzia\/2005-12-28\/005\/825\/Errealitatea_eta_fikzioahtm\" target=\"_blank\">Errealitatea        eta fikzioa<\/a>.<\/p>\n<p><a name=\"nota2\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref2\">2<\/a>Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/finantza-inperialismo-berria\" target=\"_blank\">Finantza inperialismo berria<\/a>.<\/p>\n<p><a name=\"nota3\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref3\">3<\/a> Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/superinperialismoa-eta-finantza-ingeniaritza\" target=\"_blank\">Superinperialismoa eta finantza ingeniaritza<\/a>.<\/p>\n<p><a name=\"nota4\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref4\">4<\/a> Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/marx-hasiberrientzat\" target=\"_blank\">Marx hasiberrientzat<\/a>.<br \/> Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/ustiaketa-berria\" target=\"_blank\">Ustiaketa berria<\/a>.<br \/> Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/teoria-zaharrak-eta-zorpetzea\" target=\"_blank\">Teoria zaharrak eta zorpetzea<\/a>.<br \/> Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/quid-pro-quo-kontabilitate-arazoak\" target=\"_blank\">Quid pro quo. Kontabilitate arazoak<\/a>.<br \/> Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/ekonomia-zientzia-eta-balitz-bezalako-airezko-metodologia\" target=\"_blank\">Ekonomia-zientzia eta ?balitz bezalako? airezko metodologia<\/a>.<\/p>\n<p><a name=\"nota5\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref5\">5<\/a>Ikusi Unibertsitatea.net,  <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/euroaren-etorkizuna-altxor-publikoak-eta-banku-zentralak\" target=\"_blank\">Euroaren etorkizuna: Altxor Publikoak eta Banku Zentralak<\/a>.<br \/> Ikusi Unibertsitatea.net,  <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/azken-buruko-mailegu-emailea-inozoentzako-azken-iruzurra\" target=\"_blank\">Azken buruko mailegu-emailea: inozoentzako azken iruzurra<\/a>.<\/p>\n<p><a name=\"nota6\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref6\">6<\/a>Ikusi Unibertsitatea.net,  <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/nazioarteko-ordena-ekonomiko-noe-berrirantz\" target=\"_blank\">Nazioarteko Ordena Ekonomiko (NOE) berrirantz<\/a>.<br \/> Ikusi Unibertsitatea.net,  <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/haustura-globala\" target=\"_blank\">Haustura globala<\/a>.<\/p>\n<p><a name=\"nota7\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref7\">7<\/a> Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/puntu-berriak-bertsolaritza-berrirako\" target=\"_blank\">Puntu        berriak bertsolaritza berrirako<\/a>. Balediko Euskal Herri independentean,        Euskal Banku Zentralak (BZ) euroak jaulkiko ditu, frantziar, espainiar zein        alemaniar BZek egiten duten bezala. (Jakina datekeenez, \u2018baledi\u2019        potentziala da; \u2018balitz\u2019 irreala.) \u00a0<a href=\"http:\/\/www.berria.info\/paperekoa\/iritzia\/2005-09-06\/006\/016\/Euskal_Banku_Zentrala_beharrezkoa_ote?htm\" target=\"_blank\">Euskal        Banku Zentralari buruz<\/a>, Berria.infon. Baina, \u00a0nahiko ote da        euskal BZ edukitzea, ekonomian independentea izateko?<\/p>\n<p><a name=\"nota8\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref8\">8<\/a>Ikusi Unibertsitatea.net,  <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/separatista-bai-noski\" target=\"_blank\">Separatista? Bai, noski!<\/a>.<\/p>\n<p><a name=\"nota9\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref9\">9<\/a>Ikusi Unibertsitatea.net,  <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/finantza-kapitalismoa-versus-kapitalismo-industriala\" target=\"_blank\">Finantza-kapitalismoa versus kapitalismo industriala<\/a>.<\/p>\n<p><a name=\"nota10\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref10\">10<\/a> FIRE sektoreaz eta burbuila-ekonomiaz        ikus, besteak beste, ondoko lanak, Unibertsitate.net-en: <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/fire-sua-ote-1\" target=\"_blank\">Fire: sua ote? (1)<\/a>.<br \/> <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/fire-sua-ote-3\" target=\"_blank\">Fire: sua ote? (2) Inflazioa, langabezia eta FIRE delakoa<\/a>.<br \/> <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/sua-fire-ote-3-burbuila-finantzarioak\" target=\"_blank\">Sua: fire ote? (3) Burbuila finantzarioak<\/a>.<br \/> <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/burbuila-ekonomiko-desberdinak\" target=\"_blank\">Burbuila ekonomiko desberdinak<\/a>.<\/p>\n<p><a name=\"nota11\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref11\">11<\/a> <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/segurtasun-sozialaren-pribatizazioa-ez-mila-esker\" target=\"_blank\">Segurtasun sozialaren pribatizazioa? Ez, mila esker!<\/a>.<\/p>\n<p><a name=\"nota12\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref12\">12<\/a>Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/politika-fiskal-berrirako-sarrera\" target=\"_blank\">Politika fiskal berrirako sarrera<\/a>.<br \/> Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/politika-fiskal-egoki-baterantz\" target=\"_blank\">Politika fiskal egoki baterantz<\/a>.<\/p>\n<p><a name=\"nota13\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref13\">13<\/a>Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/diru-beroa-diru-beltza\" target=\"_blank\">Diru beroa, diru beltza<\/a>.<br \/> Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/hipotekak-morrontzorako-bide-zuzenak\" target=\"_blank\">Hipotekak: morrontzarako bide zuzenak<\/a>.<br \/> Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/morrontza-ekonomikorako-bide-zuzen-berriak\" target=\"_blank\">Morrontza ekonomikorako bide (zuzen) berriak<\/a>.<br \/> Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/zorrak-ordaindu-behar-dira\" target=\"_blank\">Zorrak ordaindu behar dira<\/a>.<\/p>\n<p><a name=\"nota14\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref14\">14<\/a>Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/kreditu-ekonomia\" target=\"_blank\">Kreditu-ekonomia<\/a>.<\/p>\n<p><a name=\"nota15\" href=\"file:\/\/\/C:\/Documentos\/Administrador\/Escritorio\/nabarralde%20web%20ona\/orriak\/eu\/egunekoa\/eg1143.htm#ref15\">15<\/a>Ikusi Unibertsitatea.net, <a href=\"http:\/\/www.unibertsitatea.net\/blogak\/heterodoxia\/itun-estrategiko-baten-bila\" target=\"_blank\">Itun estrategiko baten bila<\/a>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lehen mundu gerlaz geroztik Britainia Handiko libra nagusi bazen ere, bigarren mundu gerlaren ondoren, eta batez ere 1945ean Bretton Woods-eko eztabaida eta gero, dolarra zen nagusi mundu mailan. Denbora hartan dolarra urreari lotuta egon behar zen. Hau da, banku zentralek urre gordailuak izan behar zituzten, dolarra (papera) nolabait babesteko. Hau da, dolarren (paperen) kopurua mugatuta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-20189","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Euskal Herriaren ekonomia globalizazioan - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Euskal Herriaren ekonomia globalizazioan - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Lehen mundu gerlaz geroztik Britainia Handiko libra nagusi bazen ere, bigarren mundu gerlaren ondoren, eta batez ere 1945ean Bretton Woods-eko eztabaida eta gero, dolarra zen nagusi mundu mailan. Denbora hartan dolarra urreari lotuta egon behar zen. Hau da, banku zentralek urre gordailuak izan behar zituzten, dolarra (papera) nolabait babesteko. Hau da, dolarren (paperen) kopurua mugatuta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2009-08-25T09:21:20+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.euskonews.com\/0458zbk\/argazkiak\/gaia45802_01.jpg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Joseba Felix Tobar-Arbulu\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"7 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Euskal Herriaren ekonomia globalizazioan\",\"datePublished\":\"2009-08-25T09:21:20+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\\\/\"},\"wordCount\":1411,\"commentCount\":0,\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0458zbk\\\/argazkiak\\\/gaia45802_01.jpg\",\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\\\/\",\"name\":\"Euskal Herriaren ekonomia globalizazioan - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0458zbk\\\/argazkiak\\\/gaia45802_01.jpg\",\"datePublished\":\"2009-08-25T09:21:20+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\\\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0458zbk\\\/argazkiak\\\/gaia45802_01.jpg\",\"contentUrl\":\"http:\\\/\\\/www.euskonews.com\\\/0458zbk\\\/argazkiak\\\/gaia45802_01.jpg\"},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Euskal Herriaren ekonomia globalizazioan\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Euskal Herriaren ekonomia globalizazioan - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Euskal Herriaren ekonomia globalizazioan - Nabarralde","og_description":"Lehen mundu gerlaz geroztik Britainia Handiko libra nagusi bazen ere, bigarren mundu gerlaren ondoren, eta batez ere 1945ean Bretton Woods-eko eztabaida eta gero, dolarra zen nagusi mundu mailan. Denbora hartan dolarra urreari lotuta egon behar zen. Hau da, banku zentralek urre gordailuak izan behar zituzten, dolarra (papera) nolabait babesteko. Hau da, dolarren (paperen) kopurua mugatuta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2009-08-25T09:21:20+00:00","og_image":[{"url":"http:\/\/www.euskonews.com\/0458zbk\/argazkiak\/gaia45802_01.jpg","type":"","width":"","height":""}],"author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Joseba Felix Tobar-Arbulu","Tiempo de lectura":"7 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Euskal Herriaren ekonomia globalizazioan","datePublished":"2009-08-25T09:21:20+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/"},"wordCount":1411,"commentCount":0,"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.euskonews.com\/0458zbk\/argazkiak\/gaia45802_01.jpg","articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/","name":"Euskal Herriaren ekonomia globalizazioan - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.euskonews.com\/0458zbk\/argazkiak\/gaia45802_01.jpg","datePublished":"2009-08-25T09:21:20+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.euskonews.com\/0458zbk\/argazkiak\/gaia45802_01.jpg","contentUrl":"http:\/\/www.euskonews.com\/0458zbk\/argazkiak\/gaia45802_01.jpg"},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/euskal-herriaren-ekonomia-globalizazioan\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Euskal Herriaren ekonomia globalizazioan"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20189","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=20189"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20189\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=20189"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=20189"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=20189"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}