{"id":20090,"date":"2009-08-19T13:45:36","date_gmt":"2009-08-19T11:45:36","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/iker-euskal-selekziora\/"},"modified":"2009-08-19T13:45:36","modified_gmt":"2009-08-19T11:45:36","slug":"iker-euskal-selekziora","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iker-euskal-selekziora\/","title":{"rendered":"Iker euskal selekziora?"},"content":{"rendered":"<p>Iker dugu. Mohamed edo Ibrahim zitekeen izan, baina aita ez zen Afganistanen edota Kosovatik ibili, pikoletoa zoritxarrez Euskal Herrian izan zan, batek daki zertan, denok dakigun arren. <\/p>\n<p>Polita izango zen Iker Mohamed izatea. Munduko atezainik onenetarikoa, Espainia \u00abcuartoetara\u00bb bidali duena, Mohamed Casillas liteke, baina Iker dugu, \u00abgure\u00bb Iker y salva Espa\u00f1a! <\/p>\n<p>Nork esango zuen Iker izeneko Mostoleseko espainol batek espainiar aberriaren duintasun \u00abez nazionalista\u00bb bermatuko zuenik. Noski,\u00bbIker es Iker\u00bb eta \u00abtal y como suena, es un nombre espa\u00f1ol\u00bb. Euskal izenak, inoiz ez bezala, espainolak dira egun. Pasatu ziren, derrigorrezko soldaduzka bezala, sargento txuskeroen sasoi ilunak. <\/p>\n<p>Egunero Telecincon edo Antenatresen Ainhoa edo Nerea eguraldiaz mintzo dira. Gran Hermanon Aitor edota Koldorik ere izan da. Nonahi I\u00f1aki mordoa bada ere, Edurne edo Leire Operaci\u00f3n Triunfotik pasatu dira. Jone, Itziar&#8230; euskal izenak modan daude Espainian eta azalean bada ere, errealitatea mozorratu eta XXI. mendeko Espainia \u00abanitza eta demokratikoan\u00bb euskal izena izateak \u00abguay\u00bb dela ematen du. <\/p>\n<p>PPn, adibidez, I\u00f1aki Oyarzabal Mendebaldeko Nafarroako diputatu popularra, nahiz eta bere eskola notak patetikoak izan, aspaldian euskal kurrikulumaren aurka jo ta su ari da. Eskola porrotetik Legebiltzarrera bai marka!, eta gainera, Ignacio ziteken arren, I\u00f1aki da. \u00abI\u00f1aki de toda la vida\u00bb eta espainola da oso, Iker Casillas, eguraldiko Ainhoa edota gure Loiolako Ignacio batuta baino espainolagoa, eta batez ere bera I\u00f1aki da, I\u00f1aki. Han eta hemen. <\/p>\n<p>Gure Patxi, Paco edo Francisco izatekotan, ez zen hain \u00abjatorra\u00bb izango. Paco L\u00f3pez asko daude munduan, baina Patxi maitagarria eta \u00abde la tierra\u00bb izateaz gain, aurrerakoia ematen du eta gainera Lehendakari izateko ezin hobea. Horregatik, Patxi L\u00f3pez, Patxi dugu, arazorik gabe, goitik behera, han eta hemen. <\/p>\n<p>I\u00f1aki Azcuna ere, I\u00f1aki da. Ez da Inazio ezta Ignacio ere ez, logikoena izan arren.Bera ere I\u00f1akitxu dugu, piper poto eta guzti. XXI. mendeko jelkidea, modernoa, postmodernoa eta metamodernoa, baina hori bai, I\u00f1aki, I\u00f1aki Osoa. <\/p>\n<p>Beste I\u00f1aki askoren artean Mihail Gorbachev datorkit burura. Mihail Mihail da. Miska hurbilekoentzat, baina Mihail. Espainia bisitatu zuenean, Mihail jarraitzen zuen izaten eta ez Miguel. Zeren eta Mihail Miguel da, \u00abporque Mihail significa Miguel, \u00bfno?\u00bb, baina Mihail errusiarra denez, No problemo, Mihail Mihail da, Nikolae, Pietro edota Vitali lagunak errumaniarrak, Niko, Pietro eta Vitali diren bezala. Han eta hemen guretzat eta guztiontzat. Eta gainera, Errusiak bi aldiz galdu du Ikerren selekzioaren kontra. Izorra adi Miska! <\/p>\n<p>Baina zenbait komunikabidetan, han eta hemen ere, I\u00f1aki de Juana, Ignacio da. Politikoki eta militarki, nahi ta nahi ez, Xabier Alegria, Javier den bezala, edota historikoki Jassoko Xabier, Javier izan den moduan. Ignacio eta Javier euskaldunak dira, subversiboak, intsumisoak, eskubiderik gabeko gizakiak, toleraezinak, izena ere galdu behar duten horietakoak. Pernando- Fernando, Kepa-Pedro, Miren-Maria edota Edurne-Nieves bezala. Ez dira ez katakunbetako kontuak, espainiar demokrazian oinarrizko jarrera arrunta baizik: Euskal izena izatea erasogarria da, izen horrek espainola ez den gizaki aske eta intsumitu bat definitzen baldin badu. <\/p>\n<p>Muturretara joan barik. Hedabide askotan beste kultura bateko edozein deitura konplikatuenak ere errespetu minimo bat du. Baina Idoia Zenarruzanosequ\u00e9 ez, kategoriarik gabeko anderea dugu, nahiz eta ez dakit zein mailatako instituzioetako kargu izan, baina Ibarretxeren laguna izanik&#8230; euskal abizenak mespreziagarriak eta barregarriak dira. <\/p>\n<p>Gaurko Espainia \u00abdemokratikoan\u00bb zure nortasuna bermatzeko espainiar hiritar zintzoa edota atzerritarra izan behar duzu. Bai, atzerritarra, legalki atzerritarra, ez Espainiak kolonizatu eta zapaldu duen herri bateko subditoa. Fideltasun konstituzionalaren alorrean ez da arazorik nahi duzun izena izateko, baina adi alor horretatik at egotekotan. <\/p>\n<p>Hara hemen aspaldiko gertaera paradigmatiko bat. Badela urte pare bat, Barreda tar Leopoldo Radio Euskadin zegoen. Sinsorgada baten inguruan eztabaida zela eta, entzule baten deia jaso zuten. \u00abHola, soy Mikel de Leioa\u00bb. Bere iritzia bota eta segundura Leopoldok erantzuna luzatu zuen. \u00abComo ha dicho Miguel de Leioa&#8230;\u00bb <\/p>\n<p>Mikel ez zen De Juana edota Alegria. Ezta Casillas ere. Mikel Miguel zen. \u00abMiguel porque s\u00ed, porque lo digo yo, porque en Espa\u00f1a se habla en espa\u00f1ol\u00bb Baina Iker, selekziokoa, Iker da, Ainhoa, Telecincokoa Ainhoa, eta I\u00f1aki ere, partidukoa, bai PPkoa zein PNVkoa, gure I\u00f1akichu dira. <\/p>\n<p>Espainiar unionisten jarrera hau historikoa bada ere, egun inoiz baino nabariagoa da. Joseba Mirena Aznarrek edo Joseba Koldobika Rodriguez Zapaterok ez zuten inoiz haien izena euskaratuta ikusiko, atzerritarren izenak beti errespetatzen direlako, Mihailen kasu, han eta hemen, eta batez ere, euskaldunak, ez garelako inposatzaileak, faxistak. <\/p>\n<p>Baina gure herrian, kolonizatzaile kulturalek zerbaitetan huts egin dute. Euskal izendegia, itzuli ezinezko izenekin ari da aspaldian hazten, eta gainera haien hizkuntza inposatua eta inposatzailea, inperiala, euskararen eragina ere jasatzen ari da. Hara, beraz, Espainolaren defentzarako plataformak eratzearen beharra, espainola \u00abarrisku\u00bb larrian dabil eta. Eta kontuz&#8230; porrota borobiltzeko Iker agian euskal selekzioak ere fitxatu dezake&#8230;Inguratuta zaudete!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iker dugu. Mohamed edo Ibrahim zitekeen izan, baina aita ez zen Afganistanen edota Kosovatik ibili, pikoletoa zoritxarrez Euskal Herrian izan zan, batek daki zertan, denok dakigun arren. Polita izango zen Iker Mohamed izatea. Munduko atezainik onenetarikoa, Espainia \u00abcuartoetara\u00bb bidali duena, Mohamed Casillas liteke, baina Iker dugu, \u00abgure\u00bb Iker y salva Espa\u00f1a! Nork esango zuen Iker [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-20090","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Iker euskal selekziora? - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iker-euskal-selekziora\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Iker euskal selekziora? - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Iker dugu. Mohamed edo Ibrahim zitekeen izan, baina aita ez zen Afganistanen edota Kosovatik ibili, pikoletoa zoritxarrez Euskal Herrian izan zan, batek daki zertan, denok dakigun arren. Polita izango zen Iker Mohamed izatea. Munduko atezainik onenetarikoa, Espainia \u00abcuartoetara\u00bb bidali duena, Mohamed Casillas liteke, baina Iker dugu, \u00abgure\u00bb Iker y salva Espa\u00f1a! Nork esango zuen Iker [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iker-euskal-selekziora\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2009-08-19T11:45:36+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Gabirel Ezkurdia Arteaga\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iker-euskal-selekziora\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iker-euskal-selekziora\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Iker euskal selekziora?\",\"datePublished\":\"2009-08-19T11:45:36+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iker-euskal-selekziora\\\/\"},\"wordCount\":767,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iker-euskal-selekziora\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iker-euskal-selekziora\\\/\",\"name\":\"Iker euskal selekziora? - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2009-08-19T11:45:36+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iker-euskal-selekziora\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iker-euskal-selekziora\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/iker-euskal-selekziora\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Iker euskal selekziora?\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Iker euskal selekziora? - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iker-euskal-selekziora\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Iker euskal selekziora? - Nabarralde","og_description":"Iker dugu. Mohamed edo Ibrahim zitekeen izan, baina aita ez zen Afganistanen edota Kosovatik ibili, pikoletoa zoritxarrez Euskal Herrian izan zan, batek daki zertan, denok dakigun arren. Polita izango zen Iker Mohamed izatea. Munduko atezainik onenetarikoa, Espainia \u00abcuartoetara\u00bb bidali duena, Mohamed Casillas liteke, baina Iker dugu, \u00abgure\u00bb Iker y salva Espa\u00f1a! Nork esango zuen Iker [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iker-euskal-selekziora\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2009-08-19T11:45:36+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Gabirel Ezkurdia Arteaga","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iker-euskal-selekziora\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iker-euskal-selekziora\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Iker euskal selekziora?","datePublished":"2009-08-19T11:45:36+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iker-euskal-selekziora\/"},"wordCount":767,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iker-euskal-selekziora\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iker-euskal-selekziora\/","name":"Iker euskal selekziora? - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2009-08-19T11:45:36+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iker-euskal-selekziora\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iker-euskal-selekziora\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/iker-euskal-selekziora\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Iker euskal selekziora?"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20090","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=20090"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/20090\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=20090"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=20090"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=20090"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}