{"id":19993,"date":"2009-08-18T10:06:10","date_gmt":"2009-08-18T08:06:10","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/etengabeko-itzulera\/"},"modified":"2009-08-18T10:06:10","modified_gmt":"2009-08-18T08:06:10","slug":"etengabeko-itzulera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/etengabeko-itzulera\/","title":{"rendered":"Etengabeko itzulera"},"content":{"rendered":"<p>Gure politikariek pairatzen duten gutxiengotasun konplexuak -Stockholmeko sindromea, agian?- inoizko mailarik gorena erdietsi du, martxoan egin berri diren hauteskundeen ostean. <\/p>\n<p>Badirudi \u00abhauteskunde datu txarrek\u00bb baldintzatzen eta are zehazten dutela hurrengo urteetako prozesu \u00abpolitiko\u00bb guztia -galdera inozo bat: zilegi ote da hauteskunde emaitza \u00abonik\u00bb, Espainiako gaur egungo erregimenaren barnean?-. <\/p>\n<p>Lehenbizi honako kontu hau aztertu behar da: etorkizuneko prozesuari buruzko aurreikuspen horretan, zehaztea zenbat diren datu sozial \u00abobjektiboak\u00bb eta zenbat diren \u00abnorbere iragarpenei\u00bb dagozkienak; alegia, zeintzuek betetzen dituzten oinarri-oinarrian desira ezkutuak, esplizituki adierazi gabekoak, baina kanpainan zehar nork bere \u00abaldaketa politikoa\u00bb zuritzeko baliatutako leloak. Politikari horiexek, orain, bozkalekuetan \u00abgaraituta sentitzen direlako\u00bb, aitzakia baten bila baino ez dabiltza, eroso sentiarazten dieten horma hilobi bakarrera itzultzeko. Itzulerako bidea egitea izango litzateke, hainbeste alditan ibilitako bide ibilietan zehar, PSOErantz. \u00abAmaren sabeleranzko itzulera\u00bb edipikoa? Antza denez, hainbeste urtean eraman gaituzten kale itsu horretan argiren bat aurkitu ahal izateko, iraganeko errezeta zaharkituetara jotzea baino hoberik ez zaie bururatzen, jakinik ere lehendik erdietsitako lorpenak bertan behera uztea ekarri zutela haiek ondorio nabarmen gisa. Gogora ekarri besterik ez dugu, esaterako, Gasteizko gobernuaren hezkuntza saileko \u00abBuesaren aldia\u00bb. <\/p>\n<p>Bestalde, politika hautabiderik eza sumatzen da, edota halakorik badenik ezkutatzeko ahalegina, testuinguru espainiar-frantziarretik edo atentatuek darabilten estutzeko ahalmen balizkotik eratorritako \u00abpolitikakeria\u00bb alderdikoi eta egoeran egoerakoei aurre egiteko. Bide bietan, \u00abetengabeko itzuleraren\u00bb jokoan dabiltza. Bide bietan, xake joko-arauez bestera, behin eta birritan \u00abarrokatzen\u00bb dira, bide laburretik zein luzetik, eta noranzko bietan: gaur txakurraren antzeko \u00abmutur beltza\u00bb agertuz, eta bihar begitarte gozoa, \u00abeztia baino eztiagoa\u00bb, eta etzi hortzak zorroztuz -itxuraz-, eta etzidamu berriro ere bildotsak bezain mantso jokatuz&#8230; Baina betiere gurpil zoro berberaren inguruan jirabiraka, ekinaldi bakoitzean zenbat indar alferrik galtzen duten ohartu ere egiteke. <\/p>\n<p>Kasu biek, nolanahi ere, zeharo gutxiesten dute gatazta politiko ororen barreneko osagai funtsezkoa: norbere gizarteak duen mobilizatzeko ahalmena eta autodeterminaziorako eskubidea, zeina bere helburu estrategikorik garrantzitsuena erdiesteko baliatzen baitu; eta helburu hori, nire ustez, Estatu independente bat eratzea da uneotan, Europari zein munduari begira, eta lehendik badiren estatuek -Espainiak, Frantziak edo Portugalek- dituzten eta etorkizunean eratuko direnek -Irlandak edo Eskoziak- izango dituzten baldintza berberetan. <\/p>\n<p>Baldin eta Euskal Herria nazio bat dela uste badugu, hartarako edo subjektu politiko izateko ahalmena eta indarra badituela uste dugulako da; eta, pentsamendu halakoak, gizartean barneratua dagoenez gero, indar benetakoa eragiten du. Estutasun horrek, ordea, ez dirudi elkarrekikotasunik ageri duenik beren burua \u00abeuskal indar politikotzat\u00bb daukatenen artean. Eta ez du halakorik izan ere egin \u00abtrantsizio\u00bb ospetsuaren aldiaz geroztik bederen. <\/p>\n<p>Gaur egun argi eta garbi dakusagu, berriro ere, \u00abetengabeko itzulera\u00bb delakoa. Batzuek atentatuetara itzuli dira ostera, horiek darabiltzate estutzeko bide modura, horrek berekin dakarren kalteaz eta alferreko saminaz jabetu gabe; eta, batik bat, konturatzeke nazioan bertan eta nazioartean gure aurka izan dezakeen erabilera propagandistikoa. Gizarte euskal-nafarrak konturatu beharko luke, behingoz, gero eta espiral kiribilduagoan sarrarazten gaituztela atentatuek. Besteek, aldiz -nahiz eta barren-barrenean modu bertsuan-, beste lehengusuarengana jotzen dute, \u00abZumosol zalearengana\u00bb, PSOEra; harexek baliozkotzen baititu gure interesak Espainian, alde batera utzirik betidanik eta oraindik ere pairarazten dizkiguten amarru etengabeak, gu geu deusez sentiarazterainokoak. Gogoratu besterik ez dugu, esate baterako, 2007ko maiatzeko hauteskundeetan jarrera argi eta irmoa agertu zutela NaBai hautabidearekiko. Josep Plak esan ohi zuenez: \u00abEspainol eskuindar baten antzekoena espainol ezkertiar bat da\u00bb. <\/p>\n<p>Mingarria zait hain ezkor agertzea gaur egungo egoera politikoari buruzko balorazioa egiterakoan. Are gehiago, hainbeste urte alferrik galdu ostean bide baliogabeetan, badirudi egitura ahulezia baten ondorio izan dela. Ikuspegi halakoa kanpoaldetik baino ez daiteke begira baikortasun apur batekin, estatus politiko espainiarrak beldurra adierazi baitu edozein \u00abpurrustadatxo\u00bb dela eta. Alde horretatik, berriro ere gogora ekarriko dut 2007ko maiatzean sorturiko egoera, NaBai bitarteko zela. <\/p>\n<p>Gaur egun \u00abtranbertsaltasuna\u00bb darabilte, hitzetik hortzera, ustez Vasconia osatzen duten balizko alderdi biak gainditzeko bide gisa: \u00abnazionalistak\u00bb eta \u00abkonstituzionalistak\u00bb, aurrez aurre; erdi eta erdi. Gezurra galanta; beste artikulu baterako lain emango luke horrek. Izan ere, espainiarrak dira -edota frantsesak, bestela- benetako nazionalistak; eta ez dira %50, ezta gutxiagorik ere. Eta benetako konstituzionalistak gara geure Estatu bat, demokratikoa eta garantista izango dena, eratu nahi dugunak. <\/p>\n<p>Transbertsaltasuna hizpide duten bakarrak, eta hura baliatu nahi dutenak, lotsagabe-lotsagabe erabiltzen dute, baldin eta espainiarrak badira; eta, herabeki -itzelezko konplexuek jota-, euskaldunak badira. Inork ez du proposatzen, ordea, norbere \u00abtransbertsaltasun\u00bb baten ahalbiderik, zeina ezinbestekoa ere bai baita independentzia politikoa eta norbere Estatua lortzeko. Estatu halakoan norbanako guztiei bermatuko lizkiekete beren eskubideak. Guzti-guztiei. <\/p>\n<p>Xavier Rubert de Ventosek hainbat artikulu argitaratu ditu oraindik orain, Avui egunkarian &#8211;2008ko martxoaren 16an, 17an eta 18an&#8211;, Dena izango da polita eta zorionekoa izenburupean. Hona hemen zer dioen haietako pasarte batzuetan: <\/p>\n<p>\u00abNazionalista, ni? Ezta behar ere. Kontent nengoke Estatu bat izatearekin. Gainera, Estatu batentzat samurragoa da nazio bat sendotzea edota asmatzea ere, nazio batentzat Estatu bat lortzea baino&#8230;\u00bb. <\/p>\n<p>\u00abDena izango da polita eta zorionekoa, aldiz, hala-holako Estatu bat dugularik geurean; Estatu ez oso handi bat, egia esateko, merkatuak eta finantzek gainerako estatu guztiei bezainbeste bakarrik eragingo diotena, ez gehiago ez gutxiago. <\/p>\n<p>\u00ab&#8230;Dagoeneko ez dugu izango, azkenean, burua berotuko digun nortasunik. Kataluniarra izatea ezustekoa izango da, huskeria hutsala; zenbaitzuk horretaz harro ere egoteraino. Orduan, &#8216;egunerokotasuneko mekanismoak&#8217; izango ditugu, nortasunezko nazionalismo asaldatuen ordez\u00bb. <\/p>\n<p>\u00ab&#8230;Kataluniaren nortasuna -as-ke izango baita, azkenean-, gehiegi ez edukitzean egongo da aurrerantzean: ez hainbesteko nortasunik, ez hainbesteko hizkuntzarik, ez hainbesteko jomuga agerikorik. Ez eta ezertxo ere. Nortasunak, bai, baina asko -baita gaur egun Ravalen borbor dagitenak ere-. Dena, hori dena, Katalunian independente izaten denean gertatuko da -edo sekula ez-. Katalunia eta Espainia bi izaten direnean; hartara, elkar besarkatu ahal izango baitute, inolako nartzisismo edo masokismorik gabe -edo sekula ez-. <\/p>\n<p>\u00abIdeologikoa dena logiko bihurtuko da, sentibera dena hutsal izango da orduan; gure mezua naturaldu egingo da, eta paisaia bihurtuko. Gaur-gaurkoz, birtuala da paisaia halakoa, baina espero dut nire haur txikiak paisaia horretan zehar paseoan ibili ahal izango direla\u00bb. <\/p>\n<p>Benetako transbertsaltasuna, beraz, Nafarroako Estatu independente, Nafarroako Errepublika izaten garenean -edo sekula ez- iritsiko da, Rubert de Ventosek bere artikuluetan ongi baino hobeto dioenez, Kataluniari buruz ari delarik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure politikariek pairatzen duten gutxiengotasun konplexuak -Stockholmeko sindromea, agian?- inoizko mailarik gorena erdietsi du, martxoan egin berri diren hauteskundeen ostean. Badirudi \u00abhauteskunde datu txarrek\u00bb baldintzatzen eta are zehazten dutela hurrengo urteetako prozesu \u00abpolitiko\u00bb guztia -galdera inozo bat: zilegi ote da hauteskunde emaitza \u00abonik\u00bb, Espainiako gaur egungo erregimenaren barnean?-. Lehenbizi honako kontu hau aztertu behar da: [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-19993","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Etengabeko itzulera - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/etengabeko-itzulera\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Etengabeko itzulera - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gure politikariek pairatzen duten gutxiengotasun konplexuak -Stockholmeko sindromea, agian?- inoizko mailarik gorena erdietsi du, martxoan egin berri diren hauteskundeen ostean. Badirudi \u00abhauteskunde datu txarrek\u00bb baldintzatzen eta are zehazten dutela hurrengo urteetako prozesu \u00abpolitiko\u00bb guztia -galdera inozo bat: zilegi ote da hauteskunde emaitza \u00abonik\u00bb, Espainiako gaur egungo erregimenaren barnean?-. Lehenbizi honako kontu hau aztertu behar da: [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/etengabeko-itzulera\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2009-08-18T08:06:10+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Luis M\u00aa Mtz Garate\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"5 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/etengabeko-itzulera\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/etengabeko-itzulera\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Etengabeko itzulera\",\"datePublished\":\"2009-08-18T08:06:10+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/etengabeko-itzulera\\\/\"},\"wordCount\":954,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/etengabeko-itzulera\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/etengabeko-itzulera\\\/\",\"name\":\"Etengabeko itzulera - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2009-08-18T08:06:10+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/etengabeko-itzulera\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/etengabeko-itzulera\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/etengabeko-itzulera\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Etengabeko itzulera\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Etengabeko itzulera - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/etengabeko-itzulera\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Etengabeko itzulera - Nabarralde","og_description":"Gure politikariek pairatzen duten gutxiengotasun konplexuak -Stockholmeko sindromea, agian?- inoizko mailarik gorena erdietsi du, martxoan egin berri diren hauteskundeen ostean. Badirudi \u00abhauteskunde datu txarrek\u00bb baldintzatzen eta are zehazten dutela hurrengo urteetako prozesu \u00abpolitiko\u00bb guztia -galdera inozo bat: zilegi ote da hauteskunde emaitza \u00abonik\u00bb, Espainiako gaur egungo erregimenaren barnean?-. Lehenbizi honako kontu hau aztertu behar da: [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/etengabeko-itzulera\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2009-08-18T08:06:10+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Luis M\u00aa Mtz Garate","Tiempo de lectura":"5 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/etengabeko-itzulera\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/etengabeko-itzulera\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Etengabeko itzulera","datePublished":"2009-08-18T08:06:10+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/etengabeko-itzulera\/"},"wordCount":954,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/etengabeko-itzulera\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/etengabeko-itzulera\/","name":"Etengabeko itzulera - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2009-08-18T08:06:10+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/etengabeko-itzulera\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/etengabeko-itzulera\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/etengabeko-itzulera\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Etengabeko itzulera"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19993","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19993"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19993\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19993"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19993"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19993"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}