{"id":19868,"date":"2009-08-18T07:01:42","date_gmt":"2009-08-18T05:01:42","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\/"},"modified":"2009-08-18T07:01:42","modified_gmt":"2009-08-18T05:01:42","slug":"ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\/","title":{"rendered":"Ekonomia-zientzia eta \u00abbalitz bezalako\u00bb airezko metodologia"},"content":{"rendered":"<p><em><strong>Gaur egun ekonomian formalizazio matematikoari lehentasuna ematen zaio. Tobar-Arbuluk matematizazioa mundua ez ulertzeko eta ez eraldatzeko aitzakia bihurtu dela defendatzen du. Ekonomiaren joera idealista hau ekonomiaren eta politikaren arteko harremana baztertuz hobesten da. Baina, aldi berean, eredu horrek agintean direnen botere metaketa ziurtatzen du.<\/strong><\/em> <\/p>\n<p>Ekonomia-zientzia harrigarria da. Harrigarriena hauxe da: zenbait autoreren hipotesi ekonomikoek ez daukate inolako erlaziorik errealitatearekin. Joera horrek ekonomia-zientzia, itxurazko zientzia bilakatu du, eta matematikaren erabilera bitxia adierazten du. Eredurik aipagarrienetako bat 1997ko Nobel saridun William Vickerey-en \u00abMicroeconomics\u00bb (1964) testu-liburua da. Bere ustez, \u00abteoria huts\u00bb batek tautologien kate bat izatea besterik ez du behar: \u00abTeoria propio baten baliotasuna ez dagokio teoriaren hipotesien eta mundu errealean (dauden) konklusioen eta datuen arteko korrespondentziari, ala korrespondentzia ezari. Teoria bat, barneko sistema tinko gisa, baliotsua da baldin eta ondorioek premisetatik logikoki segitzen badute; eta ez premisak, ez ondorioak errealitateari ez dagozkiolako egitateak, adieraz lezake teoria ez dela oso erabilgarria, baina horrek ez du teoria desbalioztatzen. Edozein teoria hutsetan, proposizio guztiak esentzialki tautologikoak dira, ondoko zentzuan, alegia, ondorioak inplikatuta daude egindako hipotesietan\u00bb. <\/p>\n<p>Baliotasun enpirikorako mesprezu hori natur zientzietan erabilitako metodotik desberdina da erabat. Natur zientzietan, edozein teoriaren hipotesi faltsuak errealitateak berak (edo esperimentuak) baztertzen ditu. <\/p>\n<p>Baina arlo ekonomikoan, ekonomia-zientzia hipotesi abstraktuen itxurazko zientzia bilakatu da. Teorialari \u00abhutsek\u00bb sinplekeria banalak aurkezten dituzte \u00abdotorea\u00bb omen den era matematikoan, izatez, airezko jolas hutsak direnean. Arloan matematika erabilirik, ariketak gehiago dagozkio zenbaki-sistemari beste edozeri baino. <\/p>\n<p>Joera hori ongi baino hobeki ordezkatzen duena Nobel saridun Paul Samuelson da. Haren \u00abThe Gains for Trade\u00bb artikulua (1939) erabat argia da: \u00abHipotesi abstraktuen multzo baten ondorioei dagokienez, ez da lotuegi egon behar errealitatearen eta hipotesi horien arteko erlazioari\u00bb. <\/p>\n<p>Are gehiago, haren \u00abFactor-Price Equalization Theorem\u00bb delakoan, merkataritza libreko sistema batean, ekonomia globalean zehar, prezioek eta mozkinek berdintasun batera jotzen dute. Hona Samuelson-en hitzak: \u00abGure arazoa (&#8230;) arazo logiko hutsa da. Ba ote da `Baldin eta H, orduan nahitaez O&#8217; delakoa baieztapen egokia? Kontua, ez da ea O delakoak (faktore-prezio berdintasuna) benetan segitzen duen; ezta ea H (hipotesia) balioko generalizazio enpirikoa ote den ere. Kontua hauxe da, ea O ez den izango benetakoa, H benetakoa dela suposatzen denean. Arazo logikoa izanik, erantzun bakarra onartzen du, teorema benetakoa ala faltsua da\u00bb. <\/p>\n<p>Ondorioa argi dago: teoriak errealitatea bortxatzen du. Baina arazoa logikoa izan behar baldin bada, zer dela-eta ez hasi hipotesi errealistekin? Erantzuna garbia da, hipotesi errealistek ez dute eramaten ideologo ekonomikoek aurreikusten dituzten politika-ondorioetara. <\/p>\n<p>Aspaldian Gunnar Myrdal-ek (\u00abHow Scientific are the Social Sciences\u00bb, 1956) erakutsi zuen moduan, analisi zientifiko baten ondorio praktikoak ez ezik, analisia bera ere halabeharrez datza balio-hipotesietan. <\/p>\n<p>Nola liteke ekonomialari ospetsuek aldarrikatzea, alde batetik, haien hipotesiak ez direla lotuta egon behar errealitatearekin, eta, beste aldetik, errealitaterako politika-gomendioak ematen segitzea. Zer dela-eta Heckscher\/Ohlin\/Samuelson-en nazioarteko orekaren teoria aldarrikatu, mundu errealean, gero eta gehiago, zordun eta hartzekodun herrien arteko polarizazio finantzario eta ekonomikoa azaltzen denean? <\/p>\n<p>Egungo egoera larrian zenbait estatistika ekonomikok fisikako zulo beltza dirudite. Errua ekonomialariei dagokie. Kanpo-zorrak, paradisu fiskaleko banku-guneek, lurraren balioak, akzioen balioak, aurrezkien eta zorraren osaketak ekonomialarien modeloetan ez dauzkate beharko dituzten garrantzia eta lekua. Ez hori bakarrik. Herrialde txiroak herrialde aberatsen menpe dauden modura, edozein lekutan barneko ekonomia polarizatu egiten da, zordunak (gobernua barne) gero eta gehiago, hartzekodunen menpe dauden heinean. Fenomeno horiek ez dira inoiz azaltzen mundu ederreko ekonomia ortodoxoaren modeloetan, hots, statu quo defendatzen duten ekonomiako ipuinetan. Ipuin horiek matematika erabiliz edertzen dira. <\/p>\n<p>Gainera, ekonomia polarizatzen den heinean, aberastasunak botere politiko bilakatzeko joera dauka. Baina fenomeno horien analisia ukatzen dute oreka orokorreko teorialariek, ingurugiro politiko konstante eta aldagabekoa suposatuz, eta lege aldaketak ekonomia-zientziatik \u00abexogenoak\u00bb direlakoan. Exogenotasunezko mezua gehiegi aipatzen da. Hortaz, argi egon beharko denez, irtenbidea ez da ekonomikoa soilik, politikoa baizik. <\/p>\n<p>Hona hemen matematikaren beste erabilera gaizto bat, egun arazo ekonomiko unibertsal bilakatu dena: munduko aurrezki finantzarioak interes konposatuetan ad infinitum handitzen segitzeko ezintasuna. Izan ere, ekonomiaren aurrezkien hazkundearekin batera, beraren zor orokorraren hazkundea dator (aurrezki horiek inbertsio ukigarri zuzenean erabiltzen ez badira, edo eta ekitate-jabetzan birziklatzen ez badira). <\/p>\n<p>Zor batzuk produktiboak dira, noski. Kreditu produktiboa eta ez-produktiboa bereizi behar dira: a) merkataritza-maileguak daude, mailegu-hartzaileari bere zorra eta interesa ordaintzeko dirua irabazteko baliabideak hornitzen dituztenak; eta b) kontsumitzaile- edo gobernu-maileguak daude (kasu honetan interesa zordunaren gainontzeko baliabideetatik ordaindu behar da). Kreditu bi mota horiek ez bereizteak hipotesi irrealetan (edo ez-garrantzizkoetan) oinarritutako modeloak eraikitzera darama. <\/p>\n<p>Horrela, aberastasun finantzario hutsek (hau da, inbertsio ukigarria eta ordaintzeko medioetan hazkunde korrespondentea ez daukaten eskaera finantzarioek) gizartea bera txirotzen duten mailegu berrietan inbertitzera jotzen dute. Horrek ekonomia blokeatzen du. Izan ere, oso arriskutsuak diren mailegu berrietara jotzen dutenean, gobernua bera bilakatzen da azken babesleku zorduna. (Baina Adam Smith-ek azpimarratzen zuen moduan, inongo gobernuk ez ditu inoiz bere barne-zorrak ordaindu). Historikoki, dirutza handiak galdu dira gerretan eta horien ondoren etorritako inflazioetan, zein atzerrian egindako inbertsio arriskuetan, zein familia aberatsen oinordekoen diru-xahuketan. <\/p>\n<p>Gure egunotan, kontua da, dirutza finantzarioa ezin dela etengabe metatu, interes konposatuen matematika zehatza dela kausa. Ezinezkoa da aberastasuna areagotzea interes konposatuen bidez. Horixe da \u00abekonomia matematikoak\u00bb argi eta garbi erakutsi beharko duena. Tamalez, zentzurik gabeko modelo matematikoko ipuin irrealetan aritzen segitzen dute ekonomialari ospetsu askok.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur egun ekonomian formalizazio matematikoari lehentasuna ematen zaio. Tobar-Arbuluk matematizazioa mundua ez ulertzeko eta ez eraldatzeko aitzakia bihurtu dela defendatzen du. Ekonomiaren joera idealista hau ekonomiaren eta politikaren arteko harremana baztertuz hobesten da. Baina, aldi berean, eredu horrek agintean direnen botere metaketa ziurtatzen du. Ekonomia-zientzia harrigarria da. Harrigarriena hauxe da: zenbait autoreren hipotesi ekonomikoek ez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-19868","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Ekonomia-zientzia eta \u00abbalitz bezalako\u00bb airezko metodologia - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Ekonomia-zientzia eta \u00abbalitz bezalako\u00bb airezko metodologia - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gaur egun ekonomian formalizazio matematikoari lehentasuna ematen zaio. Tobar-Arbuluk matematizazioa mundua ez ulertzeko eta ez eraldatzeko aitzakia bihurtu dela defendatzen du. Ekonomiaren joera idealista hau ekonomiaren eta politikaren arteko harremana baztertuz hobesten da. Baina, aldi berean, eredu horrek agintean direnen botere metaketa ziurtatzen du. Ekonomia-zientzia harrigarria da. Harrigarriena hauxe da: zenbait autoreren hipotesi ekonomikoek ez [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2009-08-18T05:01:42+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Joseba Felix Tobar Arbulu\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Ekonomia-zientzia eta \u00abbalitz bezalako\u00bb airezko metodologia\",\"datePublished\":\"2009-08-18T05:01:42+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\\\/\"},\"wordCount\":830,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\\\/\",\"name\":\"Ekonomia-zientzia eta \u00abbalitz bezalako\u00bb airezko metodologia - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2009-08-18T05:01:42+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Ekonomia-zientzia eta \u00abbalitz bezalako\u00bb airezko metodologia\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Ekonomia-zientzia eta \u00abbalitz bezalako\u00bb airezko metodologia - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Ekonomia-zientzia eta \u00abbalitz bezalako\u00bb airezko metodologia - Nabarralde","og_description":"Gaur egun ekonomian formalizazio matematikoari lehentasuna ematen zaio. Tobar-Arbuluk matematizazioa mundua ez ulertzeko eta ez eraldatzeko aitzakia bihurtu dela defendatzen du. Ekonomiaren joera idealista hau ekonomiaren eta politikaren arteko harremana baztertuz hobesten da. Baina, aldi berean, eredu horrek agintean direnen botere metaketa ziurtatzen du. Ekonomia-zientzia harrigarria da. Harrigarriena hauxe da: zenbait autoreren hipotesi ekonomikoek ez [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2009-08-18T05:01:42+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Joseba Felix Tobar Arbulu","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Ekonomia-zientzia eta \u00abbalitz bezalako\u00bb airezko metodologia","datePublished":"2009-08-18T05:01:42+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\/"},"wordCount":830,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\/","name":"Ekonomia-zientzia eta \u00abbalitz bezalako\u00bb airezko metodologia - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2009-08-18T05:01:42+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/ekonomia-zientzia-eta-lbalitz-bezalakor-airezko-metodologia\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Ekonomia-zientzia eta \u00abbalitz bezalako\u00bb airezko metodologia"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19868","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19868"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19868\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19868"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19868"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19868"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}