{"id":19641,"date":"2009-08-13T09:06:15","date_gmt":"2009-08-13T07:06:15","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/6000-versus-200\/"},"modified":"2009-08-13T09:06:15","modified_gmt":"2009-08-13T07:06:15","slug":"6000-versus-200","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/6000-versus-200\/","title":{"rendered":"6.000 versus 200"},"content":{"rendered":"<p>Joseba Arregiri buruhauste handiak sortzen dizkio euskal identitatearen auziak. Eta ez dakit zergatik? Berak ez baitauka inolako arazorik bizi nahi duen nazio-identitatearen barruan bizitzeko: identitate espainolari darizkion hizkuntza, kultura eta naziotasunean bizi nahi baldin badu, ez baitauka zertan kezkatu. Bereak dira hitzak, eta bera dirudienez goxo bizi da Bilbo espainolduan: \u00abNo importa que cualquier paseo por Bilbao le lleve a uno a escuchar no pocas veces m\u00e1s el ingl\u00e9s o el alem\u00e1n, o el franc\u00e9s e incluso el italiano que el euskera\u00bb. <\/p>\n<p>Zeintzuk dira beraz Arregiren kezkak egunkari honetan bertan argitaratu zuen artikuan? (De Euskalherria a Euskadi y de Euskadi&#8230;, 2007-5-22). Euskal nazionalismoak Euskal Herria-ren esanahia eta zen-tzua aldatu nahi omen du, jatorrizko dimentsio linguistikoari eta kulturalari dimentsio politikoa eransteko. Ez zaio bidezkoa iruditzen nazio kulturalaren izaera nazio politikoa bihurtu nahi izatea. Orain arteko nazio-estatu guzti-guztiek estatua bihurtzeko egin duten gauza bera egitea alegia: nazio bat, estatu bihurtu. Gurea bidezkoa ez baldin bada, Arregik badauka zer kritikatua munduan: egungo egunean munduan dauden 200 estatu inguruk oinarri-oinarrian prozesu horixe hezurmamitu baitute. <\/p>\n<p>Euskara ez omen da Euskal Herriaren hizkuntza propioa, zuzen mintzatuta: \u00abEl mismo Estatuto de Gernika cay\u00f3 en la trampa de denominar al euskera lengua propia de la comunidad aut\u00f3noma, cuando lo correcto hubiera sido referirse a ella como lengua espec\u00edfica, porque el espa\u00f1ol es com\u00fan a todo el Estado y a muchos pa\u00edses latinoamericanos\u00bb. Arregiren ustez hizkuntzaren jatorria eta auzia Estatu-kontua dela ematen du, ez nazio-kontua. Hizkun-tzaren izaera Estatuaren arabera definitu behar baldin bada, zer egin behar dugu munduan dauden 6.000 hizkuntzekin; izan ere, bateko 200 estatu eta besteko 6.000 hizkuntza eta kultura ez daude oreka-harreman gozo-gozoan. Ez dirudi beraz irizpide zehatza eta etikoa denik hizkuntzaren izaera Estatu-egituraren argitan definitu nahi hori. <\/p>\n<p>Gezurra badirudi ere, eta aniztasuna eta pluraltasuna ahotik kendu ezin duen gizonak, gaur egun indarrean dauden nazio-estatuen baitan ikusten du askotariko identitateen bermea. Adimen bihurritu samarra izan beharra dago, dudarik gabe, 200 (estatu) 6.000 (nazio-etnia) baino anitzagoak, pluralagoak eta demokratikoagoak direla sinesteko. Ideologia aldrebestua eta kamustua izan behar du gizakiak euskal identitatearen balioa Euskal Herria Herri Euskalduna izatean datzala ez jakiteko, eta munduko estatu bakan horietako pare baten egituran (des)integratuta hiltzea etnozidioa dela ez jakiteko. Zeren eta, aldeak alde, Arregi gogaide izango baitugu Iparraldeko Euskal Herrian demokraziaren eta askatasunaren eredu dugun Frantziak etnozidioa eragin duela baiesterakoan. Hegoaldekoan, bistan denez, ez luke halakorik onartuko, bere identitate espainolak ezin baitio hori berretsi. <\/p>\n<p>Euskal nazionalistok gure herriko identitate-aniztasuna murriztu eta mugatu egin nahi omen dugu: \u00ab( ) quieren reducir la riqueza de la sociedad vasca, quieren limitar las potencialidades de la sociedad vasca. Porque \u00e9sta es m\u00e1s que lo que los nacionalistas son capaces de pensar en ella, es m\u00e1s rica, m\u00e1s compleja, m\u00e1s plural, m\u00e1s relacionada, m\u00e1s imbricada, m\u00e1s mestiza, m\u00e1s participante activamente en contextos culturales, ling\u00fc\u00edsticos y de tradici\u00f3n m\u00e1s amplios\u00bb. Arregiren kontraesanak, bere arrazoibidearen zentzugabeak, ez dirudi mugarik duenik: alde batetik, Bilbo, inoiz euskalduna izana, gaur egun hiri espainoldua dela esaten digu, eta, beste aldetik, gure herriaren identitate-egitura nabarra eta askotarikoa dela sinestarazi nahi digu. Zertan gara, Euskal Herriko hiriburu eta herri haziak espainolduak daude edo ez daude, eta hala baldin badaude, zertan da gure herriaren identitate-oparotasun hori? <\/p>\n<p>Gure pentsaera abertzaleak ez omen digu gaitasunik ematen identitate-auziaren \u00f1abardurak hautemateko. Hori dio Arregik. Ideologia espainolak, aldiz, erraz eta aise atzematen ditu nonbait \u00f1abardura guzti horien ezkutu-sakonak. Zein ideologia ote dago ordea, bietan, erabat kamustua eta agortua, nazio-identitatearen \u00f1abardurak behar bezala ulertzeko? Ikus dezagun berriro ere Arregiren oinarrizko tesia: Euskal Herria Espainia edo Frantzia izanda, bertan espainolen edo frantsesen identitatea gauza \u00abnormala\u00bb bihurtuta, edota irizpide unibertsalagoa erabiliz, 6.000 etnia edo nazioren identitateak 200 estatutara murriztea eta makurraraztea, Euskal Herria edo mundua baliotsuagoa eta aberatsagoa eta askotarikoagoa izatea ote da? Zertan da identitate-oparotasun hori, UNESCO buru dela, mundu guztiak ikusi behar lukeen egitate totalitarioaren aurrean? Alegia, Arregiren bide proposamen-bidean, munduko hizkuntza, kultura eta herri-identitate gehien-gehienen patua heriotza izango litzateke. Zer balio eta aberastasun eskaintzen dio gure herriak munduko giza kulturari espainola edo frantsesa izanda? Aniztasunaren berezko balioa noren aldetik dago, munduko hizkuntza horiek guztiak 200 estaturen identitate-kartzeletan sartu nahi dituenaren aldetik, edo berezko aniztasun horien iturri diren milaka etnia eta nazio horien alde dagoenaren aldetik? Arregiren ideologiak aberastasuna eta identitate-balioak ikusten dituen lekuan, nik heriotza eta asmilazioa besterik ez ditut ikusten: etnozidioa, alegia, beste modu batera adierazita. <\/p>\n<p>Eta bukatzeko, Joseba Arregiren kultura soziolinguistiko zorrotza islatzen digun iritzi bat: euskararen kasuan ere eskolako hizkuntza nagusia gizarteko hizkuntza-identitate nagusi bihurtu omen daiteke. Ikus dezagun: \u00abSi el euskara es la lengua principal en la escuela, la identidad principal de los ciudadanos vascos es la vinculada a esa lengua\u00bb. Honek aterako dizkigu babak eltzetik: mundu osoan ez dago adibide bakar bat ere gizartean hizkuntza diglosikoa eta minorizatua izan eta eskola-sisteman, berriz, hizkuntza nagusitzat harturik, herritarren identitate linguistiko nagusia eskolako hizkuntzaren araberakoa denik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joseba Arregiri buruhauste handiak sortzen dizkio euskal identitatearen auziak. Eta ez dakit zergatik? Berak ez baitauka inolako arazorik bizi nahi duen nazio-identitatearen barruan bizitzeko: identitate espainolari darizkion hizkuntza, kultura eta naziotasunean bizi nahi baldin badu, ez baitauka zertan kezkatu. Bereak dira hitzak, eta bera dirudienez goxo bizi da Bilbo espainolduan: \u00abNo importa que cualquier paseo [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-19641","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>6.000 versus 200 - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/6000-versus-200\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"6.000 versus 200 - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Joseba Arregiri buruhauste handiak sortzen dizkio euskal identitatearen auziak. Eta ez dakit zergatik? Berak ez baitauka inolako arazorik bizi nahi duen nazio-identitatearen barruan bizitzeko: identitate espainolari darizkion hizkuntza, kultura eta naziotasunean bizi nahi baldin badu, ez baitauka zertan kezkatu. Bereak dira hitzak, eta bera dirudienez goxo bizi da Bilbo espainolduan: \u00abNo importa que cualquier paseo [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/6000-versus-200\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2009-08-13T07:06:15+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Joxe Manuel Odriozola\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/6000-versus-200\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/6000-versus-200\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"6.000 versus 200\",\"datePublished\":\"2009-08-13T07:06:15+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/6000-versus-200\\\/\"},\"wordCount\":799,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/6000-versus-200\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/6000-versus-200\\\/\",\"name\":\"6.000 versus 200 - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2009-08-13T07:06:15+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/6000-versus-200\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/6000-versus-200\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/6000-versus-200\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"6.000 versus 200\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"6.000 versus 200 - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/6000-versus-200\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"6.000 versus 200 - Nabarralde","og_description":"Joseba Arregiri buruhauste handiak sortzen dizkio euskal identitatearen auziak. Eta ez dakit zergatik? Berak ez baitauka inolako arazorik bizi nahi duen nazio-identitatearen barruan bizitzeko: identitate espainolari darizkion hizkuntza, kultura eta naziotasunean bizi nahi baldin badu, ez baitauka zertan kezkatu. Bereak dira hitzak, eta bera dirudienez goxo bizi da Bilbo espainolduan: \u00abNo importa que cualquier paseo [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/6000-versus-200\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2009-08-13T07:06:15+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Joxe Manuel Odriozola","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/6000-versus-200\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/6000-versus-200\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"6.000 versus 200","datePublished":"2009-08-13T07:06:15+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/6000-versus-200\/"},"wordCount":799,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/6000-versus-200\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/6000-versus-200\/","name":"6.000 versus 200 - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2009-08-13T07:06:15+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/6000-versus-200\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/6000-versus-200\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/6000-versus-200\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"6.000 versus 200"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19641","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19641"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19641\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19641"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19641"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19641"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}