{"id":19552,"date":"2009-08-13T06:49:51","date_gmt":"2009-08-13T04:49:51","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/anparo-qla-baskaq\/"},"modified":"2009-08-13T06:49:51","modified_gmt":"2009-08-13T04:49:51","slug":"anparo-qla-baskaq","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/anparo-qla-baskaq\/","title":{"rendered":"Anparo, \u00abla baska\u00bb"},"content":{"rendered":"<p>Kotoizko katu bat bezala, etxeko eskaileretatik jaisten eta igotzen zen. Ez zuen inorekin topatu nahi, izugarrizko beldurra zuen. Hala ere, ni sarritan eskaileretan jolasten nintzen. Berak, itzalez egindakoa zirudien. Bakarrik ikusten baldin baninduen, niregana ileak emeki eta maitekor ferekatzera hurbiltzen zen. Niri, nahiz eta mukitsu bat izan, laztan goxo hark pena eta nolabaiteko dardara ematen zidan. Nik banekien keinu haren zergatia, izan ere, bere semearen lagun bakarra nintzen, eta beraientzat hura ez zen gauza makala. <\/p>\n<p>Auzoan La baska izenekoa, ez zen \u00abemakume zintzoa\u00bb. Jendeak hari hitzik bat ere. Ikusten zutenean, mespretxuzko imintzio batez, hanka egiten zuten, \u00abseparatista y atea\u00bb omen zen. Ez zuen eliza ezagutzen, eta behin erretoreak zitalki bota zuen pulpitutik. Hala eta guztiz ere, hori ez zen egia osoa, noizean behin, hutsik zegoela aprobetxatuz, katedralera sartzen ikusi nuen. Agian euskaldunen jainkoa han biziko zen, esaten nion nire buruari gorrotoz josita. <\/p>\n<p>Bere jaioterria, Baztan. Bost urte zituela umezurtz geratu zen. Hamabostekin, osabak Lesakara neskame bidali zuen.   \t\t\t\t\t<\/p>\n<p>Han, gerlarekin batera Anparo bere isiltasunaren negarrezko harana zeharkatzen hasi zen. \t\t\t\t\t<\/p>\n<p>Ilunabar beltz batean txapelgorri batzuk ostatuan zalapartatsu agertu ziren. Haietako batek, nonbait, Anparo gustuko zuen. Bitan lagundu zion etxera. Hirugarrenean, Anparo ezustean (Jaungoikoaren, aberriaren eta erregearen izenean) belarrera bota eta han, soro ertzean, bihotzeraino, basapiztiak bezala, bortxatu zuen. <\/p>\n<p>Anparo, urradurez josita, eurizirinez eta lotsaz blai mugiezina zen. Zelaian bertan hiltzeko gogoz, bera loretxo bat, itsas brisa edo hegatxabal bat, ez zen inoiz beste neskatoak bezalakoa izan, ezta hasperen bat ere, munduko neskarik zikinena baizik. <\/p>\n<p>Kuartelean, txapelgorriak harropuzkeriaz bere adiskideei \u00abBaskorraren\u00bb titiak nola jan zituen kontatzen zien bitartean, baserritarrek, Anparoren gorputza, ia bizirik gabe, jaso zuten. Anparok ez zuen deus esaten. Begien malko isilak oihuka ari baitziren. <\/p>\n<p>Hiru hilabeteren buruan, konpainiaren kapitainak gertatutakoa eta neska umedun zegoela jakin zuen. Sutan jarri zen, baina bere baitan ez zen hainbesterako, azken batean, soldadu haiek aberriari bere bizitza osoa eskaintzen ari baitziren. Hori bai, -Anparoren zorigaitza!- ezkontzen behartu zituzten. Anparok ez zuen negar egiteko astirik izan. <\/p>\n<p>Hilabete baten bueltan baina, Irungo mendietan soldadua tirokatu zuten, eta Anparo aske geratu zen. Errekete batekin bizitzea ez zen gauza makala. Bere osabak esaten zuen bezala, hauek abadearen ostia eta bedeinkazioarekin, deabru amorratuak bihurtzen ziren. <\/p>\n<p>Tomasa, Anparo bortxatu egin zuen erreketearen ama zen. Alarguna. Sorgina, deabrua baino gaiztoagoa zirudien Tomasak. Inork ez zion kontra eginen hari. <\/p>\n<p>Tomasak Anparo bere Iru\u00f1eko etxera eramatea onartu zuen. Horrela, iloba berekin izango zuen eta aldi berean Anparoren lana, bizirauteko. <\/p>\n<p>Pentsatu eta egin. Egunez Argako ibaiaren latsari eta gauez lisatzaile ala adabatzaile. Egunero, etxeko lanak goizean eta arratsean, eguzkiak Sarriako mendiak erretzen zituenean etxeratzen zen. Gero, etengabe etxeko eta kanpoko lanak. Tomasa zapaltzaile bat zen eta ez zion bost minutu ere uzten Xabier semetxoarekin lasaitzeko. <\/p>\n<p>Xabier nik lagun izan nuen. Oso mutil lotsatia zen. Bazirudien bere amatxoren beldur guztiarekin elikatua zela. Bere larrua hain mehe eta zuria zen, non edozeinek pentsa zezakeen gardena zela. <\/p>\n<p>Auzoko umeak beti barre eta mespretxuz hurbiltzen zitzaizkion. Berak hitzik esan gabe pentsakor eta isil begiratzen zituen. Baina bere amatxo iraintzen zutenean, malko batzuek ihes egiten zioten begietatik. <\/p>\n<p>Behin, Andresek, auzoko denda baten morroi zenak, soldadutzan mandoaren ostikada batek herren utzi zuenak, bere alde egin zuen sutsuki, beste umeei txoriburu gaiztoak eta perbertituak deituz. Baina Andres eroa omen zen, eta ahopean marmarka \u00abantifranquista\u00bbhutsa zerabilen auzoak. Andresen ustez Anparok ezentzunarena egiten zuen bakean bizi ahal izateko. <\/p>\n<p>Futbolean, pilotan, harrapaketan edo beste edozein jolasean Xabierrekin ez zen inor aritzen. Horregatik, nik, errukiz, bera babestea erabaki nuen. Nirekin lasai xamar zegoen. Izugarri trebea zen dama-jokoan, partxisean, dominoan eta holakoetan. Ia beti irabazten zidan; momentu hartan, barkamen eskatuz bezala, emeki bere begirada bideratzen zidan. <\/p>\n<p>Anparoren edertasun fina, jasminaren antza zuen. Bakarrik, eta noizean behin Andresekin solasean sartzen zen, beraientzat auzoko gizon umil, zuhur eta bihotzonekoa zen. <\/p>\n<p>Baina zoritxarrez, udaltzain bat berekin maitemindu zen. Ikusi bezain laster beraien atzetik, hitz lizunak esaten joaten zen. Hasieran mutu, baina Anparok ezin gehiago jasan eta txerri deitu zion. Han matxista, errekete eta infernu guztiak sortu ziren. <\/p>\n<p>Pasadizo hau ahotan ibili zen auzoan. Batzuk probokagarri, besteak emakume gaizto, moral gabeko, lotsagabe eta abar zela\u2026 Bihotza idortu zuen haize madarikatu bat\u2026 <\/p>\n<p>Han, Arga Ibaian, arropa garbitzen ari zen bitartean, zurrumurru zikinak hedatzen ziren latsarien artean\u2026 \t\t\t\t\t<\/p>\n<p>-Mutu izan naiteke, baina ez gor -oihukatu zien-. \t\t\t\t\t<\/p>\n<p>Tomasak apaizarengana eta poliziarengana joko zuela mehatxu egin zion. Gauza txarrak bazekizkien Anparo espetxeratzeko, eta semea gabe uzteko. Denek zekiten bezala, separatista, -sarritan entzuten zitzaion semearekin euskaraz aritzen- bizi txarrekoa eta abar zen. <\/p>\n<p>Bost bat egun geroago, ibaiaren ur-korronteak eraman zuen. Batzuk izotzaz irristatu zela, besteak bere buruaz beste egin zuela\u2026 Andresek gorrotoa, elizaren hipokrisia eta fanatismoaren harropuzkeriagatik izan zela zioen. <\/p>\n<p>Hilerritik kanpo lurperatu zuten. Lore bakarrik gabe, iluntze beltz batean eta otoitz laburrik ez. \t\t\t\t\t<\/p>\n<p>Zuretzat nire oroitzapena, Anparo, emakume duin eta ona, jende pozoituaren artean bizi behar izan zenuenagatik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kotoizko katu bat bezala, etxeko eskaileretatik jaisten eta igotzen zen. Ez zuen inorekin topatu nahi, izugarrizko beldurra zuen. Hala ere, ni sarritan eskaileretan jolasten nintzen. Berak, itzalez egindakoa zirudien. Bakarrik ikusten baldin baninduen, niregana ileak emeki eta maitekor ferekatzera hurbiltzen zen. Niri, nahiz eta mukitsu bat izan, laztan goxo hark pena eta nolabaiteko dardara ematen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-19552","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.5 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Anparo, &quot;la baska&quot; - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/anparo-qla-baskaq\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Anparo, &quot;la baska&quot; - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Kotoizko katu bat bezala, etxeko eskaileretatik jaisten eta igotzen zen. Ez zuen inorekin topatu nahi, izugarrizko beldurra zuen. Hala ere, ni sarritan eskaileretan jolasten nintzen. Berak, itzalez egindakoa zirudien. Bakarrik ikusten baldin baninduen, niregana ileak emeki eta maitekor ferekatzera hurbiltzen zen. Niri, nahiz eta mukitsu bat izan, laztan goxo hark pena eta nolabaiteko dardara ematen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/anparo-qla-baskaq\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2009-08-13T04:49:51+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Josu Sorauren\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/anparo-qla-baskaq\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/anparo-qla-baskaq\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Anparo, \u00abla baska\u00bb\",\"datePublished\":\"2009-08-13T04:49:51+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/anparo-qla-baskaq\\\/\"},\"wordCount\":788,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/anparo-qla-baskaq\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/anparo-qla-baskaq\\\/\",\"name\":\"Anparo, \\\"la baska\\\" - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2009-08-13T04:49:51+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/anparo-qla-baskaq\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/anparo-qla-baskaq\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/anparo-qla-baskaq\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Anparo, \u00abla baska\u00bb\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Anparo, \"la baska\" - Nabarralde","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/anparo-qla-baskaq\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Anparo, \"la baska\" - Nabarralde","og_description":"Kotoizko katu bat bezala, etxeko eskaileretatik jaisten eta igotzen zen. Ez zuen inorekin topatu nahi, izugarrizko beldurra zuen. Hala ere, ni sarritan eskaileretan jolasten nintzen. Berak, itzalez egindakoa zirudien. Bakarrik ikusten baldin baninduen, niregana ileak emeki eta maitekor ferekatzera hurbiltzen zen. Niri, nahiz eta mukitsu bat izan, laztan goxo hark pena eta nolabaiteko dardara ematen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/anparo-qla-baskaq\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2009-08-13T04:49:51+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Josu Sorauren","Tiempo de lectura":"4 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/anparo-qla-baskaq\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/anparo-qla-baskaq\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Anparo, \u00abla baska\u00bb","datePublished":"2009-08-13T04:49:51+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/anparo-qla-baskaq\/"},"wordCount":788,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/anparo-qla-baskaq\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/anparo-qla-baskaq\/","name":"Anparo, \"la baska\" - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2009-08-13T04:49:51+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/anparo-qla-baskaq\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/anparo-qla-baskaq\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/anparo-qla-baskaq\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Anparo, \u00abla baska\u00bb"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19552","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19552"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19552\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19552"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19552"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19552"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}