{"id":19161,"date":"2009-08-11T07:28:25","date_gmt":"2009-08-11T05:28:25","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/berreterretxen-kantorea\/"},"modified":"2009-08-11T07:28:25","modified_gmt":"2009-08-11T05:28:25","slug":"berreterretxen-kantorea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/berreterretxen-kantorea\/","title":{"rendered":"Berreterretxen kantorea"},"content":{"rendered":"<p>Aurtenko pastorala Ligi-Atherein emanen da. Geia : Berreterretx, Pierpaul Ber\u00e7aitzen lumatik. Berreterretxen Kantore famatua du zola. XV.mentekoa lizatekean kant\u00fc zahar horrek kontatzen d\u00fc nola etxeko jaun gazte hori Mauleko jaun kontearen gizonek etxean hart\u00fc z\u00fcen, eraman eta Etxebarreko Ezpeldoi etxe altean hilik \u00fctzi.    <\/p>\n<p>Bazko ga\u00fca da, jenteak etzanik. Herots bat karrikan borogat\u00fcrik, Berrerretxek ohetik neskatoari manatzen deio so egin dezan \u00abgizonik denez ageri\u00bb. Horrek baietz,\u00bbhiru dozena badabiltzala \/ Borta batetik besteala\u00bb. Berrerretx leihoan agertzen delarik, jaun konteak (edo horren izenean mintzo den aitzindariak) erraiten deio: \u00abBerreterretx aig\u00fc bortala \/ \u00dctz\u00fcliren hitz berehala.\u00bb Gizon gaztea mesfidatzen da, bena jelki behar du: \u00abAma indazut (emaz\u00fct)atorra,\/Menturaz sekulakoa.\u00bb     <\/p>\n<p>Ama, Marisantz, barloa lasterka Lakarri B\u00fcztanobira, hanko anai gazteari lag\u00fcngoa baten galtatzera, bena horrek ezin d\u00fc laguntu. Marisantz Bosmendietan behera heltu beita B\u00fcztanobira, hortarik ageri da Larrainerik horra dela.     <\/p>\n<p>Gero Maulera barloa, eta han jaun konteak \u00fcrrikirik gabe: \u00abEzpeldoi altean d\u00fcn hilik, \/ Abil erraikan bizirik!\u00bb Ezpeldoipeko la\u00fcb\u00fcr\u00fcak erakusten deig\u00fc zer gisaz erho z\u00fcen Berterretx : bi uztai edo arkuren flexa edo geziez.     <\/p>\n<p><strong>Amorioz ala politikaz?<\/strong> <\/p>\n<p>Ezpeldoiko Margarita bat aip\u00fc d\u00fc kantoreak. Hortarik maitarz\u00fcn istoria bat asmat\u00fc d\u00fc pop\u00fcl\u00fcak, \u00fcsat\u00fc bezala: Berreterretx bekaizkeriaz hilarazi l\u00fcke Mauleko jaunak, biek Margarita maite z\u00fcelakoan. Bena Jean de JAURGAIN historiazaleak pents\u00fc d\u00fc politikaz izan zela, gerla zibila beitzen ord\u00fcan Agaramontesen eta Beaumontesen artean.    <\/p>\n<p>Lehen alderdikoa zaitekean Berrerretx, bigerrenaren aitzindaria zen Louis de Beaumont nafarra, Lerin-eko jaun kontea, Mauleko kapitain-gaztel\u00fczaina eta Xiberoko gobernaria} Akitaniako d\u00fcka zen Ingalaterrako erregearen izenean, 1449 urtealano. Urte hortan edo lehentxeago agit\u00fcrik lizateke Berterretxen Kantoreak kontatzen d\u00fcan gertakiz\u00fcn lazgarria.     <\/p>\n<p>\u00abBerreterretx\u00bb pastoral bat eman zen 1958ko \u00fcdan Maulen eta Ligin, Etchegoinberry bat s\u00fcjet, Etxahun Irurikoaren l\u00fcmatik, Marcelin Heguiaphal z\u00fcalarik errejenta. Aurtenkoa Ver\u00e7aitz-ek idazten d\u00fc, bestearen testua ikusi gabe. Batetik artiste handia beita, bestetik jente harditik badelakoz Ligi-Atherein eta \u00fcng\u00fcr\u00fcnetan, ez da d\u00fcdarik zerbait ederrik entz\u00fcn eta ikusiren d\u00fcg\u00fcla daig\u00fcn \u00fcda hortan ere.     <\/p>\n<p>AGARAMONT, ATHARRATZE, LUKUZE     <\/p>\n<p>Noiz hasi ziren gerla zibil horik, eta zertako ? Ezin jakin mementoko. Jaunen arteko aharrak ziren, bella jente xehea ere \u00fcs\u00fc atzamanik zen. Gerla txipiak zirela, prefosta &#8230; haatik erahilentako aski handiak ziren !     <\/p>\n<p>Paper zaharretan, lehen aipamena 1316an agertzen da,Nafarroa Behereko Amikuzen. Amanieu VIII, Albreteko jauna, jin zen Amikuze- ko Korte Orokorraren z\u00fczentzera, eta hor delibero hall hart\u00fc z\u00fcan : \u00ables seigneurs de Gramont et de Luxe, s&#8217;ils font \u00e9tat de tenir des compagnons, en donneront les noms au bailli du seigneur et seront responsables des d\u00e9sordres qui surviendront.\u00bb (Jean de Jaurgain,\u00bbLes capitaines chatelains de Maul\u00e9on\u00bb,eta Jean-Marie REGNIER, Histoire de la Soule, tome I, P.146). Hots nahaskerien arduradunak dira ordutik Gramont (Agaramont) eta Lukuzeko bi jaunak. Bestalde \u00abseigneur\u00bb delakoa, Nafarroako erregea zen.     <\/p>\n<p>1370ean L\u00fck\u00fczeko prima (andregaia) ezkontzen da Atharratzeko jauna den Arnaud-Santzekin (hau Nafarroako \u00abricombre\u00bb izentat\u00fcko d\u00fc 1389an Carlos lll.a Nobleak edo Prestuak). Hortik aitzina, Lukuzeko jauretxea Atharratzeko jaunen esku daga, eta gerla Zuberoala hedatzen da.     <\/p>\n<p>Nafarroako erregeak behin eta berriz iseiat\u00fcko dira gerlarien artean bakearen ezartera, bena debaldetan. 1384ko apirilaren 2an Carlos ll.a Donajuanera (Donibane Garazira) horra da, eta gerlarien b\u00fcr\u00fczagiak bere aitzineala biltzen d\u00fct\u00fc : Agaramontarren aldetik Arnaud-Raymond de Gramont I.a, L\u00fck\u00fcztarren aldetik Arnaud Santz, Atharratzeko jauna, Lukuzeko baru dena, eta Domintxaineko Marti-Santz. Agaramont eta Domintxaineko jaunak Nafarroako \u00abricombre\u00bb dira, Domintxaine Zuberoan dagolarik.     <\/p>\n<p>MUSKILDIKO SANT ANTONI     <\/p>\n<p>\u00abLes comparants d\u00e9clarerent se soumettre au jugement que donnerait plus tard le roi a Pampelune, sous peine de trahison et de 1.000 marcs d&#8217; argent chacun.\u00bb (Arnaud Aguergaray,\u00bbLes lieux de culte a Musculdy\u00bb,Gure Herria 1973, P.257). Erregeak epaia eman z\u00fcan lru\u00f1ean, 138Seko barantailaren (otsailaren) 23an, eta delibero hartan erbaki z\u00fcan bake hitzarmena honart\u00fc z\u00fcen jaunek.     <\/p>\n<p>Trat\u00fc hori ira\u00fcpenean finkat\u00fc nahiz, erregeak manatzen d\u00fc ermita bat eraik dadin Muskildiko mendi hegian, Bakearen Txapela (kapera, baseliza), San(t) Antoniren ohoretan, eta hor mezak emanen dira Nafarroako erregeen alde, baita gerla horietan hil diren g\u00fczientzat : \u00abil sera fond\u00e9 une chapelle qu&#8217;on appellera la Chapelle de la Paix au nom et r\u00e9v\u00e9rence de Saint Antoine ou il y aura une chapellenie perp\u00e9tuelle qui sera chant\u00e9e et c\u00e9l\u00e9br\u00e9e pour lui et pour les rois ses pr\u00e9d\u00e9cesseurs, ainsi que pour les morts des partis des Agramontais et des Luxetains qui furent victimes des luttes auxquelles le trait\u00e9 mettait fin.\u00bb (A.Aguergaray, goraxeago aipat\u00fcriko idazlanean).     <\/p>\n<p>Heben bi ohar. Lehena, Muskildiko San(t) Antoni Zuberoan dagola, eta hor esk\u00fca sartzen d\u00fcala Nafarroako erregeak, ihor kexarazi gabe. Bigerrena : erresumako  \u00abricombre\u00bb jaun elibat Zuberoan hautatzen d\u00fct\u00fcala Nafarroako Erregeak, Alfontso borrokalariaren denboratik. Zuberoaren eta Iru\u00f1eko erregearen harremanez zer pentsa ematen deig\u00fce bi feit horiek, gure historiako beste hanitxen artean\u2026     <\/p>\n<p>AMEND(T)ZEKO ELIZAN     <\/p>\n<p>Maleruski bake hori hautse z\u00fcen urte zonbaiten b\u00fcr\u00fcan, eta bi alderdien arteko gerla berriz hasi zen. XVI.mente \u00fcrrentzealano ira\u00fcnen z\u00fcan errelijione aharrekin.     <\/p>\n<p>1450ean Nafarroa Garaila hedat\u00fc zen, Aragoiko Joan alarg\u00fcnt\u00fc ondoan, errege kontsorteak Nafarroako tron\u00fca Carlos Bianako printzearen ordez beret\u00fc z\u00fcalarik. Aita-semeen arteko aharran, lehenaren alde jarri ziren beaumontarrak, bigerrenaren alde agaramontarrak.     <\/p>\n<p>L\u00fck\u00fczekoen askazia beitzen ere Louis de Beaumont, horien alde jarri zen, eta iparraldean ere aitzindari agert\u00fc zen beaumon- tarren izena. Egia da Mauleko kapitain-Gaztel\u00fczaina eta Zuberoako gobernaria zela Lerin-eko jaun konte hori. Jean de Jaurgain zuberotar historiazalearen arabera, horrek hilarazi z\u00fckean Bereterretx.     <\/p>\n<p>Bi alderdien arteko aharrak halako maila hunki z\u00fcan, non bateko eta besteko aitzindariak Amikuzeko Sorhapil batetan bild\u00fc ziren 1453ko \u00fcztailaren 2an: batetik Francois de Gramont,bestetik Domintxaineko jauna (L\u00fck\u00fczeko Joanen izenean), biak ere beste Jaun batzuekin. Sei ordezkari izentatu zutuen, hiru alde bakoitxetik, Amikuzeko \u00abhermandade\u00bb,anaidi baten araudien idazteko,\u00bbafin de mettre fin aux meurtres, pilleries et autres exces qui se commettent journellement, en public et en secret, entre les lignages de Gramont et de Luxe, et que la justice ne peut r\u00e9primer a cause de la division qui regne entre les princes, leurs souverains seigneurs.\u00bb (J.de Jaurgain,\u00bbQuelques l\u00e9gendes po\u00e9tiques du Pays de Soule\u00bb,in La tradition au Pays Basque,Elkar,P.375). Hor aipat\u00fcriko \u00abprintzeak\u00bb, Joan Aragoikoa eta Carlos Bianakoa dirateke.     <\/p>\n<p>Sei ordezkariak Amend\u00fczeko elizan bild\u00fc ziren 1453ko \u00fcztailaren 30ean, eta hona haien deliberoa :     <\/p>\n<p>\u00abLa paix est renouvel\u00e9e entre les deux lignages. Les malfaiteurs devront etre appr\u00e9hend\u00e9s et livr\u00e9s a la justice royale par le premier venu de ceux qui sont engag\u00e9s dans cette harmandad au beso in ab crit et biaffore ;et arde sonate, repic de campane, c&#8217;esta-dire avec cris, appel au secours, tocsin et sonnerie de cloches a coups pr\u00e9cipit\u00e9s, sous pine d&#8217;une amende de 6 florins au bon coin d&#8217;Aragon, applicable au soutien des charges de la hermandad.     <\/p>\n<p>\u00abOn arrete ensuite des mesures r\u00e9pressives contre quantit\u00e9 de gens du pays ou \u00e9trangers qui vivent de vals, sous pr\u00e9texte qu&#8217;ils sont du parti du roi ou de celle du prince.\u00bb (de Jaurgain, goraxeago aipat\u00fc idazlanean).     <\/p>\n<p>PAUEKO JAUREGIAN     <\/p>\n<p>Ez ziren hartan barat\u00fc aharrak, eta berriz bakearen ekartera iseiat\u00fc zen Madeleine de France, Louis XI.aren arreba, Francois F\u00e9bus erregegei gaztearen ama. 1477ko agorrilaren 26an, Paueko jauregian bild\u00fc z\u00fct\u00fcan batetik Roger de Gramont bere \u00fcng\u00fcr\u00fcko jaunekin (Agaramont, Hauze, Olhaibikoak), bestetik L\u00fck\u00fczeko Joan bereekin (Atharratze, L\u00fck\u00fcze, Domintxaine, Ahatsakoak): horko txapelan (kapera), erregi\u00f1a ordearen aitzinean, izkirib\u00fc saint\u00fcen gainean zin egin z\u00fcen haren ganiko bake hitzarmenaren betatzea.    <\/p>\n<p>Bena berriz hasi ziren aharrak, eta berriz bake hitzarmen bat sinat\u00fc z\u00fcen 1497ko arramaiatzaren (ekainaren) 12an: \u00abRoger, seigneur de Gramont, de Haux et d\u00b4Olhaiby, et Fran\u00e7ois de Gramont, son fils ain\u00e9,d&#8217;une part, et Jean,seigneur d&#8217;Espes en Soule,alli\u00e9 du seigneur de Luxe,de l&#8217;autre, consid\u00e9rant tous les meurtres, exces et pilleries qui avaient eu lieu entre eux,leurs compagnons et lignages\u00bb, hara sinatzaleak (J.de Jaurgain et R.Ritter,\u00bbLa maison de Gramont\u00bb,PP.102 et 112, cit\u00e9 par J.M.R\u00e9gnier, Histoire de la Soule, tome I, P.160).     <\/p>\n<p>Ga\u00fcza jakina da gerla zibilek Nafarroakoa erresuma zinez ah\u00fclt\u00fc z\u00fcela, eta 1512an, beaumontarren lag\u00fcngoarekin, azkena eman zeiola Fernando Errege Katolikoak. Ber urtean Frantziako erresumari osoki lot\u00fcrik egon zen gure Zuberoa, 1449an b\u00fcr\u00fct\u00fc konkistaren ondorioz. Urte hartan berean Charles VII.a erregeari men egin zeion L\u00fck\u00fczeko jaunak.     <\/p>\n<p>IPARRALDEAN B\u00dcR\u00dcALANO     <\/p>\n<p>Ez ziren 1512an \u00fcrrent\u00fc bi alderdien arteko g\u00fcd\u00fckak,Zuberoan eta Nafarroa Beherean bederen. 1523an Orangeko printzearen arma- dak (l\u00fcrrekoak prefosta) iparraldea hart\u00fc z\u00fcalarik, espainiarren alde jarri zen L\u00fck\u00fczeko jauna, eta Mauleko gaztel\u00fcaren hartzen lag\u00fcnt\u00fc z\u00fct\u00fcan. Ordariz printzeak hebenko \u00fcsat\u00fc bi karg\u00fc handiak eman zeitzon: Mauleko kapitain-gaztel\u00fczain eta Zuberoako gobernari izentat\u00fc zuan.     <\/p>\n<p>Haatik Joan L\u00fck\u00fczekoak Mauleko gaztel\u00fca \u00fctzi behar \u00fcken z\u00fcan 1524ko Natibitate (Eg\u00fcberri) altean. Albreteko Henri erregeak L\u00fck\u00fczeko gaztel\u00fca deseginarazi z\u00fcan, hontarz\u00fcn g\u00fcziak hart\u00fc, bena 1527an \u00fctz\u00fclarazi zeitzon Frantziako Fran\u00e7ois I.a erregeak.     <\/p>\n<p>XVI. menteko bigerren partean, errelijioneko gerlez baliat\u00fc- ren dira Agaramont eta L\u00fck\u00fczeko bi jauretxeak, beren betiko aharren berritzeko : e\u00fcskald\u00fcn katolikoen b\u00fcr\u00fc agert\u00fcko da Atharratzeko Charles de Luxe (Domintxaine, Etxauz eta Ezpeletako jaunekin ), Albreteko Joana erregifiaren lagrt&#8217;ntzale aldiz Antoine de Gramont (Larrea eta Beltzuntzeko jaunekin).     <\/p>\n<p>Azkenean bakea Henri III.aren esk\u00fctik jinen da heben eta besteetan, bena Frantziako Henri IV.a date ber denboran Albreteko Joanaren seme hori.     <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurtenko pastorala Ligi-Atherein emanen da. Geia : Berreterretx, Pierpaul Ber\u00e7aitzen lumatik. Berreterretxen Kantore famatua du zola. XV.mentekoa lizatekean kant\u00fc zahar horrek kontatzen d\u00fc nola etxeko jaun gazte hori Mauleko jaun kontearen gizonek etxean hart\u00fc z\u00fcen, eraman eta Etxebarreko Ezpeldoi etxe altean hilik \u00fctzi. Bazko ga\u00fca da, jenteak etzanik. Herots bat karrikan borogat\u00fcrik, Berrerretxek ohetik neskatoari [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-19161","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Berreterretxen kantorea - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Aurtenko pastorala Ligi-Atherein emanen da. Geia : Berreterretx, Pierpaul Ber\u00e7aitzen lumatik. Berreterretxen Kantore famatua du zola. XV.mentekoa lizatekean kant\u00fc zahar horrek kontatzen d\u00fc nola etxeko jaun gazte hori Mauleko jaun kontearen gizonek etxean hart\u00fc z\u00fcen, eraman eta Etxebarreko Ezpeldoi etxe altean hilik \u00fctzi.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/berreterretxen-kantorea\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Berreterretxen kantorea - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aurtenko pastorala Ligi-Atherein emanen da. Geia : Berreterretx, Pierpaul Ber\u00e7aitzen lumatik. Berreterretxen Kantore famatua du zola. XV.mentekoa lizatekean kant\u00fc zahar horrek kontatzen d\u00fc nola etxeko jaun gazte hori Mauleko jaun kontearen gizonek etxean hart\u00fc z\u00fcen, eraman eta Etxebarreko Ezpeldoi etxe altean hilik \u00fctzi.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/berreterretxen-kantorea\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2009-08-11T05:28:25+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Jean Louis Davant\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"8 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/berreterretxen-kantorea\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/berreterretxen-kantorea\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Berreterretxen kantorea\",\"datePublished\":\"2009-08-11T05:28:25+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/berreterretxen-kantorea\\\/\"},\"wordCount\":1607,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/berreterretxen-kantorea\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/berreterretxen-kantorea\\\/\",\"name\":\"Berreterretxen kantorea - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2009-08-11T05:28:25+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Aurtenko pastorala Ligi-Atherein emanen da. Geia : Berreterretx, Pierpaul Ber\u00e7aitzen lumatik. Berreterretxen Kantore famatua du zola. XV.mentekoa lizatekean kant\u00fc zahar horrek kontatzen d\u00fc nola etxeko jaun gazte hori Mauleko jaun kontearen gizonek etxean hart\u00fc z\u00fcen, eraman eta Etxebarreko Ezpeldoi etxe altean hilik \u00fctzi.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/berreterretxen-kantorea\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/berreterretxen-kantorea\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/berreterretxen-kantorea\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Berreterretxen kantorea\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Berreterretxen kantorea - Nabarralde","description":"Aurtenko pastorala Ligi-Atherein emanen da. Geia : Berreterretx, Pierpaul Ber\u00e7aitzen lumatik. Berreterretxen Kantore famatua du zola. XV.mentekoa lizatekean kant\u00fc zahar horrek kontatzen d\u00fc nola etxeko jaun gazte hori Mauleko jaun kontearen gizonek etxean hart\u00fc z\u00fcen, eraman eta Etxebarreko Ezpeldoi etxe altean hilik \u00fctzi.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/berreterretxen-kantorea\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Berreterretxen kantorea - Nabarralde","og_description":"Aurtenko pastorala Ligi-Atherein emanen da. Geia : Berreterretx, Pierpaul Ber\u00e7aitzen lumatik. Berreterretxen Kantore famatua du zola. XV.mentekoa lizatekean kant\u00fc zahar horrek kontatzen d\u00fc nola etxeko jaun gazte hori Mauleko jaun kontearen gizonek etxean hart\u00fc z\u00fcen, eraman eta Etxebarreko Ezpeldoi etxe altean hilik \u00fctzi.","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/berreterretxen-kantorea\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2009-08-11T05:28:25+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Jean Louis Davant","Tiempo de lectura":"8 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/berreterretxen-kantorea\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/berreterretxen-kantorea\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Berreterretxen kantorea","datePublished":"2009-08-11T05:28:25+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/berreterretxen-kantorea\/"},"wordCount":1607,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/berreterretxen-kantorea\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/berreterretxen-kantorea\/","name":"Berreterretxen kantorea - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2009-08-11T05:28:25+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Aurtenko pastorala Ligi-Atherein emanen da. Geia : Berreterretx, Pierpaul Ber\u00e7aitzen lumatik. Berreterretxen Kantore famatua du zola. XV.mentekoa lizatekean kant\u00fc zahar horrek kontatzen d\u00fc nola etxeko jaun gazte hori Mauleko jaun kontearen gizonek etxean hart\u00fc z\u00fcen, eraman eta Etxebarreko Ezpeldoi etxe altean hilik \u00fctzi.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/berreterretxen-kantorea\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/berreterretxen-kantorea\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/berreterretxen-kantorea\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Berreterretxen kantorea"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19161","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19161"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19161\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19161"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19161"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19161"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}