{"id":19111,"date":"2009-08-10T10:51:13","date_gmt":"2009-08-10T08:51:13","guid":{"rendered":"https:\/\/nabarralde.eus\/zuberoako-azken-bizkontea\/"},"modified":"2009-08-10T10:51:13","modified_gmt":"2009-08-10T08:51:13","slug":"zuberoako-azken-bizkontea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zuberoako-azken-bizkontea\/","title":{"rendered":"Zuberoako azken Bizkontea"},"content":{"rendered":"<p>Z\u00fcberoako 12. bizkonte ezag\u00fcna izan zen azkena, Auger III de Maul\u00e9on (1257-1261 eta 1296-1307). Nafarroako erregeen zerb\u00fctx\u00fcko egon zen 46 urtez (1261-1296 eta 1307-1318), Akitaniako d\u00fckarekin z\u00fct\u00fcan aharren ondorioz. Akitaniako d\u00fckerrian zagoan Z\u00fcberoa, bena Iru\u00f1eko erregeekin lot\u00fcra handiak baz\u00fct\u00fcan, Antso Nagusiaren denboratik bederen. Lot\u00fcra horik azkart\u00fc z\u00fct\u00fcan Auger-en aitaitak (attattak), gero aitak. Hau Akitaniako d\u00fckaren ganik h\u00fcrr\u00fcnt\u00fc zen, bena horren armadaren aitzi g\u00fcd\u00fckan hil zen 1257an.     <\/p>\n<p>Gerla hori aitzina eramanen d\u00fc Auger-ek, bere amarekin. Auzia gald\u00fcrik, bi aldiz Nafarroan aterbetzen da Auger, eta azkenean hor hilen 1318an. Erresumako \u00abricombre\u00bb zen, Arradako jauna eta gudarosteko (l\u00fcr armadako) banderazain, aitzindaria. Bere denborako kapitain handienetarik izan zen Z\u00fcberoako azken jauna.     <\/p>\n<p><strong>LE DERNIER VOCOMTE DE SOULE<\/strong> <\/p>\n<p>Le 12\u00e8me vicomte de Soule, et aussi le dernier, fut Auger III de Maul\u00e9on (1257-1261 et 1296-1307). Il servit les rois de Navarre pendant 46 ans (1261-1296 et 1307-1318), \u00e0 la suite des dissensions qui l&#8217;opposaient au duc d&#8217;Aquitaine. La Soule \u00e9tait dans le duch\u00e9 d&#8217;Aquitaine, mais elle entretenait des liens \u00e9troits avec les rois de Pampelune, depuis au moins le r\u00e8gne de Sanche le Grand. Ces liens furent renforc\u00e9s par le grand-p\u00e8re d&#8217;Auger, puis par son p\u00e8re Ce dernier refusa l&#8217;all\u00e9geance au duc d&#8217;Aquitaine, mais il monrut face \u00e0 son arm\u00e9e d&#8217;invasion.     <\/p>\n<p>Auger continua 1a lutte aupr\u00e8s de sa m\u00e8re. Ayant perdu la partie, il se r\u00e9fugie par deux fois en Navarre, o\u00f9 il mourra en 1318. Il \u00e9tait ricombre de ce royaume, seigneur de Rada et porte-\u00e9tendard (commandant en chef) de l&#8217;arm\u00e9e navarraise. Le dernier vicomte de Soule fut un des plus grands capitaines de son temps.     <\/p>\n<p><strong>EL \u00daLTIMO VIZCONDE DE SOLA<\/strong> <\/p>\n<p>El duod\u00e9cimo vizconde de Sola, y tambi\u00e9n el \u00faltimo, fue Auger III de Maule\u00f3n (1257-1261 y 1296-1307). Sirvi\u00f3 a los reyes de Navarra durante 46 a\u00f1os (1261-1296 y 1307-1318),a favor de disensiones que le opon\u00edan al duque de Aquitania. Zuberoa estaba en el ducado de Aquitania, pero manten\u00eda estrechos lazos con los reyes de Pamplona, por lo menos desde el reino de Sancho el Mayor. Estos lazos los reforz\u00f3 el abuelo de Auger, y luego su padre.     <\/p>\n<p>Este, se neg\u00f3 a rendir vasallaje al duque de Aquitania, pero muri\u00f3 frente al ej\u00e9rcito invasor.     <\/p>\n<p>Auger continu\u00f3 la lucha al lado de su madre. Perdi\u00f3 la partida y se refugi\u00f3 dos veces a Navarra, donde muri\u00f3 en 1318. Era ricombre de este reino, se\u00f1or de Rada y alf\u00e9rez mayor, pues comandante en jefe del ej\u00e9rcito navarro. El \u00faltimo vizconde de Sola fue uno de los mayores capitanes de su tiempo.    <\/p>\n<p><strong>AUGER MAULEKOA, ZUBEROAKO AZKEN JAUNA<\/strong> <\/p>\n<p>1- Auger III de Maul\u00e9on, 1237 altean sort\u00fc zen : 20 urteetan Z\u00fcberoako bizkonte  agit\u00fc zen 1257an. Aitaita (attatta) Erramun-Gillen IV, ord\u00fcnko jauna : Akitaniako d\u00fckerrian egona gatik, Nafarroako Teobaldo (Thibault) I.ari zin egin zeion 1234an.    <\/p>\n<p>Auger-en aita, Erramun-Gillen V.a zateana (1244-1257) : honek ere bere aldian Nafarroako ber erregeari zin eginen zeion 1244an.     <\/p>\n<p>Bere lag\u00fcngoa hitzemaiten zeion Akitaniako d\u00fcka zen Ingalaterrako erregearen aitzi (aurka, kontra) ere, sek\u00fclan eta hau Nafarroako l\u00fcrretan sart\u00fc balin bazen. (Ikus honi j\u00fcnto den ageria).     <\/p>\n<p>2 &#8211; 1245ean Erramun-Gillen V.a jeiki zen Henry III. errege-d\u00fckaren aitzi, beste jaun elibatekin batean. Akitaniako d\u00fck-errege horrek bere k\u00fcinata Z\u00fcberoaren hartzera igorri z\u00fcan : Simon de Montfort, Leicesterreko jaun kontea. Erramun-Gillen Mauleko gaztel\u00fcan hertsat\u00fc z\u00fcan, setiat\u00fc, tinkat\u00fc, azkenean hart\u00fc. Indarraren aitzinean zedit\u00fc behar \u00fcken z\u00fcan Z\u00fcberoako jaunak. D\u00fckarekiko bakea sinat\u00fc z\u00fcan 1252an, hortako isun handi baten isurtzea hitzemanez : 10.000 \u00absols morlans\u00bb.     <\/p>\n<p>1252. urte hortan, Henry III. errege-d\u00fckak Simon de Monfort baztert\u00fc z\u00fcan, bortitzegi zelakoan, eta horren ordez Gaskoniaren  b\u00fcr\u00fc ezari bere seme gehiena, Edouard printzea, 1249tik  Akitaniako d\u00fck zena. Haatik honekin ere gaizki jin zen Erramun-Gillen V.a. Gora-behera elibaten ondotik, aferak txarreneala heltzen dira 1257an. Edouard printzeak Etienne Longue-Ep\u00e9e senexala igorten d\u00fc Z\u00fcberoaz jabetzera. Honek bere gizonekin Ar\u00fceko Beloskar gaztel\u00fca hartzen d\u00fc. Gero, bere l\u00fcrra zaint\u00fc nahiz, ezpata esk\u00fcan hilik erorten da Erramun-Gillen V.a.     <\/p>\n<p>3 &#8211; Andere Markesa alarg\u00fcntsa, bere semeekin batean, berehala jeikiko da Akitaniako armadaren aitzi. Biarnoko bizkontea arartekari sart\u00fcrik, bakea hitzartzen da berriz, 1257ko \u00fcrrietaren hamekan, Maulen.     <\/p>\n<p>4 &#8211; Berriz jeikitzen da Auger III.a hain ontsa non Longue-Ep\u00e9e senexalak bere gizonekin lek\u00fca h\u00fcst\u00fc behar d\u00fcan.     <\/p>\n<p>5 &#8211; 1259: Pariseko trat\u00fca, Henry III Ingalaterrakoaren eta Frantziako Louis IX \u00absaint\u00fcaren\u00bb artean. Henryk Louis-i men egiten deio Gaskoniako l\u00fcrrarentzat ( Henri Plantagenet-ek 1169an egin z\u00fcan bezala) : horrez aitortzen d\u00fc hor dela Akitaniako d\u00fck bezala, eta ez Ingalaterrako errege bezala. Beraz \u00abAkitania ingelesa, Z\u00fcberoa ingelesa, Lapurdi ingelesa\u00bb erranaldia, zinez anakronikoa da: oraiko Estat\u00fc jakobinoaren ikuspegia igaranari sakatzen deiog\u00fc, eta horrek ez d\u00fc zentz\u00fcrik Erdi Aroan.     <\/p>\n<p>Bakeak bere saria bad\u00fc beti, norbaitek pakat\u00fc behar d\u00fc : ah\u00fclenak \u00fcs\u00fcan. 1259koa, Auger-ek pakat\u00fc beharko d\u00fc. Gaskoniako gotorlek\u00fc hoberena da Mauleko gaztel\u00fca, ez deio sek\u00fclan \u00fcko egin Edouard printze-d\u00fckak. 1260an bere armadarekin agertzen da gaztel\u00fc horren aitzineala. Mustraka horren ondotik . Auger-ek plegat\u00fc behar \u00fcken z\u00fcan. Urrats mingarri baten egiten lag\u00fcnt\u00fc z\u00fcan Aita Saint\u00fcaren aholk\u00fcak : hari esker ohorea salb\u00fc z\u00fcan. 1261eko azaroaren hiruan, bere bizkonterria \u00fctzi zeion Edouard-i, Landetako hontarz\u00fcn elibaten tr\u00fck\u00fc, horik zirelarik Angoum\u00e9, Saas eta Saubusse herriak, gehi Marensin-eko l\u00fcrra.     <\/p>\n<p>6 &#8211; 1261tik aitzina, Auger ikusten d\u00fcg\u00fc Nafarroako erregearen zerb\u00fctx\u00fcko : Thibault (Teobaldo) II.a da oraikoa (1253-1270). l270an algarrekin joaiten dira 8. eta azken k\u00fcr\u00fctxadala. Horren b\u00fcr\u00fc da Louis IX \u00absaint\u00fca\u00bb, Frantziako erregea eta Thibault-en aitaginarreba (atax\u00fcna erran niro sinplekiago, nahiz ez den osoki ber ga\u00fcza : bena frantsesez \u00abbeau-p\u00e8re\u00bb erraiten da bientako, aiseziaz) : horren alaba Isabelle esposat\u00fc d\u00fc Teobaldok).     <\/p>\n<p>Palestina zen helb\u00fcr\u00fca: Jes\u00fckristoren hilobia librat\u00fc behar zen. Bena T\u00fcnisialat desbideratzen da itsas armada. Zeren ote? Sizilian errege zen Charles I. d&#8217;Anjou, Saint-Louis horren anaia. Tunisiako a\u00fczoekin z\u00fct\u00fcan aferak xurit\u00fc nahi \u00fcken z\u00fct\u00fcena ote igaraitean?     <\/p>\n<p>Dela dela, kiristiak gaizki elki ziren. Izigarriko beroa ediren z\u00fcen T\u00fcnis aldean, gaineala pesta izurritea bild\u00fc. Hartarik hilen dira; Louis IX han berean, Thibault Sizilian, Auger-en egintzez berririk ez d\u00fcg\u00fc salb\u00fc nafartarrek g\u00fcd\u00fcka txipi elibat irabazi z\u00fct\u00fcela, balentia handiak eginez, nahiz ez ziren zonbait eh\u00fcn baizik.     <\/p>\n<p>7 &#8211; 1274-ko agorrilaren 27-an, Auger III.a Nafarroako Estat\u00fcen bilk\u00fcran dago, erresumako zald\u00fcn eta \u00abricombre\u00bb bezala. J\u00fcnta hortan Joana I.a erregi\u00f1a gazte\u00f1ia handit\u00fc artean, gobernaritako ha\u00fctat\u00fcrik da Pedro Sanchez de Monteagudo, Cascante-ko jauna. Delibero horren ageria sinatzen d\u00fc Auger-ek, Z\u00fcberoako ikurra berme. Hor lehentze agertzen da Z\u00fcberoako lehoa, Baskoniako lehotik jina : oraiko e\u00fcskal ikurretarik zaharrena da Baskoniako hori, arrano beltza eta kateak beno lehen sort\u00fca.     <\/p>\n<p>1274-tik 1305-eala erregi\u00f1a date Joana I.a. 1305-eko arramaiatzaren bostean itzaliko da Parisen, 34 urteetan, dol\u00fc handia \u00fctziz Nafarroan. Hari zor zaio Parisen \u00abColl\u00e8ge de Navarre\u00bb famat\u00fca. Philippe IV le Bel esposat\u00fc z\u00fcan l284-an. Honek Nafarroa gobernat\u00fcko d\u00fc h\u00fcrr\u00fcntik, bena hertsiki, Frantziako zati arrunta balitz bezala, hebenko Forua (Konstit\u00fczionea) errespetat\u00fc gabe.     <\/p>\n<p>Nafarroaz baliat\u00fcren da Aragoi eta Gaztelaren ataka eta erasotzeko.     <\/p>\n<p>8 &#8211; 1294-an, gerla berriz hasten da Frantziako eta Ingalaterrako erregeen artean. Auger, Philippe \u00able Bel-en alde jarten da: Frantziako erregea, Nafarroako errege da ber denboran, emazteari esker. Z\u00fcberoaz jabetzen da Auger.     <\/p>\n<p>9 &#8211; 1299-an, Auger-ek hiri berri bat eraikarazten d\u00fc Atharratzen: \u00abVilleneuve-les-Tardets\u00bb delako bastida. Maule beno lehen hiri gradoala helt\u00fc da beraz Atharratze, haatik mauletar bati esker.     <\/p>\n<p>Arren kito biak, eta gibeleko minik ez d\u00fcen g\u00fcziak botzik!     <\/p>\n<p>10- 1303an, algarrekin baketzen dira Edouard I.a eta Philippe le Bel. Frantziako erregeak Inglalaterra-koari Akitania \u00fczten deio berriz horko d\u00fck bezala, bena ez errege bezala.     <\/p>\n<p>Hor ere Auger-ek bakearen saria pakat\u00fcren d\u00fc. Aita Saint\u00fcak eta Philippe le Bel-ek ahokatzen d\u00fce Z\u00fcberoaren \u00fcztera : Akitaniako d\u00fckari doakio gure Herri hau. Nafarroalat badoa Auger, Z\u00fcberoako azken bizkontea. Jagoiti gure jauna date Akitaniako d\u00fcka ete gero, 1449-ko g\u00fcd\u00fckatik landa, Frantziako errege konkistazalea.     <\/p>\n<p>11 &#8211; 1307-an Louis le Hutin erregeak Auger izentatzen d\u00fc bi karg\u00fc handitan : batetik Arradako jaun egiten d\u00fc, bestetik erresumako \u00abalferez mayor\u00bb eta banderazain, hots l\u00fcr armadako aitzindari. Sari bik\u00fcn ederra, ezin \u00fcka! Artetik erran dezadan, iparraldeko irakurleentzat, 1305-en Nafarroako errege sart\u00fc zela Louis le Hutin, Joana I.aren eta Philippe le Bel-en semea.     <\/p>\n<p>Aita bizirik z\u00fcan orano,eta Frantziako errege zatean hil arterano: 1314-an zent\u00fc zen. Ord\u00fcan Frantziako tron\u00fcala igan zen Louis. \u00abRoi de France et de Navarre\u00bb izan zen beraz, aita zena bezala. Bi korohatzeen duta ezbardinetarik ageri da ez zirela bat, bi erresuma eta errein\u00fcak.     <\/p>\n<p>Louis horrek ere oritzapen txarrak \u00fctzi z\u00fct\u00fcan Nafarroan. Parisetik gobernatzen z\u00fcan, aita zenak bezala. 1307-an bijita bat egin z\u00fcan Nafarroan, haatik hobe z\u00fckean Parisen egonik, nafartarrer hon g\u00fcti ekarri beitz\u00fcan. Frantzes karg\u00fcd\u00fcnak izentat\u00fc z\u00fct\u00fcan heben burrustan. Haietan Auger, bena e\u00fcska1d\u00fcna zen hau, eta Nafarroari aspaldidanik etxekia.     <\/p>\n<p>12 &#8211; 1312-an, Nafarroako Estat\u00fcen bilk\u00fcran parte hartzen d\u00fc Auger-ek, \u00abricombre\u00bb, Arradako jaun eta armadako aitzindari gradoekin.     <\/p>\n<p>1314-an, beste jaun e\u00fcskald\u00fcn elibatekin, Etxarri-Aranazko hiri berriaren Forua sinatzen d\u00fc. Aralar aldean, Gipuzkoarekiko m\u00fcgaren zaintzeko eraikirik da hiri berria. Gogoan ed\u00fcki dezag\u00fcn Gaztelako erresumari lot\u00fcrik zela Gipuzkoa, 1200. urtean hart\u00fc beitz\u00fcan Gaztelako erregeak, Araba eta Durango aldea bezala, nahiz azken hau urte zonbait berantago.     <\/p>\n<p>13 &#8211; 1318-an itzaltzen da Auger III.a, Z\u00fcberoako 12. bizkontea, eta s\u00fcstut azkena. Bere denborako kapitain handienetarik izan zen, P.Haristoy apez historiazalearen arabera. Adin ederra bild\u00fc z\u00fcan denbora hartuko, 81 urteetan zent\u00fcz. Haren izena, Mauleon, bizirik dago Nafarroa Garaia, haren ondokoetan.     <\/p>\n<p>Z\u00fcberoan ere bizi dadila berriz, oritzapenari esker, bere l\u00fcrralde honen autonomia handit\u00fc nahiz erauntsi beitz\u00fcan azkarki, Nafarroarekiko lot\u00fcrak emendat\u00fcz ber denboran. Biak ederki zerb\u00fctxat\u00fc z\u00fct\u00fcan : etsenplu hona guretako.     <\/p>\n<p>1327-an Z\u00fcberoako zinegotziek bizkonteen zina arraberrit\u00fc z\u00fcen Iru\u00f1eko erregearen aitzinean. 1385-ean Nafarroako errege batek Muskildiko San Antonin bakearen ermita eraiki z\u00fcan. Hantik ageri da Auger-en gaztel\u00fca, Maulen Alfontso Borrokalariak 1122-an eraiki edo azkart\u00fc z\u00fcana. Katea ez da hautse. Z\u00fcberoan bizi da beti e\u00fcskal gogoa, nafar ametsa, herritar andana baten baitan.     <\/p>\n<p><strong>NAFARROAKO ERREGEARI EGINIKO ZINA<\/strong> <\/p>\n<p><em>\u00abSerment de foi et d&#8217;hommage pr\u00eat\u00e9 par Raymond-Guillaume V. vicomte de Soule, \u00e0 Thibault ler, roi de Navarre, \u00e0 0lite, le 13 juillet 1244.<\/em> <\/p>\n<p><em>\u00abJe suis tenu de vous servir contre tous les hommes du monde, comme un loyal vassal doit servir son seigneur, nomm\u00e9ment contre B\u00e9arn et Agramont, contre tous les hommes du monde, sauf contre cette terre que le roi d&#8217;Angleterre tient totalement sous se main et sous son domaine. De plus, je promets, si le roi d&#8217;Ang1eterre ou le s\u00e9n\u00e9chal de Gascogne ou qui que ce soit, marche contre votre terre, de vous aider en la d\u00e9fense, comme loyal vassal est tenu envers son seigneur, de ne marcher contre vous pour personne, de tenir, observer et garder loyalement toutes ces choses. Je fais cet hommage \u00e0 vous, mon seigneur, don Thibault, des mains, de la bouche, de bonne foi et sans aucune tromperie \u00ab<\/em> <\/p>\n<p>MORET, \u00abAnnales de la Navarre\u00bb, L.21 (cit\u00e9 par MENJOULET,\u00bbChronique d&#8217;Oloron\u00bb, P.322, et Jean-Marie REGNIER,\u00bbHistoire de la Soule\u00bb, T.l, P.l09).      <\/p>\n<p><strong>BIBLIOGRAFIA<\/strong> <\/p>\n<p>&#8211; Moret, Menjoulet, R\u00e9gnier (goian)     <\/p>\n<p>&#8211; Jean de JAURGAIN, \u00abLa Vasconie\u00bb, 2 tomotan, Paue, 1892-1902. 1.a berriz agert\u00fc d\u00fc 2004-an Paueko Princi Negue Editor etxeak, 2.a laster agert\u00fcko d\u00fcala hitzemanez.    <\/p>\n<p>&#8211; Pierre NARBAITZ, \u00abNabarra ou quand les Basques avaient des rois\u00bb, Zabal, Baiona, 1978.    <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Z\u00fcberoako 12. bizkonte ezag\u00fcna izan zen azkena, Auger III de Maul\u00e9on (1257-1261 eta 1296-1307). Nafarroako erregeen zerb\u00fctx\u00fcko egon zen 46 urtez (1261-1296 eta 1307-1318), Akitaniako d\u00fckarekin z\u00fct\u00fcan aharren ondorioz. Akitaniako d\u00fckerrian zagoan Z\u00fcberoa, bena Iru\u00f1eko erregeekin lot\u00fcra handiak baz\u00fct\u00fcan, Antso Nagusiaren denboratik bederen. Lot\u00fcra horik azkart\u00fc z\u00fct\u00fcan Auger-en aitaitak (attattak), gero aitak. Hau Akitaniako d\u00fckaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[78],"tags":[],"class_list":["post-19111","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-egunekoa"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Zuberoako azken Bizkontea - Nabarralde<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Z\u00fcberoako 12. bizkonte ezag\u00fcna izan zen azkena, Auger III de Maul\u00e9on (1257-1261 eta 1296-1307). Nafarroako erregeen zerb\u00fctx\u00fcko egon zen 46 urtez (1261-1296 eta 1307-1318)\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zuberoako-azken-bizkontea\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"es_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Zuberoako azken Bizkontea - Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Z\u00fcberoako 12. bizkonte ezag\u00fcna izan zen azkena, Auger III de Maul\u00e9on (1257-1261 eta 1296-1307). Nafarroako erregeen zerb\u00fctx\u00fcko egon zen 46 urtez (1261-1296 eta 1307-1318)\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zuberoako-azken-bizkontea\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2009-08-10T08:51:13+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:creator\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:site\" content=\"@Nabarralde\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Escrito por\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Jean-Louis Davant\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Tiempo de lectura\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"10 minutos\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zuberoako-azken-bizkontea\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zuberoako-azken-bizkontea\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"Nabarralde\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"headline\":\"Zuberoako azken Bizkontea\",\"datePublished\":\"2009-08-10T08:51:13+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zuberoako-azken-bizkontea\\\/\"},\"wordCount\":1982,\"commentCount\":0,\"articleSection\":[\"Egunekoa\"],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zuberoako-azken-bizkontea\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zuberoako-azken-bizkontea\\\/\",\"name\":\"Zuberoako azken Bizkontea - Nabarralde\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2009-08-10T08:51:13+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\"},\"description\":\"Z\u00fcberoako 12. bizkonte ezag\u00fcna izan zen azkena, Auger III de Maul\u00e9on (1257-1261 eta 1296-1307). Nafarroako erregeen zerb\u00fctx\u00fcko egon zen 46 urtez (1261-1296 eta 1307-1318)\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zuberoako-azken-bizkontea\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"es\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zuberoako-azken-bizkontea\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/zuberoako-azken-bizkontea\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Zuberoako azken Bizkontea\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/\",\"name\":\"Nabarralde\",\"description\":\"Kultur Ekimenak eta Sustapenak\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"es\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56\",\"name\":\"Nabarralde\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"es\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Nabarralde\"},\"url\":\"https:\\\/\\\/nabarralde.eus\\\/es\\\/author\\\/nagusia\\\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Zuberoako azken Bizkontea - Nabarralde","description":"Z\u00fcberoako 12. bizkonte ezag\u00fcna izan zen azkena, Auger III de Maul\u00e9on (1257-1261 eta 1296-1307). Nafarroako erregeen zerb\u00fctx\u00fcko egon zen 46 urtez (1261-1296 eta 1307-1318)","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zuberoako-azken-bizkontea\/","og_locale":"es_ES","og_type":"article","og_title":"Zuberoako azken Bizkontea - Nabarralde","og_description":"Z\u00fcberoako 12. bizkonte ezag\u00fcna izan zen azkena, Auger III de Maul\u00e9on (1257-1261 eta 1296-1307). Nafarroako erregeen zerb\u00fctx\u00fcko egon zen 46 urtez (1261-1296 eta 1307-1318)","og_url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zuberoako-azken-bizkontea\/","og_site_name":"Nabarralde","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/nabarraldefundazioa","article_published_time":"2009-08-10T08:51:13+00:00","author":"Nabarralde","twitter_card":"summary_large_image","twitter_creator":"@Nabarralde","twitter_site":"@Nabarralde","twitter_misc":{"Escrito por":"Jean-Louis Davant","Tiempo de lectura":"10 minutos"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zuberoako-azken-bizkontea\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zuberoako-azken-bizkontea\/"},"author":{"name":"Nabarralde","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"headline":"Zuberoako azken Bizkontea","datePublished":"2009-08-10T08:51:13+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zuberoako-azken-bizkontea\/"},"wordCount":1982,"commentCount":0,"articleSection":["Egunekoa"],"inLanguage":"es"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zuberoako-azken-bizkontea\/","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zuberoako-azken-bizkontea\/","name":"Zuberoako azken Bizkontea - Nabarralde","isPartOf":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website"},"datePublished":"2009-08-10T08:51:13+00:00","author":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56"},"description":"Z\u00fcberoako 12. bizkonte ezag\u00fcna izan zen azkena, Auger III de Maul\u00e9on (1257-1261 eta 1296-1307). Nafarroako erregeen zerb\u00fctx\u00fcko egon zen 46 urtez (1261-1296 eta 1307-1318)","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zuberoako-azken-bizkontea\/#breadcrumb"},"inLanguage":"es","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zuberoako-azken-bizkontea\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/zuberoako-azken-bizkontea\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Zuberoako azken Bizkontea"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#website","url":"https:\/\/nabarralde.eus\/","name":"Nabarralde","description":"Kultur Ekimenak eta Sustapenak","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/nabarralde.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"es"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/nabarralde.eus\/#\/schema\/person\/597064be2999f8f5251a2dd9bd90ac56","name":"Nabarralde","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"es","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/eb923fe5afac9095da877b906a6d3b9e9a55a2361912ca85b1232801e983cef8?s=96&d=mm&r=g","caption":"Nabarralde"},"url":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/author\/nagusia\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19111","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=19111"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/19111\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=19111"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=19111"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/nabarralde.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=19111"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}