2020 urte berezi honetan, eta egoera denontzat korapilatsua izan arren, MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEtik gure urteroko «URTEKO NAFARRA 2020» saria PEIO J. MONTEANO SORBET soziologo eta historialariari ematea erabaki dugu.
Erabaki honekin, bere ikerlari jarduera aparta eta, bereziki, aspaldi honetan idatzitako lanak aintzat hartu nahi ditugu. Adibidez, oraindik batzuen aldetik ezbaian jartzen den Nafarroaren historian euskarak izan duen presentziari buruzkoa, 1512an hasitako Nafarroa librearen konkistan hainbeste gutxietsi den nafar erresistentziari buruzkoa, edo nafarrek iraganeko mendeetan zehar pairatutako izurriteen aurrean izandako jarrerei buruzko lana, bihozkada gisa idatzitakoa. Sariaren aurrez aurreko ekitaldia osasun baldintzek aukera ematen diguten unerako uztea erabaki dugu.
En este complicado año 2020, y pese a las dificultades por tod@s conocidas, desde MARTIN TTIPIA KULTUR ELKARTEA hemos decidido otorgar nuestro galardón anual «URTEKO NAFARRA 2020» al sociólogo e historiador PEIO J. MONTEANO SORBET.
Queremos con ello reconocer su sólida trayectoria investigadora, y, en particular, sus recientes trabajos acerca de la aún hoy discutida presencia del euskera en la historia de Navarra, la minusvalorada resistencia ofrecida por muchos navarros durante y después de la conquista de la Navarra aun independiente a partir de 1512, o, a modo de premonición, la actitud de los navarros ante el azote de la peste en siglos pasados. La entrega física del premio lo realizaremos cuando las condiciones sanitarias lo permitan.
ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO, PEIO!!