Udako kazeta 2013

Euskal Herriko historiari buruzko online ikastaroa

Euskal Herriko historiari buruzko ikastaro honetan izen emateko 948211057 telefonora deitzea edo edizioa@nafarroa.biz helbide elektronikora idaztea besterik ez duzu. Izen emateko epea irailean zabalduko da

Memoriarik ez duten herriek iragana errepikatzeko arriskua dutela esan zuen Georges Santayanak. Memoria zaintzeko bitarteko eraginkorrena historia eta honen irakaskuntza da, eta helburu horrekin Nabarraldek Nafarroako Historiari buruzko online ikastaroa prestatu du, batez ere hezkuntza munduko profesionalei zuzendua, baina euskal herriaren iraganari buruzko ezagutzan sakontzeko interesa duen orori zabaldua. Berritasun gisa, online eskainiko da ikastaroa, lanean dagoen jendeak  bertaratzeko beharrik gabe ikastaroa jarraitzeko aukera izan dezan.

Bederatzi irakasgaietan banatua, 3 hilabeteko iraupena izango du eta urrian hasi eta abenduan amaituko da. Astero irakasgai bat emango da eta irakasgai bakoitzak  Nafarroaren historian mugarri izan diren gertakariak azalduko ditu. Horrela, ikastaroaren amaieran gure herriaren egungo errealitatearen nondik norakoak eta gure arazoen jatorria zein den hausnartzeko gai izango dira ikasleak. Erromanizazioa, Orreagako bataila eta Nafarroako erresumaren sorrera, 1200eko mendebaldeko lurraldeen konkista, euskal estatuaren ezaugarriak eta Foruak, 1512ko Nafarroaren konkista, Iparraldeko historia, Frantziar Iraultza eta karlistadak edo 1936ko gerra aztertuko dira besteak beste ikastaroan.

Nabarraldek urteak daramatza historia eta oroimen kolektiboa lantzen eta alde horretatik irakasgai bakoitzean espezializatutako irakasleak izango dira gai bakoitzaren arduradunak. Nafarroako Ikastolen Federazioarekin elkarlanean, material pedagogikoak eskainiko dira ikastaro honetan (bideoak, dokumentalak, kronogramak, artikulu gehigarriak, bibliografia…) ikasleak modu atsegin eta ulerterrazean jaso ditzan eduki historikoak.

Euskaraz eta gazteleraz, bi hizkuntzatan, eskainiko da ikastaroa, eta matrikula 150 eurokoa izango da. Zenbateko horrek bere barne hartzen ditu eskainiko diren material pedagogiko guztiak, administrazio kostuak eta ebaluaketa. Ikastoletako irakasleek eta Nabarraldeko bazkideek deskontua izango dute ikastaroaren zenbatekoan.  Euskal Herriko historiari buruzko ikastaro honetan izen emateko 948 211057 telefonora deitzea edo edizioa@nafarroa.biz helbide elektronikora idaztea besterik ez duzu. Gure web orrian www.nabarralde.com informazio guztia aurkituko duzu.  Izen emateko epea irailean zabalduko da.

Udako atsedenaldiak indarberriturik, ikastaro honen bitartez herri bezala egin gaituen iraganaren irakurketa osatu bat jasotzeko aukera paregabea duzue. Ikuspegi propio batetik landua, izan ginena eta garena ulertzeko eta gure ondorengoei transmititzeko tresna baliagarria.

 

Memoriak darrai

La memoria continúa. Si el año pasado en la Marcha Nacional observamos que una parte importante de nuestra sociedad compartía nuestra posición ante la historia, en esta conmemoración de la batalla de Noain constatamos que el trabajo continúa, y que nos reencontramos los que sentimos de cerca el debate de la memoria.

La dureza de la crisis impone un freno a cualquier iniciativa que no sea la inmediatez del día a día. Y sin embargo en esta Marcha de 2013 hemos reencontrado la fuerza y la alegría de este grupo de personas que compartimos inquietudes por nuestra identidad e historia. Naba- rralde, Nafarroa Bizirik, Orrea-ga Fundazioa, Martín Ttipia, Irujoetxea Fundazioa, Ipuztar Nafarrak, dantzaris, escritores, historiadores, gentes de la cultura, asociaciones locales, por la recuperación de los castillos, incluso futbolistas y deportistas que tienen clara su pertenencia a un país que no acaba de recuperar su normalidad.

Desde Nabarralde, nuestro agradecimiento explícito a todos. Ratificamos nuestra intención de colaborar y compartir iniciativas con todos los que nos habéis ayudado. Tenemos mucho en común, en especial la pertenencia a la misma sociedad, a esta vieja nación vasca que construyó en Navarra su Estado.

Para este otoño estamos preparando un curso de historia para profundizar en la formación y divulgación de estos referentes, con la particularidad de que se impartirá a distancia, por Internet. On Line. Con la colaboración de la Federación de Ikastolas de Navarra. Cualquier irakasle, pero también particular interesado, puede inscribirse y participar. Los promotores de Nabarralde tendrán una rebaja sustancial en la matrícula.


  • Nabarralde: Noain 2013: Konkistak darrai, memoriak ere bai
  • Angel Rekalde: Erabilera politikoa
  • Luis María Martínez Garate: “La Gamazada”
  • Iñaki Uriarte: San Mamés, el anteúltimo diluvio
  • Fernando Sánchez Aranaz: Mi Batalla de Vitoria
  • Joan F. Mira: Teoría de la identidad
  • Ana Telletxea: Sua su
  • Beñi Agirre: Barkamena eskatzera
  • Xoxé Estévez: “Napoleon garaiko gerrak eta 1813ko Donostiako suntsiketa”

 

 

Udako kazeta 2013 (PDF)