Bergarako Udalak ‘1512-2012 Nafarroa Bizirik!’ ekimenarekin elkarlanean Euskal Herriko historiari buruzko hitzaldiak antolatu ditu. Eguaztenean Beñi Agirre izan zen gurean eta ‘Iruñeko Erresumaren sorrerarainokoa. Historiaurretik-IX. mendera’ hitzaldia egin zuen. Etzi, Mikel Lizasok Nafarroa Garaiaren konkista azalduko du, udaletxean, 19:00etan.
Beñi Agirre Historian aditua eta Nabarraldeko kidea
Nafarroako erresumaren sorrerara
arte nola garatu ziren euskaldunen
bizilekuak eta instituzioak azaldu
zuen Agirrek eguaztenean. 60
lagun inguru elkartu ziren udaletxeko
osoko bilkuren aretoan. Gaiak
interesa pizten duela dio Agirrek.
Mitoaren eta historiaren arteko
ezberdintasuna egin gura
izan duzu hitzaldi hasieran.
Lehenengo aipamena izan da
Euskal Herria oso aberatsa dela
mitoen inguruan, mitologia asko
daukagu. Harrigarria bada ere,
historia kontatzerakoan, ikusten
dugu historia kontatzen dela
aitzinarotik hasi –mitologiatik–
eta karlistaldietara pasatzen gara
bat-batean. Kobetan bizi izatetik
karlistaldietara. Hala, badirudi
euskaldunok ez dugula hor tartean
historiarik izan.
Hor tartean gertatu zena zergatik
ez da kontatzen?
Ez da kontatzen interesatzen
ez delako. Ez dut uste ezjakintasuna
dagoenik, baizik eta interesik
eza. Hortaz, mitologia eta historia
erreala bereiztea izan da
hitzaldiaren lehenengo zatia.
Erromatarren garaian sortu
zen jauntxoen figura.
Iruñeko erresuma da aurretik
datozen beste estamentuen
azkeneko sorkuntza. Hau da, Iruñeko
erresumaren aurretik, erromatarren
garaian, aipatzen da
euskaldunok izan genuela erromatarrekin
harreman oso berezia.
Euskaldunok bagaudak izenarekin
parte hartzen zuten erromatarren
armadetan.
Ezaguna da erromatarrek
euren alde egiten zuten buruzagiei
eskaintzen ziotela nolabaiteko
estatus bat. Horrela, erromatarren
garaian, hemen Euskal
Herrian, bai Akitanian eta
baita hegoaldean ere, sortu ziren
jauntxo edo lur-jabe handien
figurak.
Erromatar inperioaren ondoren
godoak edo germaniarrak
etorri ziren.
Godoek ia Europa guztia menderatu
zuten, Hispania osoa: Portugal
eta gaur egun Andaluzia eta
Gaztela diren lur guztiak erabat
menderatu zituzten. Baina ez
ziren gauza izan erromatarren
garaitik hemen Euskal Herrian
egon ziren buruzagiak menderatzeko.
Horregatik, oso ezaguna da
errege godo guztiek aipatzen
duten domuit vascones–mendera-
«Erromatarren garaian sortu zen
jauntxo edo lur-jabe handien figura»
Beñi Agirre > Historian aditua eta Nabarraldeko kidea
tu ditugu vascoiak– esaldia.
Horrek esan gura du aurrekoek
ez zituztela menderatu, eta eurek
baietz.
Ez zituzten dominatu, erromatarren
garaian hemen geratu
ziren buruzagiak ohituta zeudelako
gerrara. Gainera, oinarri
sozial bat antolatuta zegoen Vasconia
Akitania dukerriaren izenarekin.
Garai hartan mamitu zen gaur
egun Euskal Herria esaten
dugun uste politikoa?
Haiek izan zitezkeen lehenengo
hastapenak. Izaera politikoa
baino gehiago, indarguneak eta
nolabaiteko kontzientzia nazionala
bazegoen jada garai hartan.
Izate komun baten kontzientzia:
hau da, Akitania Vasconiako
lurraldeak hartzen zituen hasierako
euskaldunek bere lurralde
bezala zituzten lurralde guztiak,
hasi Garonatik eta Ebroren hegoaldera,
ia Dueroraino. Hori zen
Vascoinen lurraldea; baina
orduan jauntxoen lurraldea zen,
ez zegoen instituziorik. Bai,
ordea, izaera komun baten ideia.
Esan behar da garai hartan lurralde
horietan euskaraz berba egiten
zela; eta hizkuntzak berak ere
bateragarri moduan funtzionatzen
zuen.
Iruñeko erresuma nola sortu
zen?
Herri honetako jendearen instrumentu
bezala sortu zen. Garai
hartan, iparraldetik frankoen
erasoak genituen; hegoaldetik
arabiarrena eta mendebaldetik
Asturias eta Leongo erresumen
erasoa. Erresuma horiek erabat
espantsionistak ziren.
Hiru indar horien kontra
borrokatu behar izan zuten euskaldunek
Erdi Aroko zati hartan.
Momentu esanguratsua
izan zen Orreagako gudua 778an.
Karlo Magno enperadoreari eta
momentu hartan Europan zegoen
armada handienari irabazi
zioten euskaldunek. Kontua da
824. urtean beste gudu bat izan
zela Orreagan. Bigarren har-
tan, frankoen erasoei aurre egin
zieten euskaldunek. Karlo Magnoren
ilobak sartu gura zuen
armada frankoekin Iruñean.
Eneko Haritzak arabiarren
laguntzarekin gainditu egin
zuen frankoen armada. Orduan
erabaki zuten sakabanatuta zeuden
jauntxoek elkartea sortzea.
Hau da, Europan antzekoak
ziren beste instituzio bat sortzea,
eta hark hartu zuen erresuma
forma.
Hitzaldietan nabaritzen duzunaren
arabera, zerk harritzen
gaitu gehien?
Historia kontatzeko erabat
ezberdina da hitzaldi hauek
entzutea edo orain arte ezagutu
izan dena. Abertzaleok guk geuk
ere euskal mitologiari buruz asko
dakigu Barandiaran eta Egurenen
bitartez; baina oso gutxi dakigu
Erdi Aroari buruz. Eta ez
gutxi dagoelako, baizik eta gutxi
zabaldu delako. XX. mendean
egin zen berba honetaz, baina ez
zuen arrakastarik izan.