Nafarroaren eragina euskararen bilakaeran
Gutxi da euskalkien jatorriaren gainean dakiguna, baina badirudi Nafarroak eta, zehatzago esateko, Iruñeak leku esanguratsua izan duela horretan. Erromatarren inperioaren ondorengo garaian euskara aldatu eta batu egin zela ematen du eta Iruñea izan zela aldakuntzaren ardatza. Badirudi Iruñea dela gaur egungo euskalkien sorgunetako bat eta baliteke, bestalde, ondorengo mendeetan batasuna hautsi eta euskalkiak sortu izatea. Dirudienez, Nafarroako Erresuma desegiteak eragin zuzena izan zuen horretan.
Hizlaria: Koldo Zuazo (EHUn katedraduna)