ALOZE eta SOÜTAKO IKASTOLEN ALDEKO ZUBEROAKO MOZKINAK
Duela zenbait urte Zuberoako Eperra Ikastolaren aldeko kanpainan hartu genuen parte, eraikin berrirako dirua Hego Euskal Herriko hainbat herrirekin batera bilduz. Baina Ipar Euskal Herriko egoera dela eta, beharrak asetzea zeregin erraza ez denez, duela bost urte Alozeko Basabürüko Ikastola eta Soütako Eperra Ikastolako gurasoak Zuberoako produktuak zituzten poltsak jarri zituzten salgai. Jende askoren ahaleginari esker, inondik ere espero ez zuten erantzuna jaso zuten. Aurten ere eskaintza GOXOA ekarri digute. BIBA XIBERÜA!
1.-Ardi gazta (1 kg) Patea, ahate gibelarekin egina (200gr) Gurinezko gaileta pakete bat Txahalki kontserba piperrekin, berotu eta arrozarekin edo patatekin jateko prest (750gr) PREZIOA: 49€
2.- Ardi gazta (1 kg) Eztia (500 gr) Patea, ahate gibelarekin egina (200gr) Gurinezko gaileta pakete bat
PREZIOA: 36€
Lagun zuberotarrek esan bezala: “Züen parte hartzean bermatzen gira, eta esperantxa dügü hebenko mozkinak ontsa gozatüko dütüzüela”.
Honelakorik erosi nahi izanez gero, jarri harremanetan Nafartarrak Taldearekin: nafartarrak@terra.es (abenduaren 5a baino lehen).
Nafartarrak Taldea
Usurbil