Michael Hudson ekonomialariak Baltikoko errepublikei buruz eman ditu zenbait hitzaldi Letonian azken bi urte hauetan. Hona hemen azkenaren laburpena: esan daiteke Baltikoko errepublikek lehen Sobietar Batasuneko komunismotik mendebaldeko finantza-kapitalismora jauzia eman nahi dutela kapitalismo industrialetik igaro gabe. (Kapitalismo industrialaz eta finantza-kapitalismoaz jabetzeko, ikus Hudson-en Financial Capitalism v. Industrial Capitalism: http://www.othercanon.org/papers/index.html.)
Sobietar nomenklaturako burokrazia zaharraren hazkunde kleptokratikoa lan-indarraren aurkako esperimentu batekin dago lotuta, gobernuaren zergatzea eta botere erregulatzailea deuseztatuz. Berria hauxe da, bakezko esperimentua izan dela. Izan ere, 1974an AEBek Txileko kolpe militarra bultzatu zuten, aukeratutako erregimen demokratikoa armaren bidez kentzearren. Baina Baltikoko errepublikak paradisu neoliberal bilakatu dira, demokratikoak izaten jarraitzen duten bitartean: Letoniak, Estoniak eta Lituaniak azkarren hazten diren Europako jabetza-burbuilak dauzkate, zerga politika atzerakoi bat (ez inongo jabetza-zergak!) gehi bizitza-estandarrik behekoenak, lan-indarraren baldintzarik txarrenekin batera. Haien lan-indarraren kontrako esperimentua etorkizuneko politika neoliberal baterako saio bat besterik ez da, Pinochet-en Txilen munduan zehar pribatizazio erreformarako beste jantzi saiakera izan zen moduan.
Paradisu neoliberala paratuz, Baltikoko errepublikak eredu erradikal bat dira klase-borroka berri baterako, lan-indarraren eta industriaren aurka, bien kontra alegia, finantza-kapitalismo berriak daramana: zergapetze atzerakoi bat, ia inongo herentzia-zergarik gabe, ezta jabetza zergarik ere, zama fiskala lan-indarraren eta industriaren gainean jarriz. Are gehiago: enpresa publikoen pribatizazioa, bat bateko oligarkia sortuz; sindikatuen boterea haustea; merkataritza defizit gehiegizkoak; hazten doan kanpo zorra (eta barneko zorra atzerritar dirutan izendatua); murrizketa demografikoa, langileak enplegua lortzeko, emigratzen diren bitartean.
Armen bidez lorturiko Txileko mirakuluak (gizarte segurantzaren pribatizazioa, alokairu aurreztuak burtsako prezioak puzteko, sindikatuak apurtuz, eta enpresa publikoak Junta militarraren babesleei emanez) lekua eman dio Baltikoko errepublikako Barne Produktu Gordinaren hazkunde handiaren mirakuluari, higiezin errealeko burbuila batek bultzatua eta jabetza zergapetzearen deuseztatzeak elikatua, lan-indarraren bizkarrean zama jarriz, alokairu-mailak jaitsiz eta langabeziaren arazoari irtenbide gisa emigrazioa babestuz. Izan ere, horrela funtzionatzen du merkatuaren magiak munduko ordena neoliberalean, interes konposatuen mirakuluarekin eskuz esku doana.
Baltikoko errepublikak paradisu neoliberal bezala txalotuak diren heinean, haien mirakulu ekonomikoa mirakulu politiko batekin doa: hori guztia gauzatu egin da demokratikoki, nahiz eta jendearen apatia gero eta nabariagoa den, ustelkeria politikoa bistakoa azaldu denetik.
Munduko inongo ekonomiak ez du martxan jarri Letonian lan-indarraren irabazien gaineko %62ko tasa finko deuseztatzailearen antzekorik. Mendebaldeko nazio guztietan badago jabetza-zergarik, Letonian ez. Jabetza zergapetu barik, Letoniak zerga finko atzerakoiak zergapetze progresiboaren filosofia hankaz gora jartzen du; alokairuen gaineko %25eko zerga zuzena ezarriz, %14ko gizarte zerbitzuen zerga bat enplegatzaileek ordaindua (gizarte zerbitzuak eta medikuen ardura erabiltzaile-kuota gisa hartuz, eta ez aurrekontu publikoaren zati normal moduan) eta beste %11 soldatapekoek ordaindua, guztira %60ra iritsiz, eta horren gainean, Letoniak balio erantsiko zerga bat ezartzen du.
Neurri horiek guztiek jabetza-jabeei aske uzten diete gainontzeko ekonomia garatzen laguntzeko, barneko merkatua itoz. Jabetzaren gaineko zergen eta errenta ekonomikoaren lunch askearen aldean, lan-indarraren gaineko zerga finkoa produkzio-kostuei gehitzen zaie, enpleguaren lehiakortasunaren maila txikituz.
Estonia eta Lituania ez daude hobeto: irabaziak zergapetzen dira, ez higiezin erreala eta beste aberastasun batzuk. Horrek Baltikoko errepublikak paradisu neoliberal bihurtu ditu, Europan azkarren hazten diren higiezin errealeko burbuilak jasaten dituztelarik –eta honekin batera bizitza estandarreko, osasun publikoko eta irakaskuntza estandarreko mailarik behekoenak, emigrazioko tasarik handiena eta langileriaren atsekabea–. Haien industria desegin egin da, haien merkataritza defizitak sakontzen ari dira, eta, hala ere, haien truke-tasek egonkortasunari eusten diote –hipoteka-dirua mailegatuz beraien jabetza-merkatuak puztearren–. Errepublika horiek merkatu oso errentagarriak dira europar bankuetarako dirua maileguz ematearren, eta atzerritar espekulatzaileentzat, beraien finantza burbuilaz disfrutatzeko. Lan egiteko, europar lekurik txarrenak dira.
Baltikoko esperimentua lan-indarraren eta gobernuaren bigarren etapa modura har daiteke, hots, Txilen 30 urte lehenago zergapetze progresiboaren eta sozial demokraziaren aurka hasi zenaren bigarren urratsa. Baina Pinochet-ek bere erreformak armen bidez inposatu zituen bitartean, Baltikoko errepublikek demokraziak izaten segitzen dute.
Baltikoko errepubliketan batera sortu dira oligarkia eta kudeatutako demokrazia, Errusian eta post-sobietar estutu gehienetan bezala. Esperimentu demokratikoak porrot egin du Errusian, baina Baltikoko errepublikak esperimentu handia bilakatu dira, jendeak onar eta bozka dezan politika erabat deuseztatzailearen alde eta lan-indarra zergapetuz (ez jabetza), eta gizartea polarizatzen duen filosofia ekonomikoa babes dezan.
AEBetako aholkulariek, Munduko Bankuak eta munduko eskuin politikoek esperimentu hori txalotu dute, merkatu libreko ikasgai gisa, 1974z geroztik Pinochet-en gizarte segurantzaren pribatizazioa txalotu zuten bezala. Esperimentua krudela da, dudarik gabe: pribatizazio neoliberaleko kleptokrazia eta zerga finko atzerakoia batera.
Munduko Bankurako, Baltikoko errepublikak arrakasta istorioa da. Negozio errazak egiteko terminoetan Munduko Bankuak Lituania (15) eta Estonia (16) lehenago jartzen ditu rankingean Suitza eta Alemania baino, eta Letonia (26) Txileren atzean (ikus C. Woolfson, 2007, Mission accomplished? Reflection on labour relations and working environment in the Baltic States).
1991n baino lehen Sobietar Batasunarekin zeuzkaten produkzio-harremanak eten egin ziren; horrek desindustrializaziora eta merkataritza defiziten sakonera eraman zuen. Truke-tasak egonkor mantendu ziren defizit horiek atzerritar maileguekin finantzatuz. Argi geratu da Baltikoko errepublikak egokitu zaizkiola mendebaldeko finantza kapitalismoari: bereziki finantza anfitrioi gisa errusiar dirua zuritzearren eta banku eskandinaviar eta alemaniarrekiko aritzearren. Mailegu horiek gehienak erabili dira higiezin errealerako eta arlo publikoan pribatizatutako enpresetarako prezioak altxatzearren. Munduan azkarren hazten diren higiezin errealeko eta burtsako burbuilak izan dira emaitzak, emigrazioarekin, langabeziarekin eta pobrezia sakonarekin eskuz esku batera joanik.
Baltikoko errepublikak finantza-kapitalismo huts gisa hartu daitezke. Morrontza ekonomikorako paradisuak gure begien aurrean daude.
Zer esan Euskal Herriaz, bere osotasunean? Zein ote da ezkerrak FIRE delakoaren aurrean, eta oro har, finantza-kapitalismoaren aitzinean daukan programa? Zein ote da gobernuek (oraingo gobernu lokalek, udalek, autonomikoek, eta biharko euskal gobernuak) daukaten zerga politika? Litekeena ote da enpresari berrien eta sindikatu abertzaleen arteko itun estrategikoa martxan jartzea, FIRE delako horren aurka? Zeren (Hudson-en arabera), finantza-kapitalismo modernoak lan-indarra ustiatzeko bide berri bat asmatu baitu: pentsio fondoak, gizarte segurantza eta jubilatuen aurrezki batzuk mobilizatzea, burtsako, bonoen eta higiezin errealeko prezioak gehiago altxatzearren. Bien bitartean, langileek gero eta alokairuzko errenta gehiago ordaintzen dute zor pertsonalen interesak ordaintzeko. Egoera berri horren aurrean, zein da ezkerrak duen irtenbidea?
Baltikoko errepublikak finantza-kapitalismo huts gisa har daitezke. Morrontza ekonomikorako paradisuak gure begien aurrean daude