1515eko Nafarroaren anexioa
Ekainaren 11n Gaztelako Gorteek Nafarroa Gaztelara “ofizialki” anexionatu zutenaren 500. urteurrena beteko da. Konkistarekin nahikoa ez, eta badirudi Gaztelako erregeak (Fernando Katolikoa edo Faltsarioa deituak) justifikazio bat behar zuela indarrezko okupazioari zilegitasuna emateko. Aita-sanduaren bulda faltsu batek eman zion Fernandori inbasio hura munduaren begitara bidezko egingo zuen argudioa: Nafarroako errege-erreginak herejeak ziren eta, hartara, Fernandok eskubide osoa zuen erresuma hura bere egiteko. Burgosen bilduta, Gaztelako Gorteek Nafarroaren etorkizuna behin betiko aldatu zuten horrela.
Efemeridea ez da nolanahikoa beraz: alde batetik argitara ematen du garaiko erresumak eta nazioarteko botereak ez zeudela eroso Nafarroan gertatutakoarekin, eta Frantziako erregearen ordezkariek jakinarazi zioten Gaztelako erregeari egoera hura “adiskidetasunez” konpondu behar zela. Alegia, orain dela 500 urte ere, indar bidezko lurraldeen ebaspenak ez omen ziren politikoki zuzenak. Bestalde, bidegabekeria izugarri bat argitara ematen du; Burgosen ez zen nafar bat bera ere izan. Hiru urte lehenago gertatu zen bezala, Nafarroaren etorkizuna nafarren iritzia kontuan hartu gabe erabaki zen.
Efemerideak garrantzitsuak dira. Gure iraganeko pasarte garrantzitsuenak zeintzuk diren adierazten dute, baina ez hori bakarrik. Nazio baten, herrialde baten edo identitate baten sortze prozesuan zein gertakarik izan duen eragina eta zeinek ez, hori da efemerideak aukeratzean egiten dena. Eta badirudi oraingo hau ere ez dela egungo Nafarroaren identitatea erabakitzen dutenen begietara garrantzitsua. Efemeride hau oharkabean pasako da, orain dela hiru urtekoa, Nafarroaren konkistarena, oharkabean pasarazten saiatu ziren bezala.
Bateren batek esango du urte asko iragan dela orduko hartatik, eta ez duela merezi iraganeko kontuetan hautsak arrotzen aritzea. Egungo krisiarekin arazo nahikoa baditugula eta horietan jarri beharko genukeela arreta. Eta ez zaio arrazoirik faltako egun arazo ugari badirela ere, baina ez genuke iraganeko bidegabekeriak ahaztu behar; bidegabekeria bat bidegabekeria izango da beti, 500 urte ala 1000 urte igaro. Injustiziek ez baitute preskribatzen, edo ez lukete preskribatu beharko bederen. Eta horregatik ekartzen dugu gogora gure herriaren egungo errealitatean funtsezko izan zen gertakari hura.

- Víctor Manuel Egia Astibia: Salvemos salesianos
- Haritz Harreguy: Euskaraz biziko gara… enfrentamentua bilatuz gero
- Angel Rekalde, Luis Mª Mtz Garate: El fundamento de los relatos
- Fernando Sánchez Aranaz: Reyes en la Llanada (I)
- Josu Erce Lizarraga: Las riadas del Ebro y las discutibles propuestas de actuación en los cauces
- Patxi Goikoetxea: Eufemismos
- Aingeru Epaltza: Yihad contra la historia
- Ana Telletxea: Feniziarrak edo bokazioaren giltza
- Beñi Agirre: Ikusmiran
- Angel Rekalde: Las Cortes de Burgos y la anexión de Navarra