Kazeta 74

Donostia 1813

Historialariei dagokie gertatu zena ikertzea. Sarraskia jasan zutenen oroimena gure memoria historikoan jasotzea aldiz, guztion ardura da

01_Editoriala_copy

Donostian San Sebastian egunez ospatzen den danborradako irudiak gogoan fresko ditugu oraindik: sukaldari, kantinera eta soldaduen traje garbi eta txukunak batetik eta milaka danborren burrunbada bestetik. Bitxia da mendetan zehar sufritutako okupazio militarrek gure jai askori ematen dioten kutsu militarra (Alardeak, esaterako). Napoleonen armadaren eta tropa britainiar eta portugaldarren trajeak San Sebastian eguneko iruditeriaren parte garran-tzitsu bihurtu dira.

Tropa horiek izan ziren, hain zuzen, Donostiak historian ezagutu duen eraso eta sarraski bortitzenaren egileak. 1813ko abuztuaren 31n Napoleonen armada Donostian kantonaturik zegoelarik, harresia hautsi eta hirian barneratzea lortu zuten Espainiaren aliatu ziren soldadu britainiar eta portugesek. Arpilatzeari, bor-txatzeari eta erailtzeari ekin zioten, eta hiriari su eman zioten; Abuztuak 31 kalea salbu, Donostia hauts eginda geratu zen.

Aurten Donostia erre zuteneko 200. urteurrena beteko da. Efemerideek gertaera historikoak berrikusteko aitzakia eskaintzen digute sarri askotan. Ekarpen historiko berriak, dokumentu eta testigantzen ikuspegi ezberdinak aurkezten dira horrelakoetan. Esaterako, eraso hura Castaños jeneral espainolak sustatu zuela defendatzen duten historialariena, garaiko lekukoek utzitako testigan-tzan oinarrituta. 1790. hamarkada amaieran Gipuzkoa “probintzia traidorea” izendatu zuten, Konbentzio Gerran Donostiak okupatzaile fran-tziarren aurrean erakutsitako erresistentzia urriagatik. Godoy lehen ministroa foruak ezabatzeko zenbait saiakeratan ibilia zen ordurako, eta Gipuzkoak independentzia lortzeko asmoz errepublika Frantsesarekin bat egiteko adierazpena iraintzat hartu zuten espainiarrek.  

Alderaketak gorrotagarriak omen dira, baina Donostiaren erreketak espainiarrek kanpoko indar erasotzaile aliatu bat beste euskal hiri bat sun-tsitzera sustatu zuteneko beste jazoera bat dakarkigu gogora. Are gehiago, Gernikan bezalaxe, errua beste bati egotzi nahi izan zioten orduan ere, frantsesak erre zutenaren zurrumurrua zabalduz.

Historialariei dagokie gertatu zena ikertzea. Sarraskia jasan zutenen oroimena gure memoria historikoan jasotzea aldiz, guztion ardura da. Mendeurrenaren inguruan ikerketak, hi-tzaldiak, argitalpenak eta hamaika aldarri egingo dira. Festak ez gaitzala ahanzturaren lanbro artean nahas.

 

Imaginario colectivo

Cada cierto tiempo se reproduce en los papeles un debate que enfrenta los esfuerzos por recuperar el euskera y la historia del país como enemigos. Como si, de cara a nuestro futuro, fortalecer la memoria histórica o el uso de la lengua vasca respondieran a estrategias adversarias. Hay quien, incluso, propone borrar toda referencia al Estado navarro y sustentar el imaginario colectivo en un alarde de ingenio, con la idea de inventarnos un relato entretenido. Detrás de esta polémica asoma la sospecha de que el patrimonio histórico navarro pone nervioso a más de uno, instalado en la comodidad del discurso bizkaitarra, vascongadista, muy extendido.

Es un debate estúpido, sin sentido, alimentado desde la miopía y el desconocimiento de los procesos societarios. Recordemos que el principal motor de construcción de sociedad en todos los ámbitos (social, nacional, identitario, educativo…) es el Estado. Que nos desenvolvemos en un modo de vida reglamentado, marcado y enmarcado por un ordenamiento jurídico y político, dotado de poder y medios para intervenir en nuestras circunstancias; en actos, usos lingüísticos, gustos, elecciones, costumbres, consumos… Que vivimos en la globalización, pero filtrada y tamizada por un lugar en el mundo (ordenado y controlado), una identidad (DNI; unos derechos y deberes instituidos), unos recursos, un estatus… en los que el Estado es el primer actor que interviene con un proyecto bien definido: de lengua, identidad, territorio, sistema político, modelo socioeconómico… Que frente a esa realidad oficial, si queremos un futuro nuestro, propio de la sociedad vasca y que se oriente a ella como proyecto de construcción, aquellos ámbitos (lingüístico, cultural, deportivo, histórico…) no sólo son complementarios, sino TODOS necesarios. Y para ello precisamos historiadores, lingüistas, periodistas, futbolistas, economistas… Lo que sobra son debates bizantinos.

 

  • Ana Telletxea: Disturb me!
  • Nabarralde: Símbolos y Banderas
  • Nabarralde: Entrevista: Patxi Zamora (representante de Kontuz!)
  • Pedro Esarte: La importancia documental del archivo Rena
  • Tasio: Cankia
  • Angel Rekalde: Wellington Donostian
  • Vicent Partal (El Punt-Avui): 300 años de Gibraltar
  • Eduardo Renobales: El Pradón de los Vascos
  • Joan F. Mira (El Punt-Avui): Sobre Holanda y Cataluña
  • Beñi Agirre: 2012an egin ez den gogoeta
  • Mikel Antza Etxegoien: Indenpendentzia da demokraziaren abiapuntu

 

 

Nabarralde Kazeta 74 PDF

 

[issuu layout=http%3A%2F%2Fskin.issuu.com%2Fv%2Flight%2Flayout.xml showflipbtn=true documentid=130204120931-f4bd354bf4954145a4491526d15dc5d5 docname=kazeta74 username=nabarralde loadinginfotext=Kazeta%2074 showhtmllink=true tag=nabarralde width=420 height=291 unit=px]