Ziklo bat, hiru biltzar
Edizio honetako beste adierazgarri bat biltzarra lau leku ezberdinetan ospatu izana da. Honek gure baliabideak laukoiztu eta jende gehiagorengana heltzea ahalbidetu digu
Beste urte batzuetan bezala, Euskal Herriko historialarien biltzarraren hausnarketa eta balorazioa jasotzen du Kazeta honek. Ekitaldi honen datu batzuk aipatzearren, esango dugu 4 saio izan direla, 4 egoitza ezberdinetan, guztira 250 pertsonek parte hartu dutela, 31 hizlari izan ditugula, 19 hitzaldi, lau mahai inguru, erakusketa bat, bisita gidatu bat, omenaldi bat… Baina agian biltzar honen ekarpenik garrantzitsuena gai berrien proposamena izan da. Konkistak euskararen erabileran izan zuen eragina, mugek inposatutako zatiketa geografiko eta kulturala, edo gazteluen suntsiketak oroimen kolektiboan nola eragiten duen orain arte asko landu gabeko esparruak dira. 4 ordutako saiotan ezin dira gaiak agortutzat eman, noski, baina etorkizunerako ikerketa arlo berriak proposatzen ditu.
Hauekin batera, nafar Estatuak jasan zuen “dekonstrukzio” politikoa, Nafarroaren antolamendu juridikoaren berezitasunak, inbasioaren eraginak egungo Gipuzkoa eta Arabako lurraldeetan, konkistaren analisia nazioarteko zuzenbidearen ikuspegitik edo konkistari buruzko bibliografia izan ziren besteak beste ikertutako arloak. Zentzu honetan aipatu beharrekoa da hizlarien maila akademikoa, horien artean katedradunak, atzerriko unibertsitateko irakasleak edo curriculum zabaleko ikerlariak izan ditugularik.
Edizio honetako beste adierazgarri bat biltzarra 4 leku ezberdinetan ospatu izana da. Honek gure baliabideak laukoiztea eta jende gehiagorengana heltzea ahalbidetu digu, haatik horri zor diogu 250 pertsonako parte hartzea izatea. Ezin eskertu gabe utzi Arrasate, Leitza, Lekunberri, Goizueta, Betelu, Larraun, Areso, Araitz, eta Agoitzeko herriek eskainitako babesa.
III. biltzar honek hiru urteko ziklo bat itxi du, eta Joseba Asiron biltzarreko zuzendariak gogorarazi zigun bezala, asko dira hiru edizio hauetan Euskal Herriko historialariek argitara emandako datuak: Nafarroa euskal Estatua da eta izan da historikoki, konkistatua izan zen, indarrez eta armen bitartez, eta konkista hau ez zen bakarra izan, denboran luzatu zen prozesua baizik. Horren froga dugu 1200eko konkista, eta Oñatiko kongresuak adierazi zuen bezala, mendebaldeko euskaldunen parte hartze behartua. Konkista militarrari akulturazio prozesu gogorrak jarraitu zion, eta horren adierazle da nafar emakumeek pairatu zuten zigorra. XVI. mendetik aurrera nafar erresumak bortuz bestaldeko eremuan jarraitu zuen bere ibilbidea, Europako gorte errenazentista garrantzitsuenetako baten lekuko izan zena…
Baina lana ez da hemen amaitzen. Hurrengo urteek erakutsiko digute zertarako balio izan duten hiru biltzar hauen ekarpenak. Abendurako argitaratuko den biltzarraren Akta Liburuak jasoko ditu hitzaldi guzti hauen berri eta guztioi dagokigu ildo honetatik lan egiten jarraitzea.
Nuevo documental (DVD)
La batalla de Orreaga marcó un hito en la historia del pueblo vascón, y en toda Europa. Un antes y un después. Numerosos datos lo atestiguan. El propio Carlomagno, emperador del Sacro Imperio Romano Germánico, señaló el impacto de su época en los bajorrelieves de oro del sarcófago que guardó sus restos en la catedral de Aquisgram. Una imagen de las murallas de Pamplona, defendidas por soldados bien pertrechados, pretende sugerir una venganza previa, una pírrica victoria, allí donde ocurrió una derrota sonada. Luego vino la Chançon de Roland a modelar otra versión más heroica, y a confundir la memoria con relatos de infieles y musulmanes, donde los francos pasan a morder el polvo en defensa de la cristiandad.
También el silencio y la ignorancia de nuestra historia han contribuido a forjar unos falsos mitos de pastores, bandidos y botines sin mayor importancia, que enturbian una lectura ajustada. La batalla de Orreaga fue un éxito militar que revela el alto grado de organización (política, económica, demográfica, social…) de la sociedad vascona del siglo VIII. No es casualidad que coincidiera con la aparición del reino de Pamplona, con la creación del primer ente soberano vascón y la mayoría de edad, la conversión de nuestro pueblo en sujeto político en la historia.
Nabarralde está ultimando un documental (formato DVD; audiovisual) que recoge las investigaciones de varios historiadores en torno al origen del Estado navarro: las batallas de Orreaga, Carlomagno, Eneko Aritza, reino de Pamplona… Desde una perspectiva propia, Antton Curutcharry, Luis Mª Mtz Garate o Beñi Agirre desempolvan documentos y cantares de gesta, y analizan los acontecimientos para descifrar los hechos que dieron inicio a un reino que perduró durante siete siglos de independencia.
- Nabarralde: Nafarroa, euskararen bilakaeraren ardatza
- Angel Rekalde: Historias de frontera en Leitza
- Luis Mª Mtz Garate: Destrucción de la memoria
- I.F. (Diario de Noticias): Entrevista a Joseba Asiron
- Ana Oliveira Lizarribar (Diario de Noticias): Entrevista a José Luis Orella Unzué
- Noticias de Navarra: “Ulibarrena. Escultor del Reino»
- Ana Telletxea: Ezer ez da betiko… ala?
- Javier Eder: Crímenes arquitectónicos
- Santiago Alba Rico (Gara): Islamismo e islamofobia: de vuelta al pasado
- Tasio: España
- Joan F. Mira (El Temps): Palabras en el Parlamento
- Beñi Agirre: Espainiaren garaipena
- Eneko Urliaga: La urgente independencia