Kazeta 64

Editoriala

Kazeta_64

“Euskara deseroso zaie alderdi eta agintari batzuei, gure ondarea osatzendutenbestehainbat elementurekin batera, beraiena ez den proiektu politiko bat zilegitzen duela uste baitute»

Urtea estreinatzearekin bat erronka berriak mahai gainean jartzeko joera izaten dugu askok. Nabarraldek memoria historikoa berreskuratzeko eta euskal estatuaren oinarriak finkatzeko egiten duen lana ezaguna da. Era berean, ezaguna da ere zenbait alderdi politikoren ahalegina simetrikoki alderantzizkoa den proiektua gauzatzeko.

 

Honetan ez du aldaketarik ekarri 2012ak. Berriki EA alderdi politikoko zenbait kidek Iruñean ETB modu digitalean ikusteko jarritako hedagailuak agerian utzi du Nafarroako Gobernuaren estrategia. Eusko Jaurlaritzarekin euskal telebista Nafarroan ikustea ahalbidetuko lukeen akordia gauzatzea ezinezko zela esan zuten, diru arrazoiak zirela medio (miloi bat eurotako kostua ei zuen). Benetako kostua baina, 40.000 eurotakoa omen da.

 

Gobernuaren jokamoldea iruzurtia dela esan liteke, baina koherentea ere badela esan beharko genuke. Ildo berean kokatu beharko genituzke Kontseiluak salatu berri duen euskararen aldeko mugimendua desagerrarazteko saiakera, aurrekontuetatik euskararen aldeko ekimenei zuzendutako partidak desagerraraziz. Edo Eusko Jaurlaritzatik euskal hedabideei bideratutako diru-laguntzen murrizketa. Eta adibideak jartzen jarrita, ezin aipatu gabe utzi urteetan zehar nafar Gobernuak euskara hezkuntza sistematik baztertzeko egin duen ahalegina. Euskara deseroso zaie alderdi eta agintari hauei, gure ondarea osatzen duten beste hainbat elementurekin batera, beraiena ez den proiektu politiko bat zilegitzen duela uste baitute.

 

Berezko estatu burujabe baten aldeko jardunean dihardugunon artean berriz, koherentzia falta sumatzen da, mila fronte ditugu zabalik eta horrek gure ahaleginen eraginkortasuna lausotzen du. Gaur, inoiz baino gehiago, beharrezko zaigu egitura politiko propioa izatea, gure ondare eta identitatea bermatu eta sustatuko dituen estatua, gure hizkuntza, kultura, ohitura eta usadioak babestuko dituena. Nabarralderen 2012rako erronketako bat koherentzia honi eustea eta gure ahaleginak nafar, euskal Estatua berpiztera bideratzea izango da. Txillardegiren hitzek inoiz baino funts gehiago dute: “estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; baina estaturik gabe ziur ezetz”.

 

Agur Txillardegi

 

Hilabete honetan Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegiren heriotzaren berri goibela jaso dugu. Asko eta asko dira bere bizitza eta lanari buruz prentsan, sare sozialetan, telebistan, irratietan eta abarretan egindako aipamenak. Euskara batuaren sortzaileetako bat, euskal literatura modernoaren aitzindari, hizkuntzalaritzan eta soziolinguistikan erreferentea, politikari ausarta, bide berrien urratzailea, herrigintzan eta euskalgintzan gidari… zerrenda amaigabea izanagatik ere, bere ekarpenaren garrantzia adierazteko motz geratzen dena. Nafar estatuaren kontzientzia berreskuratzeko lanean aintzakotzat hartuko dugun ekarpena. Lerro xume hauetatik gure begirunea adierazi nahi diogu. Mila esker, Txillardegi.

 

LA INDEPENDENCIA DE ESCOCIA

 

La presentación del documento de referéndumpara la independencia de Escocia ante el Parlamento de Westminster abre formalmente el proceso de resolución de este contencioso político. Para nosotros, que aspiramos a situarnos en Europa en los mismos términos que otras naciones y Estados, como dueños de nuestras decisiones y nuestro futuro, se nos aparece como un modelo cercano, que tienemucho que revelarnos.

 

Las comparaciones, por odiosas que sean, son indiscutibles. Por supuesto, como nos señalarán de inmediato, Escocia y Navarra (Vasconia, Euskal Herria) no son lo mismo. Es cierto; en Escocia saben quiénes son, de dónde vienen, cuál es su territorio, su nombre propio, el que les sitúa en la historia desde hace siglos… Pero las similitudes son muchas más. Este proceso de independencia se resuelve en Europa, en nuestromismo terreno, con bases históricas, de guerra, imperio, ocupación, etc, que imponen muchos paralelismos. En ambos casos una nación no reconocida aspira a dotarse de Estado propio. El espejo escocés nos puede ayudar a ver nuestro propio conflicto con más naturalidad, sin tanta anteojera, sin criminalizaciones, sin estigmas ni complejos.

 

Sea como sea, y salga lo que salga, el elemento más alentador de esta noticia es la normalidad con que el Estado implicado, el inglés, lo aborda. Algo que nos sitúa a años luz a quienes nos vemos atrapados por dos (hispano y francés) que se reparten nuestro territorio, y sobre todo dominados por un Estado español amenazador, de tradición genocida y carácter totalitario.

 

  • Nabarralde: Amaiur 2012 ikuskizuna
  • Jexux Arrizabalaga: San Telmo, Odonen museoa?
  • Joan F. Mira: Ética, política, nación
  • Mario Zubiaga: «Show Cooking»
  • Juan Kruz Lakasta: Duplicidades
  • Gaizka Aranguren: Txillardegiren konfidentzia
  • Josu Sorauren: 1512: inicio del crepúsculo de la ciudadanía navarra
  • Joseba Asiron: Arbizuko dorreaz
  • Antonio Urra Maeztu: Cultura y Reino de Navarra
  • Beñi Agirre: Nora begira daude gure politikoak?
  • Angel Rekalde: Síndrome del beamontés

 

Nabarralde Kazeta 64.pdf

 

[issuu viewMode=singlePage width=420 height=583 shareMenuEnabled=false showHtmlLink=false printButtonEnabled=false shareButtonEnabled=false searchButtonEnabled=false backgroundColor=%23222222 documentId=120216060150-2ddf71f630194b4ea738abead3139663 name=kazeta_64_definitiboa username=nabarralde tag=nabarralde unit=px id=1118fd37-e093-37b4-3df5-273cfa441354 v=2]