Larunbat honetan, urtarrilak 17, Iruñeko Nabarreriako Arrano Elkartean omenaldia eginen zaio berriki hildako Jose Ramon Aranguren zenari.
Ekitaldian Jose Ramonen ibilbidea oroituko da argazki, bestelako grabaketa eta berarekin bizitza pertsonalean nahiz militante gisako jardueran zehar atal ezberdinetan aritu ziren lagunen hitzez. Familiarrez gain, parte hartuko dute Patxi Erdozainek, Josu Ximenezek, Andoni Etxegaraik, Tasio Agerrek, Miguel Olaizek, Nekane Perezek, Martin Arbizuk, Elena Belokik, Rafa Diezek, Marine Pueyok, Floren Aoizek eta Jose Luis Elkorok.
Hitzordua, urtarrilaren 17an, eguerdiko 12etan Arrano Elkartean, Redin Karrika, 1.