Izalgo udaletxe zaharrean: Gipuzkoako istituzio frankistaren armarria

 


Idiazabalgo Udalak oraindela gutxi arte zuen egoitza nagusian aurki dezakegu. Udaletxe zaharrean, Udalaren plenotokiko balkoiaren gainean Gipuzkoa lurraldea eta Idiazabal herria errepresentatzen dituen bi armarri daude kokatuta. Eta Gipuzkoari dagokion armarriaren inguruan mintzoko gara ondorengo lerroetan (hemen behean dugun irudian agertzen zaigun armarriaz mintzo gara).

Diputazioak trantsizio garaian baztertu zuen armarrri hau (1979-06-02)

Jada Gipuzkoako Diputazioak erabiltzen ez duen sinbolo hau, gaur egun sinbolo frankistatzat hartu ohi da. Errepublika garaian ikur hau ez erabiltzea erabaki zuen 1936ko Eusko Jaurlaritzak, baina Frankoren agitari faxistek berreskuratu zuten. Espainiako Gobernuak bultzaturiko Memoria Historikoaren Legeak ez du behartzen ez Gipuzkoako Diputazioa ezta ere Idiazabalgo Udala horrelako sinbolo frankista kentzerik beraien egoitzetan.

Ojaolaaitzeko Naparrak bultzaturiko kanpainaren kartel pare bat

Baina armarri honen erabilera nagusia Espainiako Errepubliken eta Diktadura Faxisten baino lehenagokoa da. Espainiako Monarkiak, Gaztelaren Erresuma garaiko ikur hau, 1512an geroztik erabili izan ohi du. Euskal Herria bitan banandurik geratu zen garai honetan, Gaztelako Inperioak Euskal Herriko Hegoaldea konkistatu zuen.

Armarri honetan Euskal Herrriaren banaketa irudikatzen duen Belateko gertaera irudikatzen duen kanoiak agertzeaz gain, Gaztelako erregea zen Alfontso VIIIa (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa inbaditu zituena) azaltzen zaigu.

Anton Abbadiaren Zazpiak Bat eta Frankismo garaiako enpresak
Abbadia euskaltzaleak sorturiko Zazpiak Bat lemari irudia ezartzeko, Jean Jauganek diseinatutako armarrian agertzen zaigu Alfontso VIIIa eta Belateko kanoiak. Hori dela eta, Zazpiak Bataren bertsio originala erabiltzen duten gune abertzaleetan (Euskal Etxe, Batzoki, taberna eta elkarteetan) kontraesan nabariak topa ditzazkegu. Gune hauetaz gain, euskal jantzi tradizionalekin zerikusia duten erropetan ere agertzen zaigu: euskal txapela eta kaikua kasu. Horrela Euskal Herriko jai herrikoietan ere, laister asko topatzen ahal izango ditugu Eukal Herria inbaditu zuten kolonoen irudiak.

Kaikuan eta Madrileko Euskal Etxearen logotipoan ere agertzen zaigu

Horrez gain, Frankismo Garaian indarra hartu zuten enpresek bereak egin zituzten Frankismoko Istituzioen irudiak, eta gaur egun bere horretan jarraitzen dute. Eta hau gutxi balitz, gaur egun Gipuzkoan dabilen eskuindar muturreko talde faxistek (nazionalsozialistek, neonaziek) berea egin dute Diputazioaren armarri frankista hau.

Zazpiak Bat ohiko Euskal Txapelean; eta Nafarroako eta Gipuzkoako armarri frankistak El Ärbol (Zamudioko enpresa) atxikoriaren edukiontzia

GOITB telebistan agerturiko mahai-ingurua (martxoaren 25an emititua)
Belateko kanoien inguruan mintzo dira batik bat hiru esatariak eta Antzuolako herrian sortu den eztabaida eta hitzaldi sorten inguruan koka dezakegu mahai-inguru hau. Herri honeta Udalaren armarria aldatzekotan dabiltz, bertan Belateko kanoiak eta Alfontso VIIIa agertzen baitira.

Joseba Asiron historialaria, Txente Rekondo nazioartean aditua eta Angel Rekalde soziologoa eta Nabarralderen koordinatzailea izan ziren ‘Goiena magazinea’-n.

http://www.blogak.com/zopizarren/gipuzkoako-armarri-koloniala