Ikastaroa: Nafarroako konkistaren testuingurua eta ondorioak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko ekainaren 23a

Beste herrialde batzuen adibidea jarraituz, gure historiografia eta memoria errebisatzeko beharra ikusten dugu. Alemanian (Schutz) eta Frantzian (Pierre Nora) egin duten gisara, Euskal Herrian ere antzeko ariketa egiteko beharra dagoela uste dugu, gure historia ezagutzea ezinbestekoa baita non bizi garen jakiteko eta oraina hobeto ulertzeko. Horretarako, gure historia aurreiritzirik gabe landu behar dugu, egindako akatsak aztertu behar ditugu eta beharrezkoa den heinean akats horiek zuzentzeko ahalegina egin behar dugu. Nafarroaren konkista oinarri hartuta, ikastaro honen bidez ariketa hori egiteko abiapuntu batzuk jorratu nahi ditugu.

Ikastaro hau UEUk eta 500 Urte Noaingo Bataila elkarteak elkarlanean antolatu dute.

 

Helburuak

  • Gaur egun Nafarroari buruz egiten diren lan historiografikoak gizartean aurkeztu.
  • Gai honetan interesa dutenak elkartu eta horien arteko elkarlana eta hausnarketa sustatu.
  • Historia ikerketa metodologiak ezagutarazi.

Nori zuzendua

Interesa daukan edonori.

Egitaraua

2021-06-30
Ordua Edukiak Irakaslea
09:30-10:00

Ikastaroaren hasiera eta aurkezpena.

10:00-10:30

Nafarroako Erresumaren konkistaren aurrekariak.

  • Idoia Arrieta, Historian doktorea, irakaslea. UEUkidea.
10:30-11:00

Nafarroako konkistaren gako juridikoak.

  • Roldan Jimeno, Zuzenbidean lizentziatua, Historian doktorea, NUPeko irakaslea eta Principie de Viana aldizkariko zuzendaria. UEUkidea.
11:00-11:30

1841: Erreinutik probintziara. 1521-22 gertaeraren epilogoa.

  • Xabier Irujo, Filologian doktorea, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen zentroko zuzendaria.
11:30-12:00

Atsedena.

12:30-13:00

Konkistaren ondotik euskaldunak Espainian eta Frantzian asimilatzeko prozesua.

  • Eneko Bidegain, Euskal Ikasketak eta Historia Garaikidean doktorea, MUko irakaslea, idazlea. UEUkidea.
13:00-13:30

Emakumea eta lana Nafarroan XVI eta XVII mendetan.

  • Amaia Nausia, historian doktorea, historialaria, Eusko Ikaskuntzako proiektu arduraduna.
13:30-14:00

Errepresio frankistaren gakoak Nafarroako Justizia Administrazioan.

  • Amaia Alvarez, Zuzenbidean doktorea eta Zuzenbide irakaslea NUPen.
14:00-16:00

Bazkaltzeko tartea.

16:00-18:00

Mahai ingurua: “Konkistaren ondorioak euskararen ikuspuntutik”.

Gonbidatuak:

  • Nerea Balda: »Euskara irakaslearen ikuspuntutik»
  • Sagrario Aleman: “Euskararen atzerapena”
  • Aingeru Epalza: “Euskarak Noainik ote?”
  • Unax Sanchez: “Ikasleen ikus puntutik”

Moderatzailea: Xabier Garcia

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.

http://www.ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroa/1613/Nafarroako%2Bkonkistaren%2Btestuingurua%2Beta%2Bondorioak.