Iaz Getariaren sorreraren 800. urteurrena zela aditzera eman zuten hainbat komunikabidek eta baieztapen horrek eztabaida eragin zituen herrian. Giro honetan sortu zen Getariaren Sustraiak herri ekimena eta azterketa historiko handia egin ostean, Getariako Udalbatzak aho batez onartutako adierazpen historikoa aurkeztu du.
Getaria 1209. urtean Gaztelako erreinuak sortua zela zioen ildo historikoaren aurrean, herria lehenago sortutakoa dela ondorioztau du herri ekimenak.
Getariak beraz, Nafarroako Erresuman duela jatorria baieztatzen du adierazpen horrek, eta 1209an, Gaztelako errege Alfontso VIII.ak egindakoa hiri gutuna berrestea baino ez zela izan nabarmentzen du.