Gebarako gaztelua: bisita gidatua

Gebarako gaztelua

Bisita gidatua: urriaren 26an

Gebarako gaztelua euskalnafarron oroimen lekurik garrantzitsuenen artean dago. Izan ere, bere kokapen estrategikoagatik, gure historiaren pasarte nagusietako lekuko isila izan da, Erdi Aro goiztiarrean hasita, Baskoniako garaietan, Karlistaldiak arte, lehertua izan zenean.

Baskonian jaiotako Arabako eskualdearen bihotzean zegoelarik, orube honekin lotutako sendia, Bela-Ladrón edo Gebara leinua alegia, XI. mendetik aurrera Iruñea/Nafarroako mendebaldeko eremuan leinurik garrantzitsuena izan zen. 1200. urteko gaztelar konkistaren ondoren, Arabako jauntxoak ordezkatzen zituen Batzarretan buruzagiak izan ziren. Bitartean, beren boterea oraingo Gipuzkoara ere hedatu zuten. Jarraian, Erdi Aroaren amaieran, «Bandoen Gerra» delakoaren garaian, Ganboatar alderdiko Ahaide Nagusiak izan ziren, eta gaur gailurrean txikituta ikus dezakegun gaztelua eraiki zuten. Ondorengo mendeetan poliki-poliki baztertua izan arren, XIX. mendean artxibategi nahiz gotorleku gisa erabilia izan zen gaztelua, eta horregatik 1839an lehertu zuten, Lehenengo Karlistadako azken guda ekintzaren tokia izan eta gero.

2024ko urriaren 26ko bisita gidatuan kontatuko dizkizugu hauek eta gauza gehiago. Ezinbestean ezagutu behar duzun Oroimen Lekua, beraz zatoz!

GEBARAKO GAZTELUA – Bisita gidatua

  • Urriaren 26an (2024/10/26) larunbatean Gebarako gaztelura eta jauregira (argazkian) egingo dugun bisita gidaturako izen-emate formularioa.
  • Harremanetarako: errotzen@gmail.com
  • Prezioak: Autobusa: 10 € – Bazkaria (Larrea herrian, 14:30): 25 €
  • Gaztelurako igoera ez da zaila, baina bidezidor batetik egiten da. Horretarako jazkera eta oinetako egokiak jantzi, eta balizko mugikortasun arazoak aintzat hartu.
  • Euria egingo balu, ordezko beste plan bat antolatuko genuke eskualdean.
  • Antolatzailea: HERNANI ERROTZEN
  • Laguntzaileak: NABARRALDE – MARTIN TTIPIA K.E. – MOTAKO GAZTELUA -OARSOALDEKO NAFARRAK

IZENA EMAN