EUSKAL SELEKZIOA. Batzuk pozik geratuko dira emandako urratsarekin. Betikoa. Zer da hobe ezer ez edo gutxi lortzea. Nire iritziz kasu horretan hobe da edo dena lortzea edo ezer ez.
Badakit 40 urte daramagula euskal selekzioa aldarrikatzen, euskal selekzioaren esperoan. Hau lehenengo urratsa izanda batzuk ontzat emango dute eta pensatuko dute lortu dugula…
Baina, lorpen honek baina pilo dauzka.
Euskal selekzioa izanda naparrak eta iparraldekoak ez daude. Kanpoan geratu dira. Ez da euskal selekzioa; Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako selekzioa baizik. Betikoa.
Zergatik ez dira jarri ados Nafarroako PSNrekin? Akaso ez dira negoziatu hau PSOErekin? Bada esfortzu handiago merezi zuen, bai.
Bide erdian geratzeak ez digu ezer onik ekarriko. Euskal herritarren bereizpen latz hadia baino ez digu ekarriko.
Hori soilik falta zitzaigun naparrei!
Non eta pilotan, gainera! Naparrak kanpoan geratuko dira… Edo okerrago erabaki pertsonala hartzera behartuko dugu pilotari naparrak. Gure arteko bereiztapena areagotzen.
Propaganda politikoan sartuko nuke emandako urratsa. Kea eta propaganda. Euskal herritarrak batu beharrean bereizten. Triste.
Zuzeu