“Terraplanistek” edo “terre-platistek” diote lurra ez dela esferikoa, baizik eta laua. Harrigarria bada ere, beren biltzarrak-eta egiten dituzte ideia absurdo hori defendatzeko.
Bada, Euskal Herrian, PSOEri lotutako Euskal Federalistak elkarteak eta CCOOri lotutako Euskara Denontzat elkarteak diote espainera jakitea ez dela derrigorrezkoa Espainiaren menpeko Euskal Herrian, eta berek ere beren biltzarrak eta idazkiak egiten dituzte ideia absurdo hori defendatzeko.
Hizkuntza bat inposatzeko ez da beharrezkoa lege batek propio agintzea hizkuntza hura jakin beharra, baina Espainiak argi eta garbi inposatzen du bere legeetan. Manu ezagunena Espainiako Konstituziokoa da:
“3. artikulua: Gaztelania da Espainiako estatuaren hizkuntza ofiziala. Espainiar guztiek dute gaztelania jakiteko eginbeharra eta erabiltzeko eskubidea”.
Bada, PSOEzale eta CCOOzale hauek hain agindu argia ere ukatzen dute. Berek diote hemen euskara inposatu egiten dela, eta hori oso gaizki dagoela, eta espainiera, berriz, libreki erabaki dugula ikastea eta erabiltzea, eta Espainiako Konstituzioak (ere) ez duela halakorik agintzen.
Interesik baduzue, hona hemen negazionista eta terraplanista hauek egiten dituzten akrobaziak, hain gauza argia ukatzeko:
Zuzeu









