El testamento liburuaren aurkezpena

Ordua: 19:00
Lekua: Fermin Calbeton, 21, DONOSTIA
Hizkuntza: Gaztelera

El testamento liburua aurkeztuko da. Hortarako bertan izango dira Iñigo Bolinaga idazlea  eta Koldo Martinez Garate, Nabarraldeko kidea. Aurkezpenaren ondoren liburuak lantzen duen gaiaren inguruko eztabaida izango da.

Felipe II.ak bere amaiera iritsi dela pentsatzen du. Haren bizitza gatazkaz betea egon da, benetazko erlijioaren defentsan oinarritua. Eta hala ere, bere kontzientzia iluntzen duen zerbait bada: bere aita Carlos V.aren nahiari entzungor egin izana, Nafarroako konkistaren bidezkotasuna ikertzeko eskatu baitzion hark. Hori dela eta, bere kontzientzia garbitzearren, Felipe II.ak gizon jakintsuen biltzar bat antolatzeko eskatuko dio bere semeari (gizon hauek, noski, Castillaren jarraitzaileak behar dute izan), auzi hau behin betikoz argi dezaten. Biltzar hura 1598an bildu zen, erregea hil eta bi hilabete eskaxera, eta espero bezala, zer erabaki zuten: Nafarroaren konkistaren kasuan kontzientzi eskrupuluak lekuz kanpo zeudela.

Era honetan, Castillak itxitzat eman zuen Konkistaren afera. Txosten hura, harrigarriro ezkutuan bada ere, mantendu egin dena da EL TESTAMENTO liburuaren oinarria. Egileak, Iñigo Bolinagak, lehen aldiz jartzen du irakurlearen eskura. Eta hare gehiago, bilkura horiek islatzen ditu liburuan, konkista ze testuinguru internazionalean eman zen azaltzeko aukera ematen diolarik honek. Geroztik makina bat aldiz eztabaidatu diren gaiez hitz egiteko aukera eman dio honek egileari: Fernando Katolikoak Aita Santuarengandik jaso zituen burlak Nafarroako errege-erreginak eskuminatzeko, eta ekintza hura kustifikatzeko erabili ziren arrazoi estrategikoak. Azken finean, nafarroako historiaren parte garrantzitsu bat argitzen du lan honek.

El_testamento_gonbi_donostia_dig