Donostiako Zine-Aretoak

 


DONOSTIAN zinea duen areto zaharrena 1843koa da. Ez zen zine izateko eraiki, noski. Bere hasierako egituran mantendu zen 1900. urtera arte eta gaur egun Antzoki Zaharra dugu. Bertan, antzokia, zarzuela, dantzak,… eta azkenik zinea ematen ziren, besteak beste. Baina, Donostia, zinea hasi zenean berehala lotu zitzaion arte mota berriari. Honela, XX. mendearen zehar, zine-aretoak asko ugaldu aurretik, zineak bere tokia bazeukan. Mende horren hasieran eta antzerkiak atzera egin zuen heinean zine zaletasuna gora egin zuen. Honela, areto gehiagoren beharra ikusita 1912. urtean Victoria Eugenia aretoa ireki zen eta lehenengo filmak ematen hasi ziren. Esan dugunez antzerkiak behera egin zuen neurrian zinea gora joan zen eta 1930. urte arte aldakuntza handirik ez zuen izan zinearen mundua. Urte hartan zineari buruz berebiziko gertaera izan zen: Victoria Eugenian, eta bide batez Donostian, lehenengo film soinuduna ematea, alegia. Ondoren zine mutuaren eta berarekin aretoan, filmarekin batera, jotzen zuten orkestren edo pianoak ezkutatu egin zuen. El Pueblo Vasco izeneko egunkariak urte hartan bertan (1912an, hain zuzen) beste areto bat ireki zuen, eta Salón Novedades izenaz bataiatu zuen. Areto hartan, zineaz gain, kultur aretoari zegozkion ekimenak aurkezten ziren. Bere asmoa, besteak beste, hauxe zen: ematen ziren filmak «moral aldetik eskakizun gogorreneko pertsonek ere ikusi ahal izatea». Areto harri jende arruntak, salaren itxura fina zela eta bonboi-kaxa deitzen zion. Hogei eta hamaika urte iraun zuen, eta gero bota egin zuten bertan beste areto berri bat egiteko. Azkenik, eta betirako 1979. urtean bota egin zuten gure bonboi-kaxa polit hura.

1913n,hau da urte bete geroago, Aldamar kalean Miramar Aretoa ireki zen eta bertan, zineaz gain, varieteseko emanaldiak ziren. Bere egoitza beste zenbait gauzetarako erabili zen ere: 1916etik 1928raino itsas-museo txiki bat egon zen bertan eta 1942arte Errealaren bulegoa egon zen, esaterako. Halaere, 1987an bere ateak betiko itxi zituen .

Zine-aretoen irekitzen berebiziko garrantzia Bixente Mendizabal izeneko enpresariak izan zuen. 1923an Groseko auzoan Trueba Antzokia ireki zuen, eta 1989ko behin-behineko itxi arte, jarraitu zuen lanean. Geroago, berritu ondoren, berriro lanean hasi zen eta hor dago bere programazio egokituarekin. Bi urte geroago (1925) eta zine-aretoak irekitzeko lasterka izugarriari jarraituz, Kale Nagusian beste zine bat ireki zen «Petit Casino» izenekoa, 1984 arte lanean jardun zuen. Urte honetan egokitzeko lanak zirela, eta behi -behineko itxi zuten, bertan hiru minizine ipini ziren,: baina, egokitua eta egitura berriarekin ere, ez zuen jarraitzerik izan.

Miramaren ireki eta urrengo urtean, 1914an, hain zuzen, Prim eta Urbieta kaleen arteko kantoian beste areto bat eraiki zen eta Nuevo Palacio de Bellas Artes izena jarri zioten. Nuevo edo Berria jarri zioten zeren eta, zinerik ez zegoen garaiaz gero, Euskal Herria kalean zegoen eta erre egin zen beste baten ordez etorri baitzen. Berriak 1987an behin betiko itxi zituen bere ateak zine moduan, eta urteetan Euskadiko Orkestraren egoitza izan da. Zortzi urteko jauzia eginez, 1922an, Aldamar kalean, bederatzi urte lehenago sutea izan eta, Beti Jai Pilotalekua eta Zirko Antzokia zeuden tokian ,»Principe Antzokia» irekit zuten. Zuzendaritzak gauza berrienak ekarri nahi zituen eta, besteak beste, zinemaskopea Donostian lehenen aldiz ipintzen saiatu zen, baina lasterketa hartan azkenik, Antzoki Zaharrak irabazi zion. Soinu estereofonikoa jartzen, ordea, bera izan zen lehena (1955ean); bai eta pantaila erraldoia erbiltzen ere (1958ean).

Bellas Artesekin batera, astebeteko atzerapenarekin, Kursaal Handia (Gran Kursaal) ireki zen. Hura ez zen zine hutsa, kasinoa ere bazelako eta beste zenbait ikuskizun ere ematen zirelako, baina 1936 Gerra piztu zen eta Donostia fasìsten eskuetara oso azkar erori zen. Horrekin batera jokua eta beste ikuskizunak debekatu egin zituzten. Orduan Kursaalari beste erabilpena eman zitzaion: ospitale, hil-kapera, mikeleten koartela,?Gerra bukatu ondoren zineak berriro bere tokian hartu zuen, baina azkenik, 1973an bere garai hartako eraikin horren bertan behera bota zen eta zinea desagertu.

1925ean Bixente Mendizabalen (enpresa-gizona) eta Principe Films izeneko enpresa elkartu ziren eta sozietate berri bat abiatu zuten Sociedad Anónima de Deportes y Espectáculos (SADE) zelakoa abiatu zen. Beraz, hamahiru urtean zortzi zine-areto berri zabaldu ziren.

Eta honen bestez 50ko hamarkadan sartzen gara beste inolako zinerik ireki gabe. Gerra osteko lehenengo tarte iragan eta gero, Donostiak zine-aretoei dagokienez bigarren leherketa ezagutu zuela esan dezakegu. Garai horretan zinera joatea erritoa zen. Larunbatetan senar-emazteak bereziki, igandeetan lagun taldeak gehien bat, etab. Eta gainera gaur ez dauden beste errito batzuk gordetzen ziren zine-aretoetan: atsedenaldiak pelikularen erdian, korriderotik zetorren gozokien saltzailea, NODOak, emanaldi jarraiak?Garai horretan zinekluben oinarriak ipini ziren ere, hor daukagu oraindik indarrean Kresala izenekoa, esaterako.

Denbora honetan ireki zen lehenengoa Actualidades izenekoa zen, 1951, hau orain Kutxaren Arrasate kalean daukan aretoan zen. Eta 1968arte iraun zuen. Sei urte geroago Amara Berrian Rex Avenida zelakoan zabaldu zen, baina, Astoriari kontra ezin egin eta 1991ean itxi behar izan zuen. Novedades eta Actualidades eramaten zituen Cinematográfica Donostiarra, S.A.k 1959an Arrasate kalean Novelty aretoa ireki zuen, baina egoera berriari egokitu ezinik 1976ean itxi zuen. Eten gabe handiagotzen ari zen Amara Berrirako Rex-a txikiegia zenez, 1961ean Astoria zine handia ireki zen (1.524 ikusleeentzat), bere ondoan. Egoera berria zela eta egokitzeko berregokipenako lanak egiteko 1988an eta behin-behinean itxi zen, eta ireki zenean zazpi multizine ipini ziren, baina 2004ean behin betirako zerratu, zuen. Gros auzoak, berriz, bere zine-aretoa bazuen, Savoy, alegia, San Fran-tzisko kalean, hain zuzen.Eta zentroan beste bat ireki zen, Amaya, 1966ean zabalduta Getaria kalean. Egian, berriz, Karmengo Ama Birginaren kalean urte bete beranduago Dunixi izeneko zinea zabaldu zen, programazioa egokitzeko saiakera asko egin eta gero, zoritxarrez ez lortu nahi zuen arrakasta eta hamar urte eskasian itxi zuen. Azkenik eta zine-aretoen aipamenarekin bukatzeko Gaxengo Inesa ekarri behar dugu. Hau Kursaalaren barneko areto batean 1969an jarri zen martxan, bertan pelikula bereziak ematen ziren, inoiz eta zensura saihesten zerbait erotiko edo politiko eman ahal izan zuen ere. Hala ere, 1972an eta Kursaalaren suntsizea bazetorrela eta itxi zuen.

Laurogei eta hamarreko hamarkadak paradoxa dakar berarekin. Hasieran zine-areto klasiko batzuk ixten diren bitartean, gero miniareto pila bat irekitzen dira. 1998 ren eta 2000ren artean Garbera, Warner y Oscar La Bretxa sortzen dira eta hiru horien artean hogei eta sei sala suposatu zuen. Baina, Garberak sei urte baino ez zuen iraun eta 2004ean itxi egin zuen eta Warnerek zortzi urte iraun zuen itxi baino lehen. Hala eta guztiz ere, 2005ean Antigua Berriko zineak zabaldu ziren, bertan bederatzi miniareto ipiniz. Beraz, gaur egun Donostia, bere biztanlen kopurua kontuan hartuz, dauzkan hogei eta hamabost zine-aretoekin arlo horretan ondo baino hobeto hornituta dagoela esan dezakegu.

Publicado por Noticias de Gipuzkoa-k argitaratua