Bergara, ikurriña eta Nafarroako bandera

Uztailaren 18ko Udal Osoko Bilkuran onartutakoa betez, plazan ikurriña eta Nafarroako bandera igotzean, Bergarako herriari:

Sufritu ditugun eraso eta konkista guztien ondorioz, mende batzuk geroago, bakarraren lekuan, euskaldunok bi bandera ditugu: nafarra eta ikurrina.

Zoritxarrez, gaur egungo lurralde zatitu hauetan harrera desberdina dute. Euskal Autonomia Erkidegoan ez da ohikoa bandera nafarra erakustea. Ikurrina da ‘ofiziala’ eta, askoren ustez, nafarra Nafarroako Foru Erkidegokoa omen da soilik. Gu ez gara zatiketa autonomikoaz ari baina. Eta, gainera, ikurren ofizialtasuna herriaren erabileratik eratortzen dela pentsatzen dugu.

Zein esanahi dauka bakoitzak? Naziotasuna, euskara, euskal estatu independentea, askatasun egarria, erresistentzia, burujabetza… Bakoitzak bere iritzia eta emozio zirrarak izango ditu, baina ikurrina eta Nafarroaren gorria, biak ala biak, euskalnafar guztiok abaroan hartzen gaituzten ikurrak dira.

Gogora dezagun, 1200 urtean bortxaz konkistatu gintuzten arte, bergararrok ere nafar estatuaren baitan izan ginela. Eta, horregatik, bada, bat izan ginelako, garelako eta izango garelako batzen ditugu parez-pare Euskal Herrikoak, Nafarroakoak, diren ikur biak Bergaran gaur, 2022ko uztailaren 19an, Amaiurko gazteluan Espainiako erregearen tropa inbasoreari aurre egin zioten erresistente euskalnafarrek -ahiturik eta indarrez gainditurik- etsi behar izan zuten bosgarren mendeurrena betetzen den gaurko egun honetan.

Ikurriña eta Nafarroakoa goiburu, mendez mende euskalnafar guztion alde: negarra, izerdia eta odola eman duten emakume eta gizonei betiko argia!!

Bergaran, 2022ko uztailaren 19an.

Bi ikur, Herri bakarra


1512an Nafarroako azken euskal lur independenteak inbaditu ondoren, euskalnafarrek borrokari eutsi zioten beste hamar bat urte luzetan. Orain dela 500 urte, espainiar izan nahi ez zutelako, tinko segitzen zuten Amaiurko gazteluan gotortuta inbasoreari aurre egiten.

Sufritu ditugun eraso eta konkista guztien ondorioz, mende batzuk geroago, bakarraren lekuan, euskaldunok bi bandera ditugu: nafarra eta ikurrina.

Zoritxarrez, gaur egungo lurralde zatitu hauetan harrera desberdina dute. Euskal Autonomia Erkidegoan ez da ohikoa bandera nafarra erakustea. Ikurrina da ‘ofiziala’ eta, memoria historiko ahula tarteko, askoren ustez nafarra Nafarroako Foru Erkidegokoa omen da soilik. Gu ez gara zatiketa autonomikoaz ari baina.

Zein esanahi dauka bakoitzak? Naziotasuna, euskara, euskal estatu independentea, askatasun egarria, erresistentzia, burujabetza… Bakoitzak bere iritzia eta emozio zirrarak izango ditu, baina ikurrina eta Nafarroaren gorria, biak ala biak, euskalnafar guztiok abaroan hartzen gaituzten ikurrak dira.

Gure historia oroituz, gure proposamena da Bergaran ikurrina egon ohi den lekuan, nafarra ere igotzea. Batez ere, Amaiurko erresistentziaren bosgarren mendeurrena gogoratzen dugun honetan. Eta mendeurren honetaz haratago, zergatik ez egunero gogoratu 1200ean bortxaz konkistatu gintuzten arte bergararrok ere nafar estatuaren baitan izan ginela?

Horregatik, bada, bat izan ginelako, garelako eta izango garelako, eta euskalnafarron askatasun egarria ase ez delako, batu ditzagun parez pare Bergaran Euskal Herrikoak, Nafarroakoak, diren ikur biak.

Nabarraldeko debagoiendarrak