Atapuercako bataila gogoratuz, Ages herrian

cruzdecanto

Gasteizko Martin Txipia kultur elkarteak bidaia kulturala prestatu zuen Ages herrira atzoko egunean. Atapuercako bataila gomatatzeko egin zen txangoa. Badakizuenez, 1054. urtean estatu nafarrak bataila inportantea galdu zuen Gaztela-Leongo tropen aurka. Atapuerca eta Ages herrien arteko ordokian tropa gaztelauek Gartzia errege nafarra hil zuten, euskaldunen errege izan zen Antso III.aren seme legitimo nagusia hain zuzen ere. Gaztelako tropak Gaztela-Leongo Fernando Iak gidatu zituen. Nafarroako errege hil ondoren, hilotzari erraiak atera zizkioten gorpua hobeto mantentzeko eta Naiara hiriburuan ehorzteko edo lur emateko. Gartzia erraiak Agesko elizan ehortzi zituzten. Eta hori 1054. aurtean gertatu zen arren, oraindik gogoratzen dute bertakoek bataila Gartzia erregearen omenezko monolitoaren ondoko antzezpena eginez, Atapuercakoak gaztelauak dira eta Ages herrikoak nafarrak. Bestalde, handik hurbil dagoen Ibeas herrian Nafarroa eta Gaztelako muga zaharra gogoratzeko monolitoa egin dute harrizko lauburu hautsia ikusi ahal dela. Errepide ondoko lauburu handiaren ondoan iturri ederra dago fotoetan ikusi ahal den bezala. Hemen dituzue bi bideoak gasteiztar nafarrek eginak, Navarrate kultur elkartea osatzen dutenenek alegia.

{youtube}iAdC7DhWlNY{/youtube}

{youtube}exEAh1E_d98{/youtube}

Hona hemen Ibeasko Lauburuaren ondoan eginiko fotoak

URL laburra: http://bolibar.org/?p=373

 

http://bolibar.org/archives/373